Bikaintasuna Euskal Ikasketetan IX. Euskara eta euskal kultura eremu digitalean

10.Uzt - 11.Uzt

Kod. K02-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Euskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 30 irakasle ditu. Horiez gain, 8 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen formazioa sendotu nahi du, eta horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo desberdinetako adituak gonbidatu ditu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan IX” izenburua.

Aurtengoan eremu digitala izango dugu hizpide eta bizi dugun garai honetan teknologiak eta eremu digitalak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzari egin diezaioketen ekarpena aztertuko dugu.

Helburuak

Humanitate digitalen eremura hurbiltzea.

Euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duen eremu digitala ezagutzea.

Eremu digitalak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzari egin diezaiokeen ekarpena aztertzea.

Baliabide digitalen berri ematea nazioartean euskara eta euskal kultura irakasten ari diren edo horretan jardungo duten irakasleei.

Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sareko irakurleen jardunaren berri ematea eta esperientziak partekatzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Ikertzaileak

Kolaboratzaileak

  • Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza
  • Eskola
    • Artea eta kultura
    • Hezkuntza
  • 10.Uzt - 11.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 20 ordu
  • Web