Kultura eta Artea
Historia
Uda ikastaroa
Gernikak+: menpekoen memoriak

Gernikak+: menpekoen memoriak

Uzt. 15 - 16. Uzt, 2025 Kod. K06-25

Uda Ikastaro honetan, bai koadro hori, bai Gernikako gertakari traumatikoa, memoria hegemonikoarekin bat ez datozen subjektibitatearen memoria anitzak zeintzuk diren eta nola eraikitzen diren hausnartzeko aitzakia izango dira.

Azalpena

Nola azter ditzakegu Gernikako Bonbardaketa edo Picassoren Guernica bezalako koadro ezaguna ikasketa subalternoen kontzeptuaren barruan bil daitezkeen ikuspegi ezberdinetatik?

UPV/EHUko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak Uda Ikastaro hau proposatzen du, Gernikako Bonbardaketa, bere irudikapenak,  eta orokorrean, Espainiako Gerra Zibila, menpeko talde sozialei erreparatzen dieten ikuspegien bitartez aztertzeko (Subaltern Studies). 

Picassoren artelan ezagun hori oraindik ere sortzen dituen hamaika interpretazioengatik nabarmentzen da. Ikastaroan, bai koadro hori, bai Gernikako gertakari traumatikoa, memoria hegemonikoarekin bat ez datozen subjektibitatearen memoria anitzak zeintzuk diren eta nola eraikitzen diren hausnartzeko aitzakia izango dira: hau da, menpeko memoriak edota bestelako memoriak.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gernikako Bonbardaketa eta bere irudikapenak ikuspegi feminista, queer, postkolonial eta kritikoetatik aztertu.

Tradizionalki gizonezko elite burges eta zuri hegemonikoek gutxietsitako talde sozial ez-normatiboek (genero, sexu orientazio edo identitate, klase, adin, elbarritasun edo beste edozein arrazoierangatik) Gernikako Bonbardaketan eta, orokorrean, Espainiar Gerra Zibilean bizitako errealitatean sakontzea.

Diziplinarteko ikuspuntuak garatzea, gertakari historiko-kulturalen dimentsio zabaletaz jabetzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Uda Ikastaro honek hizlari, antolatzaile, eta entzuleen arteko elkarrizketa sustatu nahi du, eta metodologia parte-hartzailea lehenetsiko du. Hori kontuan hartuz, saioen ostean, iritzien eta hausnarketen trukaketak leku garrantzitsua izango du programan. 

Horretarako, hitzaldiek beti solasaldi bat izango dute bukaeran, eta horietan publikoa galderak egitera eta parte-hartzera bultzatuko da. Halaber, mahai-inguruen bukaeran ere entzuleen arteko eztabaida sustatuko da, eta ikus-entzunezko emanaldiak eskaini ostean, bideoforumaren helburua ikusleen iritziak eta hausnarketak jasotzea izango da.

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • UPV/EHUko MHLI Ikertaldea (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan)_Grupo de investigación de la UPV/EHU MHLI (Memoria Histórica en las Literaturas Ibéricas)
  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza_Gobierno Vasco
  • Ministerio de Ciencias, Innovación y Universidades

Programa

2025-07-15

09:00 - 09:15

Erregistroa / Registro

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Ikastaroaren aurkezpena

    • Ismael Manterola Ispizua | MHLI. UPV/EHU - Arte Ederren Fakultateako Dekanoa/Decano de la Facultad de Bellas Artes

    Ikastaroaren aurkezpena

    • Aitana Pérez Ortiz | MHLI. UPV/EHU - MHLI taldeko ikerlaria/Investigadora del grupo MHLI
    09:30 - 10:30

    “Picasso y las otras memorias de la Historia del Arte“

    • Isabel Mellén Rodríguez | Zaragozako Unibertsitatea - Irakaslea
    10:30 - 11:30

    “Elkarte eta fundazioen ekintza memoriaren eginkizunean“

    • Julen Diaz de Argote García | Martxoak 3 Elkartea - Ordezkaria/Representante
    • María Oianguren Idigoras | Gernika Gogoratuz Fundazioa - Zuzendaria/Directora
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 12:45

    “Literaturaren potentzialtasuna sexu-disidentziaren memoriaren arloan“

    • Aitana Pérez Ortiz | MHLI. UPV/EHU - MHLIko ikerlaria/Investigadora MHLI
    12:45 - 13:30

    “Memorias del activismo LGTBIQA+“

    • Lala Mujika Flores | Aldarte Kolektiboa - Ordezkaria/Representante
    • Juango Olasagarre Mendinueta | Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua (EGHAM) - Ordezkaria/Representante

    2025-07-16

    09:30 - 10:30

    “Madre con niño muerto: iconografía materna y orden de género en la Guerra Civil Española“

    • Maite Garbayo Maeztu | UPV/EHU - Ramón y Cajal Ikerlaria/Ingestigadora Ramón y Cajal
    10:30 - 11:30

    “Trauma historikoaren XXI. mendeko ekfrasiak euskal arte adierazpen literario eta plastiko feministetan“

    • Leire Iruretagoiena Goikoetxea | MHLI. UPV/EHU - MHLIko ikerlaria/Investigadora MHLI
    11:30 - 12:00

    Atsedena

    12:00 - 12:45

    “Memoriarekin uztartutako arte plastikoetako proiektuak“

    • Miriam Isasi Arce | Artista
    • Verónica Domingo Alonso | Artista
    12:45 - 13:30

    Bideoforum: Miriam Isasiren "Gigante roja" eta Amaia Molineten "The Ideology of Love" pelikulen proiekzioa eta solasaldia

    13:30 - 13:35

    Itxiera

    • Ismael Manterola Ispizua | MHLI. UPV/EHU - Arte Ederren Fakultateako Dekanoa/Decano de la Facultad de Bellas Artes
    • Aitana Pérez Ortiz | MHLI. UPV/EHU - MHLIko ikerlaria/Investigadora MHLI
    • Andere Larrinaga Cuadra | MHLI. UPV/EHU - Arte Ederren Fakultateko Kalitate Dekanordea/Vicedecana de Calidad de la Facultad de Bellas Artes

    Zuzendariak

    Ismael Manterola Ispizua

    MHLI. UPV/EHU

    (Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.

    Aitana Pérez Ortiz

    MHLI. UPV/EHU

    (Sopuerta, 1999) Filologia Hispanikoan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2021). Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza Masterra egin zuen unibertsitate berean (2022) eta Espainiar eta Hispanoamerikako Literatura, Literatura Konparatua eta Literaturaren Teoriako Masterra Salamancako Unibertsitatean (2023). Bere ikerlerro nagusiak queer/LGTBIQ+ ikasketak eta genero ikasketak dira, bereziki, euskal literaturari dagokionez. Horren adibide da berriki egin duen ikerketa euskal poesia garaikidean ageri diren queer diskurtsoei buruz, hain zuzen ere, Empar Pineda III (2023, UPV-EHU) saria jaso duen ikerlana. 2024an Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu Aurreko Programako beka eskuratu du eta horri esker bere doktore-tesia garatzen dihardu gaur egun “Representaciones literarias del colectivo LGTBIQ+. Los discursos queer en la poesía y narrativa vascas (1990-2023)” izenekoa.

    Hizlariak

    Julen Diaz de Argote García

    UPV/EHU

    Historian graduatua EHUn. Arkeologia Profesionala eta Ondarearen Kudeaketa Integraleko Masterra Alacanteko Unibertsitatean. 2018tik Martxoaren 3ko bisita gidatuen koordinatzailea. Memoria Gara elkarteko kidea eta Martxoaren 3ko ikerketa eta koordinazio lanetarako arduraduna. 

    Verónica Domingo Alonso

    Verónica Domingo-Alonso. Licenciada en Bellas Artes por la UPV/EHU (2012), Máster de la Universidad de Bellas Artes de Norwich-UK (2013) y Máster en Medios de Impresión Gráfica UCLM / FNMT (2014-2016). Actualmente doctorando en Arte Producción e investigación en la UPV. Nacida en Bilbao (1989) es una artista multidisciplinar que rediseña la estética, desde una visión íntima y personal, utilizando un lenguaje visual desde un campo expandido del conocimiento del dibujo, en su investigación sobre las nociones de lugar, espacio y territorio. Lo que propone dentro de su praxis es una forma de creación en la que dibujo, escultura, grabado, pintura e instalación adquieran un valor absoluto en la construcción de un marco complejo y abstracto, informado por el conocimiento de la caligrafía y el arte asiático. Su práctica hereda y promueve un sentido de la historia a través de su propia fabricación, explorando nuevos discursos en relación a la memoria histórica y la conciencia social. Sus obras sirven como testimonio de conceptos tales como tiempo, espacio, memoria, palimpsesto y ausencia.

    Maite Garbayo Maeztu

    Investigadora Ramón y Cajal en el Departamento de Historia del Arte y Música de la Universidad del País Vasco (EHU) e Investigadora Principal (IP) del Proyecto Ritmos del trabajo femenino en la historia del arte y la cultura visual (Estado español, 1936-2022), financiado por el MCIN. Sus investigaciones exploran las intersecciones entre los feminismos, la cultura visual y popular y el arte contemporáneo en el Estado español y en Latinoamérica durante el siglo XX. Su primer libro, Cuerpos que aparecen. Performance y feminismos en el tardofranquismo (consonni, 2016), analizaba la presencia del cuerpo en las prácticas de performance de los últimos años de la dictadura franquista, en conexión con el activismo feminista de la época y la cultura visual y popular. Realizó el postdoctorado en el Instituto de Investigaciones Estéticas de la Universidad Nacional Autónoma de México y posteriormente trabajó como Académica T.C. en el Departamento de Arte de la Universidad Iberoamericana (México), y como Profesora Serra Húnter en el Departamento de Historia del Arte de la Universidad de Barcelona.

    Leire Iruretagoiena Goikoetxea

    EHU

    EHUko Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak eskolako doktoregaia, MHLI ikertaldeko kidea eta Eusko Jaurlaritzako bekaduna. Egun, ikerketa egonaldia burutzen ari da Veneziako Ca’ Foscari unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza gehigarri bati esker. Artearen Historian lizentziatu eta (Erromako La Sapienza unibertsitatean, Erasmus ikasle gisa, egonaldi bat egin eta gero), Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterra ikasi zuen EHUn. Bere tesian, Gernik(ar)en ekfrasi (feministak) ari da aztertzen (euskal) literatura eta arte plastikoetan, betiere intermedialitate-, memoria- eta genero ikasketen argitan.

    Miriam Isasi Arce

    Arte Ederretan doktorea da UPV/EHUtik, eta Mexikoko UNAMen egin du nazioarteko egonaldia. Egonaldi programetan parte hartu du, Espainiaren Erromako Akademian (Italia), Artista X Artista proiektuan (Kuba), Bilbaoarte Fundazioan, Bregenz-eko Kunsthaus-en (Austria), EAS-EZE Bitamine Faktorian (Irun-Buenos Aires), MA Studion Pekinen eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Ikuspuntu garaikidean kokatuta, sortzen duen diskurtsoa eraikitzeko hainbat arlori egiten dio keinu: antropologiari, historiari, aktibismoari, paisaiari eta memoriari. Hainbat erakusketatan parte hartu du, besteak beste, toki hauetan: ARTIUMen, Montehermoso Kulturunean, Azkuna Zentroa-Alhóndigan, BilbaoArte Fundazioan, Erromako Espainiaren Akademian, San Fernando Akademian, Bilboko Guggenheim Museoan, MUSACen, HUARTEn, CABen eta San Telmo Museoan. Gaur egun La Lagunako Unibertsitateko irakaslea da.

    Andere Larrinaga Cuadra

    UPV-EHU

    UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea da. Artearen Historia lizentziatua (2000) eta doktorea diziplina berdinean (2017). Leioako Arte Ederren Fakultatean ematen ditu eskolak eta aro garaikideko artean espezialista da. Bere lehentasuneko ikerketa alorra Euskal Herriko arte garaikidea da eta, zehazki, garai eta testuinguru horretan garatutako arte kritika eta idazkiak. Gainera, beste ikerketa lerro bat dauka irakaskuntza berrikuntzari zuzendua bere UPV-EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko klaseen hobekuntza jarraia bermatzeko. Aldi berean, berarentzat oso inportantea da unibertsitateko ezagutza gizarteratzea eta horregatik hitzaldi eta ikastaro espezializatu anitzetan parte-hartu du aro garaikideko Artearen Historia dibulgatzeko eta publiko zabal batean ezagutarazteko.

    Ismael Manterola Ispizua

    MHLI. UPV/EHU

    (Zumaia, 1966). Arte Historian lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta doktoregoa EHU/UPVn gauzatu zuen Arte Historian. Egun EHU/UPVko Arte Ederren Fakultatean Artearen Historia irakasten dihardu. Egunkarian, Berrian eta Garaegunkariko Mugalari gehigarrian arte kritika idatzi du. Gure Artea 2006 (2006) eta Bilbea eta Hari askeak: euskal artearen bi bildumen arteko elkarrizketa (2014) izeneko erakusketak antolatu ditu. Bere agitalpenen artean daude, besteak beste, 2012an UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik kaleratutako Raemaekersen Marrazkiak: Britainiar propaganda Espainian eta Euskal Herrian Lehen Mundu Gerranliburua eta Autonomía e ideología (2016) liburuko “Compromiso o especifiicidad del medio. Arte en el País Vasco en las últimas décadas del siglo XX” atala.

