Gizartea
Uda ikastaroa
Sinesmen dibertsitatea eta komunitatearen ehuntzea Euskal Herrian

Sinesmen dibertsitatea eta komunitatearen ehuntzea Euskal Herrian

Uzt. 17 - 17. Uzt, 2026 Kod. G13-26

Azalpena

Jardunaldiak azken mendeetan Euskal Herrian panorama erlijioso eta espiritualean izandako eraldaketa sakonaren berri emango du. Eraldaketa hori uler dezagun, erlijio fenomenologiaren oinarrizko kontzeptuak zehaztuko dira, Euskal Herriko erlijio emaria iragan hurbil eta orainean zein den aztertuko da, tradizio erlijiosoen arteko elkarrizketarako gakoak aurkeztuko dira, eta erlijioari atxikimendua erakutsi dioten ibilbide ezberdinetako ahotsak jasoko dira, testigantza legez.

Horrekin guztiarekin, katolizismoaren eraginaren gainbehera historikoa, sekularizazio prozesu azkarra eta migrazioak bultzatutako aniztasun gero eta handiagoaz hausnartuko dugu, eta, horren aurrean, gizarte-kohesioa eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko bideak proposatuko dira, askotariko sinesmenak dituen euskal gizartean bizikidetza aberastu eta indartzeko.

Jardunaldiaren eragile da Eusko Ikaskuntza garatzen ari den Sinesmen-dibertsitatea eta komunitatearen ehuntzea. Erlijioen arteko elkarrizketa eta gizarte-kohesioa proiektuko taldea. Ekimen honen bidez, hortaz, proiektuak sortutako ezagutza zabaltzearekin batera, sareak sortu eta egonkortu nahi dira, eta publiko orokorra gure gizartearen arlo honetara irekitzea eta prestatzea.

Irakurri gehiago

Helburuak

Praktika espiritualak (tradizionalak eta garaikideak) kultura-aniztasun testuinguru batean kokatzen ikasi.

Elkarrekiko ulermena eta gizarte-kohesioa sustatuko duten balio-iturriak eta kulturarteko aberastasun-gunea sortzeko gakoak identifikatu.

Komunitatea sendotzeko esperientzia partekatuen testigantzak jaso eta tradizio erlijioso desberdinen arteko bizikidetza sustatu.

Euskal Herriko erlijio emaria eta azken mendeetako gertakari historikoak elkarrekin ulertu.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Eusko Ikaskuntza

Programa

2026-07-17

09:00 - 09:15

Erregistroa eta akreditazioa

09:15 - 09:25

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Ana Urkiza Ibaibarriaga | Eusko Ikaskuntza - LehendakariaHizkuntza: euskara
  • Yosu Arraiz Aramburu | Gipuzkoako Foru Aldundia - Administrazioaren Berrikuntzako zuzendariaHizkuntza: euskara
09:25 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Jon Mentxakatorre Odriozola | Mondragon Unibertsitatea - Jardueraren zuzendariaHizkuntza: euskara
09:30 - 10:30

“Erlijio fenomenologia eta dibertsitatearen oinarriak, kontzeptuak, datuak“

  • Jon Sarasua Maritxalar | Mondragon Unibertsitatea - Irakasle-ikerlariaHizkuntza: euskara
10:30 - 11:00

Atsedena

11:00 - 12:00

“Euskal Herriko erlijio emaria eta sekularizazioa XX-XXI. mendeetan“

  • Jon Mentxakatorre Odriozola | Mondragon Unibertsitatea - Irakasle-ikerlariaHizkuntza: euskara
12:00 - 13:00

“Balio partekatuak eta elkar-aberastasuna tradizioen artean: lorpenak, aukerak eta erronkak“

  • Txema Ezkerra | Eusko Jaurlaritza - Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldiarteko Elkartasunaren zuzendariaHizkuntza: euskara
13:00 - 13:50

Mahai ingurua: “Erlijio bizipen eta hautua: gazteen ibilbidearen berri“

  • Jon Sarasua Maritxalar | Mondragon Unibertsitatea - Irakasle-ikerlaria (Moderatzailea)Hizkuntza: español
  • Simon Lopez Artetxe | - - -Hizkuntza: español
  • Salima Ahmiduch El Haddouti | - - -Hizkuntza: español
13:50 - 14:00

Itxiera

  • Jon Mentxakatorre Odriozola | Mondragon Unibertsitatea - Jardueraren zuzendariaHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Jon Mentxakatorre Odriozola

Eusko Ikaskuntza

Jon Mentxakatorre Odriozola Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea), Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta euskal pentsamenduaren gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn.

Hizlariak

Salima Ahmiduch El Haddouti

Txema Ezkerra

Simon Lopez Artetxe

Jon Mentxakatorre Odriozola

Eusko Ikaskuntza

Jon Mentxakatorre Odriozola Giza Zientzietan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea), Filosofian doktorea (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea). Mondragon Unibertsitatean ari da, gaur egungo gizartea eta euskal pentsamenduaren gaien gainean irakas-ikerketan. Filosofia Saileko arduraduna da UEUn.

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-07-17 arte
48,00 EUR
41,00 EUR
34,00 EUR
25,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
Online zuzenean2026-07-17 arte
48,00 EUR
41,00 EUR
34,00 EUR
25,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR
41,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea

11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak