Kultura eta Artea
Gizartea
Uda ikastaroa
Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?

Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?

Uzt. 22 - 23. Uzt, 2024 Kod. K11-24

Komunitateak, lekuak, erronkak eta berrikuntza.

Azalpena

Zer dauka Arantzazuk? Nor da Arantzazu? Nor gara Arantzazu?

Arantzazu euskal jendartearentzat erreferentziazko espazioa da, eraldaketarako energiaren konfluentziaren gunea izan baita 500 urtez. Arantzazuren inguruan urtez urte eratuz joan den gizarte-sare anitza da, askotarikoa, gizarte-esparru desberdinetan txertatua. Arantzazu herri-tokia da, herriarentzakoa. Eta gutxi dira gurean elkarri etorkizun-galderak egiteko toki aproposak.

Aurten, lehenengo aldiz, UPV/EHUk eta Arantzazulab-ek Uda Ikastaro bat antolatu dute bertan, Arantzazuren eta Euskal Herriaren etorkizuna lotzen dituen bidexkak, naturalak zein kulturalak, elkarrekin aztertzeko. Aratz-Aizgorri parke naturalean kokatuta, 5 mendeko ondare aberatsaz gain, santuarioak badu esanahi berezia euskal kulturan: erabakigune eta elkargune garrantzitsua izan da, bertan hainbat ezagutzak, arteak, tradizioak eta berrikuntzak bat eginez.

Hutsuneak duen abegikortasuna bilatuz, adituekin eta arituekin jorratuko ditugu galderak. Gandiagaren eta Azurmendiren belaunaldiaren ahaleginak jarraipena izango du? Mundu konplexu, arrotz eta zabalean, bakardadea eta isolamundua nola gainditu ditzakegu, lankidetza forma berriak nola sortu? Ba al dugu gure herriaren biziraupenerako sustraiko gaien inguruan anbizioz aritzeko eta pentsamendu berria sortzeko Arantzazu bezalako gunerik? Zer erakusten digu zientziak lankidetzaren sorreraz eta beharraz? Zer Arantzazuren naturaz eta historiaz?

Etorkizun-erronken aurrean, non dago Arantzazu?

Bada, beti egon den tokian: aniztasunaren ertzak josten, elkar-hizketarako, elkar entzuteko egokiera pribilegiatu eta paregabea eskaintzen. Askotariko eraldaketa sakonek bizitzaren ardatzak (balioak, komunitatea, kultura eta jasangarritasuna) bidegurutzera eraman dituzte. Mendeetan zehar sortu dugun GU handi horrek berriro erantzun beharko ditu etorkizunari egin nahi dizkiogun galderak.

Uda Ikastaro hau galdera horietan esperientzia murgiltzailea izango da, kultura jarduerak eta bisita gidatuak elkarrizketan txertatuz. Lehenengo egunean Arantzazuk duen ezagutzan sakonduko dugu, artetik zein zientziatik, Arantzazu den hori bizitzeko eta berak gure baitan eragina izateko. Bigarrenean etorkizunari begira jarriko gara, beste behin ere, bere buruari oinarrizkoaz galdetu behar diolako gure herriak, etorkizun-oihartzunean murgildu behar dugu:  eta horretarako, euskal herrigintzarako etorkizun-galdera gakoen inguruan elkarrekin erantzuteko toki paregabea eskaintzen du Arantzazuk. 

Erakusketa berezia: Orbelaun Taldea + gonbidatuak

Arantzazun ospe handiko artea dago: Saenz de Oiza eta Laorga, Muñoz, Oteiza, Chillida, Eunate, Egaña… izen, izan eta lan handi horien itzalpean naturala da txikia sentitzea. Baina Arantzazuk era eta tamaina askotariko arte esperientziak eskaintzen ditu oraindik ere, eta sorkuntzak ez du etenik. Izan ere, Arantzazu bera da ekosistema bat sorkuntzarako egokia, denontzako baliabide eta inspirazio iturri.

Erakusketa honetan biltzen dira Arantzazuren inguruan sortutako hainbat eskultura eta pieza grafikoak, batzuk orain arte erakutsi gabeak. Arte efímero, collage, found art… dena Arantzazuko kultura eta natura ondareak emandakoarekin eginda.

Lan gehienak Orbelaun taldekideek eginak dira. Angel Mari Milikua, Imanol Artola eta Esteban Kerexeta eskultoreek osatzen dute kolektiboaren izena dator Bitoriano Gandiagaren jaio zen baserritik. Guztiak autodidaktak dira eta sorkuntza gaitasuna Arantzazun kokatu dute, artea zentzu zabalean ulertuz. Kolektiboaren lanak ikusgai izan dira Zegaman, Donostian eta Oñatin egindako erakusketetan.

Belaunaldi eta lanbide desberdinetako beste artisten lanekin osatu da 16 piezako erakusketa. Haien artean, artista liburu bat dago: Arantzazuko Brebiarioa. Ahiku (Arkitektura eta hiri kultura) elkarteak egindako lana da eta oinarritatuta dago Basilikaren arkitekturan eta Gandiagaren poemetan.

Irakurri gehiago

Helburuak

Arantzazuko ondare materiala eta immateriala bertan ezagutzea.

Arantzazuko ekosistemaren historian eta naturan murgiltzea.

Arantzazuren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen lotura esploratzea.

Etorkizuneko ikuspegiak sortzeko Frantziskotarren eta egungo gazte erreferenteen artean garatutako esperientziak ezagutzea.

Bitoriano Gandiagaren bizitza eta lana ezagutzea.

Joxe Azurmendiren filosofia hedatu eta eztabaidatzea.

Bakardadearen erronka gizarte berrikuntzatik nola heldu eztabaidatzea.

Zientzia eta pentsamendu garaikidean lankidetzaren garrantzia ulertzea.

Lankidetzan oinarritutako estrategiak lantzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Programa

2024-07-22

09:00 - 09:10

Erregistroa

09:10 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

  • Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria
  • Joxe Maria Arregi Guridi | Arantzazuko Frantziskotar Probintziaren ordezkaria
  • Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU - Errektoreordea
  • Eider Mendoza Larrañaga | Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputatu Nagusia
09:30 - 10:30

“Nahi ez den bakardadea: HARIAK eta BBK-Kunaren proiektuak“

  • Aitor Sorreluz | Arantzazu aldizkaria - Zuzendaria
  • Ainhoa Becerra Sotelo | ADINBERRI - Berrikuntza arduraduna
10:30 - 11:00

Atsedena-kafea

11:00 - 12:00

“Gandiagaren “Hiru gizon bakarka”k 50 urte“

  • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU
  • Paulo Agirrebalzategi | Jakin - Ohorezko kidea
12:00 - 13:00

“Ni-tik gu-ra: gizaberea, narrazioa eta lankidetzaren eboluzioa “

  • Arantza Etxeberria Agiriano | UPV/EHU - Irakasle Osoa
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias | Jakiunde - Presidentea
13:00 - 13:30

Sintesia

16:00 - 17:00

“Arte erakusketaren irekiera eta kafea“

  • Carmiña Dovale Carrión | Ahiku (Arkitektura eta hiri kultura) elkartea
17:00 - 18:00

Arte erakusketa: Orbelaun Taldea eta gonbidatuak

2024-07-23

09:00 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Ikertzaile Nagusia
  • Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Zuzendaria
09:30 - 11:00

Mahai ingurua: “Arantzazu-ren etorkizuna herrigintzarekin eta kulturgintzarekin duen loturatik, Pello Sarasuaren “Arantzazu” dokumentalean parte hartu dutenen artean“

  • Lorea Agirre Agirre | Jakin - Zuzendaria
  • Xabier Peritz Mendizabal | EITB - Kazetaria
  • Jon Sarasua Maritxalar | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
  • Antonio Casado da Rocha | UPV/EHU - Moderatzailea
11:00 - 11:30

Atsedena

11:30 - 12:45

Mahai ingurua: “Euskal Herriaren etorkizuna Arantzazu-tik: Behar al dugu gure herriaren biziraupenerako sustraiko gaien inguruan herri anbizioz aritzeko eta pentsamendu berria sortzeko gunerik?“

  • Urko Aiartza Azurtza | TMelab - Zuzendaria
  • Gorka Espiau Idoyaga | Agirre Lehendakaria Center - Zuzendaria
  • Mireia Zarate Aguirre | Sabino Arana Fundazioa - Lehendakaria
  • Naiara Goia Imaz | Arantzazulab - Moderatzailea
12:45 - 13:50

“Euskozenoa: Etorkizuna egin egiten da – Aro berrirako ikuspegiak sortzeko Frantziskotarren eta egungo gazte erreferenteen artean garatutako esperientzia kontatzea eta bideo-elkarrizketak aurkeztea“

  • Olatz Ibarretxe | DOT - Zuzendari sortzailea
13:50 - 14:00

Sintesia

16:00 - 17:30

Mahai ingurua: “Espiritualitatearen azpiegitura garaikideak: Arantzazu aztergai “

  • Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta | UPV/EHU - Irakaslea
  • Asier Amezaga Etxebarria | UPV/EHU - Irakaslea
  • Onintza Etxebeste Liras | Mondragon Unibertsitatea - Irakaslea
18:00 - 19:00

Basilikari bisita gidatua

18:00 - 20:00

Ibilaldi gidatua: Artasoko basoan barna

Zuzendariak

Antonio Casado da Rocha

UPV/EHU

Filosofian doktorea, ikertzailea eta irakaslea da Gipuzkoako campusean (EHU). AKTIBA-IT taldeko ikertzaile nagusia da. 2002tik 2012ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea eta idazkaria izan zen. 2008an Victor Grífols y Lucas Fundazioaren Bioetikako Ikerketa Saria jaso zuen. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan, eta 7 doktorego tesi zuzendu eta defendatu ditu. 3 liburu argitaratu ditu egile bakar gisa eta 2 liburu kolektibo argitaratu ditu. 2012tik 2017ra bere fakultateko Ikerketa eta Mugikortasuneko dekanordea izan zen, eta 2017tik 2021era, EHUko Gipuzkoako campuseko Unibertsitate Hedakuntzako zuzendaria. Filosofiaren arloko argitalpen akademikoez gain, Bioetika, Psikologia, Zuzenbidea eta Soziologiako nazioarteko aldizkarietan ere argitaratu du.

Naiara Goia Imaz

Arantzazulab

Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, Berrikuntza eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.

Hizlariak

Lorea Agirre Agirre

Jakin, Zuzendaria

Lorea Agirre Dorronsoro (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziatua da eta Antropologia Kulturalean master duna. Lanbidez, kazetaria da, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n aritutakoa urte luzez, eta egun, Jakin aldizkariko zuzendaria da. Irakasle ere izan da Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean eta baita EHUn ere. Bere ikerketa gai nagusiak hizkuntza, kultura eta komunitatearen arteko loturak dira, betiere genero ikasketen markoan. 'Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara' (Susa, 2019) da bere azken liburua, Idurre Eskisabel Larrañagarekin lau eskutara idatzia. 'Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika' eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia bana ere argitaratuak ditu

Paulo Agirrebalzategi

Urko Aiartza Azurtza

TMeLab

Urko Aiartza Azurtza Telesforo Monzón (TM eLab) ideia-laborategitako zuzendaria da bai eta Olaso Dorrea Fundaziokoa. Madrilen senatari izan zen (2011-2015) eta Senatuko Justizia, Kanpo Arazoetako, Iberoamerikako eta Batzorde Iraunkorreko bozeramaile izan zen. 2017az geroztik, Europako Bakearen Institutuko (EIP) aholkulari seniorra da Bruselan, baita nazioarteko hainbat erakundetako kontseilaria ere. Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Conflictology masterra du Universitat Oberta de Catalunya-n (UOC). Gaur egun, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kidea da, eta abokatu-bulegoa du Donostian.

Asier Amezaga Etxebarria

Euskal Herriko Unibertsitatea

Iraskaslea Soziologia eta Gizarte Langintza Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea Soziologian doktorea da. Inor ez delako profeta bere mendean. Gabriel Aresti egunean (Erein, 2018) eta Gabriel Aresti eta euskal kultura esparrua (1953-1975) (UEU, 2022) liburuak argitaratu ditu. Eremu digitalean ematen diren harremanen gaineko ikerketak egin ditu eta, zentzu zabalago batean, kultura berrikuntzarako azpiegituren inguruan. INNOkLab ikerketa taldeko kidea da, diseinuan oinarritutako ikerketa metodologiekin lan egiten du bertan.

