Workshop on Computational Physics and Materials Science: Total Energy and Force Methods (MiniTotalEnergy2020)

08.Urt - 10.Urt

Kod. Z01-20

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Tailer hau CIFTn antolatutako «Energia eta Indar Totalak» hitzaldi sail baten barruan kokatzen da; urte bakoitietan, Triesten egiten dira, eta urte bikoitietan, berriz, beste lekuren batean. Mini «sail» horren aurreko tailerrak Bartzelonan (2012), Lausanan (2014), Luxenburgon (2016) eta Cambridgen (2018) antolatu ziren.

Tailerretako arlo nagusiak, tradizionalki, honako hauek izan dira:

Teoria eta metodoak: Dentsitatearen teoria funtzionala LDAz harago, denboraren mendeko DFT, material errealak manipulatzeko teknikak, Monte Carlo kuantikoa, ab-initio dinamika molekularra, elektroi-fotoi ahokatzea, eskala handiko eta eskala askoko simulazioak, prozesu aktibatuak, garraio elektronikoa, erantzuna kanpo eremuei, simulazioak ingurune errealistak.

Aplikazioak: nanozientzia, biokimika eta biomaterialak, magnetismoa eta espintronika, supereroankortasuna, geofisika, material funtzionalak, azalerak, espektroskopiak, katalisi eta elektrokimika, erreakzio kimikoak eta zinetika, materialen diseinua.

Antolakuntza batzordea

Ivo Souza (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ikerbasque fundazioa)

Ion Errea (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Aran García-Lekue (Donostiako Nazioarteko Fisika Zentroa eta Ikerbasque Fundazioa)

Helburuak

Ekimen honen helburu nagusia da estruktura elektronikoaren metodoen garapen eta gai berriak identifikatzea, lehen printzipioen, haien askotariko aplikazioen eta oinarri matematikoen ikuspegitik. Bere horretan, aukera handi bat eskaintzen du material konputazionalen zientziaren hainbat alderditan lanean diharduten zientzialari liderrak elkartzeko.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Metodologia

Kolaboratzaileak

  • Donostia International Physics Center (DIPC)
  • University of the Basque Country (UPV/EHU)
  • PSI-K
  • Simune Atomistics S.L.
  • Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 08.Urt - 10.Urt
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Web

Interesgarria izan daiteke zuretzat ...