
XLVII Congreso Internacional de la Sociedad Ibérica de Biomecánica y Biomateriales
Azalpena
Laburpenak bidaltzeko deialdia irekita dago jada!
Donostia–San Sebastián izango da Biomekanika eta Biomaterialen Elkarte Iberiarraren XLVII. Kongresuaren egoitza, 2025eko azaroaren 6an eta 7an.
Bidali zure ekarpena dokumentu-eredu hau erabiliz helbide honetara: sibb2025@gmail.com
Aurten, kongresuak elkartearen hiru arlo nagusiak jorratuko ditu: Biomaterialak, Biomedikuntza eta Kirol Biomekanika. Ekitaldiak foro dinamiko bat eskainiko die ikertzaileei, beren azken ekarpen zientifikoak aurkezteko eta eztabaidatzeko, gure kongresuaren ezaugarri den giro bero familiar eta aberasgarri batean. Ekitaldi parte-hartzaile eta diziplina anitz biltzen duena antolatzea da gure helburua, biomaterialen, biomedikuntzaren eta kirol biomekanikaren inguruan biltzen diren gai desberdinak gaiak jorratuz.
Pozten gaitu aurten Donostia–San Sebastiánen ekitaldia jasotzea, , ekosistema zientifiko eta teknologiko aberatsa eta kultura- eta natura-ondare paregabea uztartzen dituen hiria izanik. Materialen eta zientzia biomedikoen alorreko ikerketa-zentro aurreratuak, unibertsitateak eta enpresa aitzindariak ditu, eta horrek Donostia kokaleku ezin hobea bihurtzen du kongresu honen edizioa ospatzeko. Berrikuntzarekiko duen konpromisoak eta bikaintasun zientifikoarekiko duen dedikazioak indartzen dute gure diziplinarteko lankidetza eta ezagutzaren trukea sustatzeko misioa.
Kongresua Miramar Jauregian izango da, eta bi eguneko programa osoa izango du, honako hauek barne: hitzaldi nagusiak, ahozko saioak, poster aurkezpenak eta Ikertzaile Gazteei zuzendutako jarduerak, diziplina eta ibilbide profesional ezberdinetako ikertzaileen arteko harremanak sustatzeko.
Ondoko hizlari gonbidatuen parte-hartzea baieztatu dugu: Sandra Camarero (POLYMAT), Manuel Mazo (CIMA), Francesco Capuano (Universidad Politécnica de Cataluña), eta Jose Muñoz (Universidad Politécnica de Cataluña).
Beste hizlari gonbidatu batzuk laster iragarriko dira, beraz, egon adi!
Batzorde Zientifikoa honako hauek osatzen dute:
- Clara García Astrain (POLYMAT),
- Dorleta Jiménez de Aberasturi (CIC biomaGUNE),
- Gil Serrancolí (Universidad Politécnica de Cataluña),
- Juan García (Universidad de León),
- Enrique Navarro Cabello (Universidad Politécnica de Madrid).
Ikertzaile Gazteen jarduerak honako hauek antolatuko dituzte:
- Nieves Cubo (Universidad de Nebrija),
- Andreia Pereira (I3S – Instituto de Investigação e Inovação em Saúde, Portugal).
Zure zain egongo gara Donostia–San Sebastiánen, 2025ean!
DATA GARRANTZITSUAK:
Erregistroa irekitzea: asap
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2025/06/30
Laburpenen onarpena: 2025/07/31
Aurreratutako erregistroaren amaiera: 2025/09/30
Erregistro itxiera: 2025/10/15
Helburuak
- Biomaterialak, biomedikuntza eta kirol-biomekanikaren alorretan lortutako emaitzak, esperientziak eta komunikazio zientifikoak trukatzea.
- Biomekanika eta Biomaterialen Elkarte Iberiarraren arlo ezberdinetako azken garapenen inguruan eztabaida sustatzea.
