Zuzenbidea
Gizartea
Enplegu eta gizarteratze-politiken ebaluazioaren instituzionalizazioa: ereduak, ikaskuntzak eta aplikazioak

Enplegu eta gizarteratze-politiken ebaluazioaren instituzionalizazioa: ereduak, ikaskuntzak eta aplikazioak

Urr. 29 - 29. Urr, 2026 Kod. G51-26

Azalpena

Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatu du Besaldiren laguntzarekin (enplegu eta gizarteratze-politikak ebaluatzeko organo publiko eta independentea). Ekimen hau bi erakundeen arteko lankidetza-prozesuaren markoan kokatzen da, politika hauen ebaluazioan aurrera egiteko sinergiak eta elkarguneak sortzeko helburuarekin.

Workshop-ak jarraipena ematen dio pasaden jardunaldian sortutako hausnarketarako eta topaketarako espazioari, ebaluazioaren esparruan egun dauden erronketan sakonduz. Edizio honetan, fokua ebaluazioa erakundetzeko prozesuetan kokatzen da bereziki: gaitasun egonkorrak, metodologia partekatuak eta praktika erabilgarriak nola eraiki ahal diren hausnartuz; irakaspen kolektibotik, ebidentziatik eta partaidetzatik politika publikoak indartzea ahalbidetuko dutenak.

Jardunaldiak unibertsitatearen, administrazio publikoen, erakunde sozialen, profesionalen eta orokorrean gizarteratze- eta enplegu-politiken hobekuntzan interesa duten pertsona ororen arteko elkarrizketa bultzatzea bilatzen du. Ebaluazioa erreminta tekniko bat baino gehiago dela ulertzetik abiatzen da; ebaluazioa jakintza, esperientzia eta interbentzio publikoa ulertzeko modu ezberdinen elkargunea da ere.

Jardunaldian zehar hiru dimentsio osagarri jorratuko dira. Lehenik, ebaluazioaren instituzionalizazioari lotutako erronkei eta aukerei buruzko gogoeta egingo da, antolaketa-eraldaketei eta ebaluazio-kultura partekatua eraikitzeari erreparatuta. Bigarrenik, politika publikoak ebaluatzeko hainbat ikuspegi metodologiko eta lan-ildo aurkeztuko dira, gaur egun alor horretan dauden dilema eta tentsioei arreta eskainiz. Azkenik, EHUk enplegu- eta gizarteratze-politikekin lotutako antolakundeekin lankidetzan garatutako esperientzia zehatzak partekatuko dira, praktikaren bidez lortutako irakaspenetan arreta jarriz.

Aurreko edizioari jarraiki, jardunaldiak hitzaldi- eta elkarrizketa-espazioak dinamika parte-hartzaileekin konbinatuko ditu, elkartrukea eta hausnarketa bultzatzeko. Edukiak partekatzeaz haratago, workshoparen helburua enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan inplikatuta dauden pertsonen eta erakundeen arteko harremanetarako, kontrasterako eta komunitatea sortzeko espazio gisa sendotzea da.

Workshop hau unibertsitate-eremuko pertsonei, administrazio publikoetako arduradun eta profesionalei, gizarte-erakundeei, teknikariei, ikertzaileei eta gizarteratze eta enplegu-politiken garapenean eta ebaluazioan interesa duten guztiei zuzenduta dago.

Irakurri gehiago

Helburuak

  • Euskadin enplegu eta inklusio-politiken ebaluazioa instituzionalizatzeko erronkei eta aukerei buruz hausnartzea, erakunde publikoen barruan gaitasun, baliabide eta jardunbide egonkorrak sortzeari arreta berezia jartzen.
  • Ebaluazio-ikuspegi, metodologia eta esperientzia desberdinak partekatzea eta alderatzea, enplegu eta inklusio-politiken arloan dituzten aukerak, mugak eta ikaskuntzak partekatuz.
  • Unibertsitatearen, administrazio publikoen, gizarte-erakundeen eta profesionalen artean ezagutzak eta esperientziak trukatzen laguntzea, ebaluazioari lotutako profilen eta jakintzen arteko elkarrizketa-gune bat sortuz.
  • Ikaskuntzak eta lankidetza-ildo posibleak identifikatzea ebaluazio-praktikak sendotzeko, ikaskuntzara, politika publikoen hobekuntzara eta parte-hartzera bideratutako ebaluazio-kulturari lagunduz.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • EHU
  • EHU gune 2

Lankidetza

  • Besaldi - Eusko Jaurlaritza
  • ej

Zuzendariak

Elena Martínez Tola

UPV/EHU

Ekonomian lizentziaduna eta doktorea da UPV/EHUn. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatua da, eta Bizkaiko Campusean irakasten du. Bere irakaskuntza-jarduera Ekonomia eta Enpresa Fakultatean oinarritzen da, Ekonomia Graduan, non Lurralde Antolaketa eta Plangintza eta Eskualde Ekonomia irakasgaiak ematen dituen. Era berean, master eskolak ematen ditu Munduko Sistema Ekonomikoaren Egitura eta Dinamikak eta Eskualde eta Hiri Politikak irakasgaietan. Bere argitalpenetan lan-merkatua eta generoa, hiri-ekonomia eta nazioarteko harremanak lantzen ditu batez ere.

Mikel Jiménez Iruretagoyena

UPV/EHU

Politika Publiko eta Historia Ekonomikoaren Saileko irakasle interinoa da. Politika publikoen ebaluazioan prestakuntza espezializatua du (Ebaluazioko Masterra Universidad Complutense de Madrid-tik) eta Garapenari buruzko Ikasketetan doktoretza egiten ari da. Bere tesiak hiri-gentrifikazio prozesuak aztertzen ditu ebaluazio-ikuspegi batetik. Bere esperientzia landa-lana, analisi instituzionala eta ebaluazio esparruen diseinuan oinarritzen da.

Hizlariak

José Belis

Observatorio de Evaluación de Políticas Públicas Arenal Grupo Consultor, S.L.

Licenciado en Ciencias Económicas, miembro del Observatorio de Evaluación de Políticas Públicas (OEPP) y socio de Arenal Grupo Consultor S.L., consultoría especializada en evaluación de políticas públicas. Con más de 25 años de trayectoria en este campo, ha dirigido más de 60 evaluaciones de intervenciones públicas, mayoritariamente como jefe del equipo evaluador, realizadas para entidades de la Administración General del Estado (ministerios, CDTI, RED.es, Fundae, etc.), gobiernos de CC.AA. (Andalucía, Comunitat Valenciana, Canarias, Comunidad de Madrid, etc.) y CC.LL. (Ayuntamiento de Madrid, Diputación de Sevilla, etc.). Su experiencia abarca una amplia diversidad temática, entre ellos políticas de empleo, desarrollo tecnológico e innovación, formación profesional, servicios sociales y fomento empresarial. Participó en la creación del OEPP y es miembro de su junta directiva. En la web del Observatorio ha publicado diversos artículos, referido a la demanda de evaluaciones en España, los precios de los servicios de evaluación y los equipos mixtos en los procesos de evaluación.

Oscar Molina Romo

Universitat Autònoma de Barcelona

Oscar Molina irakasle elkartua da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) Soziologia Sailean, Eguneroko Bizitzari eta Lanari buruzko Ikerketa Soziologikoen Zentroko (QUIT) ikertzailea eta UABko Lan Ikasketen Institutuko (IET) zuzendaria. Ekonomia lizentziaduna da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta doktorea Politika eta Gizarte Zientzietan Florentziako Europako Unibertsitate Institutuan (IUE). UABn sartu aurretik, doktoretza-ondoko ikertzailea izan zen Irlandako gobernuarentzat University College Dublineko Industria Harremanen eta Giza Baliabideen Taldean (2005-2007), eta ICREA ikertzaile juniorra QUITen. Bere ikerketa industria-harremanen eta negoziazio kolektiboaren, enplegu-politiken, lan-merkatuen eta ekonomia politiko konparatuaren analisi konparatuan oinarritzen da, arreta berezia jarriz Mediterraneoko kapitalismoari. Duela gutxi, IAren hedapenak lan-harremanetan duen inpaktuan oinarritu da haren ikerketa, eta ibilgailu elektrikoaren sektoreko trantsizio justuari buruzko TRANSVEC proiektua koordinatzen du. Kanpoko kolaboratzailea izan da LANErentzat eta Europako Batzordearentzat, eta Eurofoundek Espainian duen korrespontsalia koordinatzen du.

Milagros Paniagua

Directora de la Agencia Estatal de Evaluación de Políticas Públicas (AEEPP)

Nombrada el 24 de abril de 2026, dirige la AEEPP para reforzar la evaluación pública, modernizar la Administración y promover políticas basadas en evidencia, rigor y transparencia. Cuenta con más de 25 años de experiencia pública e investigadora. Es licenciada en Ciencias Matemáticas por la Universidad Complutense de Madrid y doctora en Economía por la Universidad Rey Juan Carlos. Ha desempeñado puestos de responsabilidad en el INE, el Instituto de Estudios Fiscales, la AIReF, el Ministerio de Inclusión y la AEAT. En la AIReF coordinó el primer Spending Review estatal. Como Secretaria General de Inclusión (2020-2023), lideró el diseño y puesta en marcha del Ingreso Mínimo Vital e impulsó el Laboratorio de Políticas de Inclusión, con evaluaciones experimentales junto a J-PAL Europe y CEMFI, referente en políticas sociales basadas en evidencia. Su experiencia internacional incluye colaboraciones con la Comisión Europea, Eurostat y el Joint Research Centre, además de proyectos en América Latina y África. Fue vicepresidenta de Ayuda en Acción y patrona de la Fundación Adecco, promoviendo la inclusión laboral y la equidad social.

Jordi Sanz Porras

Jordi Sanz es doctor en Sociología por la Universidad de Lancaster (Reino Unido), máster en Metodología de Investigación en Ciencias de la Salud y licenciado en Sociología por la Universidad Autónoma de Barcelona (UAB), donde también obtuvo el Diploma de Estudios Avanzados en Psicología Social. Desde 2009 trabaja como analista en Ivàlua, el Instituto Catalán de Evaluación de Políticas Públicas. Está especializado en el diseño y desarrollo de evaluaciones multimétodo, revisiones sistemáticas de la literatura y aplicación de metodologías cualitativas al análisis y evaluación de políticas públicas. A lo largo de su trayectoria profesional ha participado en numerosos proyectos de investigación y evaluación en ámbitos como la salud, la vivienda, la juventud, el envejecimiento, las nuevas tecnologías y la inmigración, combinando diferentes enfoques metodológicos para generar evidencia útil para la toma de decisiones públicas. Anteriormente, fue profesor consultor de la Universitat Oberta de Catalunya (UOC), donde impartió docencia en sociología, psicología social y metodología de investigación cualitativa.

Matrikula prezioak

Matrikula2026-10-28 arte
30,00 EUR

Kokalekua

Bizkaia Aretoa-EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo

Bizkaia

43.268446,-2.9377948999999717

Bizkaia Aretoa-EHU

Abandoibarra etorbidea. 48009 Bilbo

Bizkaia

Beste ikastaro interesgarriak...