Generoarekiko sentiberak diren parlamentuak eta gobernantza feminista
Azalpena
Eusko Legebiltzarraren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Uda Ikastaro honek helburu du parlamentuetan genero-ikuspegia modu eraginkorrean txertatzeko tresnak, esperientziak eta erronkak aztertzea, gobernantza feministaren ikuspegitik. Bi jardunaldietan, generoarekiko sentiberak diren parlamentuak eraikitzeko nazioarteko marko kontzeptuala, adierazleak eta ibilbideak landuko dira; gobernantza feministaren oinarriak eta egungo erronkak eztabaidatuko dira; eta esperientzia konparatuak aurkeztuko dira, besteak beste, Suediako edo Belgikako parlamentuenak, Gorte Nagusienak eta Kataluniako Parlamentuarena, Eusko Legebiltzarraren diagnostiko-azterlanaren metodologiarekin batera. Era berean, Euskal Herriko feminismo instituzionalaren ekarpenak jorratuko dira, eta amaitzeko, Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioen ikuspegia bilduko da. Ikastaroak, gainera, hizlarien eta parte-hartzaileen arteko elkarrizketa sustatuko du Mintzodromoaren bidez, eta itxiera sortzaile batekin amaituko da.
Helburuak
Kontzeptu-esparrua ezartzea: generoarekiko sentiberak diren parlamentuen nazioarteko marko kontzeptuala aztertzea, haiek eraikitzeko adierazleak, tresnak, ibilbideak eta esperientziak kontuan hartuta.
Gobernantza feminista aztertzea: gobernantza feministaren oinarriak eta egungo parlamentuek arlo horretan dituzten erronkak eztabaidatzea, berdintasun-politika publikoetako adituen ekarpenekin.
Metodologiak eta esperientzia konparatuak aurkeztea: Eusko Legebiltzarraren genero-sentiberatasunari buruzko diagnostiko-azterlanaren metodologia aurkeztea eta beste parlamentu batzuetako esperientziekin kontrastatzea.
Euskal Herriko feminismo instituzionalaren ekarpenak jorratzea: erakundeen gobernantzari lotutako aldarrikapen, ikuspegi eta proposamen feministak aztertzea
Ikuspegi politikoa biltzea: Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei ahotsa ematea, parlamentu sentiberen erronkari buruz beren ikuspegitik eztabaidatzeko.
Elkarrizketa sustatzea: hizlarien eta parte-hartzaileen arteko trukea eta elkarrizketa informala erraztea, bereziki Mintzodromoaren bidez.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2026-07-16
Erregistroa
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Hizkuntza: euskara
Aldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Ongietorria / Bienvenida
- Marian Iriarte Ormazabal | EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordea / Vicerrectora de Relaciones Institucionales y Cultura de la EHU
- Bakartxo Tejeria Otermin | Eusko Legebiltzarra
Presentación del curso de verano
- Zelai Nikolas Ezkurdia | Eusko Legebiltzarra
Mahai ingurua: “Generoarekiko sentiberak diren parlamentuen eremu kontzeptuala nazioartean / Marco conceptual de los parlamentos sensibles al género en el contexto internacional / The conceptual framework of gender-sensitive parliaments in the international context“
- Miriam Ureta García | EHU - Irakasle atxikia Politika eta Administrazio Zientzia Sailan / Profesora Adjunta Dpto. Ciencia Política y de la Administración (Moderatzailea)Hizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Generoarekiko eta aniztasunarekiko sentiberatasuna parlamentuetan instituzionalizatzea: akademiko feminista kritiko baten gogoeta konparatuak / Institucionalizar la sensibilidad de género y diversidad en los parlamentos: reflexiones comparadas de una académica feminista crítica / Institutionalizing gender and diversity sensitivity in parliaments; comparative reflections of a feminist academic critical actor
- Sarah Childs | University of Edimburgh - Catedrática de política y género de la Universidad de EdimburgoHizkuntza: ingelesaAldibereko itzulpena: gaztelania
Generoarekiko sentiberak diren parlamentuentzako tresnak: Europako esperientzia / Herramientas para parlamentos sensibles al género. Experiencia europea / Tools for Gender-Sensitive Parliaments: The European Experience
