Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

Uzt. 04 - 05. Uzt, 2018 Kod. H02-18

Azalpena

Ahozko komunikazioa edozein adinetan irakatsia izateko uneak eta aukerak hamaika dira eskolan, ikasgelan. Hizkuntza ikasgaian ez ezik, edozein arlotan agertzen da modu batean edo bestean ahozko komunikazioa. Eskolan hainbatetan ematen dituzte ikasleek gai baten inguruko azalpenak, ariketaren ebazpena eman dezaten eskatzen diegu, iritzia eman eta partekatzeko, sortzen ditugu egoerak asteburuko gertakizunak kontatzeko... Egoera horiek eraikitzea bezain garrantzitsua da egoera horietan ikasleek ahoz komunikatzeko dituzten gaitasun eta beharrak identifikatzea. Zenbateraino ezagutzen dituzte aurkezpen baten ezaugarriak, badute nahikoa hizkuntza-baliabide iritziak emateko, jendaurrekotasuna kudeatzeko baldintza egokietan jartzen ditugu?... Tailer honetan aztertuko dugu ahozko komunikazioa irakas-gai bihurtzeko zein aukera ditugun eskolan. Aurkeztuko dugu zein diren eskolan ahozkoa lantzeko uneak. Une bakoitzeko aukera metodologikoak ere bai. Sakonduko dugu adibide praktikoetan: ahozkoa lantzeko proposamen didaktikoak eta ikasleen ahozko ekoizpenak plazaratu eta taldean aztertuko dira, baita irakasleen praktika onak ere.

Irakurri gehiago

Helburuak

“Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak” 2015eko ikastaroaren jarraipen praktikoa izatea.

Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea.

Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak jasotzea.

Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea.

Testuinguru soziolinguistiko ezberdinetara zabaltzea azken ikerketen bidez eskuratutako ezagutza berria.

Irakurri gehiago

Programa

2018-07-04

08:45 - 09:00

Dokumentazio banaketa eta ongi etorria

09:00 - 11:30

“Gure testuinguru soziolinguistikoa eta ahozko hizkuntzaren lanketaren arteko lotura. Diagnostikoa egin eta ikastetxean erabakiak hartzeko oinarrizko adierazleak“

  • Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
  • Olatz Bengoetxea Manterola | Soziolinguistika Klusterra - Ikertzailea eta formatzailea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:30

“Egitetik lantzera: pizgarri batzuk egiten dugunaz jabetzeko“

  • Olatz Bengoetxea Manterola | Soziolinguistika Klusterra - Ikertzailea eta formatzailea
  • Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
13:30 - 14:00

Azken hitzak goizeko tailerraz

15:30 - 17:00

“Ahozko hizkuntza lantzeko uneak. Egoera autonomoak: ahozkoaren aldagai jakin bat lantzera bideratutako jarduera eta jolasak“

  • Olatz Bengoetxea Manterola | Soziolinguistika Klusterra - Ikertzailea eta formatzailea
  • Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria

2018-07-05

09:00 - 11:00

“Egoera gidatuak: ahozko genero berezituak, errutinak eta sekuentzia didaktikoak“

  • Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
  • Olatz Bengoetxea Manterola | Soziolinguistika Klusterra - Ikertzailea eta formatzailea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 13:00

“Egoera askeak: edozein elkarrekintzatan sortutako egoerak kudeatzeko praktika onak“

  • Olatz Bengoetxea Manterola | Soziolinguistika Klusterra - Ikertzailea eta formatzailea
  • Josune Zabala Alberdi | Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria
13:00 - 13:30

Tailerrari amaiera. Azken hitzak.

Zuzendariak

Olatz Bengoetxea Manterola

Soziolinguistika Klusterra, Teknikaria

Hizkuntza teknikaria eta ikertzailea Soziolinguistika Klusterrean. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2012) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra burutua (2019). Lan ibilbidean, euskara irakasle eta euskaraz mintzatzeko hainbat programetan parte hartu du. Horrez gain, hezkuntza ez konbentzionalean eta aisialdian hezitzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu da haur eta gazteekin. Gaur egun, proiektu arduraduna da Soziolinguistika Klusterrean ahozko hizkuntzari buruzko hainbat egitasmo eta trebakuntza ikastaroetan. 2014az geroztik egiten du lan bertan. Eskolan euskararen ahozkotasunarekin lotutako hainbat ikerketatan dihardu.

Hizlariak

Josune Zabala Alberdi

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria

Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan. Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatu ditu. Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendari lanetan dihardu egun Eusko Jaurlaritzan.

Matrikula prezioak

MATRIKULA2018-05-31 arte2018-07-04 arte
60,00 EUR70,00 EUR
35,00 EUR -
20,00 EUR20,00 EUR
35,00 EUR -
52,50 EUR -
52,50 EUR -

Kokalekua

Clara Campoamor Kultur Etxea

Gernikako Arbola Etorbidea, 41 - 48902 Barakaldo.

Bizkaia