Berri guztiak

Car Sharing, hau da, pertsona talde batek auto bat edo batzuk partekatzea era egituratuan.

Iker Maguregi, Ibilkariko zuzendariak, Euskadiko pertsonen mugikortasunari buruz egindako zenbait azterlanetara jo zuen. Autoaren erabilera % 40ra hurbiltzen ari da; garraio publikoak, berriz, % 15 baino ez du hartzen, eta oinezkoek % 42. Baina garraio motordunen artean autoaren erabilera aztertuko bagenu, % 70era igoko litzateke. Are gehiago, autoen erabilera zabaltzen joan den heinean, horien okupazioa gutxitu egin da.

Berri guztiak

Auto elektrikoaren oraina eta etorkizuna

Ez da eraikin fisiko bat edo erreferentziazko zentro bat soilik: haren inguruan ekosistema edo polo bat egituratzea da kontua, Gipuzkoako mugikortasun berriaren sektore indartsu bat egituratzeko. Pieza hori funtsezkoa izango da gure etorkizuneko ekonomian, eta nazioarteko erreferentzia bihurtu nahi dugu. Mubil (Gipuzkoako Elektromugikortasun Zentroa) arduratzen da mugikortasun elektrikoaren eta energia biltegiratzeko estrategia hedatzeaz. Horregatik, egiten dugun apustua integrala da, mugikortasun berri honek ukitu ditzakeen alor guztiak bere baitan hartzea bilatzen du.

Berri guztiak

Gizakiak naturarekin duen «harreman toxikoa» jakinarazteko erronka

Munduko Natura Funtsak (WWF) eta NBEk biodibertsitatearen «gainbehera katastrofikoari» buruz azken egunotan argitaratutako txostenen ondorio dramatikoak gogoratuz abiatu du elkarrizketa McGrathek: «Ingurumenaren erronka handiak modu argian komunikatzeko une erabakigarrian gaude, nahiz eta oraintxe bertan mundu osoa beste arazo batzuetan pentsatzen egon».

Berri guztiak

Donostia Sustainability Forum 2020 plataformaren programazioa aurkeztu dute

UPV/EHUren Uda Ikastaroen edizio askotan aztertu izan dira krisi klimatikoa eta haren ondorioak; BBVA Fundazioarekin bat eginez, zeinak, duela bi hamarkadatik, iraunkortasunean eta, bereziki, biodibertsitatearen kontserbazioan eta klima-aldaketan lan egiteko lehentasunezko erdigune bat du, eta adituen sarea Donostia Sustainability Forumarekin lotuko du.

Berri guztiak

Uda Ikastaroak Topagune izaten jarraitzen dute COVID-19aren krisialdian

2020ko Edizio bereziaren aurkezpenean aurreratu zen bezala, aurten UPV/EHUko Uda Ikastaroek berrikuntzak ekarri dituzte, eta aurten online zatia eta presentziala konbinatzen dituen eskaintza aurkeztu dute.

Online ikastaroen eskaintzak gora egin du pandemiak sortutako eskariari erantzuteko, batez ere hezkuntzaren eta zahartzearen inguruko gaietan. Ekainean, harrera ona izan duten zuzeneko lehen online ikastaroak hasi ziren, eta uztailean, berriz, ikastaro presentzialak berreskuratu genituen, eta horietan online ere parte hartu ahal izan da.

Berri guztiak

Udazken-Neguko denboraldia

Ikasturte berri bat hastear dela, naturan ikasteak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko ditugu. Aire libreak ikasteko aukerak eskaintzen ditu, esperimentazioaren, esplorazioaren eta esperientzia zuzenaren bidez.

Genero-indarkeriaren eraginpean egon diren haurrek eta gazteek mesfidantza senti dezakete, baita beldurra ere, eta pertsona heldu batekiko harremana mehatxu gisa bizi dezakete. Animaliekin lagundutako terapiak beldur horiek murrizten lagun dezake. «Aztarna Uzten» programa gure beste Ikastaro batean erakutsiko dugu.

Berri guztiak

Ihobe eta APIAk biodibertsitate eta natura-ondareari buruzko Ingurumen-komunikazioaren Eskola abiatuko dute UPV/EHUren Uda Ikastaroetan

Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren sozietate publikoak eta APIA - Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkarteak “Biodibertsitate eta natura-ondarea komunikatu" izeneko Ingurumen-komunikazioaren Eskola bultzatzen dute Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen baitan.

Berri guztiak

Parte-hartzea indartuko dute Uda Ikastaroek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroek lankidetza hitzarmena adostu dute, eta gaur goizean Donostiako Miramar jauregian sinatu dute akordioa Eider Mendoza Gobernantza diputatuak eta Itziar Alkorta ikastaroen zuzendariak. Adostasun honi esker, 2020 eta 2022 urteen artean, foru erakundeak bere partaidetza eredua transferituko die Uda Ikastaroei. Praktikan, aurten martxan jarriko den TopaGune proiektuaren bitartez gauzatuko da ekimena, eta honen bitartez Uda Ikastaroek eskaintzen dituzten jardueretan ikasleen partaidetza sustatu eta bultzatuko dira.

Berri guztiak

Artea eta arkitektura garai bateko adierazpenak dira

«Eraikuntzaren kodearen araudia betetzeak batzuetan zailtasun ia gaindiezinak dakartza eraikin baten balio arkitektonikoak mantentzeko. Adreiluzko eraikina bada, bistan da nortasuna ematen diola, eta araudia betetzeko metalezko estalki-panel batekin estaltzen badugu, akabo. Eraginkortasun energetiko handia izango dugu, baina balio arkitektonikoak akabatuko ditugu».

Horrela zioen Celestino García Brañak, Docomomo Fundazioko presidenteak eta arkitektoak, «Las otras consecuencias de la rehabilitación energética de nuestros edificios: luces y sombras» izeneko Uda Ikastaroan.

Berri guztiak

Herritarrak kohesionatuz

Ez dago jarraibiderik, eta beharrezkoa da hausnarketa bateratua egitea, epe labur, ertain eta luzerako beharrak dituzten erronka berriez betetako agertoki bat nola landu eta bihurtu jakiteko.

Gogoeta hori UPV/EHUko Uda Ikastaroetan egiten da berriz ere, begirada gure industrian jarrita. Funtsean, gure industria ETEak dira. Nola egin diezaiokegu aurre bizi dugun krisi izugarriari elkarlanean?

Subscribe to