Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan
Azalpena
Euskadi Literatura Sariaren azken irabazlearen, Arantxa Urretabizkaia idazlearen narratiba lanek abagune aparta eskaintzen digute Uda Ikastaro honetan eztabaidatu nahi ditugun ardatz teorikoei buruz hausnartzeko. Literaturatik eta zinematik datozen itzal handiko adituak arituko dira hizlari, herri-kulturatik bizi dituztenak beren ilusio, afektu eta sexualitatea(k), eta, eraldaketa politiko, sozial, afektibo nahiz sormenezkoa helburu duten proiektuetan dabiltzanak.
Zahartzaroa bizitzaren aro bat da, eta hala bizi dute hizlariek; gainerako aroen antzera, ezaugarri, erronka eta beharrizan jakinak dituen sasoitzat. Ikastaroan jorratuko diren gogoetagai batzuk Urretabizkaiaren narratibatik haratago badoaz ere, haren obra literarioa gaur egungo eztabaida feminista askoren erdigunean dauden funtsezko auziez hausnartzeko akuilu eta oinarri sendoa da..Auzi horietaz guztietaz aritzeko, Ikastaro honetan diziplinarteko ikuspegia sustatuko dugu eta euskal eremutik haratagoko elkarrizketan sakontzen ahaleginduko gara.
Helburuak
Adina, generoa eta sexualitateaz eztabaidatzea eta hausnartzea ezagutza-arlo desberdinetako adituekin.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
Programa
2024-07-04
Erregistroa/ Registro
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Mari Jose Olaziregi Alustiza | UPV/EHU - Katedraduna
- Joana Sabadell Nieto | Hamilton College - Katedraduna
“Erótica y libertad femenina en la edad de la renovación“
- Anna Freixas Farré | Universidad de Córdoba - Gerontóloga feminista
“Incorporaciones. La desobediencia como forma de felicidad“
- Joana Sabadell Nieto | Hamilton College - Katedraduna
Preguntas/ Debate (Freixas y Sabadell)
Atsedena
“Lesbiana madura busca visibilidad para relación comprometida y lo que fluya“
- Meri (María Ángeles) Torras Francés | Universitat Autonoma de Barcelona - Profesora Titular
Preguntas/Debate (Torras, Olaziregi y Sabadell)
2024-07-05
“Las viejas somos el futuro“
- Anna Freixas Farré | Universidad de Córdoba - Gerontóloga feminista
“Narrativas fílmicas vascas sobre la vejez“
- María Pilar Rodríguez Pérez | Universidad de Deusto - Profesora titular
“Andrezaharraren manifestua“
- Mari Luz Esteban Galarza | UPV/EHU - Irakasle Titularra
Galderak/eztabaida: Mari Luz Esteban & Pilar Rodriguez
Atsedena
“Arantxa Urretabizkaiaren "Azken etxea". Bizitza berri bat zahartzaroan“
- Mari Jose Olaziregi Alustiza | UPV/EHU - Katedraduna
“ Arantxa Urretabizkaia: Zahartzarotik/zahartzaroaz idaztea “
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano | Idazlea
Galderak/eztabaida: Urretabizkaia & Olaziregi
“Ondorioak/azken solasaldia: Urretabizkaia & Olaziregi & Sabadell-Nieto“
- Mari Jose Olaziregi Alustiza | UPV/EHU - Katedraduna
- Joana Sabadell Nieto | Hamilton College, USA - Katedraduna
- Arantxa Urretabizkaia Bejarano | Autonoma - Idazlea
Zuzendariak
Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, 1963) Euskal Filologian doktore eta literatura irakasle katedraduna UPV/EHUn. Atzerriko hainbat unibertsitatetan irakatsi du, hala nola, Center for Basque Studies-en (2007-9) (University of Nevada, Reno, AEB), Universität Konstanz (2009-10) (Alemania), University of Chicago (2015-6) eta CUNYren Graduate Centerren (2014-15; 2016-17; 2020-2021). Studies in Fiction Masterra burutu zuen Erresuma Batuko University of East Anglian. 2004tik Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series sailaren zuzendaria da eta 2003tik Euskaltzain Urgazle. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen. Lantzen dituen arloen artean, Euskal eta Iberiar Literaturaren Historia eta Kritika, Literatura Konparatua, Genero Ikasketak eta Ikasketa Kulturalak aipa genitzake. 11 liburu, editatutako beste 18, liburuetako 92 atal baino gehiago edo 81 artikulu aldizkari zientifikoetan ditu argitaratuak. Hainbat Unibertsitateko ikertaldetako kide da (“Celt”, “Liter21” eta “Lijmi” (Universidad de Santiago de Compostela), edo Red de Investigadores Memory and Narration (U. Aarhus). 2012tik MHLI Ikertalde Kontsolidatua zuzentzen du.
Joana Sabadell Nieto
Hamiltón College, Catedratica
Joana Sabadell-Nieto es catedrática Burgess de Estudios Hispánicos. Ha sido profesora en Dartmouth, en SUNY y Hamilton. Su investigación se centra en el pensamiento e interpretaciones de la cultura desde el feminismo y el género. Libros y colecciones de ensayos: Differences in Common. Gender, Vunerability and Community (2014). Co-editora . Desbordamientos.Transformaciones culturales y políticas de las mujeres (2011). Mujeres y naciones. (Monográfico, 2009). LECTORA. Revista de dones i textualitat. Cien años de poesía. 53 poemas en catalán, gallego y vasco: estructuras poéticas y pautas críticas (2007). Mosaico ibérico. Ensayos sobre poesía y diversidad (1999). Fragmentos de sentido. La identidad transgresora de Jaime Gil Biedma (1997). Spain Today: Essays on Literature, Cuture, Society (1995), Co-editora. Artículos sobre el cine de Isabel Coixet y la narrativa de Marta Sanz, sobre erotismo y ciudadanía, sobre las ficciones románticas, sobre género, vulnerabilidad y comunidad, la ética de las alianzas, sobre mujeres y cuestiones transnacionales, sobre la poesía de Rossetti, Marçal y otras poetas catalanas, sobre la filosofía poética de Chantal Maillard, y Gil de Biedma. Su próximo libro es sobre “Mundos imposibles".
Hizlariak
Mari Luz Esteban Galarza
UPV/EHU, Irakasle titularra
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu (EHU, 1983) eta Familia Plangintza zentro batean lan egin zuen Basaurin (Bizkaia). 1993. urtean Kultur Antropologian doktore titulua lortu zuen Bartzelonako Universitat-ean. 1998tik aurrera EHUn lan egiten du, non Gizarte Antropologia irakasle titularra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak doktorego programako, eta AFIt-Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea den. Bere argitalpenen artean hauexek nabarmen daitezke: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004), Crítica del Pensamiento Amoroso (Edicions Bellaterra, 2011) eta Feminismoa eta politikaren eraldaketak (Susa, 2017). Bi poema-liburu ere idatzi ditu: Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) eta Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019). AFIT Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko koordinatzailea da.
Anna Freixas Farré
Anna Freixas Farré Doctora en Psicología por la Universidad de Barcelona y Doctora Honoris Causa por la Universidad Simón Bolívar de Barranquilla (Colombia). Las líneas de investigación sobre las que trabaja y sobre lo que tratan fundamentalmente sus publicaciones son las mujeres y el envejecimiento, por las cuales ha obtenido diversos premios. Otros ámbitos de su interés docente son la coeducación y los feminismos, así como la transformación de la investigación y la docencia en psicología desde una perspectiva feminista. Ha sido impulsora de la Cátedra de Estudios de las Mujeres de la Universidad de Córdoba.
María Pilar Rodríguez Pérez
Universidad de Deusto
Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko irakasle titularra eta Aisialdia, Kultura eta Giza Garapenerako Komunikazioa doktoregoko zuzendaria. Harvardeko Unibertsitatean doktorea da (Cambridge, AEB). 2002ra arte irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (New York, AEB). Literatura, zinema, kultura eta genero ikerketei buruz luze eta zabal argitaratu du (zazpi liburu, zortzi liburu argitaratu, berrogei liburu kapitulu eta hogeita bost artikulu aldizkari indexatuetan). Eusko Jaurlaritzak aitortutako Komunikazio Taldeko ikertzaile nagusia da, a kategoriarekin eta finantzaketarekin. Bulletin of Hispanic Studies, Hispanic Review edo Journal of Spanish Cultural Studies bezalako lehen mailako aldizkari akademikoen ebaluazioetan parte hartu ohi du. European Visual Cultures argitaletxeko kide da eta Feminismo (s) -eko erredakzio kontseiluko kide.
Meri (María Ángeles) Torras Francés
Meri Torras es profesora de teoría de la literatura y literatura comparada en la Universitat Autònoma de Barcelona (España). Sus trabajos de investigación versan sobre ámbitos como la autografía, la identidad, la autoría, el cuerpo, el género y la sexualidad, con especial dedicación al comparatismo entre literatura y artes audiovisuales. Ha sido profesora invitada en varias universidades europeas y latinoamericanas. Entre sus publicaciones, destacaremos, Feminismos literarios (1999), Los papeles del autor (2016) y ¿Qué es una autora? (2019). Desde 2005 dirige el grupo investigador "Cuerpo y Textualidad" (http://cositextualitat.uab.cat), y desde 2018/19 es coordinadora del primer Grado en Estudios de Género del ámbito español.
Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Arantxa Urretabizkaia (1947) da, zalantzarik gabe, euskal eleberriaren berritzaile handienetako bat. Lanbidez kazetaria, Donostiako Lur argitaletxeako kide izan zen. Poesia eta zine-gidoiak idatzi dituen arren, eleberriak dira euskal sistema literarioan leku garrantzitsua eman diotenak. Desberdintasunaren feminismotik gertu dagoen Zergatik Panpox (1979) ezagunaren ostean, honako eleberriok argitaratu ditu: Saturno (1987), sei hizkuntzatara itzulita dagoen Koaderno Gorria (1998), Hiru Mariak (2010), Zuri-beltzeko argazkiak (2014), eta berriki Euskadi Literatura Saria irabazi duen Azken etxea (2022). Saiakerako Euskadi Saria ere eskuratu zuen Bidean ikasia (2016) Hondarribiko alardeari buruzkolanak.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2024-05-31 arte | 2024-07-04 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR |
Online zuzenean | 2024-05-31 arte | 2024-07-04 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 59,00 EUR | |
- | 84,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 59,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR | |
- | 71,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.
5 - Genero berdintasuna
Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.
Informazio gehiago