- Ajla Van Heel Merdanovic | Oficina de Instituciones Democráticas y Derechos Humanos de la OSCE (OSCE/ODIHR) - Responsable de igualdad de géneroHizkuntza: ingelesaAldibereko itzulpena: gaztelania
Generoarekiko sentiberak diren parlamentuak neurtzea: adierazleak, diagnostikoa eta eraldaketarako ibilbideak / Medir los parlamentos sensibles al género: indicadores, diagnóstico y trayectorias de transformación / Measuring gender-sensitive parliaments: indicators, diagnosis and pathways for transformation
- María Silvestre Cabrera | Universidad de Deusto - Catedrática de Sociología, Universidad de DeustoHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Generoarekiko sentiberak diren parlamentuak neurtzea: adierazleak, diagnostikoa eta eraldaketarako ibilbideak / Medir los parlamentos sensibles al género: indicadores, diagnóstico y trayectorias de transformación / Measuring gender-sensitive parliaments: indicators, diagnosis and pathways for transformation
- Arantxa Elizondo Lopetegui | EHU - Profesora titular de Ciencia PolíticaHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Aita gisa legegintzan aritzea: zergatik behar dituzten parlamentuek aiten taldeak / “Legislar Como Papá: Por qué los parlamentos necesitan grupos de papás / “Legislating like a dad: why parliaments need fathers’ caucuses
- Jose Campi Portaluppi | Equimundo: Center for Masculinities and Social Justice - Director of Communications and AdvocacyHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Kafe atsedena
Dinamika partehartzailea: “Mintzodromo Kafea (Ikasle presentzialak) Hizkuntza: euskara, gaztelania eta ingelesa. Taldeak hizkuntzen arabera antolatuko ditugu. / Café Mintzodromo (Asistentes presenciales) Idioma: euskera, castellano e inglés. Organizaremos los grupos por idiomas.“
Hizkuntza: euskara
Mahai ingurua: “Gobernantza feminista: generoarekiko sentiberak diren parlamentuetarantz / Gobernanza feminista: hacia parlamentos sensibles al género / Feminist governance: towards gender-sensitive parliaments“
- Iraia Hernández Darriba | EHU - Doctora en derecho y profesora en la EHU (Moderatzailea)Hizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Konstituzionalismo feminista: beste gobernantza bat eraikitzeko oharrak / Constitucionalismo feminista: apuntes para construir otra gobernanza / Feminist Constitutionalism: Notes for Building Another Form of Governance
- Alicia Cárdenas Cordón | Universidad de Córdoba - Doctora en derecho y profesora de derecho constitucional (Zoom bidez parte hartuko du)Hizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Zeharkako ikuspegia, maila anitzeko esparrua eta erreakzio antifeminista: gobernantza feministaren erronkak / Transversalidad, marco multinivel y reacción anti-feminista: desafíos para la gobernanza feminista / Mainstreaming, a Multilevel Framework and Anti-Feminist Backlash: Challenges for Feminist Governance
- Alba Alonso Álvarez | Universidad de Santiago de Compostela - Profesora titular del Departamento de Ciencia Política y Sociología e integrante del grupo de investigación GEYPOHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Berdintasunerako gobernantza ikuspegi feministatik: euskal erakundeen erronkak / Gobernanza para la igualdad desde una perspectiva feminista: retos de las instituciones vascas / Governance for equality from a feminist perspective: challenges of the Basque institutions
- Ander Bergara Sautua | Emakunde - Responsable del Área de Cooperación InstitucionalHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Presentzia-politikatik gobernantza paritariora / De la política de la presencia a la gobernanza paritaria / From the politics of presence to parity governance
- Octavio Salazar Benítez | Universidad de Córdoba - Catedrático de Derecho ConstitucionalHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
2026-07-17
Mahai ingurua: “Generoarekiko sentiberak diren parlamentuei buruzko esperientziak: ikasgai instituzionalak / Experiencias sobre parlamentos sensibles al género: aprendizajes institucionales / Experiences on gender-sensitive parliaments: Institutional Lessons“
- Eneko Pagazaurtundua Arbaizagoitia | Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco - Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia / Letrado Mayor del Parlamento Vasco (Moderatzailea)Hizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Eusko Legebiltzarraren genero-sentiberatasunari buruzko diagnosi-azterlana: metodologia eta hurrengo urratsak / Estudio diagnóstico sobre la sensibilidad de género del Parlamento Vasco: metodología y próximos pasos / Diagnostic study on the gender-sensitivity of the Basque Parliament: methodology and next steps
- Irina Rabalo Navarro | Eusko Legebiltzarra / Parlamento Vasco - Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Batzordearen Lehendakaria / Presidenta Comisión de Igualdad y Cooperación al DesarrolloHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
- Susana Ros Martínez | Espainiako Diputatuen Kongresua / Congreso de los Diputados - Berdintasun batzordeko Lehendakaria / Presidenta de la Comisión de IgualdadHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Kataluniako Parlamentuaren lehen Berdintasun Plana aplikatzen: sei urteko ibilbidea / Seis años de aplicación del primer Plan de Igualdad del Parlament de Catalunya / Six Years of Implementing the First Equality Plan of the Parliament of Catalonia
- Raquel Sans Guerra | Kataluniako Parlamentua / Parlamento de CataluñaHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Kafe atsedena
Mahai ingurua: “Feminismoaren aldeko aldarrikapenak Euskal Herrian eta gobernantza instituzionala. / Las reivindicaciones a favor del feminismo en el País Vasco y la gobernanza institucional / Feminist Demands in the Basque Country Regarding Institutional Governance“
- Maddi Alberdi San Martin | EHU Soziologia eta Gizarte Langintza Saila / Departamento de Sociología y Trabajo Social EHU - Doktorego-aurretiko ikerlaria / Investigadora predoctoral (Moderatzailea)Hizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Gobernantza patriarkaletik gobernugintza feministara / De la democracia patriarcal a la democracia feminista / From Patriarchal Governance to Feminist Governance
- Jule Goikoetxea Mentxaka | EHU - Teoria politikoko irakasle agregatua, / Profesora agregada de Teoría PolíticaHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Diskurtso publikoak, irudikapenak eta erresistentzia antifeministak: gobernantza instituzionalerako erronkak / Discursos públicos, representaciones y resistencias antifeministas: retos para la gobernanza institucional / Public Discourses, Representations and Anti-Feminist Resistance: Challenges for Institutional Governance
- María Pilar Rodríguez Pérez | Universidad de Deusto - Profesora titular en el Departamento de ComunicaciónHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Gizarte-eraldaketak berdintasunaren ikuspegitik irakurtzea: gobernantza feministarako gakoak / Leer las transformaciones sociales desde la igualdad: claves para una gobernanza feminista / Reading Social Transformations through Equality: Keys for Feminist Governance
- Eva Silván Miracle | Silván&Miracle - Politóloga. DirectoraHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Berdintasuna erakundeetan txertatzea: bizipenetatik ikasitakoak / Institucionalizar la igualdad: aprendizajes y vivencias desde la experiencia / Institutionalising Equality: Lessons Learned and Experiences from Practice
- Ana Agirre Saez de Eguilaz | Diputación Foral de Gipuzkoa - Pedagoga y técnica de igualdadHizkuntza: gaztelaniaAldibereko itzulpena: ingelesa
