Ignacio Zuluagaren tailerretik DJaren partituretara
Hori guztia «Zuloaga auzia» delakoa alde batera utzi gabe: polemika amaigabea. Ignacio Suárez Zuloagak egingo du, margolariaren senide eta Zuloaga Fundazioko lehendakariak.
Urtero hurbiltzen gara erromatarren mundura Oiasso museotik. Aurten, eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetako harri apaingarrien bidez, inperio baten garai loriatsuaren erakusle.
Iraunkortasun Foroa bultzatzea adostu dute euskal erakundeek
Iraunkortasun Foroa hedapenerako eta prestakuntzarako plataforma irekia da, iraunkortasunaren arloko erronka zientifiko eta sozial handiak ezagutarazteko. Bertan, zientzia komunitatea, gizarte-eragile publiko eta pribatuak, eta, oro har, herritarrak biltzen dira.
Ondarea zaintzea, ingurune lagunkoiak sortzea eta 4.0 eraikuntza
Eraikin historiko baten zaharberritzean esku hartu aurretik teknologia aurreratuenak erabiliz eraikitako ondarearen sekretuak ezagutu, jakin eta argitzeko, aditu-talde handi bat bilduko da, eta, bertan, aurreko azterketak aplikatzearen kasua jasoko da, La Alhambra bezalako kasu praktiko batean oinarrituz.
Eta nik zer egingo dut?
Orain, inoiz baino gehiago konturatu gara gure etxebizitza zein garrantzitsua den, bizi garen eraikinaren birgaitzeari garrantzi handiagoa ematen diogu. Gure eraikinen birgaitze energetikoaren arloan gertatzen ari denari buruzko hausnarketa eta eztabaida proposatzen dugu. Passivhaus ziurtagiria utopia bat dela irudituko zaigu, baina bizi dugun distopia ikusita, agian hurbilago ikusiko dugu. Bide batez, hain beharrezkoa iruditu zaigun hiri-eraldaketari heltzen diogu, baita haren gizarte-kudeaketari ere. Eta hori guztia egurrarekin egin badaiteke?
Osasun Publikoa auzi etiko gisa
Partikularrek, poliziak eta osasun-langileek aurkeztutako salaketak dira. Salatutako pertsonen artean Osasun Alerta eta Larrialdietako Zentroko zuzendaria dago, hau da, pandemiaren aurpegia, desobedientzia eta laguntza ukatzea direla eta. Espainian 51.482 osasun langile kutsatu dira krisia hasi zenetik, eta 63 hil dira.
Posible al da pandemia bat kudeatzea? Noraino hel daitezke erreklamazio horiek?
Galdera berrietarako erantzunak
Zuzenbidearen ikuspegitik egoera eta eztabaida berriak gertatzen ari dira dagokigun eta bizi dugun eszenatokian, eta eztabaida horiek eskainiko ditugu edizio honetan.
Bizi dugun egoera argitzea helburutzat harturik aurkeztu dugu 39. edizioa
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen iritziz, Uda Ikastaroen edizio hau desafio handi bat izango da: “Bi zentzutan –baieztatu du–; alde batetik, ezohiko egoera batean egingo dugulako, proban jarriko duena egokitzeko gure gaitasuna; bestetik, betebehar akademiko bat delako pandemia global honi buruz gogoeta egitea, eta edizio honen programak horretarako konpromiso argia hartu du, modu serio eta kontsekuentean.
Gaurkotasun handiko eztabaida
Adinean aurrera egin ahala, pertsonok gure bizi-proiektuarekin jarraitzea bernatzen duten arreta-eredu eta inguruneak behar ditugu.
Etxean, auzoan, herrian edo "etxean bezala": helburua pertsonek erabakitzeko gaitasunari eta egunerokotasunaren kontrolari eustea da, horretarako laguntza-beharrak asetuta izanda.
Uda Ikastaroetan hiru online ikastaro prestatu ditugu Matia Fundazioarekin batera, azterketa gerontologiko, psikologiko eta arkitektoniko sakon batetik abiatuta.
UPV/EHUko Uda Ikastaroak aurtengo edizioaren programaren egokitzapena amaitzen ari dira COVID-19aren egoerari aurre egiteko
Laster aurkeztuko dugu 2020ko edizio berezia; aurtengoan, aurrez aurreko ikastaroak uztaileko bigarren astetik aurrera hasiko dira, betiere osasun neurriek ahalbidetzen badute. Data hori baino lehen, baita uda osoan ere, ikastaroak telematikoki egin ahal izango dira, nolanahi ere.
Formakuntza profesionala terrorismo jihadistaren munduan
Prebentzio-neurriak hainbat agertokitan, informazioaren teknologia berriak, zentro erlijiosoak, kalea edo kartzela erradikalizaziorako zentro egoki gisa.
Bigarren eskaintza batean, prestakuntza-azterketa propagandaren mundu estrategikoan ardazten da. Nola eraldatzen joan den azken urteetan, bere doktrina-ezaugarriak, erabiltzen dituen hedabideak eta nola erabiltzen dituen.