Hezkuntza
Osasuna
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Hizkuntza-nahasmenduak haur elebidunen garapenean: ebaluazioa eta esku-hartzea

Hizkuntza-nahasmenduak haur elebidunen garapenean: ebaluazioa eta esku-hartzea

Ira. 20 - 21. Ira, 2024 Kod. O21-24

Azalpena

Askotariko entzuleentzako Uda Ikastaro teoriko-praktikoa da, ingurune elebidun eta eleaniztunetan aurkitzen diren hizkuntza-garapen nahasmenduak hobeto ezagutu, ebaluatu eta eskuhartzean zentratuko dena. Hiru multzotan antolatu da: Lehenengo multzoko hitzaldietan hizkuntza nahasmenduaren hautematea eta balorazioaren alderdi berriak aurkeztu eta aztertuko dira eta profesionalen prestakuntzaz hitz egingo da. Goizeko saio-bukaerako hitzaldiak Lesakan azkeneko 10 urteetan antolatu diren Jardunaldiak bultzatu dituzten kezkak, eginbeharrak eta egindako aurrerapausoak bilduko ditu.

Bigarren saio-multzoan familiei zuzendutako hitzaldiak izango dira, mahai-inguru antzeko saio bat ere bai, guraso-elkarte desberdinetako kideek beren bizipenak eta beharrak aurkeztuko dituztena. Tailer bat ere aurreikusten da, familiak zein haurren gaitasun sozialetan trebatzekoa, eta amaieran hizkuntza-garapen nahasmendua duten haurren familiekin eskuhartzean eskarmentu handia duen nazioarteko erakunde baten hitzaldia izango da.

Hirugarren blokea hizkuntza-garapeneko nahasmendudun haurren diagnosirako eta eskuhartzeko alderdi praktiko eta zehatzagoak izango dira hizgai nagusi. Euskaraz edota erdarazko hizkuntza-nahasmendua diagnostikatzeko tresnekiko esperientziak aurkeztuko dira.

Irakurri gehiago

Helburuak

Haurren hizkuntza-garapeneko nahasmenduaren hautemateari dagokionean ikerkuntzan, hezkuntzan eta praktika klinikoan profesionalak egiten ari diren aurrerapausoen berri jaso eta zabaltzea. 

EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko haur elebakar ete elebidunen garapen tipiko eta ez-tipikodunen diagnosirako eta esku-hartzeko tresna eta prozeduren garapena bultzatu eta babestea.

 

Familien eta askotariko esparruetako (osasun, gizarte, hezkuntzako) profesionalen arteko elkarrizketa eta elkarrekintza sustatzea, hizkuntza-nahasmenduen hautemate eta ebaluazioa zein tresnak eta praktikak hobetzea. 
 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Familias de niños/-as con trastornos del lenguaje

Antolakuntza

  • OSASUNBIDEA. Centro de salud de Lesaka
  • ELEBILAB

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza saila
  • Eusko Jaurlaritza. Osasuna Saila
  • Osakidetza
  • Lesakako  Udala
  • EUSKARABIDEA
  • ASOCIACION GUZTIOK BORTZIRIAK
  • bortririetako euskara mankomunitatea

Programa

2024-09-20

09:30 - 10:00

Recogida de la Documentación

10:00 - 10:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - Profesora - Investigadora
10:15 - 11:15

“Intervención en edades tempranas en niños/as con dificultades del lenguaje / Esku-hartzea hizkuntza-arazoak dituzten haur txikiengan“

  • Patricia Piqueras Gonzalez | Centro de Atención Temprana de Pamplona - Logopeda
  • Maria Angeles Dominguez Parron | Centro de Atención Temprana de Pamplona - Logopeda
11:15 - 12:00

“Necesidades y apoyos a la Intervención educativa de los niños con trastornos del lenguaje/ Hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurren eskuhartzean dauden beharrak eta euskarriakbeharrak“

  • Sonia Aristregui Huarte | Gobierno de Navarra. Educación - Jefatura de Negociado
12:00 - 12:30

Atsedena

12:30 - 13:15

“Formación del profesorado de Audición y Lenguaje / Entzumena eta mintzairako irakasleen prestakuntza“

  • Isabel García del Real Marco | UPNA - Profesora-Investigadora
13:15 - 14:00

“Evolución del abordaje de los trastornos del lenguaje en estos 10 años y perspectivas de futuro./ Hizkuntza-nahasmenduekin jokatzeko moduen garapena azkeneko hamarkan“

