More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)
Aukeratutako filtroak aplikatuz ez dira emaitzak aurkitu. Mesedez, aldatu bilaketa irizpideak, bereziki data kontutan izanik. Ondoren eskuragarri ditugun Ikastaroak.

Uztaila 2019

18.Uzt - 19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Adimen eta garapen desgaitasuna duten pertsonek laguntzak eta plan pertsonalak behar dituzte, kalitatezko bizi proiektuak aurrera eramateko. Laguntza horiek zentro espezializatuetan ematen dira askotan, eta batzuetan, testuinguru naturaletan; hots, pertsonek bizi, jolasten, ikasten edo lan egiten duten lekuetan. Ikastaro honek testuinguru naturaletan emandako laguntza aukeretako bat eman nahi du ezagutzera.

H26-19
Ikastaroa
18.Uzt - 19.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak.

E08-19
Ikastaroa
19.Uzt
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Lurralde historikoetako eskudun erakundeek esleituta daukate beren lurraldearen barruan zerga-araubidea eduki, ezarri eta erregulatzeko gaitasuna, eta foru-aldundiei dagokie beren zerga-sistema osatzen duten tributuak ordainaraztea, likidatzea, ikuskatzea, berrikustea eta biltzea.

Hala ere, lurralde historikoen erakundeen artean koordinatzea, zergak harmonizatzea eta lankidetzan aritzea da Euskadiko zerga-sistemaren printzipio bereizi orokorretako bat, eta Autonomia Estatutuan nahiz Ekonomia Itunean dago jasota.

E07-19
Ikastaroa
19.Uzt
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
21.Uzt - 26.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Solido egoerako egitura gero eta txikiago, hobeto diseinatu eta kontrolaturikoak arlo kuantikora iristen ari dira eta teknologiarekin eta informazioaren prozesatzearekin loturiko promesa eta erronka berriak dakartzate berekin, baita goraka doan industria bat ere.

Z15-19
Kongresua
21.Uzt - 26.Uzt
Validez académica: 50 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa
22.Uzt - 23.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Immunoterapia, terapia biologikoa ere deitua, gaixotasun bati aurre egiteko organismoaren defentsa naturalak estimulatzen dituen tratamendua da.

O15-19
Ikastaroa
22.Uzt - 23.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 23.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Artea ezin daiteke bereizi zientziatik, nahiz eta oraindik arrakala handia dagoen giza adimenaren bi adierazpide horiei ekiteko orduan. Egungo gizarte teknologikoan, oso presente egoten jarraitzen du bi kulturen arteko bereizketak: humanistikoa eta zientifikoa (letrak eta zientziak), eta urriak dira bien arteko zubiak. Gizartearen zati handi batentzat, zientzia ez da kulturaz ulertzen den horren barnean sartzen.

Z16-19
Ikastaroa
22.Uzt - 23.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 24.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Gizateria gisa, erronka handiei egin behar diegu aurre: petrolioaren amaiera, klima aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, behin eta berriro urratutako Giza Eskubideak… Sistemaren krisia da, gizarte eta ekonomia ereduarena.

M05-19
Tailerra
22.Uzt - 24.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 26.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Munduan gaztelaniaren irakaskuntzan diharduten profesionalak topatuko dira, eta gaztelaniaren egoera linguistikoa, sozioekonomikoa, historikoa edo soziokulturala, teknologia berriak eta ikerketak izango dira hizpide.

L05-19
Kongresua
22.Uzt - 26.Uzt
Validez académica: 50 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 24.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikastaro honek hiru erpin izango ditu. Batetik,  UPV/EHU Unibertsitateko irakasleak didaktika ezberdinetan generoa nola txertatu arituko dira teoria, esperientziak nahiz bibliografia medio. Bigarrenik, eskoletara hurbilduko gara eta ikusiko da gela barruan hezkidetza nola landu daitekeen. Hirugarrenik, gelatik at Lehen Hezkuntzako nahiz DBHko ikasleek sare sozialetan, tbn, nahiz interneten ikusten duten iruditegiari darion indarkeria mediatikoa eta entzuten dituzten trap nahiz reggaeton letrak eskaintzen duten narratiba sexista aztertuko da.

H27-19
Ikastaroa
22.Uzt - 24.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: euskara
22.Uzt - 24.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Hiru eguneko tailer honek literatura sorkuntzara hurbiltzeko saio bat proposatzen du, testu propioen elaborazioan oinarritutako sorkuntza edo inspirazioa baino gehiago, ikasleen ezagutzak eta antolakuntza lehenesten dituen sistema baten bidez. Idazle gisa eta literatura sorkuntzako ikastaroen zuzendari gisa urte askoan metatu dudan esperientziak erakutsi dit idazle berriaren arazoa ez dela ideien falta, beste honako hau baizik: ideien egituraketa, literatura sinesmen faltsuak eta guztiz ezagutzen ez den erronka batek sortzen duen beldurra.

L04-19
Tailerra
22.Uzt - 24.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 24.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

XXI. mendearen bigarren hamarkadan, Gerontologiaren desafioek adineko pertsonen arreta eta esku hartzea aldatuko dituzte urte gutxiren buruan. Hitz gutxitan azaltzeko, alde batetik, bizi itxaropena luzatzea aldaketak eragiten ari da bizi zikloan bertan, eta konplexuagoa egiten ari da ‘zahartzaroa’ deitzen dugun etapa; kasu askotan, 20-25 urte baino gehiago irauten hasi da, eta elkarrekin bizi dira osasun, trebetasun, helburu, behar… desberdinak dituzten “gurasoak eta seme-alabak".

G19-19
Ikastaroa
22.Uzt - 24.Uzt
Validez académica: 30 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Ikastaroaren xedea da egurraren erabilera indartzea era guztietako eraikuntza eta garapen arkitektonikoetan, jasangarritasun irizpideetan oinarrituta. Atal teorikoa eta praktikoa ditu, eta mahai inguru bat egingo da bukaeran, eztabaida piztu eta ikasleen parte hartzea sustatzeko.

A02-19
Jardunaldi profesionala
22.Uzt
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
29.Uzt - 30.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Aurrerapen teknologikoak delitu mota berriak sortu ditu. Sare sozialak sarri erabiltzen dituen edozein pertsonak paira baditzake ere, arrisku handiagoa dute ahulagoak diren kolektibo jakin batzuek: hala nola genero indarkeriaren biktimak diren emakumeek edo garapen fisiko eta mentalean dauden adingabeek.

D09-19
Ikastaroa
29.Uzt - 30.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
29.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Pelbis zoruaren muskulatura indartzeari buruzko aurrez aurreko tailer teoriko-praktikoa, helburua duena gernu ihesa prebenitu, tratatu eta arintzea. 

O16-19
Tailerra
29.Uzt
Validez académica: 10 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
29.Uzt - 30.Uzt
Últimas plazas
Agotado
Fecha pasada

Beste batzuek erabakitzen dutena izango naiz, edo nik erabakiko dut?

Nik argi daukat. Eta gainerakoek?

“Gizarte osoak bermatu behar du emakumeek eta neskek beren eskubideak libreki eta berdintasunez erabiltzeko aukera izatea”: Euskadi-Basque Country 2030eko Agendaren garapen jasangarriaren 5. helburua duzu hori.

G25-19
Tailerra
29.Uzt - 30.Uzt
Validez académica: 20 horas
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Orriak

Orriak