Komunikazioa
Gizartea
Hizkuntzalaritza eta Literatura
Uda ikastaroa
Hizkuntza-arazoak dituzten haurren artean identifikatzen diren kategoriak eta profil funtzionalak

Hizkuntza-arazoak dituzten haurren artean identifikatzen diren kategoriak eta profil funtzionalak

Ira. 18 - 19. Ira, 2026 Kod. H18-26

Azalpena

“Categorías diagnósticas y perfiles funcionales en la población infantil con problemas de lenguaje / Hizkuntza-arazoak dituzten haurren artean identifikatzen diren kategoriak eta profil funtzionalak” ikastaroa bi egunetan egingo da.

Lehenengo egunean (ostiral-arratsaldea) haurren, elebidunen eta eleaniztunen hizkuntza garatzeko arazoen inguruan ingurune soziokultural desberdinetan izandako esperientziak aurkeztuko dira (Gaztela eta Leon, Kuba, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa).

Ikastaroaren sarrera eta gai orokorraren aurkezpena egingo dute zuzendariek aurrena, eta ondoren lau komunitatetan lan egiten duten profesional adituek hitzaldi bana egingo dute, bakoitzak bere testuinguruaren berri emanez. Jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua egingo da, “Eztabaida-mahaia” izenekoa. Bertan, komunitate bakoitzean talde profesional bakoitzak gaia (hizkuntza-arazoak antzeman eta eskuhartzearena) praktikan nola jorratzen duen hausnartuko da. Hizlarien eta bertaratuen iritziak eta gogoetak jasoko dira, eta praktika bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak aztertuko dira, praktika bakoitzaren osagai eredugarriak eta hobetu beharrekoak identifikatzeko ahaleginean.

Bigarren egunean (larunbat goiza) gai zehatzagoak eta praktikoagoak landuko dira, eta hainbat arlotan (unibertsitatean, osasunean, hezkuntzan eta gizartean) garatutako esku-hartzeko tresnak eta prozedurak aurkeztuko dira. Tresna/prozedura/esperientzia zehatzen inguruko hitzaldi bakoitzaren ondoren galdera eta eztabaidarako tartetxoa egongo da, eta ondoren tailer praktiko bat. Jardunaldia amaitutakoan ikastarora bertaratutakoei aukera emango zaie datorren urteko ikastarorako lan-ildoak proposatzeko.

Uda Ikastaroan zehar teknika parte-hartzaileak baliatuko dira bertaratutakoak elkarreragitera bultzatzeko eta ikastaroan zuzenean parte-hartzeko.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hizkuntzarekin arazoak dituzten haurrentzako beharrezkoa den arreta hobetzen laguntzea, jaiotzatik haurtzaroa amaitu arteko etapetan, hainbat eremutan: familia, osasuna, hezkuntza, gizarte-zerbitzuak eta gizartea, oro har.

Gai hauei buruz gogoeta egitea:

  • LOMLOE (ikaskuntzaren diseinu unibertsala, inklusioa) indarrean jarri zenetik, hezkuntzako profesionalek arazo mota horiei ematen dieten arreta nola aldatzen ari den.
  • Diziplina artekoa edo gaur egun kolaboratibo gisa definitu ohi den eskuhartzeaz, eta esku-hartze horrek praktikan izaten ari duen garapenaz.
  • Hizkuntza-nahasmenduei nola heltzen zaien, osasunetik, gizarte-zerbitzuetatik eta familietan, oro har, udalerrietan eta gizartean.

Programa eraginkorrak garatzeko jardunbide egokiak eskaintzen dituzten adituengandik ikastea eta adituak prestatzea.

Diagnostikoa eta banakako esku-hartzea errazten duten tresnen eta baliabideen garapenean egindako aurrerapenak aztertzea.

Urtero 60 pertsona baino gehiago biltzen dituen hizlari eta bertaratutakoen komunitate txiki honek eskaintzen dizkigun beharrak, zailtasunak eta ekarpenak partekatzea.

Ikastaroan parte hartzen duten eragileen ezagutza eta prestakuntza zabaltzen laguntzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Familias

Programa

2026-09-18

14:45 - 15:00

Erregistroa

 

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

Hizkuntza: euskara

  • UIK-ko zuzendaritzaren ordezkaria | UIK
15:00 - 15:40

“Formas de abordar los trastornos del desarollo del lenguaje en la infancia“

Hizkuntza: español

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra
15:40 - 16:25

“Categorías diagnósticas o perfiles funcionales: qué y para qué evaluar en los trastornos del lenguaje oral“

Hizkuntza: español

  • Isabel Valdunquillo Carlon | Universidad de Salamanca - Profesora
16:25 - 17:25

“Atención al alumnado con trastornos del lenguaje en Cuba“

Hizkuntza: español

  • Ana Isis Valdes Valdes | Universidad de Pinar del Río - Coordinadora de la carrera de Logopedia
17:25 - 17:45

Atsedena

17:45 - 18:20

“Atención al alumnado con Trastornos del Lenguaje y/o aprendizaje en Navarra“

Hizkuntza: español

  • Alicia Ruiz Oria | Consejo Escolar de Navarra - Presidenta
18:20 - 18:55

“Atención al alumnado con Trastornos del Lenguaje y/o aprendizaje en la CAV“

Hizkuntza: euskara

  • Ana Ikazuriaga Muniategi | Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco - Aholkularia
18:55 - 20:20

“Mesa de controversias“

Hizkuntza: español

  • Belen Compains Beaumont | Osasunbidea - Pediatra (Moderatzailea)
  • Isabel Valdunquillo Carlon | Universidad de Salamanca - Profesora
  • Ana Isis Valdes Valdes | Universidad de Pinar del Rio: Hermanos Saiz Montes de Oca - Coordinadora de Logopedia
  • Ana Ikazuriaga Muniategi | Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco - Aholkularia
  • Alicia Ruiz Oria | Consejo Escolar de Navarra - Presidenta

2026-09-19

09:00 - 09:45

“Protocolo en la detección precoz del Trastorno del Lenguaje desde la pediatría de atención primaria“

Hizkuntza: español

  • Anna Gatel | Institut Català de Salut (ICS) - Pediatra de Atención Primaria
09:45 - 10:45

“Hizkuntza ebaluatzeko KGNZ eta LITMUS tresnen erabilera: ikertzaile eta familien hausnarketak / Uso de los instrumentos KGNZ y LITMUS para la evaluación del lenguage: reflexiones de investigadores y familias“

Hizkuntza: euskara

  • Ainhoa Leyaristi Oñederra | UPV/EHU - Ikertzailea
  • Amaia Munarriz Ibarrola | Irakakasle eta Ikertzailea (UPV/EHU)
  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | Irakasle eta Ikertzailea (UPV/EHU)
11:00 - 11:40

“Neuropediatraren garrantzia diagnostikoan / Papel del neuropediatra en el diagnóstico“

Hizkuntza: euskara

Aldibereko itzulpena: gaztelania

  • Itxaso Martí Carrera | HU Donostia - Neuropediatra
11:40 - 12:00

Atsedena

12:00 - 12:40

“Atzerriko haurren (hizkuntza-diagnosia eta) esku-hartzea eta jarraipena / Diagnóstico lingüístico en niños extranjeros, intervención y seguimiento “

Hizkuntza: euskara

Aldibereko itzulpena: gaztelania

  • Jaione Iturbe Zurbano | Gobierno Vasco/Eusko Jaurlaritza - Arduraduna
12:40 - 14:20

“Taller. Intervención en la escuela“

Hizkuntza: español

  • Juan Cruz Ripoll Salceda | Colegio Santa María la Real de Sarriguren - Orientador
14:20 - 14:30

“Conclusiones“

Hizkuntza: euskara

  • Maria José Ezeizabarrena Segurola | UPV/EHU - Irakasle Oso / Profesor Pleno

Zuzendariak

Belen Compains Beaumont

Osasunbidea

Medikuntzan lizentziatua naiz Nafarroako Unibertsitatean, pediatrian espezializatua, BAME bidez, Nafarroako Ospitale Gunean. 32 urtez aritu naiz lehen mailako arretako pediatra lanetan. Nafarroako ELAIA eta GAT elkarteetako bazkide sortzailea, biak profesionalen eta familien arteko sare lanean aritzen direnak garapen gaietan. Haur euskaldun elebidun eta eleaniztunetan hizkuntzaren garapenaren nahasmenduei buruzko 10 udako ikastaroetako zuzendaria izan naiz; lehen hirurak NUPekin, eta hurrengo zazpiak UPV/EHUrekin. Fisioterapia/hidroterapia eta neurogarapenari buruzko 4 ikastaro ere zuzenduak ditut NUPen. Irakasle laguntzailea naiz NUPeko Arreta Goiztiarreko berezko tituluan. Pediatria eta arreta goiztiarreko elkarteetako hainbat kongresu eta bileratan aurkeztu izan ditut komunikazioak. ANPE garapeneko pediatria-taldeko eta SVNP pediatria sozialeko taldeko kidea naiz. Egun, doktorego-tesia prestatzen ari naiz, lehen mailako arretako pediatrak hizkuntza-nahasteen detekzioan, balorazioan eta esku-hartzean duen eginkizunari buruzko

Maria José Ezeizabarrena Segurola

Letren Fakultatea - Facultad de Letras. ELEBILAB (UPV/EHU)

Irakasle Osoa (UPV/EHU). Euskal Filologian Litzentziatua (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg, Alemania). Egun, irakasle eta Ikertzaile dihardu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean, Gasteizen. ELEBILAB (UPV/EHU) Ikertaldeko ikertzaile nagusia da 2016tik. Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan eta baita hizkuntza-garapena hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurrengan ere.

Hizlariak

Belen Compains Beaumont

Osasunbidea

Medikuntzan lizentziatua naiz Nafarroako Unibertsitatean, pediatrian espezializatua, BAME bidez, Nafarroako Ospitale Gunean. 32 urtez aritu naiz lehen mailako arretako pediatra lanetan. Nafarroako ELAIA eta GAT elkarteetako bazkide sortzailea, biak profesionalen eta familien arteko sare lanean aritzen direnak garapen gaietan. Haur euskaldun elebidun eta eleaniztunetan hizkuntzaren garapenaren nahasmenduei buruzko 10 udako ikastaroetako zuzendaria izan naiz; lehen hirurak NUPekin, eta hurrengo zazpiak UPV/EHUrekin. Fisioterapia/hidroterapia eta neurogarapenari buruzko 4 ikastaro ere zuzenduak ditut NUPen. Irakasle laguntzailea naiz NUPeko Arreta Goiztiarreko berezko tituluan. Pediatria eta arreta goiztiarreko elkarteetako hainbat kongresu eta bileratan aurkeztu izan ditut komunikazioak. ANPE garapeneko pediatria-taldeko eta SVNP pediatria sozialeko taldeko kidea naiz. Egun, doktorego-tesia prestatzen ari naiz, lehen mailako arretako pediatrak hizkuntza-nahasteen detekzioan, balorazioan eta esku-hartzean duen eginkizunari buruzko

Maria José Ezeizabarrena Segurola

Letren Fakultatea - Facultad de Letras. ELEBILAB (UPV/EHU)

Irakasle Osoa (UPV/EHU). Euskal Filologian Litzentziatua (UPV/EHU) eta Hizkuntzalaritzan Doktore (U. Hamburg, Alemania). Egun, irakasle eta Ikertzaile dihardu Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean, Gasteizen. ELEBILAB (UPV/EHU) Ikertaldeko ikertzaile nagusia da 2016tik. Ikerketa gaiak: elebitasun goiztiarra; haurren keinuak, hiztegia, gramatika eta fonologia; hizkuntzaren erabilera hizkuntza-ukipen egoeratan eta baita hizkuntza-garapena hizkuntza-nahasmenduak dituzten haurrengan ere.

Anna Gatel

Ana Ikazuriaga Muniategi

Educación Gobierno vasco

Berritzegune Nagusiko Hezkuntza-Laguntzako Berarizko Premien aholkularia Magisteritzan Diplomatua. Pedagogian Lizentziatua. Logopeda.

Jaione Iturbe Zurbano

Berritzegune

Ikasketak: • LH magisteritza (Araba) • PT espezialitatea (Universidad pontificia, Salamanca) • Pedagogia lizentziatura (Universidad Ciencias de la Educación, Salamanca) Lana: • PT eta aholkularia • Berritzeguneko aholkularia, Hizkuntza taldekoa, 18 urte • Bost ikasturte Kulturatekotasun taldean, etorri berriekin lanean, EUSLE programa.

Ainhoa Leyaristi Oñederra

Ingeles Ikasketetako Gradua Euskal Ikasketetako aipamenarekin egin ostean, Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterra (UPV/EHU) egin nuen. Nire Master Amaierako Lanean Hizkuntza-Garapeneko Nahasmendua (gaztelaniaz TEL edo TDL gisa ezagutzen dena) gaztetxo euskaldunetan ikertu nuen eta proiektu honen harira, Euskaltzaindiaren Mintzola 2023 saria jaso nuen. Zenbait hitzaldi eta ikastaro emana naiz gai honen inguruan eta, egun, Hizkuntza-Garapeneko Nahasmendua euskara-gaztelania elebidunetan ardatz, doktoretza tesia egiten ari naiz ELEBILAB ikertaldean (UPV/EHU).

Itxaso Martí Carrera

Osakidetza

Itxaso Martí Carrera es médico especialista en neurología infantil en el Hospital Universitario Donostia. Licenciada en Medicina por la Universidad de Navarra en 1998. Tras realizar la especialidad de Neurología en el Hospital Donostia, realizó la subespecialidad de neurología pediátrica en París, en los Hospitales de Raymond Poincare y Necker Enfants Malades, centrándose principalmente en la patología neuromuscular de la infancia. De vuelta en España, trabajó durante 2 años en el Hospital Marin de Hendaya, como neuróloga de patología neuromuscular y otras enfermedades raras. En 2007 inicia la segunda especialidad en pediatría y desde el 2011 es adjunta en la unidad de neurología infantil del Servicio de pediatría del Hospital Universitario Donostia. Es profesora asociada del departamento de Pediatría de la Universidad del País Vasco desde febrero 2015.

Amaia Munarriz Ibarrola

UPV/EHU

Juan Cruz Ripoll Salceda

Juan Cruz Ripoll es maestro, psicopedagogo y doctor en Educación. Trabaja como orientador educativo en el Colegio Santa María la Real de Sarriguren. Además es profesor visitante en la Universidad de Navarra y socio de la empresa Intralíneas, dedicada al trabajo de la comprensión lectora a través de recursos en línea. Ha publicado varios trabajos de investigación y, especialmente, didácticos sobre intervención escolar en dificultades de aprendizaje o TDAH, siendo destacables los libros “Alumnos distraídos, inquietos e impulsivos (TDAH)” y “Estudiar y hacer la tarea. Alumnos de la ESO, incluso con TDAH” o el artículo “Atención escolar al trastorno por déficit de atención/hiperactividad en las comunidades españolas”, publicado en Revista de Neurología. También realiza una extensa tarea de divulgación a través de sus blogs: “Comprensión lectora basada en evidencias” y “Tratamiento educativo del TDAH”, que mantiene desde hace más de 10 años.

Alicia Ruiz Oria

Ana Isis Valdes Valdes

Isabel Valdunquillo Carlon

Psikologian doktorea, Psikologian eta Pedagogian lizentziatua, Hizkuntzaren Psikologian masterra. Psikologia Klinikoan espezializatua. Osasun-psikologo akreditatua. Salamancako Unibertsitateko Eboluzioaren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko Irakasle Titularra, 2009tik. Doktorego tesia: “Asimetria hemisferikoak eta aldibereko prozesamendu sekuentzialeko estiloak” (USAL). 1987az geroztik, irakaslea da Haur Hezkuntzako eta LHko Maisu Graduko titulazioetan, Entzumena eta Hizkuntza espezialitatean: Garapenaren Neuropsikologia, 0-6 bitarteko Garapenaren Psikologia eta Ikasteko Zailtasunen Psikologia irakasgaietan. Irakaslea Ikasteko Zailtasunak izeneko ikasketa aurreratuetako Masterrean: Ahozko Hizkuntza ikasteko Zailtasun Espezifikoak (USAL, Avila). 2014tik, Ekuadorko Gobernuaren Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako mailetarako Irakaskuntza Gaitasun Aurreratuen Unibertsitate Masterreko online irakaslea (2015-22). Ikertzaile nagusi edo kide neurozientziei, autismoari eta/edo ahozko eta idatzizko hizkuntzaren zailtasunei buruzko 12 ikerketa-proiektutan. SIADOE (Servicio de Intervención y Asesoramiento en Dificultades del Lenguaje Oral y Escrito)-ko zuzendaria (USAL, Ávila) 1995ean sortu zenetik.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-09-18 arte
87,00 EUR
74,00 EUR
61,00 EUR
25,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR
Online zuzenean2026-09-18 arte
87,00 EUR
74,00 EUR
61,00 EUR
25,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR
74,00 EUR

Kokalekua

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

43.24933,1.70249

Lesakako Harriondoa Kultur Etxea

Komentu Kalea 1. Lesaka

Nafarroa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

3 - Osasuna eta ongizatea

Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

Informazio gehiago
3 - Osasuna eta ongizatea

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

10 - Desberdintasunak murriztea

Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.

Informazio gehiago
10 - Desberdintasunak murriztea