
Adimen artifiziala helduen euskalduntzean
Irakasleen ikuspegia zabaldu nahi da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta euskararen alorrean dauden aukerak, mugak eta erronkak aintzat har daitezen.
Azalpena
Puri-purian dago adimen artifizialaren gaia gizartearen eremu guztietan. Dena den, hastapenetan gaude helduen euskalduntzearen sektorean eta, oro har, hezkuntzan; hori horrela, oso mugatua da oraindik baliabide honen erabilera, bai duen benetako hedapenaren aldetik, bai egin ohi den erabilera motaren ikuspegitik.
Horregatik, lau zutabe nagusiren inguruan ardaztuko da Uda Ikastaroa adimen artifizialaren gaia lantzeko: hezkuntzaren munduan, euskararen esparruan, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean. Edonola ere, elkarren arteko loturak eta zubiak azalaraziko dira.
Irakasleen ikuspegia zabaldu nahi da, hizkuntzen ikas-irakaskuntzan eta euskararen alorrean dauden aukerak, mugak eta erronkak aintzat har daitezen. Horretarako, adituak eta aldi berean hurbilekoak diren profesionalen ekarpenak bilduko dira, betiere alderdi praktikoa eta partaideen gogoeta, inplikazioa eta elkarreragina sustatuta eta azpimarratuta.
Helburuak
Hezkuntza eremuan adimen artifizialak izan dituen eta izan ditzakeen erabilerak ezagutzea eta horren inguruko hausnarketa sustatzea.
Adimen artifizialaren erabileraren berezitasunak eta aukerak identifikatzea euskararen esparruan.
Adimen artifiziala hizkuntzen ikas-irakaskuntzan baliatzeko moduak ezagutzea, baita aukerak eta erronkak aztertzea ere.
Irakasleei adimen artifiziala eguneroko jardunean txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaintzea, jostaketa hutsetik harago doan erabilera didaktikoa sustatzeko.
Ikastaroko saioetan aurkezten dena partaideek praktikan jartzeko aukera izatea.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2025-07-02
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Iñaki Murua Anzola | HABE - Teknikaria
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
- Ibone Bengoetxea Otaolea | Eusko Jaurlaritza - Lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
“Adimen artifiziala eta hezkuntza: nondik gatoz eta non gaude“
- beñat erezuma erezuma | Hezkuntza saila. Eusko Jaurlaritza. - Irakaslea
Atsedena
“Adimen artifiziala eta euskara: zer dugu eskuartean?“
Ikuspegi orokorra
- Xabier Arrieta Goiri | EJIE
Mahai ingurua: “Itzulinguru proiektua euskaltegietan eta bigarren hezkuntzan“
- Iñaki Murua Anzola | HABE - Teknikaria (Moderatzailea)
- Asier Basurto Arruti | Soziolinguistika Klusterra - Teknikaria
- Aitor Ogiza Totorikaguena | AEK - Irakaslea
- beñat erezuma erezuma | Hezkuntza saila. Eusko Jaurlaritza - Irakaslea
“AA eta euskara: tresnak eta garapenak (I)“
Elhuyarren ikuspegia
- Aitzol Astigarraga Pagoaga | Elhuyar - Orai adimen artifizialeko zentroko koordinatzailea
“AA eta euskara: tresnak eta garapenak (II)“
HiTZ zentroaren ikuspegia
- Oier Lopez de Lacalle Lekuona | HiTZ Zentroa
“AA eta euskara: tresnak eta garapenak (III)“
Vicomtech-en ikuspegia
- María Arantzazu del Pozo Echezarreta | Vicomtech - Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologien Zuzendaria
Sintesia
2025-07-03
“Planificar con cerebro digital [Garun digitalaz planifikatzea]“
- Manuela Mena Octavio | The Language House - Zuzendari akademikoa
- Vicenta González Argüello | Universitat de Barcelona - Irakaslea
“La tecnología toma la palabra [Teknologiak hartzen du hitza]“
- Manuela Mena Octavio | The Language House - Zuzendari akademikoa
- Vicenta González Argüello | Universitat de Barcelona - Irakaslea
Atsedena
“"La nueva cara de la evaluación: más allá del papel y lápiz" [Ebaluazioaren aurpegi berria: paperaz eta arkatzaz harago]“
- Manuela Mena Octavio | The Language House - Zuzendari akademikoa
- Vicenta González Argüello | Universitat de Barcelona - Irakaslea
“Materiales que hablan el idioma del futuro[(Etorkizuneko hizkuntza erabiltzen duten materialak]“
- Manuela Mena Octavio | The Language House - Zuzendari akademikoa
- Vicenta González Argüello | Universitat de Barcelona - Irakaslea
Sintesia
2025-07-04
“Adimen artifiziala HABEren esparruan“
Adimen artifizialaren erabilera EAEko helduen euskalduntzean ikerketa-lana
- Martin Txintxurreta Albizua | HABE - Teknikaria
Adimen artifiziala Ingura proiektuan
- Eskarne Lopetegi Zalakain | HABE - Metodologia eta Edukien arloko burua
“Euskara-irakasleen esperientziak (I)“
- Jokine Lizarralde Sagastizabal | Mondragon Lingua - Irakaslea
- Igor Salutregi Gabiola | AEK - Irakaslea
Atsedena
“Euskara-irakasleen esperientziak (II)“
- Agustin Urtzelai Agirre | Gabriel Aresti euskaltegia - Irakaslea
- Marga Ibañez Ramos | Barakaldoko Udal Euskaltegia - Irakaslea
Mahai ingurua: “Eta gerora begira?“
- Iñaki Murua Anzola | HABE - Teknikaria (Moderatzailea)
- Amaia Arroyo Sagasta | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
- Igor Odriozola Sustaeta | HABE - Hizkuntza Teknologien arloko burua
- Unai Martinez de Lizarduy Stürtze | Skootik - CEO
Itxiera
- Iñaki Murua Anzola | HABE - Teknikaria
Zuzendariak
Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian ia 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, 1995ean hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.
Hizlariak

Xabier Arrieta Goiri
EJIE, Sociedad Informatica del G.Vasco
Informatika Ingeniaria formakuntzaz (Deustuko Unibertsitatea). EHU/UPVko IKT Gerenteorde 2004tik 2012ra. IZENPEko Zuzendaria 2013-2014, Eusko Jaurlaritzako Informazio teknologien Zuzendaria 2014tik 2024 arte. Gaur egun EJIEko zuzendaritzan. Armentia ikastolako presidentea zortzi urtetan, Euskal Herriko ikastolen Idazkaria hamar urtetan eta .EUS fundazioko sorreran ibilitakoa. Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzordeko kide azken zortzi urteetan. Eusko Jaurlaritza eta EJIEn lanean emandako urteetan harreman estua izan du teknologietan euskararen presentzia bermatzeko lanetan; alderdi horretatik, egitasmo esanguratsuena eta eragin handia izan duena sare neuronalen eta adimen artifizialaren bidez sortutako "Itzuli" itzultzailea izan da.
Amaia Arroyo Sagasta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea da, eta Doktoregoko Sari Berezia eskuratu zuen. Gainera, UNEDen Komunikazioa eta Hezkuntza Sarean masterra eta Mondragon Unibertsitatean IKTak hezkuntzan masterra egin zituen, eta hasierako formazio gisa Hezkuntza Bereziko Irakasle Ikasketak. 15 urte baino gehiago eman ditu irakasleak teknologia digitalaren erabilera pedagogikoan formatzen. Irakasle, aholkulari, ikasmaterial egile eta editore lanak egin ditu, beti ere, ikuspegi teknopedagogikoa ardatz hartuta. Nazioarteko kongresuetan parte hartu du eta akademian modu aktiboan dihardu, artikuluak, liburu-kapituluak eta liburuak argitaratzen. Estatu eta Europa mailako proiektu lehiakorretan ere parte hartzen du, eta komunitateko kide aktiboa da, Edutec eta RUTE bezalako sareetan parte hartuz. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta ikerlaria da. KoLaborategian, Digitalizazioa arloko ikerketaren koordinatzailea da, baita Lehen Hezkuntzako Graduko Berrikuntza Digitala aipamenarena ere. Bere ikerlerroak honakoa hauek dira: konpetentzia digitala hezkuntzan, ikaskuntza inguruneak eta ekosistemak eta diseinu teknopedagogikoa.

Aitzol Astigarraga Pagoaga

Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
Soziologoa eta Hizkuntza-plangintzan unibertsitateko espezialista. Soziolinguistika Klusterrean dihardu euskara biziberritzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan. Landutako gaien artean daude gazteen hizkuntza-erabilera, behaketa bidez hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiak eta hizkuntza-erabilera eta komunikazio irizpideen arteko harremana, besteak beste. Itzultzaile neuronalek euskararen erabileran duten eragina ikertzen duen Itzulinguru proiektuaren koordinatzailea da.

María Arantzazu del Pozo Echezarreta
Fundación Vicomtech

beñat erezuma erezuma
IES Unamuno
Ikasketei dagokienez, Ingeniaritza Tekniko Industriala, elektronikan espezializazioa eta goi mailako Ingeniaritza, Antolakuntza Industrialean espezializazioa. Automozioan ingeniari-lanetan aritu ondoren, 2008tik Teknologia eta Matematika irakaslea izan da hainbat urtez. STEAM koordinatzailea izan da ikastetxean eta STEAM eta Digitalizazio aholkularia lanetan aritu da hiru urtez Berritzeguneetan. Azken urteotan Elhuyar Zientzia Azoka eta STEAM Euskadi sarietako epaimahaikide ere izan da. Halaber, adimen artifiziala eskolan gaiaz hezitzaile izan da, ikasleek teknologia horren atzean zer dagoen ikas dezaten. Adimen artifizialaz sortutako "Artiadi" izeneko olerki-liburua argitaratu zuen 2021. urtearen amaieran. Bere lanak eta artikuluak webgunean (berezuma.com) eta Telegram kanalean (t.me/teknologiapilulak) zabaltzen ditu.

Vicenta González Argüello
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. Bartzelonako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko Hizkuntza, Zientzia eta Matematikaren Hezkuntzako departamentuko irakaslea da. Bertan, gaztelania irakasten du Lehen Hezkuntzako Graduan, materialen azterketa eta diseinua ELEko irakasleen Prestakuntza Masterrean, eta gaztelaniaren didaktika Bigarren Hezkuntzako irakasleen Prestakuntza Masterrean. Bere ikerketa-lerroak honako gai hauetan ardazten dira: irakasleen prestakuntzan praktika gogoetasuan, gamifikazioan eta hizkuntzen irakaskuntzan IKTen erabileran.

Marga Ibañez Ramos

Jokine Lizarralde Sagastizabal
Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua (EHU). Turismo eta Informazioan teknikaria (CEBANC-CDEA). Hizkuntzen ikas-irakaskuntzari buruzko zenbait ikastaro eginak ditu. Gaur egun, euskara-irakaslea eta turorea da Mondragon Linguan; proiektu-kudeatzaile didaktikoa ere bai. Hizkuntza-ikertzailea eta esparru desberdinetan ingeles-irakaslea ere bai erakunde berean . HABEko Egiaztatze Deialdietan B1 mailako aztertzailea.

Eskarne Lopetegi Zalakain
HABE
Eskarne Lopetegi Zalakain (Donostia, 1964). Euskal filologian lizentziatua (Deustuko unibertsitatea, 1982-87). HABEren Didaktika zerbitzuko teknikaria eta ikas-material egilea. 2010az geroztik HABEren Metodologia eta Edukiak arloko burua. Egitasmo hauen sortzaile eta partaidea. Egun arduraduna: Ikasbil ataria, Primeran euskara ikasteko metodoa (2011-2024) eta Ingura euskara online (2021-2025) ikas-plataforma.

Oier Lopez de Lacalle Lekuona

Unai Martinez de Lizarduy Stürtze
Goi Mailako Ingeniaria eta Ingeniaritzan, Kontrolean, Automatizazioan eta Robotikan doktorea EHUn. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Badu Trebakuntza Pedagogikoko Ziurtagiria. AArekin lotutako zenbait enpresaren sortzaileetako bat, Adimen Artifizialeko zuzendaria da PKF-Attest-en gaur egun. 14 urte baino gehiago eman ditu EHUko Ingeniaritza Eskolan irakasle. Ikerketa-proiektuetan eta nazioarteko kongresuetan ere hartu du parte. Baditu argitalpenak inpaktu-aldizkarietan. Horrez gain, dibulgazio-izaerako liburu eta artikulu ugari ere idatzi ditu.

Manuela Mena Octavio
Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua (Universidad Complutense de Madrid)eta Neuropsikologiako masterra du (UNIR, Universidad Internacional de la Rioja). Halaber, badu Certificate in English Language Teaching to Adults (CELTA) agiria eta aditu-agiria du Online Irakaskuntzan (UNIR). Gaur egun, "Feel the Language" hezkuntza-aholkularitzari buruzko enpresa eta "The Language House" hizkuntza-eskola zuzentzen ditu. Language House Campo de Criptanan. Bere zuzendaritza-erantzukizunez gain, Unibertsitateko Irakasleentzako Nazioarteko Masterrean eskolak ematen ditu (SDI München) eta Gaztela-Mantxako Centro de Formación del Profesorado irakasle gisa hartzen du parte. Bere ikerketa-arloak gamifikazioa, sormena eta bigarren hizkuntzen ikas-irakas prozesuari aplikatutako adimen artifiziala dira. Arlo honetan, zenbait prestakuntza-saio eman ditu, Azken argitalpenen artean aipatzekoak dira "ChatGPT as an AI L2 teaching support: A case study of an EFL teacher" artikulua eta "Guía práctica de uso de IA para profes de ELE" liburua. Era berean, material didaktikoa eta testuliburuak diseinatzen ditu, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa irakatsi eta ikasteko blogetan hartzen du parte.
Hezkuntza-Zientzietan lizentziatua eta doktorea (UNED). Helduen prestakuntzaren alorrean aritu da ibilbide profesional osoan, euskararen ikas-irakaskuntzan batez ere. Basauriko Udal Euskaltegian ia 10 urtez irakasle (eta hasierako urteetan zuzendari) izan ondoren, 1995ean hasi zen HABEn teknikari gisa, harrez geroztik zeregin desberdinetan jardun duelarik. Azkenaldi honetan, Curriculumaren Garapena eta Prestakuntza alorrean; besteak beste, erakunde horrek plazaratzen dituen argitalpen teknikoen koordinatzaile-editore (eHIZPIDE, Itzulpen Saila) eta Irakasbil webguneko editoreetako bat. Teknologien eta irakasleen prestakuntzaren inguruan ardaztu dira bere ikerketa eta argitalpenak; ikas-ziberkomunitateak eta partaidetza pasiboa dira gai nagusiak eremu horietan.

Igor Odriozola Sustaeta
HABE

Aitor Ogiza Totorikaguena
AEK
Geografia eta Historian lizentziaduna (EHU), 30 urte luze daramatza helduen euskalduntzean. Irakasle lanaz gain, azken 25 urteetan AEKren Didaktika Zerbitzuan dihardu, bai irakasleen formazioan, bai ikasmaterialen eta ikastaro berezien diseinuan. Eskarmentu horren testuinguruan, AEkrako ekoitzitakoez gain, HABEk argitaratutako "Primeran!" saileko hainbat materialen sorkuntzan aritu da (2015-2020). 2022tik aurrera, C2 mailako tutore online dabil AEKren e-uskaltegian. 2023an "Itzulinguru" egitasmora batu zen AEKren izenean, eta helduen euskalduntzearen arloa koordinatu du ikerketa-lan horretan.

Igor Salutregi Gabiola
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (UPV-EHU). Web-diseinuan eta Multimedian masteduna. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzetako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate masterduna. Euskara arloan irakasteko glotodidaktika ikastaroa (AEK) eta ELEko irakasle izateko oinarrizko ikastaroa (Cervantes Institutua). Gidoilari-esparruko prestakuntza. Gaur egun, euskara irakaslea da AEKn. Esperientzia handia du editore, gidoilari edota errealizadore gisa telebistako programetan eta ikus-entzunezko beste produktu batzuetan. Ikasi eta lan egin bitartean, futbolari gisa ere aritu izan da, maila profesional/erdi-profesionalean.

Martin Txintxurreta Albizua
Euskal Ikasketetan graduatua da (EHU, 2021). Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza Praktikak XXI. Mendean masterra egin du (EHU, 2024), adimen artifizialak EAEko helduen euskalduntzean duen presentzia aztertu du amaierako lanean. Gaur egun, hizkuntzaren didaktikako teknikari gisa egiten du lan HABE erakundean, Hizkuntza Teknologien Arloan.

Agustin Urtzelai Agirre
Euskal Filologian lizentziaduna (EHU). Antzerkiari buruzko prestakuntza badu (Gaitzerdi Antzerki Taldea). 1990tik euskara-irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Mota guztietako taldeak gidatu ditu bertan; bestelako proiektuetan ere aritua da (Bilboko Epaitegiak, Ur Partzuergoa, BBK, Ertzaintza, Bilboko Udalaren BIribilko proiektua, BOGA proiektua). HABEko Egiaztagintza Deialdietan aztertzaile. Gaitzerdi taldean antzezle, gidoigile, sortzaile eta zuzendaria izan da 10 urtez eta Bilbo Hiria irratian esatari 3 urtez.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-02 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 84,00 EUR | |
- | 120,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 102,00 EUR | |
- | 102,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago