Trastornos del neurodesarrollo: actualización e intervención multidisciplinar

02.Mar - 05.Api

Kod. @14-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Laster egitarau zehatza argitaratuko dugu

Ikastaro honetan nahi duten pertsona guztiak trebatuko ditugu, haien maila teknikoa gorabehera (gurasoak, profesionalak, senitartekoak, edo, besterik gabe, gaia interesatzen zaien pertsonak), neurogarapenaren nahasmenduetan eta, bereziki, azken aurrerapenetan: azken belaunaldiko esku hartzeak, neuropsikologia, ikasgelan aniztasuna kontuan hartuta esku hartzeko hezkuntza metodologia berriak, etab. Horretarako, hemen izango ditugu nazioarteko lehen mailako hizlariak, nahasmenduon inguruko diziplina guztietan lan egiten dutenak: neuropediatrak, psikiatrak, irakasleak, psikologoak eta neuropsikologoak. Horrela, nahasmenduak beren osotasunean aztertuko ditugu: Zer dira? Zein da haien oinarri neurologikoa eta neuropsikologikoa? Zer eragin dute burmuinaren funtzionamenduan? Gaur egun, zer jarduketa eta tratamendu daude eta zer hobekuntza egin ditu zientziak? Zer egiten dugu ikasgelan, ikasteko erritmo eta modu desberdinak integratu ahal izateko? Eta heldutasunera iristen direnean, zer gertatzen zaie? Zer zailtasun dituzte?

Helburuak

Neurogarapenaren nahasmenduak ezagutzea beren osotasunean eta diziplina anitzetatik, ikuspuntu guztiak hartuta (familia, irakasleak, osasun langileak...), osasunaren eta hezkuntzaren eremuetan seinaleak goiz detektatu eta ahal bezain laster esku hartu ahal izateko.

Neurogarapenaren nahasmenduen oinarri neurologikoak eta neuropsikologikoak ezagutzea, nahasmendua hobeto ulertu, harekin bizi eta modu eraginkorragoan esku hartu ahal izateko.

Era berean, nahasmendu ohikoenak eta garrantzitsuenak azaltzen dituzten ereduei buruzko kontzeptuak landuko dira.

Diziplina anitzetatik esku hartzen ikastea, jarduera eremu guztietan eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta, era horretan ahalik eta modu zabal eta integralenean lan egin eta ahal den hobekuntzarik handiena lortzeko.

Neurogarapenaren nahasmenduen pronostikoa eta balizko bilakaera ezagutzea, haiei aurrea hartu eta gai izan gaitezen arazo handiak eta garapen disfuntzionalak saihesteko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Online ikastaroa
    • Osasuna
    • Psikologia
  • 02.Mar - 05.Api
  • Gaztelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...