Zainketen balioa kuantifikatzeak ez du esan nahi gizatasuna kentzen zaienik
"Zaintzak" zer esan nahi duen ez dago adostuta, eta are gutxiago agenda publikoan gobernuen betebehar gisa sartzen denean. "Aurrekontu batera itzultzen badugu zainketa-beharra, 10 aldiz biderkatu daiteke beharrak identifikatu ahala". Mª Ángeles Durán CSICeko Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko soziologoak parte hartu du Emakundek antolatutako Ikastaroan, UPV/EHUren Uda Ikastaroen barruan, “pasos hacia una sociedad que ponga el cuidado de la vida en el centro” izenburupean.
Hau ez da amaitu
Eva Ferreira errektorea buru zuen ekitaldia izan zen, eta aurreko edizioak eraki dituzten pertsonak bildu zituen, 40 urte bete baitituzte. Besteak beste parte hartu zuten, Ricardo Echeparek, 22 urtez Ikastaroetako zuzendaria izan zenak, Gregorio Monrealek, UPV/EHUko errektore izandakoa Uda Ikastaroak sortu zirenean, eta Rafael Pardok, 1990az geroztik BBVA Fundazioko zuzendari-laguntzaile pribatu nagusia denak.
Antoni Trillak pandemiaren ikasgaiak azaldu zituen baieztapen argi batetik abiatuta: "Hau ez da amaitu".
2050erako lor daiteke itsas habitat eta espezieen galera iraultzea
Sinposioan bildutako hizlarien artean Carlos Duarte itsas biologo eta ozeanografoa nabarmendu zen, Saudi Arabiako Abdullah Erregea Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, eta ikerketa aitzindarien egilea klima aldaketaren eta ozeanoen arteko harremanean, ekosistemen leheneratzean eta arrantza jasangarrian. 2019an, bere ikerketengatik BBVA Fundazioak ematen duen Fronteras del Conocimiento saria irabazi zuen Kontserbazio Biologia eta Ekologia kategorian.
DSFn bi kide gazte berri
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak finantzatutako klima-aldaketaren arloko informazio- eta komunikazio-proiektuetarako bekei esker, Ekiñek eta Ainhoak bi proiektu garatu ahal izango dituzte Uda Ikastaroak Fundazioan. Proiektu horiek bideratuta daude klima-aldaketari buruzko ulermena areagotzeko, eremu horretan eztabaida sustatzeko eta adin guztietako jendea, baina batez ere gazteak, inspiratu eta gogoberotzeko gure ekintzek klima-aldaketan izan dezaketen eragin positiboari buruz.
Biodibertsitatea mantentzeko abeltzaintzak duen eginkizuna ez da kontuan hartzen klima-aldaketaren eztabaidan.
Abeltzaintzak gaur egun rolik duen ala ez, horixe da galdera. "Ikerlariak oso harroputzak izango ginateke, eginkizuna baduela ziurtatuko bagenu. Batzuek diote ezetz, ez duela eginkizunik. Eta klima-aldaketari aurre egin nahi badiogu, denok begano bihurtu behar genukela. Bitartean, beste batzuek baietz diote, gero eta gehiago garelako eta elikagai gehiago behar ditugulako ".
Farmakokutsadura: ingurumena mehatxatzen duen kutsadura ikusezina
Donostia Sustainability Forumak, UPV/EHUren Uda Ikastaroen testuinguruan, farmakokutsadura, sendagaien eragina ingurumenean, aztertzeko jardunaldia egin zuen ekainaren 17an. Hizlari gonbidatuak Gorka Orive, EHUko Farmazia Fakultateko irakasle eta ikertzailea, eta Unax Lertxundi, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sareko Farmazia Saileko burua, izan ziren. Bi ikertzaileek Araban farmakokutsaduraren ikerketan eta konponbideak bilatzen aitzindaria den berrikuntza programa bat bultzatzen dute.
Ezin da pertsona baten bizitza laburbildu hiltzeko moduagatik
Suizidioa lantzeak eta prebenitzeak, bereziki gazteen eta adinekoen artean, zeharkako ikuspegia behar du. Depresioak, detonatzaileetako bat izaten denak, eragiten du geure buruari galdetzea ea zer egin dezakegun kaltetutako pertsonaren ongizaterako, gure familia-ingurunekoa izan edo ez.
ETEak, enpresa eraldaketa iraunkorrean galdutako zatia?
“Ezin da ekonomia eta errealitate jasangarriranzko trantsiziorik egin enpresa txiki eta ertainak tartean sartu gabe, enpresa horiek osatzen baitute gure herrialdeko ekoizpen-sarea (Espainiako enpresen % 96k 10 langile baino gutxiago dituzte). ETEak klima-aldaketara egokitzeak dakarren aukeraz konbentzitzea lortzen ez badugu, enpresa handiak eta finantza-sistema egiten ari diren ahalegina ez da nahikoa izango.
Teknologiarekin sinbiosia duten izakiak gara
Teknologia disruptibo berriekin, botere publikoei pedagogia sozial garrantzitsua eskatu behar diegu, ezjakintasunak beldurra sortzen duelako eta beldur horrek ukatze erreakzioak eragiten dituelako. Mitologia asko dago, oso garrantzitsua da jendeak jakitea zer egiten ari diren Adimen Artifizialeko (IA) ikertzaileak.
Adimen artifizialik gabe ezingo diogu klima krisiari aurre egin
"IAren eta krisi klimatikoaren arteko elkarguneak ugariak dira. Planetako klima eta hondamendi naturalak modelatzetik eta iragartzetik hasita. Elkarreragin estua ere bada energia berriztagarrien eta IAren artean. Iragarpen onak izatea funtsezkoa da haize- eta eguzki-energiarako. IAren tekniken bidez, eskaria aurreikusi daiteke eta, horrela, sare elektrikoaren eraginkortasuna optimizatu, sarean gainkargarik egon ez dadin. Bestalde, doitasunezko nekazaritza bezala ezagutzen den mugimendu erraldoia dago.