2019 ETSF Young Researchers Meeting

03.Eka - 07.Eka

Kod. Z02-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

European Theoretical Spectroscopy Facility (ETSF) delakoaren Young Researchers’ Meeting (YRM) topaketaren helburua materialen propietate elektronikoak eta optikoak aztertzeko ikuspegi teoriko eta konputazional berriekin lan egiten duten eta beren karrerako lehen etapatan dauden ikertzaileen (master ikasleak eta doktoregaiak, eta doktorego ondoko ikertzaileak) urteroko bilera bat izatea da.

Topaketak beren lana partekatzeko, materialen propietateak deskribatzeko metodo teoriko aurreratuenak ezagutzeko, eta beren karrerako antzeko etapa batean dauden beste ikertzaile batzuekin ideiak trukatzeko eta harremanetan jartzeko aukera ematen die karrera hasieran dauden ikertzaileei. YRM 2019an ahozko bost saio egongo dira. Saio guztietako gaiek modelatze materialen propietateen ab initio ikuspegiak landuko dituzte. Lehenengo saioan sistemaren funtsezko egoerari buruz hitz egingo da, eta bigarrenean sistema atomiko, molekular eta egoera solidoko sistemen egoera eszitatuei buruz. Hirugarren saioan materialen bibrazio propietateei helduko zaie. Laugarren saioa hainbat eskalatako simulazioan zentratuko da, eta bosgarrena korrelazio handiko sistemetan.

Konferentziak poster saio bat ere bilduko du, zeinetan parte hartzaileetako batzuek beren lana euskarri grafikoan erakutsi eta beste ikertzaile batzuei azaltzeko aukera izango duten, baina modu informalagoan. Horretaz gain, industriaren saio bat ere programatu da, zeinetan mundu akademikotik industriara pasa diren pertsonek beren esperientziak kontatu eta industriak materialen fisikariekin eta zientzialariekin lotuta dituen premiei eta itxaropenei buruzko informazioa emango dieten parte hartzaileei.

Helburuak

Parte hartzaileei aukera ematea ikerketa ezagutu eta beren karrerako antzeko etapa batean dauden beste pertsona batzuekin hari buruz eztabaidatzeko.

Ikertzaile gazteei materia kondentsatuaren fisika teorikoari buruzko ikerketaren ikuspegi zabalago bat aurkeztea, eta panorama horren barruan beren ikerketaren testuingurua aurkitzen laguntzea.

Ikertzaile gazteei ahozko aurkezpenak egiteko trebetasunak garatzen laguntzea.

Materia kondentsatuaren fisika teorikoarekin loturiko metodo berri eta alternatiboei buruzko sarrera bat aurkeztea parte hartzaileei. Beren karrerarako bide alternatiboei buruzko informazioa eskaintzea.

Mundu akademikoaren eta industriaren arteko zubia indartzea.

Giro lagunkoi eta abegikorra sortzea karrerako fase berean dauden ikertzaileen artean truke zientifikoa ahalbidetzeko.

Lehentasuna ematea ahozko aurkezpenari lehenengo etapetan dauden ikertzaileen kasuan.

Konferentzia magistralak antolatzea, esperientziadun ikertzaile ez iraunkorren eskutik, arlo espezifikoetako abangoardiako ikerketaren ikuspegi orokor bat eskaintzeko, oztopo eta erronka nagusiez hitz eginda.

Industriaren saio bat programatzea non karreraz aldatu duten ikertzaile gazteek beren esperientziak partekatu eta zientzia aplikatuaren eta ingeniaritzaren eskaerak eta helburuak aurkeztuko dituzten.

 

ORGANIZING COMMITTEE

Maja Berovic, PhD Student, Scuola Internazionale Superiore di Studi Avanzati di Trieste - SISSA. Ruben R. Ferradás, Postdoctoral Researcher, Laboratoire de Chimie et Physique Quantiques, Toulouse, France.

Nahual Sorbino, PhD Student, Donostia International Physics Center, San Sebastián, Spain.

Dorde Dangic, PhD Student, Tyndall National Institute, Cork, Republic of Ireland.

Jarduera nori zuzenduta

  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Psi-K
  • UPV/EHU
  • Max planck
  • Kongresua
    • Zientzia eta teknologia
  • 03.Eka - 07.Eka
  • Carlos Santamaría Zentroa
  • Ingelera
  • Balio akademikoa: 50 ordu