Hezkuntzaren erronka: Online eta aurrez aurreko ikaskuntza prozesuak uztartzeko estrategiak

Hezkuntzaren erronka: Online eta aurrez aurreko ikaskuntza prozesuak uztartzeko estrategiak

Uzt. 07 - 05. Abu, 2020 Kod. @56-20

Azalpena

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170017 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat.

Ikastaroan zehar 4 gai jorratuko dira

  1. Hezkuntza ereduaren paradigma berria. Blended learning, hibridazioa, ikastaro mistoak.
  2. Zer eta nola ebaluatu? Online eta aurrez aurreko metologian nola integratu ikasleen ebaluazioa.
  3. Estrategia metodologikoak, unitate didaktikoak eta tresnak digitalak. Gamifikazioa, multimedia digitalak, bideo tutorialen ekoizpena.
  4. Proiektua (unitate didaktikoa ekoiztea, tutorial bat, app-a...).
Irakurri gehiago

Helburuak

Pandemiak eragindako hezkuntza ereduari buruz hausnartzea.

Ikasleei egokitutako bideo digitalak garatzen ikastea, horien atentzioa errazago lortzeko. 

Paradigma berria eta ebaluazio hezitzailea integratzeko baliabideak.  

Flipped classroom eta blended learning deituriko metodologien gakoak ezagutzea.

Datorren ikasturteari begira irakasleei baliabide gehiago helaraztea. 

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Metodologia

Metodologia:

Metodologiari dagokionez, ikaslearen autonomia eta partehartzea sustatuko da. Amaieran, ikasleek bideo-proiektu bat garatuko dute online eta aurrez-aurreko estrategia metodologikoak uztartuz. Hortaz gain bideokonferentzien bidez saio zuzenak ere egongo dira. Partaideek euren lanari laguntzen dioten metodologia eta baliabide digitalekin praktikatuko dute. Lehen Hezkuntzako etapatik aurrerako etapa guztientzat diseinatuta dago ikastaroa (LH, Bigarren hezkuntza, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea eta hezkuntza ez arautua).

Irakurri gehiago

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila

Programa

2020-07-07 / 2020-07-12

Paradigma berria

“Flipped eta blended learning”

2020-07-13 / 2020-07-26

Metodologia, ebaluazio hezigarria eta baliabide digitalak

2020-07-27 / 2020-08-02

Proiektu pertsonala

Zuzendariak

Virginia Lacarra Escorza

Cebanc, Irakaslea

Matrikula prezioak

Matrikula2020-07-09 arte
103,00 EUR
88,00 EUR
88,00 EUR
20,00 EUR

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza