Bilatzailea
More information?
(zikloa bilatzeko edizioa aukeratu behar da)

Ekaina 2019

12.Eka - 14.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Energia modu ideala biltegiratu, garraiatu, banatu eta erabil daitekeena da, eta elektrizitatea asko hurbiltzen zaio ideal horri. Egungo elektrizitate ekoizpenak ingurumenean eragina duten prozesu fisiko eta kimiko kontsolidatuak ditu oinarri, eta beraz, berotegi efektuko gas ugari ekoizten dituztenak, eta gainera, berriztagarriak ez diren zenbait baliabide natural ere murrizten dituztenak.

Z03-19
Kongresua
12.Eka - 14.Eka
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa
24.Eka - 25.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Neolitoan, giza espeziea leku jakin batean kokatzera eta nekazaritza garatzera igaro zen, eta, ondorioz, etxebizitza izan zen konpondu beharreko lehen arazoetako bat. Gertaera historiko horretatik abiatuta, eraikuntzako teknikak, arkitekturari bidea emango ziotenak, pixkanaka eboluzionatuz joan dira, espazio horietan bizi diren pertsonentzat gero eta osasun baldintza eta erosotasun handiagoa lortu arte diseinuak, eraginkortasuna eta bizigarritasuna hobetzeko.

A01-19
Ikastaroa
24.Eka - 25.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
25.Eka - 26.Eka
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Klima aldaketa XXI. mendeko gizartearen desafio handienetako bat da, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik. Klimari buruzko Pariseko Akordioan, mundu osoko gobernuek aitortzen dute beharrezkoa dela lehenbailehen ekitea munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2ºC-tik behera mantentzeko, eta lanean jarraitzeko beharra azpimarratzen dute, igoera ez dadin izan 1,5ºC baino handiagoa.

M02-19
Ikastaroa
25.Eka - 26.Eka
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Uztaila 2019

02.Uzt - 03.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Geologia gizartearen beharrei erantzuteko balio duen oinarrizko zientzia bat da, eta eragin zuzen eta erabatekoa du gure bizitzan (www.geologia.eus). Bi egunetan zehar, zientzia honi buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie ikasleei, leku oso berezi batean egingo diren tailer praktikoen bidez: zehazki, Getxoko Ereagako kaian dauden Punta Begoña Galeriak, XX. mende hasierako Bizkaiko eta Euskadiko eraikuntza bereizgarrienetako bat.

Z10-19
Tailerra
02.Uzt - 03.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
03.Uzt - 05.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gizakiak lurraldea eraldatu eta paisaia moldeatu izan du antzinatik, bere premien arabera. Ostera, orain dela hamarka batzuk geroztik, eraldaketa horiek eta lurzoruaren okupazioak nahasmen handiak eragin dituzte, bai lurraldearen dinamika naturaletan eta antropikoetan, bai produkzio eta kontsumo ereduan.

M03-19
Ikastaroa
03.Uzt - 05.Uzt
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
04.Uzt - 05.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ingurumen degradazio globala eta desberdintasun sozial globala gure garaiko bi arazo garrantzitsuenetarikoak dira. Berokuntza globalaren desafio erraldoiak berekin dakar paradigma aldaketa, eta Europakoa bezalako gizarte aurreratuek erronka horri ekin behar diote. Horretarako, aurre egin behar diegu ekonomia, ingurumen eta gizarte jasangarritasunaren egungo desafioei, eta eragile guztiak euren rola ezbaian jartzera behartzen ditu horrek.

G15-19
Ikastaroa
04.Uzt - 05.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
05.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Modak, fenomeno aktibo, heterogeneo eta erlazionala den einean, gizarte, kultura nahiz ekonomiarekin konbergentziak eratzen ditu. Hortaz, etikarekin zerikusia duten auziak planteatzen ditu bere katebegi guztietan: diseinuan, ekoizpenean, merkaturatzean, komunikazioan nahiz kontserbazioan.

E06-19
Eskola
05.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
08.Uzt - 10.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Aurten 2010eko uztailean hasi zen BC3-UPV/EHU Summer School on Climate Change delakoaren 10. edizioa egingo dugu. Lehenengo aldi hartan nazioarteko komunitatea Kyotoko Protokoloaren oinordeko izango zen akordio baten bila zebilen, 2009an proposaturiko Kopenhageko akordio ez loteslearen ostean. Ordutik, Udako Eskolak gai sorta zabala estali du, diziplina arteko ikuspegi batetik, eta hurbiletik jarraitu die klima aldaketari buruzko nazioarteko negoziazioei.

M04-19
Eskola
08.Uzt - 10.Uzt
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: ingelesa
18.Uzt - 19.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Bakterio multirresistenteek eragindako infekzioak Osasun Publikorako mehatxu larrienetakoak dira, bai eragin ditzaketen heriotzengatik, bai ekar ditzaketen gastuagatik. Dena den, antibiotikoekiko erresistentziaren hedapenak ingurumenean du bere jatorria, hau da, landa eta hiri-ingurunetan, bere ondorio larrienak eremu klinikoetan jasaten diren arren. Egoera honek erronka bat plazaratzen du: eragina duten agertoki guztiak integratzea, hala nola nekazaritza, abeltzaintza eta hiri-ingurumenak.

Z14-19
Ikastaroa
18.Uzt - 19.Uzt
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Ikastaroaren xedea da egurraren erabilera indartzea era guztietako eraikuntza eta garapen arkitektonikoetan, jasangarritasun irizpideetan oinarrituta. Atal teorikoa eta praktikoa ditu, eta mahai inguru bat egingo da bukaeran, eztabaida piztu eta ikasleen parte hartzea sustatzeko.

A02-19
Jardunaldi profesionala
22.Uzt
Balio akademikoa: 10 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
22.Uzt - 24.Uzt
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Gizateria gisa, erronka handiei egin behar diegu aurre: petrolioaren amaiera, klima aldaketa, prekarietatea, eskuin muturren gorakada, indarkeria matxistak, behin eta berriro urratutako Giza Eskubideak… Sistemaren krisia da, gizarte eta ekonomia ereduarena.

M05-19
Tailerra
22.Uzt - 24.Uzt
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania

Iraila 2019

04.Ira - 05.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Lurraldeen kudeaketan, egungo desafioetako bat da aztertzea zer gaitasun duten lurraldeek krisi baten ondorioei aurre egin eta denbora tarte labur batean lehengoratzeko. Lurraldeen erresilientzia gaitasuna esaten zaio horri.

Hainbat nazioarteko erakundek, hondamendi arriskuak kudeatzeko Nazio Batuen Bulegoak (UNISDR) besteak beste, hondamendi naturalen, giza jardueren edo teknologiaren eraginez lurraldeek jasan ditzaketen inpaktu larriez ohartarazi dituzte munduko herrialde guztiak.

M06-19
Ikastaroa
04.Ira - 05.Ira
Balio akademikoa: 20 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
09.Ira - 11.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

La Escasez Hídrica y la Desertificación son materias íntimamente ligadas que aparecen en lugares prioritarios de todas las agendas internacionales. Este Curso de Verano aborda, desde diferentes perspectivas, el sector del Agua y el problema de la desertificación bajo la esfera de un Cambio Global que añade incertidumbre y recrudece la competencia por los recursos naturales.

M07-19
Ikastaroa
09.Ira - 11.Ira
Balio akademikoa: 30 ordu
Jardueraren hizkuntz ofiziala: gaztelania
11.Ira - 13.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Eraginkortasun Energetikoa eta Jasangarritasunaren inguruko Arkitektura eta Hirigintzaren 10. Biltzar Europarrak (EESAP 10), eta Eraikuntza Aurreratuen Hirugarren Biltzar Internazionalak (CICA 3) Trantsizio edo Iragatearen gaia landuko dute. Aurreko bederatzi edizioetan, eraikuntzaren munduaren inguruan suspertzen ari diren gaiak landu dira.

A04-19
Kongresua
11.Ira - 13.Ira
Balio akademikoa: 30 ordu
12.Ira - 13.Ira
Azken lekuak
Agortuta
Data gaindituta

Honako hau Campus Ocean egitasmoak antolatzen duen mugaz gaindiko bigarren Uda Ikastaroa da, Bordeleko Unibertsitateak eta UPV/EHUk beren bikaintasun ekimenen bidez (IdEx Bordeaux eta Euskampus) bultzatzen duten Bordeaux-Euskampus campusaren proiektu estrategikoetako bat.  

M08-19
Ikastaroa
12.Ira - 13.Ira
Balio akademikoa: 20 ordu
Ikastaroaren hizkuntza ofizialak gaztelania eta frantsesa dira. Itzulpen zerbitzua egongo da ikastaroa bi hizkuntzetan jarraitu ahal izateko

Orriak