Gizartea
Iraunkortasuna
Arkitektura eta Hirigintza
Doako jarduera
DSF
Uda ikastaroa
Hirien hazkunde eredu jasangarriaren ondorioak

Hirien hazkunde eredu jasangarriaren ondorioak

Eka. 16 - 17. Eka, 2025 Kod. A02-25

Eredu arduratsu eta jasangarriak sustatzen dituzten politikak eta praktikak aztertuko dira, baita garapen ereduak auzo eta hirietan dituen eragin negatiboak arintzeko estrategiak ere.

Azalpena

Nazioarteko topaketa honen ideia nagusia hiri jasangarriak eraikitzeko ereduari buruzko diziplina anitzeko elkarrizketa sustatzea izango da; jasangarritasuna KCD GGKEk proposatutako ikuspegi zabaletik ulertuz, eta giza eskubideetan eta genero ikuspegian arreta jarriz.

Topaketa elkarri lotuta dauden hainbat ardatz tematikoren inguruan egituratuko da. Klima‑aldaketara egokitzeko eta haren eraginak arintzeko prozesuan kostaldeko hainbat hirik izan dituzten esperientziak partekatuko dira, eta jardunbide berritzaileak eta irakaspenak nabarmenduko dira. Hirien erresilientzia fisikoa eta klima-aldaketaren dimentsio sozial eta ekonomikoak lantzen dituzten ikuspegi integralen inguruan eztabaidatuko da.

Beste ingurune geografiko batzuetako esperientzia zehatzak erakutsiko dira, ingurumen, gizarte eta ekonomia jasangarritasunak bat egiten duten garapen eredu alternatiboak martxan jartzeko moduari buruz.

Horrez gain, gentrifikazio prozesua jorratuko da, biztanleriaren talde batzuei neurriz kanpo eragiten dieten testuinguruak aztertuz, hala nola, gazteak, prekarietate handiagoko jendea edota migratzaileak. Eredu arduratsu eta jasangarriak sustatzen dituzten politikak eta praktikak aztertuko dira, baita garapen ereduak auzo eta hirietan dituen eragin negatiboak arintzeko estrategiak ere.

Irakurri gehiago

Helburuak

Kulturaren, komunikazioaren eta garapenaren inguruko eztabaida, truke, hausnarketa eta lankidetza proiektuak sustatzeko foroak sendotzea eta zabaltzea.

Garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin, eraldaketako eragile ugariren artean artikulazio, truke, hausnarketa, trebakuntza eta sinergiak sortzeko gunea eraikitzea.

Herritarren kontzientzia kritikoa sortzeko gunea eskaintzea, gizartearen edozein arazo aztertzeko orduan, intersekzionalitatea eta diskriminazio moduak eta egiturak kontuan hartuko dituena. Aipatu beharra dago genero ikuspegia eta giza eskubideen ikuspegia zeharka landuko direla.

EAEn bizi diren herritarrei Hegoalde Globalaren begirada eta esperientzia profesionala hurbiltzea, Hegoalde eta Ipar Globaleko kolektiboen arteko aliantzak sustatuz.

Euskal gizarteak tokiko errealitateak eta errealitate globalak eta bien arteko lotura modu kritikoan interpretatzeko duen gaitasuna ahalbidetzea eta biderkatzea: bizitzen diren errealitateak eta haien jatorrizko testuinguruetan sustatzen diren gizarte eraldaketako esperientziak.

Agerian jarritako arazoak konpontzen jarraitzeko proposamen eta ekarpen baliagarriak sortzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Zuzendariak

Juan Carlos Vázquez Velasco

KCD ONGD

Director de la Organización No Gubernamental para el Desarrollo Kultura, Communication y Desarrollo 'KCD' y del Festival Internacional de Cine invisible “Film Sozialak” de Bilbao. Desde el año 1988 trabaja en el ámbito de la Cooperación internacional y la Educación para la Transformación Social. Ha participado como jurado festivales de Cine Social en varias partes del mundo e impartido talleres y conferencias sobre la comunicación como herramienta de desarrollo.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-16 arte
0 EUR
Online zuzenean2025-06-16 arte
0 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009- Bilbo

Bizkaia

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

Informazio gehiago
12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

13 - Klimaren aldeko ekintza

Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

Informazio gehiago
13 - Klimaren aldeko ekintza

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak