Bada Geologia hasi nuen UPV/EHUn eta orduan deskubritu nuen itsasoa iraganean zelakoa zen ikertuz klima aldaketa estudiatu nezakeela. Ildo horretatik segitzeko, masterra Bordeleko Unibertsitatean egin nuen Paleozeanografian. Hasiera batean nire asmoa Bizkaiko Golkoarekin edo Marokoko Atlantikoko kostaren eboluzio ozeanografikoarekin zer ikusia zuen masterreko lana egitea zen, baina azken momentuan eta kasualitatez Kanadako Artikoa aztertzeko sedimentu batzuk eman zizkidaten eta horrela bukatu nuen Artikoratzen.
Alde horretatik, Hezeguneei buruzko Konbentzioak berak onartzen du pertsonek hezeguneekin duten mendekotasuna, hezegune horien balio ekonomiko, zientifiko, kultural eta aisialdikoengatik. Hala, hezeguneen balio anitzak aintzat hartzea ezinbestekoa da hezeguneen harreman-erabilerarako eta, halaber, hezegune horien zeregina ongi islatuta gera dadin hainbat prozesu politikotan, hala nola Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan, Klima Aldaketari buruzko Parisko 2015eko Akordioan eta Klima Murrizteko Sendaiko Esparruan.
Irene Baños: “Dagoeneko ez gara planeta salbatzeaz ari, krisi klimatikoaren ondorioz arriskuan dauden gizakiez hitz egin behar dugu"
Bere hitzadian zehar eta ondoko elkarrizketan ere Irene Bañosek bereziki nabarmendu zuen hezkuntzak eta ingurumenari buruzko informazioak nolako garrantzia duten herritarrek arazoaren larritasuna uler dezaten. “Ez dira inpaktu abstraktuak soilik, pertsonengan oso eragin zuzenak baizik: klima-aldaketak eragindako migrazioak, goseteak, gaixotasunak eta galera ekonomikoak” azaldu zuen.
UPV/EHUren 40 urteko Uda Ikastaroen memoria akademikoa
Memoria honetan gure historian zehar ibilaldia egiterakoan abiapuntu xumea aipatu behar dugu, duela berrogei urte hasitakoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako hiriburuan uda ikastaro esperimental batzuk egitea adostu zutenean.
“Sinboloen eta Hitzen artean.UPV/EHUko Uda Ikastaroen 40 urteak”
Liburuaren xedea izan da UPV/EHUko Uda Ikastaroen berrogei urteko ibilbidea sintetizatzea, haien hasiera, bilakaera eta identitatea adieraztea, sinboloen eta hitzen bidez. Udaldietako ibilbide jada luze bat, unibertsitate ikasketen osagarri diren hezkuntza jardueretan, aitortu eta identifikatu nahi duten sinboloak eta hitzak.
Aurten gure 40. urteurrena ospatu dugu eta gurekin egon zareten guztion elkarlanari esker, UPV/EHUko Uda Ikastaroak indarberrituta amaitzen dugu etapa hau.
2021an, pandemia aurreko partaide kopurua berreskuratu eta nazioarteko publikoari zabaldu dizkiogu ateak formatu berriei esker.
2022 urteari erronka berriei aurre egiteko ilusioz ekingo diogu.
Elikagaien soberakinak emateko praktika egokiei buruzko tailerra: elikagaien hondakinak murrizten dituen soluzio solidarioa
Arantza Madariaga Elika Fundazioko zuzendari kudeatzaileak “Euskadiko elikagai-xahutzearen aurkako jarduerak” azpimarratu ditu. Eremu horretan, gida orientagarria aipatzen du, eta “bizirik dagoen eta eguneratzen doan dokumentua izan nahi duela” dio. Bere jarduera-eremuari dagokionez, garrantzi berezia ematen dio egoeraren diagnostikoa egiteari, estrategia egokia prestatu ahal izateko. Horri dagokionez, pandemiak diagnostikoan izan duen atzerapenaren berri ematen digu; datu errealak eta desitxuratu gabeak izatea ezinbestekoa da.