TEA y TDAH: intervención transdisciplinar educativo-clínica

06.Uzt - 08.Uzt

Kod. O12-20

Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Uda Ikastaro hau presentziala da. Baina nahi izanez gero, online bidez nonnahitik zuzenean jarraitzeko eta parte hartzeko aukera egongo da: Horrela egitea nahiago bazenu, mesedez sakatu ONLINE ZUZENEAN gainean zuzeneko online ikastaroaren fitxan sartzeko.

Uda ikastaro honek jarraipena eman nahi dio neurogarapenaren nahasmenduei buruzko aurreko ikastaroari, baina, oraingo honetan, esku hartzean jarriko dugu arreta nagusia. Ez da beharrezkoa joan den urteko ikastaroa egina edukitzea, ezta gaiari buruzko ezagutza tekniko aurreratuak izatea ere; izan ere, edukiak pertsona guztientzat (gurasoak, irakasleak eta nahasmendu horietan diharduten profesionalak) eskuragarriak eta erabat ulergarriak izan daitezen nahi dugu.

Horrez gain, gure asmoa da nahasmendu horiek jasaten dituzten pertsonek egunerokoan dituzten zailtasunen bizipenak erakustea, enpatia lantzeari begira eta, batez ere, zailak diren eguneroko jarduera horiek kudeatzeari begira. Horretarako, nahasmendu hauen inguruan lanean diharduten diziplina guztietan nazioarteko lehen mailan dauden hizlariak izango ditugu gure artean: medikuak, irakasleak, psikologoak eta neuropsikologoak. Horrela, ikuspegi integral bat eskaini nahi da.

Helburuak

Nahasmendu hauek bideratzeko gaur egun egiten diren esku hartzeak (eskola, klinika eta familia) ezagutzea.

Nahasmendu hauen esku hartzeen oinarriak, haien zailtasunak eta horiek nola kudeatu behar diren ulertzea, ikuspegi guztiak aintzat hartuta: neurozientzia, medikuntza, psikologia eta hezkuntza.

Lan arlo guztietatik esku hartzen eta diziplinartekotasunez jarduten ikastea, eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta betiere, ahalik eta ikuspegi zabal eta integralenetik, hobekuntza onena horrela lortzen baita.

Neurogarapenaren nahasmenduen pronostikoa eta balizko eboluzioa ezagutzea, haiei aurrea hartzeko eta arazo nahiz garapen disfuntzional handiagoak prebenitzeko gai izateko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Osasun Saila
  • Osakidetza
  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Osasuna
    • Osasuna, pertsonekiko konpromisoa
    • Psikologia
  • 06.Uzt - 08.Uzt
  • Bizkaia Aretoa-UPV/EHU
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu