Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi, ikasgelan

15.Uzt - 16.Uzt

Kod. H21-19

Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko:

Online matrikula

Inprimakia deskargatu eta bidali

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastea norberak garatzen duen ekintza da. Inork ez gaitu ordezkatuko zeregin honetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi ikasteko modurik onena era indibidualean egitea denik, ezta era konpetitiboan egitea denik ere. Aitzitik, era kooperatiboan gehiago eta gusturago ikasten dugu, urrutiago iristen gara eta zehar konpetentziak garatzen ditugu: elkarrekin bizitzen ikasi, norbera izaten ikasi, komunikatzen ikasi, ekimena izaten ikasi eta ikasten ikasi.

Hori egia bada ere ez da erraza, ikasi behar da kooperatzen, eta horretarako IK/KI programak bide argia ematen digu, eta ikerketa edo ebidentzia zientifikoetan oinarritzen da. 

Helburuak

IK/KI programaren oinarri teorikoak ezagutzea.

IK/KI programaren hiru eremuak ezagutzea eta praktikatzea: A eremuan taldearen kohesioa lortzeko dinamika kooperatiboak, B eremuan arloak edo irakasgaiak ikasteko talde lana eta egitura kooperatiboak, eta C eremuan talde lana egiten ikasteko eta ebaluatzeko talde planak.

IK/KI programa ikastetxean eta irakas taldean partekatzeko eta ikastetxeko curriculumean txertatzeko estrategiak, prozedurak eta tresnak ezagutzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Irakasleak

Kolaboratzaileak

  • Ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten - EJ
    • Irakasteko ikasten - Nafarroako Gobernua
    • Prest Gara
    • Psikologia
  • 15.Uzt - 16.Uzt
  • Miramar Jauregia
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Irakaskuntzako profesionalentzat jardueraren eskola-ordu kopurua: 15 ordu