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
14:00 - 15:30

Atseden tartea / Descanso

15:30 - 16:30

“Experiencias de familias de niños con trastornos del lenguaje / Hizkuntza nahasmendudun familien bizipenak“

  • Idoia Altuna Errandonea | Asociación GUZTIOK - Miembro
  • Patricia Royo | Asociación de Enfermedades Raras - Presidenta
  • Alicia Solavera Sánchez | TEL Euskadi - Presidenta
  • Doris Salazar | TEL Navarra - Presidenta
16:30 - 17:30

“Taller de habilidades sociales para familias y niños con trastornos de lenguaje / Hizkuntza-nahasmendua duten haurren eta familientzako trebetasun soziala lantzeko tailerra“

  • Raquel Masa Andrades | Psicóloga
18:00 - 19:00

“Centro John Tracy Guiando y Animando a las Familias Bilingües de Niños Pequeños con Necesidades Especiales del Lenguaje / John Tracy Klinikako aholkularitza esperientzia hizkuntza bereganatzeko arazoak dituzten familia elebidunekin“

  • Angela Stokes | John Tracy Clinic - MEd, LSLS Cert. AVEd

2024-09-21

09:00 - 09:45

“Lehen hezkuntzako haurren hizkuntza nahasmenduaren diagnosirako bi tresna: HIGA & HEGA /HIGA & HEGA, dos instrumentos para el diagnostico del trastorno del desarrollo del lenguaje en primaria“

  • Marie Pourquié Bidegain | -- - Investigadora
09:45 - 10:30

“KGNZ, Hizkuntza-diagnosi klinikorako tresna estandarizatu labur bat (1-4 urte) / CDI vasco breve: un instrumento estandarizado breve para el diagnóstico clínico en euskera (1-4 años)“

  • Iñaki Garcia | UPV/EHU - Profesor-investigador
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - Profesora-Investigadora
  • Aroa Murciano Eizagirre | UPV/EHU - Profesora-Investigadora
10:30 - 11:15

“HGNaren diagnostiko eta esku-hartzea EAEn: hezkuntza-sistemako erronkak/ Diagnóstico de TEL e intervención en la CAV: retos del sistema educativo“

  • Ainhoa Leyaristi Oñederra | UPV/EHU - Investigadora pre-doctoral
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 12:30

“HGN diagnosia euskara-frantsesa elebidunetan/ Diagnóstico TDL en bilingües euskera-francés“

  • Joana Itzaina | Euskal Ortofonisten Elkartea - Ortofonista
12:30 - 13:15

“Funciones ejecutivas y habilidades lingüisticas en niños con déficits en el desarrollo del lenguaje./ Hizkuntza-garapenean gabeziak dituzten haurren funtzio exekutiboak eta hizkuntza-trebetasunak“

  • Gary Morgan | Universitat Oberta de Catalunya - Profesor-Investigador
13:15 - 13:45

Resumen y Clausura

Zuzendariak

Belen Compains Beaumont

Osasunbidea

Nafarroako Unibertsitatean medikuntzan lizenziatua. Nafarraoko Hospitalean pediatria espzializazioa. 1990 geroztik Lehen Mailako Arretako mediku bezala lan egiten dut, lehengo hirurak Iruñeko Udalaren mediku gisako lanarekin konpatibilizatuta. 1993 geroztik Lesakako Osasun Zentroko pediatra. Desagertutako Bortzirietako ELAIAko (Equipo Local de Atención a la Infancia y Adolescencia) bazkide sortzailea. Nafarroako Arreta Goiztiarraren Elkartearen sortzaile eta lehen Lehendakaria. Nafarroako pediatria elkartearen haur garapenaren taldekidea. Oraingo Haur Garapenaren eta ohiko Arreta Goiztirarraren NAUPeko irakasle laguntzailea. Ur terapia eta neurorehabilitazioari buruzko Lesakako ikastaroen zuzendaria. 2017.ko bi ikastaroetan hizlaria. Arreta goiztiarraren azken hiru kongresuetan gutxienez eta Nafarroako pediatira elkartean komunikazioak aurkeztu ditut, beti haur garapena eta Arrta Goiztiarrarekin lotuta. Une honetan hiru ikerketa proiektuetan parte hartzen ari naiz.

Maria José Ezeizabarrena Segurola

Letren Fakultatea - ELEBILAB (UPV/EHU)

Euskal Filologia Litzentziaduna (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg, Alemania). Irakasle Oso eta ikertzaile Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean eta ELEBILAB Ikertaldeko zuzendaria (UPV/EHU). Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan eta baita hizkuntza-garapena hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurrengan ere.

Hizlariak

Idoia Altuna Errandonea

Alde bietan gorreria sakona eta Citomegalobiruseko infekzio batek eragindako kalte erantsiak dituen kokleako inplantea duen neskato nerabe baten ama naiz. Industria Antolakuntzako Goi Mailako Ingeniaritzako titulua dut, eta ekoizpen-arduradun gisa lan egiten dut erakunde publikoei zerbitzuak eskaintzen dizkien enpresa batean (hainbat udal, Aldundia, Eusko Jaurlaritza). Bortzirietako Guztiok Elkarteko lehendakariordea eta hasieratik bazkidea naiz, eta baita bazkide ere kokleako inplantearekin zerikusia duten edo behar bereziak dituzten haurren zenbait guraso-elkarteen ere, hala nola Eunate, Aransgi, AICE eta Lagundu elkartea. Ahozko Entzumen-terapiaren (AHT) bidez ezarritako haur gorren birgaitzearen defendatzaile sutsua naiz eta 2014ko ekainean Los Angelesko John Tracy Center-eko Nazioarteko Programan parte hartu nuen familia gisa. Parte hartu dut behar bereziak dituzten haur elebidunen hizkuntza garapenarekin lotuta, azken 10 urteetan Lesakan (eta Beran), NUPekin edota UPV/EHUrekin batera, antolatu diren ikastaro guztien antolaketan.

Sonia Aristregui Huarte

CREENA

Pedagogian lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea) eta diplomatua Magisteritzan, Entzumen eta Hizkuntzan (U. Pontificia de Salamanca). Irakurtze eta idazte nahasmenduetan eskuhartze edukatibo eta klinikoan trebatua (U. Complutense) eta graduondoko tituluduna da errehabilitazio eta eskuhartze neurokognitiboan. Aritu aditua da aholkularitza pedagogikoan (Asociación Síndrome de Down de Navarra), aholkulari eta terapeuta bezala (Asociación Navarra de Autismo) eta baita pedagogo lanetan ere (Centro Neurológico de Atención Integral). hainbat ardura eta lanpostuetako ardura izan ditu administrazioan 2000. urtetik aurrera lan horiekin batera aurrera eraman dituenak, besteak beste, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (CREENA/NHEBZ) entzumen urritasun eta ikasteko eta hitz egiteko nahasmenduen lantaldean, edo Portaera Programako koordinatzaile lanetan, 2023ko iraila arte. Egun, hezkuntza-beharren azpiataleko arduraduna da Nafar Gobernuko Hezkuntza atalean. Parte-hartutako formakuntza eta berrikuntza programa ugarietan, Navarrabiomed neurologia pediatrikoko ikertaldean. Nafarroako arreta goiztiarreko AITANA elkarteko lehendakariordea da.

Maria Angeles Dominguez Parron

Logopedian diplomatua Murtziako Unibertsitatean. La Salle Unibertsitate Zentroko Arreta Goiztiarrean aditu tituluduna. Prestakuntza du jaioberrien logopedian, eta bereziki Jaioberrien Zainketa Intentsiboetako Unitate eta jaiotze goiztiarreko haurren disfagian. Edoskitzaroko aholkularitzako prestakuntzaduna. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko Arreta Goiztiarreko Zerbitzuan lan egiten du.

Isabel García del Real Marco

UPNA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzailea da. ur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle graduetan irakasle dihardu Entzumen eta Hizkuntza aipurako irakasgai batzuetan. Doktore da. Hizkuntzaren jabekuntzaren gainean idatzi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2015ean defendatutako tesia. Liburu eta aldizkari espezializatuetan argitaratutako hainbat artikuluren egilea da, eta hizkuntzaren bereganatzeari buruzko hainbat ikertaldetako kide izan da eta da. Ikerlerro nagusia eskola adineko haurren ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapena du, bereziki, gaztelania lehen edo bigarren hizkuntza bezala duten haurrena. Interes berezia du komunikatzeko gaitasunaren garapenean eragina izan dezaketen faktoreekin, besteak beste, sorburu hizkuntzak, eskolaz kanpoko hizkuntzaren erabilerek, hizkuntzekiko motibazioek, edo nahasmendu-gaixotasun pilaketak.

Iñaki Garcia

Iñaki Garcia Fernandez irakasle agregatua da UPV/EHUko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailean. 1991an lizentziatu zen Psikologian eta 2001an doktore-tesia defendatu zuen UPV/EHUko Psikologia Fakultatean. 2000-2012 bitartean irakasle izan zen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2012tik aurrera UPV/EHUko Psikologia Fakultatean irakaslea da Portaera Zientzien Metodologia alorrean, bertan ikerketarako metodologiako ikasgaiak irakasten ditu. Ikerketa arloan ELEBILAB ikerketa taldeko kidea da, bertan haur txikien komunikazio garapenarekin lotura duten gaiak aztertzen ditu. 20 Ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, eta ikerketa jarduera horren ondorioz, 30 artikulu, 2 liburu eta 18 liburu-kapitulu argitaratu ditu.

Joana Itzaina

Euzkaraz eta frantsesez lan egiten duen ortofonista naiz. Haur Euskara-Frantses elebidunen hizkuntza garapen tipiko eta atipikoaren azterketak interesatzen nau, batez ere diagnostiko eta esku hartze bideen zehazteak. Euskal Ortofonisten Elkartean parte hartzen dut, besteak beste, gai horien jorratzeko.

Ainhoa Leyaristi Oñederra

Ingeles Ikasketetako Gradua Euskal Ikasketetako aipamenarekin egin ostean, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterra (UPV/EHU) egin nuen. Nire Master Amaierako Lanean Hizkuntza-Garapeneko Nahasmendua (gaztelaniaz TEL edo TDL gisa ezagutzen dena) gaztetxo euskaldunetan ikertu nuen eta proiektu honen harira, Euskaltzaindiaren Mintzola 2023 saria jaso nuen. Zenbait hitzaldi eta ikastaro emana naiz gai honen inguruan eta, egun, Hizkuntza-Garapeneko Nahasmendua euskara-gaztelania elebidunetan ardatz, doktoretza tesia egiten ari naiz ELEBILAB ikertaldean (UPV/EHU).

Raquel Masa Andrades

Psikologian graduatua naiz Deustuko Unibertsitatean, eta Psikologia Sanitario Orokorrean Masterra unibertsitate berean. Bilbon aritzen naiz psikologo gisa, batez ere nerabeekin eta helduekin, bai eta bikoteekin eta familiekin ere. Sexualitateari, bullying-ari eta kudeaketa emozionalari buruzko tailerrak ere ematen ditut ikastetxeetan eta enpresetan. 2018tik, TEL-Euskadi elkartearekin kolaboratzen dut, eta gizarte-trebetasunei buruzko tailerrak egiten ditut elkarteko kide diren haur eta nerabeekin, bai eta haur eta gazteekin ere, HGN diagnostikorik izan ez arren, beren trebetasunak landu behar baitituzte. Arlo sozial eta emozionalarekin lotutako hainbat arlotan dituzten zailtasunak lantzen ditugu. Tailer horietan agerian geratu da hainbat alderdi landu behar direla familian, hala nola autoestimua, autonomiaren sustapena edo familia barruko komunikazioa. Hori dela eta, bi lankiderekin batera, familia osoarekin hautatutako gaia lantzeko saioak egin ohi ditugu, kide bakoitzak ikasitakoaren alderdi praktikoak eraman ditzan.

Gary Morgan

Garapen kognitiboan eta hizkuntzaren garapenean interesa duen haur-psikologoa naiz. Nire ikerketa eta irakaskuntza jardunean ondoko galderei erantzuten ahalegintzen naiz: haurrek hizkuntza eta trebetasun sozialak eta kognitiboak nola garatzen dituzten, trebetasun horiek nola erlazionatzen diren eta zergatik kasu batzuetan garapen natural hori eten edo kaltetzen den.

Aroa Murciano Eizagirre

Ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea da UPV/EHUn. Hezkuntza Zientzietan Doktorea. Psikopedagogia ikasketak egin zituen, eta hizkuntzen didaktika eta kulturartekotasunean espezializatu zen EKOMU masterrean. Ikuspegi sozio-diskurtsiboa du oinarri eta irakasleen prestakuntza eta hizkuntzen ikas-irakaskuntza dira bere ikerketa gai nagusiak. MIKER (HUHEZI) ikertaldean aritu da urte askotan, eta egun, ELEBILAB (UPV/EHU) ikertaldean ikertzaile dihardu, Gasteizko Letren Fakultatean.

Patricia Piqueras Gonzalez

Lopopedia Diplomaduna, Salamancako Universidad Pontifician. Magisteritza Diplomaduna Haur hezkuntzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Logopeda dihardu Nafarroako Arreta Goiztiarrean 2007z geroztik.

Marie Pourquié Bidegain

IKER

(Baiona, Lapurdi, 1982) Neuropsikohizkuntzalaria da. Euskal Filologiako lizentziatura (Baionan eta Gasteizen) eta Hizkuntzaren Zientziak lizentziatura eta Masterra (Parisen) egin zituen. Gero, neuropsikohizkuntzalaritzan eta afasiologian espezializatu zen, ikerketa-masterra eta doktoretza eginda Le Mirail Unibertsitatean (Tolosa, Frantzia, 2011an). Ondotik, doktoretza-ondokoa egin zuen Montrealeko ortofonia-eskolan, Donostiako BCBL eta Baionako IKER ikerketa-zentroetan. Hizkuntzalaritza klinikoan eta psikohizkuntzalaritza aplikatuan dihardu euskaldun eta eleanizdunengan hizkuntza arazoak hautemateko tresnak garatzen Euskal Herriko, Europako eta Europaz kanpoko diziplinarteko taldeetan.

Patricia Royo

5p-sindromea duen 8 urteko haur baten ama naiz. Erizaintza laguntzailea, Osasunbideko funtzionarioa eta psikologia graduduna, hezkuntza aipamenarekin, Burgosko Universidad Isabel I-ean. Unibertsitate horretan lortu nuen adimen emozionala eta programazio neurolinguistikoko (UI1) akreditazioa ere. Egun, Psikopedagogia masterreko ikaslea naiz. Nafarroako GERNA, gaixotasun arraroen eta ezohikoen taldeko ordezkaria naiz. Hainbat hitzaldi ditut jada eginak ikastetxeetan, gaixotasun arraroen gainekoak, hezkuntza inklusiboa sendotzeko helburuarekin. Elkarte horretako hezkuntza azpitaldeko kidea naiz eta GERNA gazteak taldeko buru, ongi-izate soziala eta aisialdian aritzen naiz, batez ere. Gaitasun sozialetan gaitzen laguntzeko ekintzak antolatzen ditut eta Snoezelen metodoan trebatutako terapeuta naiz.

Doris Salazar

Alicia Solavera Sánchez

Alicia Solavera Sánchez, TEL-EUSKADI elkarteko lehendakaria da. Beste 8 familiekin batera Asociación de Familias y Amigos de Personas con Trastorno Específico del Lenguaje TEL-EUSKADI elkartea sortu zuen 2013an. Orduz geroztik dihardu lehendakari lanetan, aldi berean neurogarapeneko nahasmendu honetan zein beste batzuetan formatzen, TEL/TDL (euskaraz AHAE/HGN) nahasmendua dutenen kolektiboaren beharrak erakundeen aurrean aldarrikatzeko eta familiak, hezitzaileak eta nahasmenduarekin interesatutakoak orientatzeko.

Angela Stokes

Ahozko hizkuntzaren ulermeneko eta adierazpeneko aditu tituluduna (AG Bell Academy) izateaz gain, bi master-titulu ditu, bata Hezkuntza zientzietan (U. South California/John Tracy Center (JTC), AEB) eta bestea, 2013an, Hipoakusikoen hezkuntzan arreta berezia duen Hezkuntza Bereziko masterrean (U. San Diego/ JTC, AEB). Egun, Mount Saint Mary’s U./JTCko Hipoakusikoentazko Hezkuntza Master eta Espezializazio Programako zuzendarietako bat da, 2017z geroztik. Irakasle eta Hezkuntza zerbitzuetako zuzendari aritu zen Kaliforniako Los Angeleseko JTCn. Hezitzaile elebiduna da. JTCn entzumen urritasuneko haurren familiak aztertzen ditu eta laguntza ematen die, gurasoentzako prestakuntza-ikastaroen bidez, ikaskuntza goiztiarrerako, eskolaurreko ikaskuntzarako zein ikasketa ibiltarietarako tokiko hezkuntza-zerbitzuak koordinatuz, eta gurasoentzako nazioarteko prestakuntza-saioak antolatuz (ingelesez eta gaztelaniaz).

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-20 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 21,00 EUR
Online zuzenean2024-05-31 arte2024-09-20 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 21,00 EUR

Kokalekua

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

43.24933,1.70249

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea