Doako jarduera
T - - - - - A (performantze bat)

T - - - - - A (performantze bat)

Eka. 28 - 28. Eka, 2019 Kod. J07-19

Azalpena

Eric Dicharry eta Andrea Costas artistek performantze berezi bat prestatu dute Harkaitz Canoren zuzendaritzapean antolaturiko Literatura mutanteak Uda Ikastaroari amaiera emateko. Eric Dicharry (Baiona, 1969) oso ibilbide emankorra izan duen antropologo, artista eta idazlea da. Bere ikerlanek askotariko gaiak izan dituzte hizpide: Zuberoako maskaradak (doktore-tesia: Du rite au rire), bertsolaritza (L’écologie de l’éducation), euskaldunon umorea (Le rire des Basques) eta atzerkia (Théâtre, résidence d’artiste, médiation et territoire). Baina, ikertzeaz gain, poesia eta eleberriak sortzen aritu da. Poesia-lanen artean ditugu Hormatik hormaraino, After Banksy, Errudun  eta Duchampen inguma. Gainera, artearen inguruko hausnarketa antropologikoak biltzen dituzten hamaika artikulu argitaratu ditu. Sorkuntza hori, ordea, ez du bakarrik paperean materializatzen, hitzaldiak eta performantzeak ere egin izan dituelako. Ildo horretatik, eta Andrea Costas tatuatzailearekin elkarlanean, performantze berezi batez gozatzeko aukera izango dugu Donostiako Tabakaleran.

Irakurri gehiago

Helburuak

-

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Programa

2019-06-28

18:00 - 19:00

“T-----A (performantze bat)“

  • Eric Dicharry Lavie Idazlea, antropologoa eta performerra
  • Andrea Costas Fontecha Tatuatzailea

Hizlariak

Eric Dicharry Lavie

Eric Dicharry (Baiona, Lapurdi, 1969ko uztailaren 7a) antropologoa, artista eta idazlea da. Antropologian doktorea (EHESS, Paris), ikertzailea, poeta, artista eta erakusketa-komisarioa da. Mintzo askotako sortzailea eta ikerlaria da. Biarritzen bizi da gaur egun. Obra mamitsua dauka lau adarretakoa : azterketak lehenik, sorkuntza poetikoaren saila gero, sorkuntza artistikoaren saila azkenean.

Andrea Costas Fontecha

Kokalekua

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre Zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa

43.316583,-1.975833

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Andre Zigarrogileak plaza, 1 20012. Donostia / San Sebastián

Gipuzkoa