    Isabel Mellén Rodríguez

    Álava Medieval/Erdi Aroko Araba

    Isabel Mellén es Licenciada en Filosofía por la Universidad Complutense de Madrid y Graduada en Historia del Arte por la UNED. Actualmente se encuentra finalizando el doctorado en Filosofía por la Universidad de Zaragoza e impartiendo clases de Filosofía Antigua y Medieval en UNED. Como historiadora del arte forma parte del equipo de Álava Medieval / Erdi Aroko Araba, proyecto dedicado a la investigación y divulgación del patrimonio, la historia y la cultura alavesa. Dentro de este marco ha dirigido el proyecto de investigación “La mirada estereotipada hacia el pasado. Mujeres, género y sexualidad en el imaginario de la Edad Media alavesa”, financiado por el Departamento de Igualdad de la Diputación Foral de Álava y que ha dado lugar a artículos académicos y obras de carácter divulgativo como el libro de reciente publicación “Tierra de damas. Las mujeres que construyeron el románico en el País Vasco”.

    Lala Mujika Flores

    Socióloga de formación. Me interesé por la psicología para cuestionar con más “oficio” esa salud mental que patologizaba las vidas de las personas LGTBIQ+. Hoy día sigo en la psicología, en ALDARTE, cada vez más seducida por esa especialidad que tiene que ver con la diversidad sexual y de género. Creo en muchas cosas, y mi vida se centra en la defensa a ultranza, tanto en la calle como en consulta, de las posibilidades que tenemos las personas a habitar el género que queramos, y tener la sexualidad que deseamos. Esta defensa incluye la heterosexualidad y el derecho a permanecer en el género asignado al nacer de por vida.

    María Oianguren Idigoras

    Gernika Gogoratuz

    )

    Juango Olasagarre Mendinueta

    Juanjo Olasagarre Mendinueta. Psikologia ikasi zuen Donostian. Euskara irakasle egin du lana bizitza osoan, Bigarren Hezkuntzan hala nola Hizkuntza Eskolan. Erretiratuta dago orain eta Bilbon bizi da. Honako liburuak idatzi ditu: nobelen artean, “Ezinezko maletak” (2004, Susa), “T” (2008, Alberdania) eta “Poz aldrebesa” (2017, Susa) dira azimarragarriak; poesiari dagokionez, “Gaupasak” (1991, Susa), “Bizi puskak” (1996, Susa), “Puskak biziz” (2000, EEF - Susa), “XX. mendeko poesia kaierak” (2002, Susa) eta “Bideko antza: euskal poema modernoen antologia“ (1951-2019 (2020, Alai) argitaratu ditu; itzulpengintzan W.H. Audenen “Poemak” (1994, Susa) nabarmentzen da; “Hegazti errariak” (1996, Euskaltzaindia-BBK) antzerki lana ere idatzi zuen, Toribio Altzaga Sariaren irabazlea suertatuz; azkenik, “Mandelaren Afrika” (1998, Susa) kronika liburua ere aipagarria da.

    Aitana Pérez Ortiz

    MHLI. UPV/EHU

    (Sopuerta, 1999) Filologia Hispanikoan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2021). Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza Masterra egin zuen unibertsitate berean (2022) eta Espainiar eta Hispanoamerikako Literatura, Literatura Konparatua eta Literaturaren Teoriako Masterra Salamancako Unibertsitatean (2023). Bere ikerlerro nagusiak queer/LGTBIQ+ ikasketak eta genero ikasketak dira, bereziki, euskal literaturari dagokionez. Horren adibide da berriki egin duen ikerketa euskal poesia garaikidean ageri diren queer diskurtsoei buruz, hain zuzen ere, Empar Pineda III (2023, UPV-EHU) saria jaso duen ikerlana. 2024an Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu Aurreko Programako beka eskuratu du eta horri esker bere doktore-tesia garatzen dihardu gaur egun “Representaciones literarias del colectivo LGTBIQ+. Los discursos queer en la poesía y narrativa vascas (1990-2023)” izenekoa.

    Matrikula prezioak

    Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-07-15 arte
    25,00 EUR61,00 EUR
    - 87,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 74,00 EUR
    Online zuzenean2025-06-30 arte2025-07-15 arte
    25,00 EUR61,00 EUR
    - 87,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 61,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 74,00 EUR
    - 74,00 EUR

    Kokalekua

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia

    43.268446,-2.9377948999999717

    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

    Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

    Bizkaia

    Sustainable development goals

    2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

    Garapen jasangarrirako helburuak

    5 - Genero berdintasuna

    Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

    Informazio gehiago
    5 - Genero berdintasuna

    10 - Desberdintasunak murriztea

    Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

    Informazio gehiago
    10 - Desberdintasunak murriztea

    17 - Helburuak lortzeko aliantza

    Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

    Informazio gehiago
    17 - Helburuak betetzeko aliantzak