Doako jarduera
DSF
Jarduera irekia
Arrak ar eta arrainak eme: ingurumena eta sexua ur azpian

Arrak ar eta arrainak eme: ingurumena eta sexua ur azpian

Mar. 26 - 26. Mar, 2026 Kod. W05-26

Arriskuan al dago gure arrainen ugaltzeko ahalmena?

Azalpena

Ugalketa ezinbestekoa da edozein espeziearen biziraupenerako eta animalietan, eta noski arrainetan ere, horretarako dagoen mekanismo ia bakarra ugalketa sexuala da. Animalietan ugalketa sexuala gauzatzeko bi sexu berezituen existentzia beharrezkoa da, emea eta arra. Honi, gonokorismoa esaten diogu. Badaude espezieak, beraien artean nahikotxo arrain, hermafroditak direnak. Baina kasu hauetan denboran (gaztetan sexu bat geroxeago bestea) edo espazioan (bi ataletan erdibitutako gonada) berezitutako gonada ar eta emeak aurkituko ditugu.

Arrain-espezie gehienetan sexu-bereizketa genetikoki determinatuta dago, ugaztunetan gertzen den bezala, nahiz eta beti ez ditugun kromosoma sexualak aurkituko. Hala ere, arrainetan sexu-izaera ez dago “harrian idatzia”, edo solik genetikoki determinatua. Ingurumenaren baldintzek, hala nola tenperatura, elikagaien eskuragarritasuna, pHa, baldintza sozialek edota kutsatzaileen presentziak, gailendu daitezke genetikoki ezarritako arauen gainetik, arrainen gonaden garapenean aldaketak sortaraziz. Horrela, genetikoki arrak diren aleak feminizatuak suerta daitezke eta alderantziz.

Azken urteetan kezka iturri izan dira ingurunean aspalditik azaltzen hasi zitzaizkigun kutsatzaile kimiko batzuk, disruptore endokrino izenarekin ezagutzen direnak. Asko eta anitzak dira konposaketan, baina beraien artean badaude emeen hormona den estradiolaren antzekotasun estrukturala dutenak. Hauen artean hormona sintetikoak ditugu, baina baita surfaktante gisa erabiltzen diren alkilfenolak, plastikoen eraketan erabiltzen diren zenbait konposatu edo hainbat pestizida. Guztiak beraien eragina kontutan hartuta xenoestrogenotzat hartzen dira.

Ondorioz, arrainak seinale feminizatzaileak jasotzen dituzte ingurunetik beraien background hormonalaren mezuaren gainean gailentzen direnak. Hauen eragina oso ikuskorra da ur- araztegien izurtze guneen inguruan, eta ohikoa bilakatu da bertan bizi diren arrain arrek arrautzak ekoiztea testikuluetan. Intersex deritzen testikuluetaz ari gara. Feminizazio erantzun hau noski, eraginak ditu populazioaren ugalketa-ahalmenean. Euskal Herriko itsasadar guztietan korrokoi-populazio emetuak aurkitu dira azken urteotan, batik bat Urdaibai itsasadarrean Gernika parean, eta baita Pasaian ere.

Arrain guzti hauen ikerketa histologikoak eta molekularrak ahalbidetu izan du Urdaibaiko egoera jarraitzea 2007. urtetik, eta poztekoa da jendaurrean plazaratzea behingoz berri onak dauzkagula! 2021eko urtean Gernikako araztegia itxi zan eta bere lanak Bermeokora bideratu ziran, izurketa itsaso zabalera ahalbidetuz. Ondorioz, Gernikako korrokoi arren %50 inguru arrautzak erakusten bazituen beraien testikuluetan (2007-2021), 2022tik aurrera ez dugu halakorik berriz ikusi.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Programa

2026-03-26

18:00 - 19:15

“Arrak ar eta arrainak eme: ingurumena eta sexua urazpian“

  • Ibon Cancio Uriarte
 

Hizlariarekin elkarrizketa bat egongo da hitzaldia amaitu ondoren / Diálogo con el ponente una vez finalizada la conferencia

2026-04-09

18:00 - 19:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    19:15 - 18:00

    Elkarrizketa

    Hizlariak

    Ibon Cancio Uriarte

    Irakasle osoa Zelulen Biologian (EHU)

    EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakaslea 2000. urtetik eta Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia Masterreko zuzendaria 2010-2020. “Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian” ikerketa-talde kontsolidatuko ikertzailea Plentziako Itsas Estazioan (PiE-EHU) Ikerketa-lerro nagusia arrainen sexu desberdintzapenaren azterketa zelular zein molekularrean errotzen da, ingurumeneko balditzek, batipat kutsadurak, honetan sor ditzaketen eraginak aztertuz (arren feminizazioa eta intersex fenomenoa).

    Kokalekua

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa

    43.3148927,-1.9985911999999644

    Miramar Jauregia

    Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

    Gipuzkoa