- Ikerketa diziplina anitzekoa eta ezagutzaren elkartrukea bultzatzea.
- Ikerketa akademiko eta industrialeko profesionalen arteko topagune bat sortzea, karrera-maila desberdinetan.
- Ikertzaile gazteak inplikatzea, belaunaldi berrien artean lankidetza eta ezagutzaren trukea sustatzeko biomaterialen, biomedikuntzaren eta kirol-biomekanikaren esparruetan.
- Giro atsegin eta hurbilean partekatzeko aukera eskaintzea, ahozko aurkezpen, poster saio eta gizarte-jardueraren bidez.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
Metodologia
European Society for Biomaterials-eko Young Scientist Forum (YSF) (ikertzaile gazteak) erakundeak jarduera sorta bat babestuko du, ikerketa hasierako faseetan dauden ikertzaileen arteko komunikazio zientifikoa eta lankidetza bultzatzea helburu dutenak. Programak mentoritza zientifikoko saioak eta networking jarduera interaktiboak uztartuko ditu; lehenengoetan ikertzaile seniorrek orientazioa eskainiko dute ibilbide profesionalari eta ikerketa-estrategiei buruz, eta bigarrenek diziplina eta erakunde ezberdinen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzea izango dute xede. Horrez gain, ekitaldi sozial eta aisialdikoak ere antolatuko dira, parte-hartzaileek harreman esanguratsuak eraiki ditzaten giro informal batean, harreman akademiko hutsetatik haratago, biomekanika eta biomaterialen komunitatearen zentzu komuna indartuz.
Zuzendariak

Clara García Astrain
POLYMAT
Clara García Astrain Ikerbasque ikertzailea da POLYMATen, non biosentsoreetarako erabilera duten polimero funtzionalen garapenean aritzen den. Bere doktoretza Ingeniaritza Material Berrerabilgarrietan burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), ikerketa-egonaldi bat Karlsruhe Institute of Technology-n (KIT, Alemania) eginez, non aplikazio biomedikoetarako hidrogel nano-konposatuetan espezializatu zen. Doktoretza ondoren, ikerketa postdoktorala burutu zuen Institute of Chemistry and Processes for Energy, Environment and Health-en (ICPEES, University of Strasbourg, Frantzia). Euskal Herrira itzulita, BCMaterials-en (Leioa, Bizkaia) eta geroago CIC biomaGUNE-n (Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa) lan egin zuen Juan de la Cierva bekadun gisa. 2024an POLYMATera batu zen, eta bertan jarraitzen du material zientziaren eta bioingeniaritzaren arteko mugan ikertzen, 3D zelula-ereduen barruan biosentsore-plataformen integrazioa aztertuz prozesu biologikoen in situ monitorizaziorako.

Dorleta Jimenez de Aberasturi ---
CICbiomaGUNE
Dorleta Jiménez de Aberasturi Ikerbasqueko ikertzailea, eta Ramón y Cajal bekaduna, 2023tik CIC biomaGUNEko Material Hibrido Biofuntzionalen taldeko burua da. Dorleta Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lizentziatu zen 2006an. 2013an, doktoretza titulua jaso zuen UPV/EHUren eta Philipps University of Marburg unibertsitateetatik (tutorekidetzan eginda). Zuzendariek Prof. T. Rojo , Dr. I. Ruiz de Larramendi eta Prof. W. Parak izanik. 2014 an Prof. L. Liz-Marzánen taldeko kide izatera pasa zen nanopartikula plasmoniko koloidalen sintesian eta funtzionalizazioan espezializatuz. Esperientzia izugarria du bioaplikazioetarako material nanoegituratu hibridoen diseinuan. 3D in vitro eredu dinamikoen biofabrikaziorako material hibrido funtzionalen garapenean eta eredu horiek eta prozesu biologiko desberdinak ulertzeko kontraste-agenteen eta/edo biosentsoreen garapenean oinarritzen da bere ikerketa taldea.
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa