Irakaskuntzarako bideoak pausoz pauso sortzen

01.Ots - 21.Mar

Kod. @2-21

Erabilgarritasuna kalkulatzen...

Itxarote zerrenda
Data gaindituta

Ikastaro honek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko baliozkotzea du (2068170037 kod.) unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren  baliozkotzea ere  dauka irakasleen etengabeko prestakuntza gisa.

Irakaskuntzan, bideoz emandako azalpena ohiko tresna bilakatu da. Irudia, ahotsa eta testua elkarrekin eskaintzen ditu eta tutorial laburretarako oso egokia da. Online edota MOOC ikastaroetan erabiltzen dira gehien, baina ez horietan bakarrik, informazioa era errazean emateko bidea baita bideoa.

Ikastaro honetan bideoak sortzeko gidalerroak emango dira, eta bideoak sortzeko tresna errazak ezagutaraziko ditugu. Aplikazio horiekin bideoak sortzeko behar diren urrats guztiak ikusiko dira: ikastaroa bukatzerako, norberak sortutako bideoa edukiko du ikasleak, bere hezkuntza-testuinguruan erabiltzeko prest.

Helburuak

Ikus entzunezko ekoizpen batek dituen arloak ezagutzea eta hezkuntzarako egokiak diren bideoak sortzeko irizpide egokiak eraikitzea/garatzea.

Konpetentzia digitalaren DIGCOMP markoak jasotzen duen egile eskubide eta lizentzien inguruko ezagutza eta sensibilizazioa garatzea.

Bideo ekoizpenak dituen 3 pausoez jabetzea: pre-ekoizpena, ekoizpena eta post-ekoizpena.

Bideoak sortzeko eta editatzeko aplikazioen ezagutzan sakontzea.

Nork bere hezkuntza-testuingururako bideo bat sortzea.

Pentsamendu kritikoa lantzea eta norberaren ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboa izatea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra
  • Bideo didaktikoak sortzen ikasteko interesa duen edonorentzako

Metodologia

Metodologia: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.

Ebaluaketa: Errubrika bidez ebaluatuko den proiektua, taldeka sortutako unitate didaktiko digitala izango da.

  • Online ikastaroa
    • Hezkuntza
    • Irakasteko ikasten EJ-GV
    • Irakasteko ikasten Nafarroako Gobernua
    • Kultura / Komunikazioa
  • 01.Ots - 21.Mar
  • Euskara
  • Balio akademikoa: 35 ordu