Gizonak eta feminismoa: zelan igaro erresistentzietatik aliantzetara / Hombres y feminismo: cómo pasar de las resistencias a las alianzas / Men and Feminism: Moving from Resistance to Alliances
- Iker Zirion Landaluze | EHU - Profesor agregado de Derecho Internacional Público y miembro de Piper Txuriak, grupo de hombres por la igualdad de BilbaoHizkuntza: euskaraAldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
BIDEO ONDORIOAK VISUAL THINKINGEN BIDEZ / VIDEO CONCLUSIONES A TRAVES DE VISUAL THINGKING
Mahai ingurua: “Generoarekiko sentiberak diren parlamentuen erronka: talde parlamentarioen ahotsa / El desafío de los parlamentos sensibles al género: la voz de los grupos parlamentarios /The challenge of gender-sensitive parliaments: the voice of parliamentary groups“
Hizkuntza: euskara
Aldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
Eusko Legebiltzarreko Talde Parlamentarioen ordezkariekin / Representación de los Grupos Parlamentarios del Parlamento Vasco / Representation of the Parliamentary Groups of the Basque Parliament
- Maitena Salinas Beiztegi | Kazetaria / Periodista / Journalist (Moderatzailea)
Itxiera
Hizkuntza: euskara
Aldibereko itzulpena: gaztelania, ingelesa
- Zelai Nikolas Ezkurdia | Eusko Legebiltzarra
Zuzendariak
Zelai Nikolas Ezkurdia
Eusko Legebiñtzarra
Zelai Nikolas Ezkurdia es abogada y empleada de las administración pública vasca, ejerce como Asesora Jurídica y Letrada del Parlamento Vasco, en comisión de servicios. En 2010 realizó en la UPV/EHU un Máster en integración política y unión económica de la Unión Europea, con la tesina titulada Europako estaturik gabeko nazioen biziraupena eta Europako eskualde politika (Supervivencia de las naciones sin estado europeas y la política regional europea). Ha tratado el derecho público y centrando su atención en el/los sistema/s de autogobierno del Euskal Herria. Compagina profesión con docencia y actividad científica, participando en proyectos de investigación sobre la cooperación transfronteriza, la construcción estatal y el derecho a decidir. Destaca el proyecto de redacción del código de resolución de los conflictos territoriales y de soberanía del siglo XXI. Trabaja en su tesis doctoral por la vía del Parlamento Abierto para desgranar las características del Parlamento Ciudadano. Partícipe de diversas iniciativas cívicas y fue una de las portavoces del movimiento popular Gure Esku por el derecho a decidir. Es vocal de Eusko Ikaskuntza. En su actividad le ha preocupado la calidad de la democracia y su componente deliberativo.
Hizlariak
Ana Agirre Saez de Eguilaz
DFG
Ana Aguirre Saez de Eguiluz Pedagogian lizentziatua da EHUn. Genero-mainstreamingeko graduondokoa du Castellóko Jaume I Unibertsitatean. Bere lanbide-jardueraren zatirik handiena berdintasunerako politika publikoen eremuan egin du, hasieran Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean, non hainbat ardura-kargu bete zituen han lan egin zuen urteetan (1993tik 2009ra). 2009az geroztik eta gaur egun arte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko zerbitzuburu gisa ari da lanean. Gainera, 2014an, 2016an eta 2024an, aditu nazional gailen gisa lan egin du Genero Berdintasunaren Europako Institutuarentzako (EIGE), zeinak Lituanian baitu egoitza. EHUko Berdintasun Masterrean kolaboratzen du, eta berdintasunaren alorreko adituen jardunaldi, kongresu eta batzorde askotan parte hartu du hizlari gisa. Aldizkari espezializatuetako hainbat artikuluren egilea eta berdintasunaren arloko hainbat argitalpenen egilekidea. Baina, batez ere, emakume feminista da, berdintasunarekin konprometitua, politika publikoen berdintasunaren aldeko gaitasun eraldatzailean sinesten duena.
Maddi Alberdi San Martin
EHU, Doktoregaia
Gizarte Langilea eta doktorego aurreko ikerlaria EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailean. Parte Hartuz Ikerketa Taldeko kidea. Tesia egiten nazionalismoaren eta feminismoaren inguruan, Eusko Jaurlaritzako doktorego aurreko laguntzari esker.

Alba Alonso Álvarez
Alba Alonso Álvarez naiz eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko Politika Zientzien Fakultateko irakasle titularra naiz, eta Rede Armela de Investigación taldeko eta GEYPO taldeko kidea. Nire lan-ildo nagusiek berdintasun-politiken diseinua eta inplementazioa jorratzen dituzte, arreta berezia jarriz lurralde-dinamiken eta eragile politiko (anti)feministen eraginean. Nire ibilbide akademikoan, nazioko eta nazioarteko ikerketa-talde ugaritan parte hartu dut, hala nola GEPP sarean (Gender Equality Policy in Practice) eta Europako QUING proiektuan (Quality in Gender+ Equality Policies). Hainbat instituzioren kanpo-aholkulari gisa ere aritu naiz, Europako Batzordeko European Institute for Gender Equality eta Unibertsitate Ministerioko Genero eta Unibertsitate Mahaia barne. Ikertzaile bisitaria izan naiz unibertsitate hauetan: University of Edinburgh (IASH), Vrije Universiteit Brussel eta Washington State University. Hainbat sari jaso dut nire lanengatik, besteak beste, Zientzia Politikoaren Espainiako Elkarteak (ex aequo) emandako Doktorego Tesi Onenaren Saria eta Ángeles Durán Saria, emakumeen eta generoaren ikerketetako berrikuntzagatik ematen dena.
Ander Bergara Sautua
Emakunde
Bilbon (Euskal Herria) jaioa. Zuzenbidean lizentziatua. 1995etik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean lan egin du, eta hainbat postu bete ditu: aholkulari juridikoa, berdintasun teknikaria, zuzendariaren aholkularia eta Lankidetza Instituzionaleko Arloko arduraduna, gaur egun betetzen duena. Besteak beste, 2005eko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legearen koordinatzaile eta erredaktorea izan da, 2022ko erreformarena eta 2023ko testu bateginarena. Era berean, Gizonduz, Eusko Jaurlaritzaren berdintasunaren alde gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzua eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan erakunde arteko eta sailen arteko hainbat lan-talde koordinatzen ditu. Unibertsitateko graduondoko hainbat ikastarotan irakaslea da eta hizlaria eta hezitzailea izan da erakunde publiko eta pribatuek antolatutako ikastaro, jardunaldi eta kongresu askotan. Gaiari buruzko argitalpen batzuk ere idatzi ditu
Jose Campi Portaluppi
José Campi Portaluppi es un líder en comunicación estratégica, incidencia y cambio social dedicado a promover la igualdad de género, masculinidades saludables y la justicia social. Como Director de Comunicación e Incidencia de Equimundo: Center for Masculinities and Social Justice, lidera estrategias globales que transforman evidencia e investigación en narrativas, campañas, alianzas e iniciativas de incidencia con capacidad de generar cambios culturales, sociales y políticos en distintas regiones del mundo. Con una trayectoria consolidada en comunicación estratégica, construcción de movimientos y asuntos públicos, José trabaja a nivel global con gobiernos, organizaciones de la sociedad civil, líderes de medios, filantropías y empresas, articulando soluciones frente a algunos de los desafíos más urgentes de nuestro tiempo: la violencia basada en género, las desigualdades en el cuidado, la soledad y las normas de género perjudiciales. Su trabajo impulsa narrativas positivas sobre la masculinidad, fortalece la conexión humana y moviliza a actores diversos —desde América Latina hasta Asia, África, Europa y Norteamérica— en torno a soluciones basadas en evidencia.
Alicia Cárdenas Cordón
Alicia Cárdenas Cordón Zuzenbidean cum laude doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, Kordobako Unibertsitatean (UCO, 2024). Bere doktorego-tesiaren izenburua hau da: Auzitegi Konstituzionala eta genero-ordena. Berdintasunerako justizia konstituzional baterako proposamenak. 2019az geroztik, Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea da Kordobako Unibertsitatean. Zuzenbidean eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradu bikoitza egin zuen Kordobako Unibertsitatean (2017), eta Zuzenbide Konstituzionaleko masterra Politika eta Konstituzio Ikasketen Zentroan (Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, 2019). 2024an, María Zambrano Saria jaso zuen genero-ikuspegia zuen doktorego-tesi onenagatik (UCO), eta 2025ean, Doktoregoko Ezohiko Saria (UCO). Horrez gain, Kordobako Unibertsitateko Sexu-jazarpenaren, sexuan oinarritutako jazarpenaren eta sexu-orientazio edo genero-identitateagatiko jazarpenaren aurkako eta genero-indarkeria desagerrarazteko Batzordeko kidea da; Kordobako Unibertsitateko Memoria Demokratikoaren Katedrako idazkaria da, eta Zuzenbide Konstituzionaleko Sare Feministako bokala.
Sarah Childs
Sarah Childs is Professor of Politics and Gender at the University of Edinburgh. The author of five research monographs (New Labour’s Women MPs, 2004; Women and British Party Politics, 2008; Sex Gender and the Conservative Party, with Paul Webb, 2012; the award-winning Feminist Democratic Representation, 2020, with Karen Celis), her latest Designing Feminist Institutions is just off the press (OUP, 2026). The latter draws on Sarah’s experiences seconded to the UK House of Commons and the drafting of The Good Parliament Report (2016). An impactful academic, she works with international and regional organizations on Gender Sensitive Parliaments audits and associated materials and reports, including the Inter-Parliamentary Union and the Commonwealth Parliamentary Association. In the UK Parliament Sarah advised the Commons Reference Group on Representation and Inclusion which drove GSP reforms at Westminster, most notably, the introduction of proxy voting for MPs on ‘babyleave’ in 2019/20. Now based in Scotland and building on its, A Parliament for All Report (2023) and GSP a Practical Guide (co-authored with Prof. Meryl Kenny, 2025), Sarah advises the Scottish Gender Sensitive Advisory Group.
Arantxa Elizondo Lopetegui
Euskal Herriko Unibertsitatea, Irakasle titularra
Arantxa Elizondo Euskal Herriko Unibertsitateko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakasle titularra da. Euskal Herriko Unibertsitateko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Masterra: berdintasuneko agenteak (2000-2023) eta International Election Observation and Electoral Assistance Graduondokoaren (2013-2015) sortzailea eta zuzendarikidea. AECPA Politika eta Administrazio Zientziaren Espainiako Elkarteko presidentea (2017-2022). Eusko Legebiltzarrak Autonomia Estatutuaren proposamen artikulatu bat egiteko izendatutako batzordeko kidea (2018-2019), Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia (2009-2012). Bere ikerketa- eta argitalpen-ildo nagusiak honako eremu hauetan kokatzen dira: azterlan feministak, genero-azterlanak, berdintasun-politikak, emakumeen partaidetza eta ordezkaritza politikoa, generoarekiko sentikorrak diren parlamentuak eta unibertsitateko berdintasun-politikak.
Jule Goikoetxea Mentxaka
Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta Oxford Unibertsitateko International Gender Studies Centreko ikertzailea. Gobernantza Masterreko zuzendari eta Cambridge Universityko Journal of Politicseko editore elkartu ohia da. Azken hamarkadan Unibertsitate britaniar eta kanadiarretan ibili da ikertzaile moduan. Gaur egun LISIPE bildumako editorea da (Susa) eta komunikabide ezberdinetako kolaboratzailea (Berria, El Salto, EITB, Pikara, Diagonal, Fabric). Bere azken liburua “Privatizing Democracy: global ideals, European politics and Basque territories” Peter Lang Oxford-ek argitaratu du 2017an. Eskarazko bertsioa Elkarren atera da eta gazteleraz Icariak aterako du 2018ko irailean
Iraia Hernández Darriba
UPV/EHU
Zuzenbidean cum laude doktorea (UPV/EHU), berdintasunean eta justizia sozialean espezializatua, irakasle eta ikertzaile gisa aritzen da (gradua eta masterra, modalitate presentziala, hibridoa eta online) UPV/EHUn eta Jaume I. Unibertsitatean. Era berean, Zuzenbide Konstituzionaleko Sare Feministako (LFA) bazkidea da, eta berdintasun-teknikari gisa ibilbidea du, politika publikoak ebaluatzen eta ikasketak eta prestakuntzak egiten. Ildo horrek gidatzen du bere jarduera akademikoa, non «Carlos María Romeo Casabona» saria (Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko XXIX. Nazioarteko Kongresua) jaso duen garun-heriotzako haurdunaldi-dohaintzaren azterketagatik, eta komunikazio onenaren saria Berdintasunerako I+G+B Teknologien IV. Nazioarteko Kongresuan (2024ko apirila), Baimen-patriarkatua eta aro digitala: prostituzioa 2.0 lanagatik. Era berean, Oñatiko IISJren Workshop-a zuzendu zuen, Democracia Paritaria y Redistribución del Poder: Presencia, Representación y Reconocimiento (Dykinson argitaletxea, 2025eko ekaina) lan kolektiboa sortu zuena. Lan horrek justizia, ingurumenaren zaintza eta botereari buruzko III. Kapituluan artikulu bat zuzendu eta biltzen du.
Zelai Nikolas Ezkurdia
Eusko Legebiñtzarra
Zelai Nikolas Ezkurdia es abogada y empleada de las administración pública vasca, ejerce como Asesora Jurídica y Letrada del Parlamento Vasco, en comisión de servicios. En 2010 realizó en la UPV/EHU un Máster en integración política y unión económica de la Unión Europea, con la tesina titulada Europako estaturik gabeko nazioen biziraupena eta Europako eskualde politika (Supervivencia de las naciones sin estado europeas y la política regional europea). Ha tratado el derecho público y centrando su atención en el/los sistema/s de autogobierno del Euskal Herria. Compagina profesión con docencia y actividad científica, participando en proyectos de investigación sobre la cooperación transfronteriza, la construcción estatal y el derecho a decidir. Destaca el proyecto de redacción del código de resolución de los conflictos territoriales y de soberanía del siglo XXI. Trabaja en su tesis doctoral por la vía del Parlamento Abierto para desgranar las características del Parlamento Ciudadano. Partícipe de diversas iniciativas cívicas y fue una de las portavoces del movimiento popular Gure Esku por el derecho a decidir. Es vocal de Eusko Ikaskuntza. En su actividad le ha preocupado la calidad de la democracia y su componente deliberativo.

Eneko Pagazaurtundua Arbaizagoitia
legebiltzarra
Irina Rabalo Navarro
Parlamento Vasco
Irina Rábalo Navarro Eusko Legebiltzarreko Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza Batzordeko mahaiburua eta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea da. Erizaintzan diplomaduna, Sexu Hezkuntzako Graduondoa eta Sexu Aholkularitzako Graduondoa egin zituen IN.CI.SEX Sexologia Institutuan. Berdintasunaren eta emakumeen ahalduntzearen arloan jardun du, emakumeen kolektiboei zuzendutako ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak emanez.
María Pilar Rodríguez Pérez
Universidad de Deusto
Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra eta Aisialdia, Kultura eta Giza Garapenerako Komunikazioa doktoregoko zuzendaria. Harvardeko Unibertsitatean doktorea da (Cambridge, AEB). 2002ra arte irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (New York, AEB). Literatura, zinema, kultura eta genero ikerketei buruz luze eta zabal argitaratu du (zazpi liburu, zortzi liburu argitaratu, berrogei liburu kapitulu eta hogeita bost artikulu aldizkari indexatuetan). Eusko Jaurlaritzak aitortutako Komunikazio Taldeko ikertzaile nagusia da, a kategoriarekin eta finantzaketarekin. Bulletin of Hispanic Studies, Hispanic Review edo Journal of Spanish Cultural Studies bezalako lehen mailako aldizkari akademikoen ebaluazioetan parte hartu ohi du. European Visual Cultures argitaletxeko kide da eta Feminismo (s) -eko erredakzio kontseiluko kide.

Susana Ros Martínez
Octavio Salazar Benítez
Aita eta gizona, "feminista izateko bidean". Octavio Salazar Benítez Konstituzio Zuzenbideko katedraduna da Kordobako Unibertsitatean, Konstituzio Zuzenbidearen Sare Feministako eta EIGEko Adituen Batzordeko kidea. Demokrazia paritarioan, berdintasunean, maskulinitate berdinzaleetan eta aniztasun afektibo-sexualean aditua. Azken argitalpena: "La masculinidad como dispositivo de poder: entre la manosfera y los hombres nuevos".

Maitena Salinas Beiztegi
Raquel Sans Guerra
Raquel Sans Guerra Kataluniako Parlamentuko diputatua da 2018tik eta Kataluniako Parlamentuko lehen presidenteordea 2024tik, arlo hauetako eginkizunak asumituz: genero-politiken zuzendaritza instituzionala, ordezkaritza politikoa, talde-lidergoa eta negoziazioa. Halaber, Genero Berdintasunaren, Antiarrazakeriaren eta Diskriminaziorik Ezaren arloko Lantaldearen koordinatzailea da. Era berean, nazioarteko hainbat forotan parte hartu du, Parlamentua ordezkatuz zenbait erakunde eta gunetan, hala nola Frankofoniaren Asanblada Parlamentarioan, Europako Parlamentuan eta Nazio Batuen Erakundean.
Eva Silván Miracle
SILVANMIRACLE. ESTRATEGIAS DE ASUNTOS PUBLICOS. SLU
"Eva Sllván, es Licenciada en Ciencias Políticas por la Universidad Complutense de Madrid. Posgrado en Análisis Político por la Universidad de Navarra y especializada en Asuntos Públicos por la Universidad de Deusto. Docente en diferentes posgrados de la Universidad sobre gobernanza en políticas públicas: UNED, Universidad del País Vasco y Universidad de Deusto. Autora de diferentes estudios que analizan la evolución social y política vasca y española. Fundadora y Directora de Silván&Miracle. Estrategias de Asuntos Públicos. Colabora con diferentes medios de comunicación como EiTB, Cadena Ser, El País o el Grupo Vocento. "
María Silvestre Cabrera
Universidad de Deusto
Politika Zientzietan eta Soziologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko katedradun irakaslea. “Deusto Gizarte Balioak Taldea” ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia da; talde horrek Espainia ordezkatzen du Europako Balioen Inkestan. Deustuko Unibertsitateko Politika Zientzien eta Soziologiaren Fakultateko dekanoa izan da (2004-2009), baita Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko Masterraren zuzendaria ere (2003-2009). Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria izan da Eusko Jaurlaritzan (2009-2012). Nazioarteko eta estatuko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, deialdi lehiakor eta hitzarmenen bidez, eta kudeaketa-ardura ezberdinak ere izan ditu, besteak beste, Euskal Soziologia Elkartearen lehendakaritza eta Espainiako Soziologia Federazioaren lehendakariordetza. Bere espezializazio-arlo nagusiak honako hauek dira: gizarte-zientzietako balio politiko-sozialak eta genero-ikuspegia; arlo horietan argitalpenak eta ekarpen zientifikoak egin ditu.
Miriam Ureta García
UPV/EHU, Zientzia Politikoan doktorea eta irakaslea
EHUko Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultateko irakaslea Zientzia Politika eta Administrazio sailan, doktorea eta Zientzia Politikoetan graduatua, baita Kazetaritzan lizentziatua ere. Nire interes akademikoaren ildoak honako hauek dira: sakontze eta berrikuntza demokratikoak, udalgintza eta politika publiko emergenteak.
Ajla Van Heel Merdanovic
Ajla van Heel Merdanovic is an international expert on democratic governance, gender equality and women’s political participation with 15 years of experience supporting parliaments, political parties and public institutions across Europe, Asia and beyond. Formerly Chief of Democratic Governance and Gender at the OSCE Office for Democratic Institutions and Human Rights (ODIHR), she led the development of innovative gender audit methodologies to advance gender-sensitive governance. She has conducted parliamentary and national assessments on gender equality in politics in Albania, Armenia, Montenegro and North Macedonia, and supported women’s parliamentary networks in Georgia, Mongolia, Myanmar, and Serbia. She co-authored several internationally used publications, including Good Practices for Advancing Women’s Political Participation, the Guide to Gender-Sensitive Legislation, the Gender Audit of Political Parties, the Toolkit on Addressing Violence Against Women in Politics, and the Sarajevo Tool for Engaging Male Politicians for Gender Equality in Politics. A graduate of Princeton University, she has worked in more than 30 countries and is a recipient of international awards for peace, democracy and women’s rights.
Iker Zirion Landaluze
UPV/EHU, Irakasle agregatua
Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea - UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea, Bizkaiko atala. Bilboko "Piper Txuriak" Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldeko kidea.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-07-16 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-07-16 arte |
|---|---|
| 87,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 61,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR | |
| 74,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.
Informazio gehiago