Gizartea
Uda ikastaroa
TopaGune ikastaroa: Ekintza komunitarioa Gipuzkoan: nola lan egin dezakegu elkarrekin lurraldean?

TopaGune ikastaroa: Ekintza komunitarioa Gipuzkoan: nola lan egin dezakegu elkarrekin lurraldean?

Ira. 10 - 11. Ira, 2024 Kod. G23-24

Azalpena

 Aurtengo ediziorako lurraldea ardatz izatea proposatzen dugu. Lurraldea ikuspegi zabal batetik aztertu nahi dugu, bereziki,  gizarte azpiegitura edo komunitarioaren zentzuan oinarritu nahi dugu.

Izan ere, azpiegitura sozial edo komunitario bat pertsonen arteko harreman etengabeak edo errepikakorrak errazteko pentsatutako  azpiegitura fisiko moduan ulertzen dugu. Lurralde planifikazioaz ari gara, ekipamendu eta espazio publikoez, eta horien diseinuaz.  Gizarte azpiegituraren kontzeptua berriki proposatu du E. Klinenberg-ek, eta esaten digu gizarte azpiegitura dela kapital soziala sortzen duen azpiegitura fisikoa. Gure gizarte harreman kopurua, barietatea eta aniztasuna, gure kapital soziala, funtsezkoa da gure garapen pertsonalerako eta gure ongizate erlazional eta materialerako.

Eskolak, kiroldegiak, liburutegiak, gizarte etxeak, parkeak eta plazak pentsatu, diseinatu eta antolatu daitezke, jendea bertan elkartu eta harremanak izatea errazteko. Harreman horretatik abiatuta, harreman hori ohikoa edo errepikatua denean, bizilagunen arteko ezagutza eta errekonozimendua, mehatxu partekatuen aurrean elkartasuna eta, azken batean, gizarte kohesioa aktibatzen duten loturak sortzen dira.

Liburutegiak, kultura eta hezkuntza zentroak edo espazio publikoak eraiki daitezke, erabiltzaileen arteko harremana, lotura eta ekintza bateratua zein zerbitzuaren efizientzia eta eraginkortasuna edo kalitatea kontuan hartuta.

Kontua ez da nahitaez eraikin berriak eraikitzea, baizik eta egungoei asmo hori ematea. Horrek aldaketak eska ditzake espazioaren diseinu fisikoan eta, batez ere, zerbitzuak antolatzeko eta emateko moduetan harremanak heldu, lagundu eta errazteko.

Ikastaro hau TopaGune motatakoa izango da. Izen hau, partaidetza maila altuena eragiten duten ikastaroei ematen zaie. Kasu hauetan ikastaroen zuzendariak, UIKko zuzendaritza akademikoak eta ikastaroan erraztatzaile lanak egingo dituen pertsonak elkarrekin diseinatzen dituzte eraginkorrenak izango diren teknikak ikastaroa parte hartzailea izateko. 

 

Irakurri gehiago

Helburuak

Inspiratzaileak izan daitezkeen adituen eta arituen esperientziak ezagutzeko espazioa sortzea.

Lurraldean ekintza komunitarioaren arloan lanean ari  garen eragile ezberdinen arteko elkarrizketarako topaleku bat sortzea.

Elkarlanerako bideak zabaltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

  1. Metodologia aktiboa eta parte-hartzailea erabiliko da, ikaslea ardatz duen ikaskuntzaren ikuspuntutik abiatuta, horiek baitira beren ikaskuntza-prozesuaren benetako protagonistak. Ikuspuntu horretatik, ikaskuntza esanguratsua gailenduko da. Horretarako, honako tresna pedagogiko anitzak erabiliko dira, adibidez: 

  1. Ezagutzak lortzera bideratutako azalpen teorikoak, non eztabaida eta parte-hartzaileen parte-hartze aktiboa sustatuko diren. 

  1. Eztabaidarako eta hausnarketarako bidea ematen duten talde-jarduerak, landutako edukiak ulertzeko eta integratzeko. 

  1. Ikusmenetik eta entzumenetik murgiltze dinamikak, hausnarketa eta barneratzea ahalbidetzen dutenak. 

  1. Tresna interaktiboen bidez partekatzeko espazioak sortzen dituzten jarduerak. 

  1. Ikastaro osoan zehar egingo diren jarduera pertsonalak eta taldekoak, azken produktu bat edo erronka txiki bat egitera bideratuak. Produktu hori zuzenean aplikatuko da, maila pertsonalean edo maila profesionalean, hainbat eremutan erabili ahal izateko. 

Irakurri gehiago

Antolakuntza

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Zuzendariak

Mikel Pagola Tolosa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Miren Arbelaitz Garcia

Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa, Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua - Servicio de Participación Ciudadana

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-09-10 arte
25,00 EUR50,00 EUR
- 71,00 EUR
- 61,00 EUR
- 50,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea