Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak
Azalpena
Etxebizitzek herrien egituran, itxuran eta paisajean ez ezik, zuzeneko eragina dute herrietako bizimodu, erlazio sistema eta antolaketan. Landa eremuan, mendetan zehar baserriak etxebizitza eta lantoki izan dira aldi berean, eta haien funtzioei lotuta antolatu izan dira giza-taldeak, ohiturak, praktika sozialak, eta abar. Azken hamarraldietan, baserriak eraldatzen eta herri txikietan bestelako etxe motak (txaletak, adosatuak, pisuak...) areagotzen joan dira. Aurrera begira jarrita, herri txikiak eta haietako komunitateak biziak izan daitezen, etxebizitzen gainean hausnarketa egitea ere ezinbesteko lehentasuna da. Bizitzeko leku egokiak ez ezik, herri-bizitzarako ere egokiak izan daitezen, balio, kultura eta komunitate ikuspegitik ere begiratzea komeni da landa eremuko etxebizitzen gaiari.
Uda Ikastaro honetan, aurreko urteetako bideari jarraituz, herri txikien etorkizunari begira jarriko gara, baina XXI. mendean etxebizitzek landa eremuan izan beharreko ezaugarriei erreparatuz, berariaz. Begirada horretan, ordea, etxebizitzei herri-bizitzaren eta komunitatearen ikuspegitik begiratu nahi zaie, eta hortik hausnartu etxe moten (baserri, txalet, pisu…) edota haien izaerari (kooperatiba, jabetza pribatu, publiko, alkiler…) buruz.
Horretarako, Ikastaro honetan hainbat disziplinetatik (arkitektura, landa garapena, soziologia…) egindako hausnarketak eta Euskal Herriko leku ezberdinetako esperientzietako ezagutzak uztartuko dira.
Helburuak
Landa eremuko herri txikietako etxebizitzei buruzko gogoeta egitea herri-bizitzaren eta komunitatearen ikuspegitik.
Euskal Herriko landa eremuko etxebizitzei buruzko esperientzia aurreratu eta inspiratzaileak ezagutzea.
Baserrien inguruan sortutako auzolaneko kulturaren jarraipenerako XXI. mendeko etxebizitza ereduak irudikatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Profesionalak
Antolakuntza
Lankidetza
Programa
2024-09-20
Erregistroa
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Sarrerako Hitzak
- Ion Muñoa Errasti | Deustuko Unibertsitatea - Ikastaroaren zuzendaria
“Etxea eta baserria gurean: familia eta gizartearen antolaketa berezia.“
- Igone Etxebarria Zamalloa | Labayru Fundazioa - Ordezkaria
- Akaitze Kamiruaga Garitaonandia | Labayru Fundazioa - Ordezkaria
“Herriaren antolaketa parte hartzearen bidez“
- Koldo Telleria Andueza | UPV/EHU - Arkitekto urbanista
Etenaldia
“Herri txikiak eta etxebizitza kooperatiboa“
- Arianne Kareaga Irazabalbeitia | MU, HUHEZI - Irakaslea
“Etxebizitzen sustapena Gipuzkoako landa herrietan“
- Xabier Arruti Olazabal | Gipuzkoako Foru Aldundia - Lurralde Oreka Berdeko Diputatua
Ondorio nagusiak eta itxiera
Zuzendariak
Ion Muñoa Errasti
Deustuko Unibertsitatea
Ion Muñoa Errasti Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle-ikertzailea da. Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatua eta Gizarte Zientzietan doktorea da. Deustuko Unibertsitateko Komunikazio graduko irakaslea eta Komunikazio ikertaldeko kidea da. Intereseko gai nagusiak Komunikazio Publikoa, Iritzi Publikoa eta Komunikazioaren eraldaketa dira.
Hizlariak
Xabier Arruti Olazabal
Xabier Arruti Olazabal (Beizama, 1968). Lurralde Oreka Berdea-ko foru diputatua. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta Landa Garapen eta Nekazaritza Elikagai enpresa kudeaketan Masterra du.
Igone Etxebarria Zamalloa
Labayru Fundazioa
Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean 1985ean. ETB Euskal Telebista Publikoan lan egin du, euskara arduradun gisa, eta Euskara Sustatzeko zuzendari kargua bete du Eusko Jaurlaritzan. Gaur egun Labayru Fundazioko zuzendaria da. Batez ere literaturako gaiez arduratu da, hainbat lanen edizioa eta sarrera-azterketak prestatuz. Eta ahozko literaturari buruzko zenbait lanen egilea da.
Akaitze Kamiruaga Garitaonandia
Labayru Fundazioa
Euskal Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, 1992an. 1995az geroztik, Labayru Fundazioan dabil, eta hainbat sailetan lan egin du: Hizkuntza, Lexikografia, Etnografia, Kultur Ondarea. Gaur egun, Kultura Ondarearen Saileko arduraduna eta Fundazioko zuzendariordea da. Labayru Fundazioak hainbat erakunderentzat egiten dituen proiektu askotan parte hartu du, euskarri ezberdinetan argitaratzen diren materialak landuz (liburuak, unitate didaktikoak, ikus-entzunezkoak, web-orriak). Zuzendari, koordinatzaile, sortzaile, erredaktore, diseinatzaile eta abar jardun du.
Arianne Kareaga Irazabalbeitia
Lanki- Huhezi Mondragon Unibertsitatea
Koldo Telleria Andueza
UPV/EHU
Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-09-20 arte |
---|---|
15,00 EUR |
Kokalekua
Zeraingo eliza
Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Zeraingo eliza
Zerain Núcleo Gunea, 15, 20214 Zerain, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago