Lurralde Bizigarria. Tokiko adierazpenak eta lurralde estrategiak

19.Uzt - 20.Uzt

Kod. 015-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedrako jarduerak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen arteko lankidetzaren esparruan, urtero udako ikastaro bat egiten da; Ikastaro horrek paisaia du jarduketa eremu, eta urtez urte gaia desberdina izaten da.

Aurtengo ikastaroak, LURRALDE BIZIGARRIA, landa eremuko paisaiaren kudeaketa eta antolamendua hobetzeko, eragile eta ekimen gakoak aurkeztu eta estrategiak bilatzea du helburu.

Duela gutxi onartu diren LAGen arabera, EAEko azaleraren % 70a, biztanleriaren % 8 baino hartzen ez duten landa eremuko udalerriek osatzen dute. Biztanleria dentsitate txiki horren aurrean, hainbat eta hainbat eragile lanean ari dira landa eremua modu iraunkorrean kudeatzeko. Hori dela eta, uste da beharrezkoa dela jardunbide egokien imajinarioa sustatzea, Garapen Iraunkorreko Helburuak (2030 Agenda) erdiestetik urruntzen gaituzten dinamikei aurre egiteko. Izan ere, egun, dinamika horiek hainbat arazo dakartzate, hala nola bizimodu aldaketak eta biztanleriaren, nortasunaren eta lekuan lekuko izaeraren galera. Gainera, landa eta hiri munduaren arteko intersekzioa aztertuko dugu; horren zaurgarritasuna egungo hirigintza presioaren eta egitura sozioekonomikoaren ondorio da.

Xede horrekin bat, erakundeak eta, bereziki, udako ikastaroak landa eremuan eguneroko bizimodua eta iraunkortasuna erraztea helburu duten hainbat eragile proposatuko ditu. Sareko lanari loturiko erronkak proposatuko dira, landa eremuko paisaiaren kudeaketa eta antolamendua hobetzeko. 

ANTOLAKUNTZA BATZORDEA

  • Aida López
  • Victoria Azpíroz
  • Maider Maraña

Helburuak

EAEko lurralde politikaren helburu integralak nora bideratu erabakitzeko paradigma berriak zehaztuko dira.

Mehatxuak eta aukerak ezaugarrituko dira, landa eremuan bizi diren eta bertako kultura eta natura ondarea mantentzen duten pertsonen ikuspegi sozioekonomikotik.

Paisaia osasungarri eta kalitatezkoei balioa emango zaie. Nortasun paisaiaren pisua aztertuko da, hau da, paisaia horietan egunez egun bizi direnena eta egunez egun kolektibotasunean mantentzen duen eragile anitzeko gizartearena.

Aliantza posibleak identifikatuko dira (erronkak eta estrategiak), epe luzerako; horiek lurraldearen antolamendu eta kudeaketatik gauzatu ahalko dira, eta gizartea paisaiaren kudeaketan inplikatzea dute xede.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikerlariak, antolatutako herritarrak, teknikari eta politikoak, haien lana kongresuaren arlo tematikoekin zerikusia dutenak

Kolaboratzaileak

  • Cátedra UNESCO Paisajes Culturales y Patrimonio
  • Departamento Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco
  • Kongresua
    • Arkitektura eta hirigintza
    • Iraunkortasuna
    • Tokiko garapen iraunkorra
  • 19.Uzt - 20.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web