XXI.mendeko Eskola, Publikoa

05.Uzt - 07.Uzt

Kod. H10-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Este curso tiene homologación del Dpto. de Educación del Gobierno Vasco para el profesorado no universitario (2168170015). Solicitada  también homologación como formación permanente del profesorado por el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra.

Uda Ikastaro honetan, XXI.mendean Eskola Publikoa zer izan behar den, zeri erantzun behar dion, nolako kudeaketa izan behar duen, hezkuntza-arrakastaren mesedetan zer nolako hobekuntzak proposatu behar diren eta garatu beharko litzateken ikusmira, besteak beste, aztergai jarri nahi ditugu.

Hezkuntza mundua ere, etengabeko ahaleginak egiten ari da, bai ikasle eta familiei erantzun egokienak emateko eta baita ere gizartearen beraren premiei erantzuteko. Ikasleen eta familien profilak aldatu dira, gizarteak, eskolari begira egoteaz gain, era bateko edo besteko emaitzak espero ditu hezkuntzatik eta mende honek ekarri dizkigun eta ekarriko dizkigun erronkei aurrea hartzea ezinbestekoa izango da gizarte orekatu eta ekitatiboa bideratu eta lortu nahi badugu.   

XXI.mendeko Eskola Publikoaren argi-ilunak ezagutu ostean, ezinbesteko zutabeak izan daitezkeen batzuk plazaratuko ditugu: berezko oinarriak, gobernatza-molde eraginkorrak, hezkuntza-arrakastan eskolaren bidelagun/aliatuak, emaitzen lanketa sistematiko eta segmentatuaren beharra, ikuspegi estrategikoa eta garapen koherenteak, pertsonen (ikasle, familia, irakasle, ez-irakasle,...) motibazioa eta atxikimendua.

Guzti hau garatzeko molde hirukoitza erabiliko dugu: 

1.- Geure burua janzteko hitzaldiak: alor bakoitzean arituak eta adituak direnak. 

2.- Ikastetxeentzat inspiratzaile izan daitezkeen "praktika-onak". Egin daiteke, egin dugu eta!!

3.- Bukatzeko, ikastetxeen arteko solasaldia. Denok dugu zer ikasi eta denok dugu zer irakatsi!!   

XXI.mendeko Eskola Publikoa egiten ari gara baina egin gabe dago. Egiten dihardugu eta egite honetan datozen urteak garrantzitsuak izango direlakoan gaude. Euskal gizarte aurreratu batek, Euskal Eskola Publiko aurreratua behar beharrezkoa du.

Helburuak

XXI.mendeko Eskola Publikoaren oinarriak zeintzuk izan behar diren hasunartu eta definitu.

Eskola Publikoak beharrezkoa duen gobernatza-eredua partekatu.

Ikasleriaren heziketa arrakastatsua lortzeko Hezkuntza Komunitatearen eta inguruko gizartearen rolak eta erantzukizunak plazaratu.

XXI.mendeko Eskola Publikoaren beste gako batzuren inguruko hausnarketa bideratu, hots: eskola espazioen birsortzea, espazio hezitzaileak izan daitezen, ingurunearekiko sinergiak lantzearen garrantzia, formazio- eredu berri eta berritzailearen beharra, formazio-guneen antolaketa ereduaren berrikuspena,...  

Alor eta esparru desberdinetako emaitzen kudeaketa eraginkorra nola egin, ikastetxearen hobekuntzaren mesedetan.

XXI.mendeko Eskola Publikoa: Antolaketa eta Hobekuntzari lotutako IKUSPEGI ESTRATEGIKOAren inguruko proposamena landu.

COVID -19a eta hezkuntza. ESKOLA PUBLIKOAren hausnarketa partekatu. Pandemiak agerian utzitako ahuleziak eta indarguneak azpimarratu. Hobekuntza proposamenak plazaratu.  

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza
  • Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
    • Artea eta Kultura
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ/GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Prest Gara
    • Hezkuntza
  • 05.Uzt - 07.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Irakaskuntzako profesionalentzat jardueraren eskola-ordu kopurua: 15 ordu