Bikotekidea kontrolatzeko asmoaren eta beharraren sorburua ez da teknologia, norbera baizik
“Nerabeen arteko erlazioetan, izaera fisikoa eta sexuala duten jokabide bortitzak ez dira tratu txarrak ezaugarritzen dituztenak; ez erlazioaren hasieran, behinik behin. Gehienetan portaera psikologiko sotilagoak izaten dira nagusi, hala nola bikotekidea kontrolatzea, senide eta lagunengandik aldentzea, iraintzea eta gutxiestea”. Horixe azpimarratu du Alazne Aizpitartek “Violencia de género y sexual en adolescentes y adultos: víctimas y agresiones” Ikastaroan.
Bizipen meteorologikoek beren isla dute artelanetan
Margolanen datak ongi zehaztuz gero eta adierazten diren motiboak aztertuz gero, jakin daiteke ea aro jakin batean aldaketa klimatiko handirik gertatu ote zen, Saharan gertatu zen bezalaxe. 10.000 urtetan barrena izandako giza finkapenetan ikus daiteke nola aldatu diren margoturiko motiboak, baldintza meteorologikoak ere aldatzen ari zirelako. Momentu batean ezin izan zuten toki bakar batean bizitzen jarraitu eta herri nomada bilakatu ziren. Hori erakusten dute Tassili N’ajjer (Sahara) artistaren obrek.
Gorputz Heziketa: genero-estereotipoen eta genero-desberdintasunaren habia
Metodo horietako bakoitzak ekarpen bat egin zuen genero-estereotipoak indartzeko. Hala, curriculum-ak banatzen gintuen eta jendartearen idearioan gizonaren eredu bat sortu zen, hainbat ezaugarri izanda: indartsua, azkarra, bizkorra, oldarkorra, garailea, ausarta, abila, arina… Eta, haren itzalean, emakumearen eredu bat ere sortu zen, honako ezaugarri hauek izanda: oso sentibera, pasiboa, delikatua, zaintzarako egokia eta zaindu beharrekoa, iniziatiba gutxikoa, koldarra, hiztuna, estetikoki ederra…
Adinekoentzako elkarbizitzarako etxebizitzen helburua ez da bakarrik osasuna eta ongizatea bilatzea, bizi-proiektu esanguratsuak sortzea baizik
Elkarbizitzarako etxebizitza oso kontzeptu zabala da, eta beregain hartzen ditu garapen ezberdina izan duten ereduak. Eredu horiek komunitate ezberdinak saretzen dituzte: autogestioan oinarritzen direnak, elkarri laguntzeko mekanismoak garatzen dituztenak eta ingurua eraldatzeko nahia azaltzen dutenak.
Askatasunaren errespetua eta borondate pertsonalaren autonomia gaixotasunean zehar eta heriotza-prozesuan ere mantendu behar dira
Hiltzearekin erlazionaturiko guztia kezka eta eztabaida iturri da. Izan ere, beti esan ohi da medikuntzaren eta zientzien aurrerapenek bizitza bera eta bizi-funtzioen mantentzea luzatu dituztela orain dela urte batzuk pentsaezina zitekeen eran. Hori, ordea, lehen mundua deritzonean gertatzen da.
Ez dakigu erbesteratuez ia ezer, eta euskal historiografiak ez du horrekiko kezkarik izan
Historialari askok espainiar Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerrako lehen batailatzat dute, eta milaka euskaldunek hartu zuten bertan parte. “Orain arte, euskaldunok ez dugu parte hartu Europako gatazkaren bukaeraren omenezko ospakizunetan. Baina gogoratu behar dugu Bigarren Mundu Gerra gure historiaren parte dela. Etxahun Galparsorrek 400 inplikatu identifikatu ditu, baina uste du hori izenbergaren punta bakarrik dela.
Arazoa ezagutzen dugu jada: nor da konponbidea?
Klima-aldaketa gizadiaren arazo handienetariko bat da. Duela urte batzuk hasi zen komunitate zientifikoa ohartarazten 1,5 eta 2 gradu arteko tenperatura-igoerak bizitzaren eta heriotzaren arteko ezberdintasuna suposa dezakeela espezie askorentzat eta milioika pertsonen sufrimenduaren erantzule izan daitekeela, goseteen eta natura-hondamendien iturri izan baitaiteke.
“Gehiago pentsatu behar dugu gaixoarengan tumorean baino”
Estatuko iparraldean, gure arbasoengandik jasotako errezeta zaharrak erabiltzeko tradizio handia dago gaixotasunak artatzeko. Garai haietan ez zegoen antibiotikorik; limoia eta eztia ziren anginen aurkako sendagaia, eta eukalipto-lurrunak katarroaren aurkakoak… Egun, medikuntza tradizionala etxeko sendabideekin uztatzen da, baita minbiziaren aurkako tratamenduaren kasuan ere.
38. Uda Ikastaroen Irekiera Ekitaldia
Sarrera
Suizidio baten aurrean familia errudun senti daiteke
Gizaki guztiek sentitzen dute atsekabea pertsona maite bat hiltzen denean, batez ere suizidio baten ondorio denean. Halere, ez dituzte denek behar psikologiko berak izaten, ezta baliabide pertsonal eta sozial berak eskuragarri izan ere. Hurbileko baten heriotza estresaren iturri da, baina askok, egoera horri aurre egiteko, erresistentzia emozional bat daukate. Atsekabe erigarria sortzen da banakoak dolu-prozesuan emozio negatiboak pairatzen dituenean (tristura, haserrea, errua, nahasmendua) eta, oso biziak eta iraunkorrak izanik, eguneroko bizitza oztopatzen dutenean.