Berri guztiak

Europaren Eguna 2019

Egun galdera asko sortzen zaizkigu Batasunaren etorkizunaren inguruan. Gaiari buruzko bi espezialistak, New York University-ko irakasle J.H.H. Weiler-ek eta Heidelbergen dagoen Max Planck Institute for Comparative Public Law and International Law-ko zuzendari Armin Von Bogdandy-k elkarrizketa bat izango dute UPV/EHUren Uda Ikastaroen baitan antolatuko den “El Futuro de la Unión Europea. Retos y Desafíos” ikastaroan.

Beste uda ikastaro batean, aukeratu berri duten Europako Parlamentuko kide batek, Britainia Handiaren zenbait ordezkarik –ez dakigu beren aulkiez jabetuko diren ala ez– eta beste aditu batzuek ikuspegi positiboago batetik helduko diote Europar Batasunaren berrabiarazteari "Relanzamiento de la Unión Europea” ikastaroan.

Aurten ikastaro bat antolatuko dugu Europako Kontseiluaren 70. urteurrenaren harira: “70 años del Consejo de Europa: derechos humanos y democracia".

Europako Kontseilua sortu zenetik 70 urte igaro diren honetan, organo horren errealitatea hurbildu nahi dugu hura osatzen duten erakundeak eta organismoak aztertuta eta, bereziki, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia aztertuta; besteak beste, munduko demokraziaren garapenaren eta multilateralismoaren alde egin duen ekarpena ikusiko dugu, eta Europako Kontseilua hobeto ezagutzen lagunduko dugu, Europar Batasunarekin alderatuta, haren alderdi batzuk inspiratu eta beste batzuk osatu egiten baititu.

Eurobasquek gure ikastaroetan parte hartuko du aurten ere, urtero legez, eta oraingo honetan, EBk 2030 Agendaren konfigurazioan izan duen zeregina azaltzea eta horren inguruan debatitzea izango du helburu, oinarri hartuta guztiz koherentea dela mundu mailako garapen jasangarrirako eredu orokorraren ikuspegiarekin. Garapen jasangarria EBko legedian integratzen joan da azkeneko urteetan zehar, bere estrategia propioaren bidez, eta hainbat politika sektorial garatu dira, hala nola Ingurumeneko VII. Ekintza Programa, “Sostenibilidad en la Europa del S. XXI: económica, ambiental y social” izenekoa.

Gainera, irailerako beste ikastaro bat antolatzen ari gara Brexitak integrazioko prozesu politikoan eta ekonomian izango dituen ondorioak aztertzeko: “Consecuencias del Brexit en el Proceso Político de Integración y sus Efectos Económicos”.