Bilatzailea
More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)

Apirila 2019

29.Api - 07.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

La investigación es una herramienta esencial para las y los profesionales sanitarios. Para poder llevar a cabo estudios en humanos es indispensable una buena formación y conocer las herramientas básicas de la ética en la investigación.

@22-19
Online ikastaroa
29.Api - 07.Eka
Balio akademikoa: 30 ordu

Ekaina 2019

17.Eka - 18.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Droga kontsumoa egungo gizartean presente dago pertsonen bizitzan eraginez. Tailer honen bitartez drogamenpekonasuna eta beste adikzioen inguruko informazio espezializatua hedatu nahi da baita arlo honetan esku-hartzeko gaitasunak garatu ere. Adikzioen eremuan ezagutzan oinarritutako estrategiak burutzea du helburutzat.

O01-19
Tailerra
17.Eka - 18.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Ikastaroaren hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira aldiriko itzulpenik GABE
17.Eka - 19.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Matrikula prezioan sartuta daude;

  • Donostiatik Donibane Lohitzunera autobusa lehen egunean
  • Alojamendua, gosari, bazkari eta afariak ibilbidean zehar
  • Programan azaltzen diren ekintzak (Albaolara sarrera, itsasontzien txartelak, e.a.)

Arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Bakoitzak bere motxila eraman beharko du behar izango dituen gauzekin.

O03-19
Ikastaroa
17.Eka - 19.Eka
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
19.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Duela zenbait urtetik hona ikusten ari gara nabarmen ari direla igotzen psikiatria “txiki” edo “arruntaren” esparruko patologiengatiko bajak, hau da, honako prozesu hauengatikoak: estresa, egokitze nahasmendua, antsietate-depresio sindromea, antsietate orokortua…

Halako pazienteak artatzeko zailtasuna ez da horrenbeste teknikoa edo fisikoa, baizik eta pertsonaren bizitza egoerarekin eta horrek eragiten dizkion sentimenduei eta beldurrei aurre egiteko moduarekin loturiko balioespena egitea.

O02-19
Ikastaroa
19.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka - 21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Saiakuntza klinikoa produktu, substantzia, medikamentu, eta diagnostiko edo terapia teknika baten ebaluazio esperimentala egiteko ezinbesteko ikerketa tresna da, eta helburu du gizakiei aplikatzerakoan duen eraginkortasuna eta segurtasuna balioestea. Saiakuntza klinikoen oinarrizko alderdietan sakonduko dugu (motak, helburuak, esku hartzearen araberako sailkapena eta azterketaren xedea), eta saiakuntza kliniko baten bizi zikloko etapen berri emango dugu, ziklo hori zazpi urratsetan egituratuta, zeinetan osasun arlokoak diren eta ez diren eragileek parte hartzen duten.

O07-19
Ikastaroa
20.Eka - 21.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak egunerokoan erasoak jasaten dituzten eta halako gatazkak nola kudeatu ezagutu nahi duten profesionalen eskaerei heldu eta erantzuna eman nahi die; bereziki medikuek eta zuzenean pertsonekin lan egiten duten profesionalek eginikoak.

Egoera horiek estres emozionala eragiten diete profesionalei, eta horregatik sortzen zaie hura eragiten duten egoerak kudeatzen lagunduko dieten teknikak eta komunikazio trebetasunak ezagutzeko beharra, baita erasoak berak berekin dakarren karga emozionalak kudeatzekoak ere.

O04-19
Tailerra
20.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka - 21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Hiru dira 4.0 industriak osasun sisteman dituen oinarri nagusiak: 3D inprimaketa, errealitate birtual areagotua eta big data.

O05-19
Ikastaroa
20.Eka - 21.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
20.Eka - 21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Zahartzea, zaratekiko esposizioa, ototoxikoen erabilera, zenbait sortzetiko anomalia edo bestelako anomalia etiologiko direla eta, entzumenaren galera edo hipoakusia da gure gizarteko gaixotasun nagusietako bat. Gaixotasun horrek eragindako ondorio sozioekonomikoek ezgaitasun eta kostu handiak sortzen dituzte. Otorrinolaringologia Eskola honetan entzumen nahasmenduen tratamenduen egungo egoerari helduko diogu.

O06-19
Eskola
20.Eka - 21.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
21.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gaixotasun Autoimmune Sistemikoak erronka handia dira oraindik ere medikuentzat, haien konplexutasuna, aldakortasun klinikoa eta pazienteen (horietako asko emakume gazteak) bizitzan izan dezaketen balizko inpaktua dela eta.

Azken lau urteetan, Gurutzetako eta Bordeleko Unibertsitate Ospitaleetako Gaixotasun Autoimmuneen Unitateek lankidetza klinikoko eta ikerketarako programak ezarri dituzten; horien barruan biltzen dira Lupus-Gurutzeta eta Lupus-Bordele baterako ikerketa taldeak, eta urtero Baionan egiten diren lupusari buruzko Euskal Herriko mintegiak.

O08-19
Ikastaroa
21.Eka
Balio akademikoa: 10 ordu
Jarduera ingelesez izango da aldibereko itzulpenik GABE
24.Eka - 25.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Azken urteetan, hainbat kolektibo eta zerbitzu psikiatrikoak jaso dituzten pertsona (izandako esperientzian oinarrituta) osasun zerbitzuetan ahotsa izatea aldarrikatzen ari dira, eta/edo zerbitzu horietatik kanpoko ekimenak sortzen. Ikastaro honen helburua gizarteari, oro har, eta bereziki unibertsitateko kideei eta profesionalei estatu mailako zenbait proiektu hurbiltzea da, buruko osasuneko ahalduntze eta autozaintza estrategiak diren aldetik.

O09-19
Ikastaroa
24.Eka - 25.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
24.Eka - 25.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Neolitoan, giza espeziea leku jakin batean kokatzera eta nekazaritza garatzera igaro zen, eta, ondorioz, etxebizitza izan zen konpondu beharreko lehen arazoetako bat. Gertaera historiko horretatik abiatuta, eraikuntzako teknikak, arkitekturari bidea emango ziotenak, pixkanaka eboluzionatuz joan dira, espazio horietan bizi diren pertsonentzat gero eta osasun baldintza eta erosotasun handiagoa lortu arte diseinuak, eraginkortasuna eta bizigarritasuna hobetzeko.

A01-19
Ikastaroa
24.Eka - 25.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
24.Eka - 26.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ikastaro hau pertsona guztiei irekita dago, haien maila teknikoa edozein dela ere (gurasoak, profesionalak, senideak edo gaian interesa duten pertsonak), eta neurogarapeneko nahasmenduei buruzko prestakuntza eskaintzea du helburu, eta, bereziki, egin diren aurrerabide berrienei buruzkoa: azken belaunaldiko esku hartzeak, neuropsikologia, gelako aniztasunarekin loturiko esku hartzeak, hezkuntzako metodologia berriak, eta abar.

O10-19
Ikastaroa
24.Eka - 26.Eka
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
26.Eka - 28.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Genetikari buruzko jakintzak direla eta, terapia onkologikoak erabateko aldaketa jasan du azken urteetan; horri esker, albo ondorio gutxiago dituzten farmako gero eta hautakor eta eraginkorragoak ari dira diseinatzen. Farmako horiei esker ohiko terapiekin pronostiko kaskarra zuten pazienteei itxaropen berriak eskain dakizkieke.

O11-19
Eskola
26.Eka - 28.Eka
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Uztaila 2019

04.Uzt - 05.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Munduko Osasun Erakundeak 1999 urtean Suizidioaren Prebentziorako Programa landu zuen. Mundu mailan heriotza mota honek zuen eragina kontuan hartuz, ikerketa batzuetan oinarritako ondorio eta ebidentzia enpirikoak jasotzen zituzten hainbat dokumentu landu zituzten adituek. Era berean, hainbat arlotan (hezkuntza, osasuna, hedabideak …) suizidio prebenitzeko gomendio eraginkorrak eman zituzten.

O12-19
Ikastaroa
04.Uzt - 05.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
08.Uzt - 09.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Minbizi mota ezberdinen intzidentziak goranzko joera bat du. Minbizi mota desberdinez ari gara, ez baitugu minbizia gaixotasun bakartzat jo behar; aldiz, minbizi bakoitza entitate bereizitzat jo behar dugu, jakinda haietako asko sendatzea edo kronifikatzea lortzen dela.

O13-19
Ikastaroa
08.Uzt - 09.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Orriak