Kultura eta Artea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Historia
Uda ikastaroa
 Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara IV

Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara IV

Eka. 18 - 19. Eka, 2026 Kod. K02-26

Azalpena

Jose Miguel Barandiaranek ikerketa lerro ezberdinetan, hala nola, arkeologia, etnografia, etab., sakondu zuen eta, azken urte hauetan, bere bizitzaz eta lanaz hain ezagunak ez diren gaiak landu dira Uda Ikastaroetan. Aurten, Seminarioko urteetako giroaz eta eboluzionismoaren inguruan zuen ikuspegira hurbiltzeko aukera izango dugu.

Bere landa-lanen emaitza emankorrek, etnografian eta arkeologian bildutako aztarnetan eta informazioan sakontzeko aukera eman diete ondorengo belaunaldiei. Horrela, bere inguruan ikertzen jardundako Etniker Taldeetako kideek XX mendearen bigarren erdi aldean jorratutako gaiak, gaur egun, beste ikuspuntu batzuetatik berrinterpretatu ahal dira. Gainera, bere metodologia etnografikoa, egungo garaira egokituta, orain arte aztertu gabeko Nafarroako eskualde batean aplikatuz lortutako datuen eta hausnarketaren berri izango dugu.

Azkenik, arkeologia arloan aurkikuntza berriei esker, historiaurrearen amaierako herrisken inguruko erasoen datu berriak ezagutzeko aukera izango dugu, eta genetikan eta filologian egindako azken ikerketek aspalditik ezagunak diren aztarnek eskainitako informazio berria izango dugu.

Irakurri gehiago

Helburuak

Jose Miguel Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakondu, balioa emateko eta haren ekarpenak gizarteratzeko. Euskal Historiaurrearen oinarriak finkatu zituen diziplina anitzeko lehen ikerketa taldeari buruz sakonduko da.

J.M. Barandiaranen bizitza eta lanak garaiko gizartean nola txertatzen ziren azaltzen saiatu.

Euskal mitologiako pertsonaia entzutetsuenen eta megalitoen onomastikaren inguruan hausnartzea e interpretatzea.

Arkeologia eta genetikaren arloan, azken hamarkadan egin diren aurrerapenak aurkeztea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-06-18

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:15

“Ikasturtearen irekiera“

  • Juana Goizueta Vértiz | EHU - Gipuzkoako Campuseko ErrektoreordeaHizkuntza: euskara
  • Martin Aramendi Arana | Ataungo Udala - AlkateaHizkuntza: euskara
  • Jose Antonio Mujika Alustiza | EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
09:30 - 10:20

“Euskal pentsamendua Gasteizko Seminarioan“

  • Jon Mentxakatorre Odriozola | Mondragon Unibertsitatea - IrakasleaHizkuntza: euskara
10:30 - 11:20

“Aita Jose Migel Barandiaran, antieboluzionista begi-bistakoa“

  • Kepa Altonaga Sustacha | UPV/EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
11:30 - 12:20

“Etniker proiektuaren datu etnografikoen berrirakurketa ikuspegi feministatik“

  • Maialen Altuna Etxeberria | UPV/EHU - IrakasleaHizkuntza: euskara
12:30 - 13:20

“Nafarroako landa mundutik mundu industrialerako bidea: esparru domestikoak aztergai“

  • Kristina Maria Pozo Sevilla | UPV/EHU - IkertzaileaHizkuntza: euskara

2026-06-19

09:10 - 10:00

“Su eta gar: Gatazkaren Arkeologia Burdin Aroan mendebaldeko Pirinioetan “

  • Mattin Aiestaran De La Sotilla | Aranzadi Z. Elkartea - ikertzaileaHizkuntza: euskara
10:10 - 11:00

“Aintzinaroko jainko-jainkosak Barandiaranen mitologia hiztegian“

  • Luis Mari Zaldua Etxabe | Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea - Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazleaHizkuntza: euskara
11:25 - 12:15

“Vida y muerte en las sociedades megalíticas vascas: una mirada a nuestro pasado a través del ADN antiguo“

  • Iñigo Olalde Marquínez | Facultad de Farmacia - IkerlariaHizkuntza: euskara
12:30 - 13:20

“Barandiaranen bidetik, herri txikietako bizimoduetan etnografia gaur egun“

  • Iosu Ozaita | EHU - IkertzaileaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Jose Antonio Mujika Alustiza

UPV/EHU

(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin.

Hizlariak

Mattin Aiestaran De La Sotilla

Historian lizentziatua EHUn 2016an eta masterra Kuaternarioan unibertsitate berean 2017an. 2019tik doktorego tesia egiten ari da EHU berean Irulegiko aztarnategiaren inguruan (Aranguren Ibarra, Nafarroa) eta aztarnategi horretako arkeologo zuzendaria da. EHUko GIZAPRE IT-1435-22 ikerketa taldeko kidea da. Gainera, formazio aldi honetan kronologia protohistoriko eta erromatarreko hainbat esku-hartze arkeologikoren zuzendaria izan da Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoko Sailaren bitartez, bertako kide ere badelako. Ikerketa eta argitalpenei dagokienez, hainbat lan argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, horietako batzuk nazioarteko aldizkarietan. Hainbat arkeologia-jardunaldi espezializatutan parte hartu du eta dibulgaziozko hitzaldi ugari eman ditu Irulegiko aztarnategia eta Burdin Aroaren inguruan Pirinio inguruetan.

Kepa Altonaga Sustacha

Kepa Altonaga (Loiu, 1958) Biologia-ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean: 1980. urtean lizentzia eta 1988an doktore-gradua. “Zoogeografia”, “Zoologia” eta “Biologiako Kontzeptuak eta Metodoa” irakasten ditu Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Hainbat ikerketa burutu ditu Iberiar Penintsulako bare-barraskiloen taxonomiaren eta banaketaren gainean: Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. Gazterik euskaltzaletu zen, Caro Baroja irakurriz, eta 1978tik aurrera UEUko kidea da, 1992-95 tartean zuzendaria izan zelarik. UZEI, Elhuyar eta Euskaltzaindiarekin kolaboratu izan du. Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak. CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016. urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik. Liburuen artean: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (1998), Armand David, pandaren aita (2001), Etxepare, Aldudeko medikua (2006), Darwin geurean (2010), Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (2011), Back to Leizarraga (2015), Patagoniara Hazparnen barrena (2017), Duvoisin kapitainaren malura (2018), Iridioaren mintzoa (2021), Axularren gerizapean (2022) Patrizioak eta plebeioak (2025).

Maialen Altuna Etxeberria

Martin Aramendi Arana

Juana Goizueta Vértiz

UPV/EHU. Latinoamerikako graduondoko sarearen zuzendaritza

Zuzenbidean lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (1992) eta UPV/EHUko Zuzenbidean doktorea (2006). UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua 1994tik. Zuzenbide Publikoko Institutoko (Bartzelonako Unibertsitateko Ikerkuntzarako Zentro Berezia) kidea; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etika Batzordearen eta zuzenbide konstituzionaleko irakasleen batzorde zuzendaritzaren kidea. Kalitate eta Irakaskuntza-Berrikuntzaren Dekanordea eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa (2014tik) eta Espainako Zuzenbide Fakultateetako Dekanoen Konferentziaren presidenteordea. Latinoamerikako graduondoko sareko zuzendaria. Domingo Arizmendi Etika Juridikoaren saria jaso du Gipuzkoako abokatuen elkargoaren eskutik. Ikertzaile bisitari izan da hainbat atzerriko Unibertsitateetan. Estatuko eta nazioarteko ia 20 ikerketa proiektuetan parte hartu du. 50 argitalpen baino gehiagoko egilea da eta era berean 40 ekarpen inguru egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan. Hurrengo ikerketa lerro ditu nagusi: oinarrizko eskubideak; Immigrazio politikak; europar hiritartasuna eta genero berdintasuna nagusiki.

Jon Mentxakatorre Odriozola

Artez Euskara Zerbitzua

Jon Mentxakatorre Odriozola (Galdakao, 1992) Giza Zientzietan graduatua da, eta Filosofian eta Euskal Filologian doktorea. Tesigaitzat J.R.R. Tolkienen mitopoetika aztertu zuen filosofian, eta euskal mitopoesia filologian. Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta euskal pentsamenduaren gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn.

Jose Antonio Mujika Alustiza

UPV/EHU

(Beasain, 1957) Doktorea Historian eta UPV/EHUko Gasteizko Letretako Fakultateko Irakasle Titularra. Aranzadi Z. Elkarteko kidea eta UZEIn ere ibilia arkeologia/historiaurrerako euskarazko hiztegia lantzen. Ikerketa-lerro ezberdinak garatu ditu: Euskal Herriko aztarnategietan aurkitutako historiaurreko tresneria, hezurkizkoa (Isturitz, Urtiaga, Santimamiñe, Santa Catalina, Arenaza, etab.) eta harrizko (Praileaitz I, Herriko Barra, etab.). Landa-lana (miaketak, indusketak) Goierriko megalitotan egin du (trikuharrietan -Trikuaizti, Zorroztarri, Praalata, etab.-, harkutxetan -Aitxu, Atxurbi-, eta baratze edo harrespiletan -Ondarre, Beaskin-), eta baita Arabako Errioxako sarbidedun trikuharrietan ere, J. Fernandez Erasorekin lankidetzan. Deba inguruko hainbat kobetako indusketak (Astigarraga, Aizkoltxo, etab.) egin edo aztertu ditu (Praileaitz I) lankidetzan X. Peñalverrekin eta S. San Joserekin. Proiektu lehiakor nazional publikoko kide ere izan da eta baita zuzendaria ere. Azken urteetan, Aralarrek, Neolitotik aurrera eta garai historikoetan, mendi inguruak izan duen erabilera edo kudeaketa arkeologikoki aztertzen ari da beste ikerlari batzuekin.

Iñigo Olalde Marquínez

Doctor en Paleogenómica (Universidad Pompeu Fabra) y Licenciado en Biología y Bioquímica por la Universidad de Navarra. Su carrera investigadora se ha centrado en la recuperación de genomas humanos antiguos para el estudio de los movimientos migratorios y la organización social de las poblaciones Europeas durante los últimos 10 mil años, con especial énfasis en la Península Ibérica. Tras formar parte del grupo de investigación del Dr. David Reich en la Universidad de Harvard, actualmente es Investigador Ramón y Cajal e investigador Ikerbasque en el grupo BIOMICs de la UPV/EHU.

Iosu Ozaita

Josu Ozaita Azpiroz Antropologia Sozialean graduatua da (2015) eta Masterra burutua du (2017) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere ibilbidean zehar, hainbat ikerketa-beka garrantzitsu jaso ditu, horien artean Juan San Martin beka (2015), Jaime Altunarekin batera Gau Beltzaren inguruko azterketa egiteko, eta Jose Miguel Barandiaran beka (2017), Edurne Urrestarazurekin batera Arabar Errioxako ardoaren inguruko kultura ikertzeko. Etnografiaren alorrean hainbat lan egin ditu, eta bere lan asko liburu formatuan argitaratu dira: Itzalitako kalabazen berpiztea (2018), Arabar errioxako enokultura sarea (2019), Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa (2020), Piparra (2020) eta Be! Berastegiko artzaintzaren antropologia (2022). Euskararen inguruko hainbat taldekako ikerketan parte hartu du. Hitzaldiak eman eta artikuluak ere idatzi ditu. Dibulgazioaren esparruan, Gau Beltza (2020) haurrentzako ipuina idatzi du eta hilabetero idazten du "Gastronomiaren antropologia" saila Gara egunkarian. Gaur egun, Barandiaran Katedrarekin doktoretza-tesia lantzen ari da, herri txikietako bizimoduak eta gastronomia uztartuz. Ikusentzunezko antropologian ere aritu da, eta 2025ean Donostiako Zinemaldiko "Eusko Label" saileko lehen sa

Kristina Maria Pozo Sevilla

Cristina Pozo Sevilla (Lodosa, 1993) Historian Graduatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (2015). Emakumeen, Generoaren eta Herritartasunaren Ikasketetan masterra du Bartzelonako Unibertsitatean (2018), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzan masterra (UPV-EHU, 2020). Lizarrako (Nafarroa) BerHezi Kooperatibako kide da, berdintasunerako aholkularitza. 2025-2026 ikasturte honetan, kooperatiba honek Innova Rural programaren laguntza ekonomikoa jaso du, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak sustatua, Pueblerinas izena duen proiektuan egindako apustu eraldatzaileagatik. Proiektu horren helburua Nafarroako landa-munduko emakumeei ahotsa eta ikusgarritasuna ematea da, hainbat formatutan. 2024az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan, zehazki, Joxemiel Barandiaran Katedran egiten ari diren lanen barruan. Euskal landa-eremuko emakumeen inguruko ikerketa egiten du, eta doktore-tesia egiten du Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean.

Luis Mari Zaldua Etxabe

Gipuzkoako Parketxe Sarea

Euskal filologian lizentziaduna. Hizkuntzan eta hizkuntzalaritzan doktorea. Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kidea. Toponomasticon Hispaniae ikerketa egitasmoko kidea. Zenbait liburu eta hainbat artikulu plazaratu ditu, batik bat onomastika auziez.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-06-18 arte
0 EUR
Online zuzenean2026-06-18 arte
0 EUR

Kokalekua

Ataun

Ataun

Gipuzkoa