Doako jarduera
Uda ikastaroa

2030eko agendarako erronkak eta indarguneak: "Hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte-mugimenduen eginkizuna"

Ira. 15 - 15. Ira, 2021 Kod. G28-21

Azalpena

Eusko Jaurlaritzaren ustez, 2030 Agenda aukera bat da Euskadirentzat, bat datorrelako guztiz bere lehentasunekin: pertsona guztientzako funtsezko zerbitzuak bermatuko dituen giza garapena, eta kalitate handiagoko enplegu aukerak sortuko dituen hazkunde jasangarria. Horixe da Euskadiko hazkunde eta gizarte ongizate eredua.

Hori horrela, uda ikastaro honen hirugarren edizioak Agendaren ezarpen arrakastatsuen adibideak aztertu nahi ditu, hirugarren sektorearen, elkarteen eta gizarte mugimenduen ikuspegitik. Halaber, gizarte gisa ditugun oztopoak ere aztertu nahi ditu, herritarrek gehiago parte har dezaten garapenean. Zehazki, galdera hauei erantzuten saiatuko da: Zer oinarriren gainean artikula daiteke kontratu sozial bat GJHekin Euskadin? Euskadi con los ODS? Zer ekarpen egin diezaioke horri gizarte zibilak?

Helburua da hainbat eragilek 2030 Agendan duten inplikazio maila azaltzea: eragile ez-tradizionalek, elkarteek, hirugarren sektore sozialak eta lankidetzakoak, gizarte ekonomiaren sektoreak, gizarte mugimenduek eta abarrek.

Aurrekariak

Eusko Jaurlaritzak, UPV/EHUren uda ikastaroen 2019ko eta 2020ko edizioetan, bi ikastaro antolatu ditu 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan. 2021eko irailean egingo den hirugarren ikasturte honen bidez, uda eskola izenekoa osatuko da. 2019ko lehen edizioan, Gasteizen egin zena, Euskal Administrazio Publikoko teknikariak izan ziren xede publikoa, "Gure politika publikoak eraginkorrago egitea" izenburupean, eta landutako gaiak izan ziren GJHak ezartzean erakunde eta sozietate publikoek duten rolari loturikoak.

Eskolaren bigarren edizioa Bizkaian egin zen, 2020an, eta garapen jasangarriari eta enpresetan aplikatutako GJHei buruzkoa izan zen. Kasuen bidez, agerian utzi ziren 2030 Agendak euskal enpresentzat dituen aukerak eta horiek lortzeko beharrezkoak diren aliantzak.

2021eko edizio honetan, 2030 Agendari buruzko kontratu sozial baten ideia aztertu/eztabaidatuko da, hirugarren sektoreak eta euskal elkarte sareak kontratu horren lorpenean duten zeregina, gure lurraldean Agenda ezartzeko herritarren parte hartzearen eta zabalkundearen bidez.

Hirugarren sektore soziala eta elkarteen esparrua Hirugarren sektoreko erakundeak, elkarteen esparrua eta gizarte zibil antolatua funtsezko eragileak dira gizarte errealitatearen arazo berriei erantzuteko. 2030 Agendaren lehentasunen euskal programan definitutako erronka berriek bi aukera arlo erakusten dituzte, eta horietan hirugarren sektore sozialak eta elkarteen esparruak funtsezko rola betetzen dute: gizarte inplikazioa 2030 Agendan eta GJHen kudeaketa proaktiboa.

GJHek bultzatzen duten eraldaketak inplikazio sozial handiagoa eskatzen du; eta azterketa horrek 2030 Agendaren esanahiaren dibulgazioa hobetzea dakar, GJHek ordezkatzen duten eraldaketan gizarteratze mekanismoak antolatu ahal izateko.

Ildo horretan, Hirugarren Sektore Sozialak eta haren entitateek zeregin garrantzitsua eta aktiboa dute gaur egun GJHak lortzeko, hainbat roletatik; eragile eraldatzaile gisa, gizartearen parte hartzearen eta sentsibilizazioaren katalizatzaile gisa, eta proiektu eta proposamen berritzaile berrien motor gisa.

Irakurri gehiago

Helburuak

Helburu nagusiak:

  • Adostasunak identifikatzea 2030 Agendan oinarritutako kontratu sozial berri baterako.
  • Gizarte erakundeen eta gizarte zibil antolatuaren ekarpenak definitzea.
  • Ekarpena egitea gizarte erakundeen eta gizarte zibilaren indartzeari, protagonismo handiagoa har dezaten

 

Bigarren mailako helburuak:

  • Gizarte erakundeetan erabiltzen diren estrategiak eta esperientziak ezagutaraztea, parte hartzaileek haien edukiak eta diskurtsoa txertatzeko beren zereginetan.
  • Gogoeta egitea euskal elkarteekin eta hirugarren sektore sozialarekin 2030 Agendaren erronkei eta aukerei buruz, ekintzarako hamarkada delakoari dagokionez.
  • Politikak diseinatu eta exekutatzeko kontraste eta proiekzio lana, hirugarren sektore sozialaren, elkarteen esparruaren eta gizarte zibileko erakundeen ikuspegitik.

Garatutako gaitasunak: Amaitzean, parte hartzaileak gai izango dira:

  • Gehiago jakiteko 2030 Agendaren alorreko adostasun sozialari buruz.
  • Xehetasunez ezagutzeko 2030 Agendaren efektu eraldatzailea.
  • 2030 Agendak Euskadiko hirugarren sektore sozialarentzat, elkarteen esparruarentzat eta gizarte zibilarentzat dituen aukerak ezagutzeko.
  • Agenda hobeto ulertzeko eta harekin gehiago inplikatzeko.
  • 2030 Agenda elkarteen eta hirugarren sektorearen politikak eta estrategiak hobetzeko tresna gisa erabiltzeko, politika eta estrategia horien koherentzia hobetuta; baita beste jarduera sektore batzuekin sarean eginiko lana eta zeharkakoa sustatzeko ere.
Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Agenda 2030

Programa

2021-09-15

09:15 - 09:30

Registro

09:30 - 09:45

“Inauguración del curso y representación institucional“

  • Guillermo Quindós | UPV/EHU - Vicerrector de Desarrollo Científico-social y Transferencia
09:45 - 10:15

“Propuesta de contrato social en el Programa Vasco de Prioridades de la Agenda 2030“

  • Jonan Fernandez | Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco - Secretario General de Transición Social y Agenda 2030
10:15 - 11:30

“Los ODS, proyecto ético de corresponsabilidad solidaria“

  • Adela Cortina | Universidad de Valencia - Catedrática de Ética y Filosofía Política
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 14:00

LOS DIFERENTES ROLES DEL TERCER SECTOR EN LA AGENDA 2030

 

“Rol del tercer sector de Cooperación“

  • Gonzalo Fanjul | ISGlobal - Policy Director
  • Arantza Acha | Coordinadora de ONGD de Euskadi - Grupo de trabajo ODS
 

“Rol del tercer sector con orientación mercantil “

  • Emili Villaescusa | Confederación Empresarial Española de la Economía Social - CEPES
  • Maite Corres | Red Vasca de Economía Social - EGES
  • Javier Muñecas | Red Vasca de Economía Social - EGES
 

“Rol del tercer sector de acción social“

  • Mikel Barturen | Red de entidades del tercer sector de Euskadi-Sareen Sarea
14:00 - 15:30

Pausa - almuerzo

15:30 - 16:30

“Guía de los ODS para las organizaciones del tercer sector“

  • Angélica Medina | Fundación Vicente Ferrer
16:30 - 17:45

EUSKADI: EXPERIENCIAS PRÁCTICAS

 

“Caso 1 - Bherria, espacio de encuentro y trabajo para fortalecer procesos de activación ciudadana en Euskadi.“

  • Marian Olabarrieta | Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco - Dirección de Servicios Sociales
 

“Caso 2 - Alianza Alavesa por el Desarrollo Sostenible 2030. LAIA eskola, escuela para la igualdad y el empoderamiento de las mujeres de Álava“

  • Ainhoa Campo | Arabako Foru Aldundia
 

“Caso 3 - Etorkizuna Eraikiz, iniciativa para responder a los retos de Gipuzkoa en colaboración con la sociedad“

  • Sebastian Zurutuza | Gipuzkoako Foru Aldundia
17:45 - 18:00

RESUMEN DE LA JORNADA Y CLAUSURA

Zuzendariak

Jonan Fernandez

Secretario General de Transición Social y Agenda 2030

Jonan Fernandez Erdozia nació en 1962 en Tolosa, Gipuzkoa. Desde enero de 2021, es Secretario General Transición Social y Agenda 2030 del Gobierno Vasco. De enero de 2013 hasta 2020 fue Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación. Ha publicado los siguientes libros: Ser humano en los conflictos. Una reflexión ética tras una vivencia directa en el conflicto vasco. Alianza Editorial. Madrid (2006); Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos. Alianza Editorial. Madrid (2008); Educar en ser persona. Ocho aprendizajes. Baketik. Oñati (2010). Ni tanto ni tan poco. Erein Argitaletxea. Donostia / San Sebastián (2013).

Hizlariak

Arantza Acha

Unesco Etxea

Licenciada en Biología por la Universidad del País Vasco y tiene un Máster en Conservación y Desarrollo Rural por la Universidad de Kent (Reino Unido). Ha trabajado durante 7 años con la Unidad de Ciencias Ambientales de la Oficina de la UNESCO en Indonesia, dos años como beneficiaria del programa de becas de UNESCO Etxea y Gobierno Vasco y posteriormente como consultora. Su trabajo se centró en promover el desarrollo sostenible en Indonesia, Timor Oriental, Filipinas y Vietnam. Para ello ha trabajado en programas de ecoturismo, formación, lucha contra el cambio climático y promoción cultural, colaborando estrechamente con gobiernos naciones y locales, comunidades locales, expertos y científicos, diversas agencias de la ONU y organizaciones de la sociedad civil. Desde el año 2014 Arantza es la directora de UNESCO Etxea, el Centro UNESCO del País Vasco, que trabaja en los ámbitos de la sostenibilidad, la educación, la cultura y los derechos humanos en el País Vasco.

Mikel Barturen

Kazetaritzan doktorea da (EHU). 2002an argitaratu zuen tesia prentsa sozialaren eta etxerik gabeko pertsonen inguruan; errealitate sozial horrekin lotura izan du laurogeiko hamarkadatik. 2003 eta 2015 artean, RAIS Euskadi elkartearen koordinatzailea izan da. Erakunde horrek gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden pertsonekin lan egiten du. Aldi horretan, gainera, RAIS Fundazioaren Patronatuan, EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordean eta BesteBi egoitza-inklusioaren aldeko plataforman ere parte hartu du. 2015eko uztailetik Sareen Sareako koordinatzailea da.

Ainhoa Campo

Maite Corres

KONFEKOOP CONFEDERACIÓN DE COOPERATIVAS DE EUSKADI

Adela Cortina

Gonzalo Fanjul

Gonzalo Fanjul es investigador y activista contra la pobreza. Actualmente dirige el área de análisis de políticas de ISGlobal e impulsa la Fundación porCausa (periodismo e investigación contra la pobreza). Es investigador asociado para migraciones del Overseas Development Institute (ODI) de Londres. En 2018 se convirtió en fellow de la red de emprendedores sociales Ashoka. Colabora habitualmente con medios de comunicación escritos y audiovisuales, y es autor y coeditor del blog de El País 3.500 Millones, que recibió el premio FAO 2012.

Jonan Fernandez

Secretario General de Transición Social y Agenda 2030

Jonan Fernandez Erdozia nació en 1962 en Tolosa, Gipuzkoa. Desde enero de 2021, es Secretario General Transición Social y Agenda 2030 del Gobierno Vasco. De enero de 2013 hasta 2020 fue Secretario General de Derechos Humanos, Convivencia y Cooperación. Ha publicado los siguientes libros: Ser humano en los conflictos. Una reflexión ética tras una vivencia directa en el conflicto vasco. Alianza Editorial. Madrid (2006); Vivir y convivir. Cuatro aprendizajes básicos. Alianza Editorial. Madrid (2008); Educar en ser persona. Ocho aprendizajes. Baketik. Oñati (2010). Ni tanto ni tan poco. Erein Argitaletxea. Donostia / San Sebastián (2013).

Angélica Medina

Fundación Vicente Ferrer

ADEko lizentziaduna eta Enpresa Zuzendaritzako Masterra, Enpresa Institutuan. 15 urtetik gorako esperientzia lantaldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan hainbat sektore eta eremutan: finantza-sektorean, negozio-aholkularitzan eta garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntzan (EpDCG). Madrilgo Erkidegoko Vicente Ferrer Fundazioaren (FVF) boluntario-taldearen eta sentsibilizazio- eta EpDCG jardueren koordinazioaren eta exekuzioaren arduraduna azken 5 urteetan. Ekintza eta helburu nagusien artean, Agenda 2030 eta ODS-GJHak ezagutaraztea dago, eragile guztien parte-hartzea sustatuz, garapen integrala, holistikoa eta iraunkorra lortzeko; sentsibilizazio-ekintzak sustatzea; EpDCG jarduerak koordinatzea eta gauzatzea hainbat gunetan, parte-hartze aktiboa eta ekintza eraldatzailea sustatzeko; eta FVFren hezkuntza-programak koordinatzea eta ezartzea hezkuntza formaleko zentroetan.

Javier Muñecas

EGAB

Gaur egun, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko (EGAB) presidentea da. Aurretik, 5 urtez, 2004tik 2010era, erakundeko idazkari nagusia izan zen. Bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena ASLE enpresa-elkartean egin du, Euskadiko Lan Sozietateen eta Enpresa Partaidetuen ordezkari den enpresa-elkartea baita. ASLEn, batik bat, arlo juridikoaren koordinazio-funtzioa garatu du, eta, horren bidez, lan-sozietate ugari sortzea bultzatu du, bai ekintzailetza kolektiboko prozesuen ondorioz, bai enpresak birmoldatzeko edo transmititzeko prozesuen ondorioz. Bestalde, bere sorreratik EGES Euskal Gizarte Ekonomia Sarea/Red Vasca de Economía Social elkartearen Zuzendaritza Batzordeko idazkaria eta diruzaina izan da. LABORPAR Espainiako Lan Sozietateen eta Enpresa Partaidetuen Enpresa Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan da, eta bertatik lan-sozietatearekin lotutako hainbat lege-erreformatan parte hartu du. Halaber, Gizarte Ekonomiaren arloko hainbat ikerketa-proiektu koordinatu ditu.

Marian Olabarrieta

Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak, Eusko Jaurlaritza

Mª Antonia Olabarrieta Ibarrondo Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria da Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean.  Filosofian eta Hezkuntzaren Zientzietan lizentziatua (Pedagogia atala) da, Deustuko Unibertsitatean.  Horrez gain, bere lanbide karreran: Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua Arabako Foru Aldundia (2016-2019); Gizarte Zerbitzuen Zuzendaria. (Arabako Foru Aldundia) (2016); Gizarte Ekintzako, Kulturako, Kiroletako, Berdintasuneko eta Lankidetzako batzordeetako kidea Arabako Foru Aldundia (2003-2016); Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Ezinduen Arloko Zentro Okupazionaletako eta Egoitzetako lan-talde teknikoko pedagogoa, aldi baterako langile gisa. Bitarte horretan, hainbat lantalde teknikotako kidea: Helios Zentro Okupazionala, Lantze ZO, Salburua ZO, Arriga ZO, Lakua ZO, Kimu ZO, Arbulo ZO, eta Ariznabarra ZO, une desberdinetan (1989-2016). Amurrioko udaleko zinegotzia ere izan da. (2003-2011)

Emili Villaescusa

Sebastian Zurutuza

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Guipúzcoa

Kargua: Estrategiako zuzendari nagusia (2015-gaur egun). Ikasketak: Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (EHUko Administrazio Publikoko unibertsitate espezialista). Hizkuntzak: euskara (altua); gaztelania (altua); ingelesa (ertaina). Ibilbide profesionala eta politikoa: • Konpromiso Instituzionaletako Zerbitzuko burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (1993-2015). • Kupoaren eta Finantza Ekarpenen Ataleko burua. Gipuzkoako Foru Aldundia (1992-1993). • Irakasle elkartua. EHU (Zuzenbide Fakultatea) (1988-1994). • Ekonomialaria. Gipuzkoako Foru Aldundia (1987-1992). • Irakaslea. Lanbide Heziketa (Elgoibar eta Usurbil) (1982-1987).

Laburpena

Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak

Beste ikastaro interesgarriak...