11.Aza.2021

Gipuzkoa orain ala betiko

Klima-aldaketaren eragina Gipuzkoako zenbait gune berezitan.

Zenbat aldatu den gure ingurua gure aiton-amonen garaitik hona…eta ez da hainbesteko denbora pasa. Gizarteak aurrera egiten du eta horrek aldaketak dakartza, bai bizimoduan nola ingurunean. Gaur egun 7,8 bilioi pertsona baino gehiago gara Lurrean eta mundu globalizatu batean bizi gara. Honen eraginik azpimarragarriena bizitzen ari garen aldaketa klimatikoa da.

Aldaketa klimatikoa eta bere inpaktuak gero eta agerikoagoak dira. Batez besteko tenperatura globala 1,5 ºC igo daiteke 2030 eta 2052 urteen artean, berotze globalak gaur egungo erritmoan aurrera egiten jarraitzen badu. Zientzialariek iraganean iragarri zituzten klima aldaketa globaletik sortuko ziren ondorioak gertatzen ari dira orain: glaziarrak uzkurtu egin dira, bero-bolada bortitzagoak, landare eta animalien habitatak aldatu egin dira, zuhaitzak lehenago loratzen ari dira. Zer ikusiko dugu urte batzutara Gipuzkoan?

Galdera horri erantzuteko sortzen ari da “Gipuzkoa orain ala betiko” proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentuak finantzatua. Proiektu honetan aldaketa klimatikoak Gipuzkoako eremu adierazgarrietan izango duen eraginaren mapa garatzen ari da.. Bertan klima-aldaketak dakarren arazo jakin batek eremu jakin bati nola eragin diezaioken azalduko da eta adituekin horren inguruko hausnarketa bat edukiko dugu, eta gure buruari galdetuko diogu, zer egin dezakegu?

7 eremu izango dira aztergai Gipuzkoako gune natural batzuen inguruko analisia egin ahal izateko. Duguna tenporala izan daiteke baino guk betiko nahi dugu.

Proiektuaren abaroan adituekin egingo ditugun elkarrizketak atal honetan bertan txertatzen joango gara eta UIK-ko YouTube kanalean eta sareetan zabalduko ditugu.