Naturan hezi topaketak

28.Eka - 29.Eka

Kod. H24-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea dauka (2168170025) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Baita ere Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak irakasleen etengabeko prestakuntza gisa ere baliozkotzea eskatu da.

Geroz eta ikastetxe gehiago murgildu dira naturan azken urteotan eta topaketa hauen helburua, esperientzia guzti horiek komunean jartzea izango da. Baina gainera, urtero gai baten inguruan arituko gara eta hizlari adituak ekarriz eta dinamika partehartzaileei eginez. Aurtengo gaia zein izango den? Naturan hezteak, ikastetxean dakarren eraldaketa pedagogikoa. Gehiago jakin nahi? Zatoz eta partekatu zure bizipenak naturan hezten duen komunitatearekin!

Helburuak

Naturan hezten duten artean komunitatea sortu eta saretzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Metodologia

Zuzeneko saio partehartzaileei izango dira, presentzialki ala online jarraitu ahal izango direnak. Lehenengo egunean, Gaiaren inguruan arituko diren hizlari adituei egingo diegu tartea eta bigarrenean, aldiz, ikastetxe eta norbanakoek esperientziak, bizipenak eta zalantzak partekatzeko foroa sortzea da helburua! 

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Ekogunea
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
    • Iraunkortasuna
    • Ingurumen-komunikazioa eta hezkuntza
  • 28.Eka - 29.Eka
  • Eureka! Zientzia Museoa
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web