Ainhoa Becerra Sotelo

Adinberri Fundazioa, Responsable de innovación

Carmiña Dovale Carrión

Carmiña Dovale Carrión (Donostia, 1982) es arquitecta y doctora en arquitectura por la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de San Sebastián (UPV/EHU). En 2017 defiende su tesis doctoral titulada “Estrategias formales en el lenguaje compositivo de Eduardo Chillida” y en 2020 publica el libro “Geometría del orden” coeditado por Eunsa y el Museo Chillida Leku. En la actualidad es profesora en Aldapeta Maria Ikastetxea.

Gorka Espiau Idoyaga

Agirre Lehendakaria Center

Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da. Berrikuntza sozialeko plataformetan aditua. J.W. McConnell Family Foundation 2016-2018 irakasle bisitaria, Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en (CIRM-McGill University), Young Foundation-eko senior Fellow eta La Caixa Work4progress fundazioaren programako aholkularia. Halaber, Social Innovation Laboratory Koop (SILK) erakundearen kide sortzailea da. Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulari gisa lan egin zuen Bake eta Bizikidetzaren arloan, eta elkarrizketarako eta adostasunerako gizarte-sareko Elkarriko kide izan da. Hain zuzen, euskal gatazka ardatz duten hainbat dokumentalen egilea da: “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls” kataluniar telebistak ekoitzitako dokumentalak, besteak beste.

Arantza Etxeberria Agiriano

Onintza Etxebeste Liras

Onintza Etxebeste Liras

Naiara Goia Imaz

Arantzazulab, Zuzendari Nagusia

Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen. Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta Negozioen kudeaketan MBA baten jabe da. Modu osagarrian, bere ibilbide profesionalean zehar formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, eta Prozesuen ebaluazioan, batzuk aipatzearren.

Olatz Ibarretxe

Olatz berrikuntzan eta inpaktu sozialean aditua da, azken urteetan gazteen inguruko ikerketa berritzaileetan murgilduta egon da, demokraziaren inguruko gazteen pertzepzioetan adibidez. Etorkizuneko estrategien ikerketa kontzeptu eta narratiba sortzaileekin lotzen du abilezia inpaktua izango duten produktu eta zerbitzu berritzaileak diseinatzeko. dot. kooperatibako sortzaile eta zuzendaritza taldeko kide eta Next Generation Foresight practitioner fellow. dot.en diseinu eta berrikuntza ardatz dituzten proiektuak aurrera eramaten dituzte erakunde eta enpresa ezberdinekin, produktu eta zerbitzu berritzaileak sortuz hamar urte baino gehiagoko ibilbide oparoarekin. dot.en Euskozenoa den proiektu propioa garatu dute, etorkizuneko euskal nortasuna nolakoa izango den imajinatzeko plataforma. Hainbat herritar talde ezberdinekin hausnarketa prozesuak aurrera eraman dituzte euskal nortasunaren pertzepzio eta identifikazioak harakatzen gero sormen lanetan gauzatzeko.

Iñaki Martínez de Albeniz Ezpeleta

Juan Ignacio Pérez Iglesias

UPV/EHU

Catedrático de Fisiología en la UPV/EHU. Enseña fisiología animal en la Facultad de Ciencia y Tecnología, y ha investigado en fisiología de animales marinos. Cátedra de Cultura Científica (2010-), director (2010-). Jakiunde (Academia de las Ciencias, de las Artes y de las Letras) (2012-), presidente (2020-). Premio Eusko Ikaskuntza-Caja Laboral de Humanidades, Cultura, Arte y Ciencias Sociales 2019. Vicerrector (1997-2000) y rector (2004-2009) de la UPV/EHU. Organismos: Consejo de Administración de EITB (1999-2014), en representación de la UPV/EHU. Consejo Asesor del Euskara (2000-2002). Consejo de Coordinación Universitaria, designado por el Senado (2002-2004). Patronato de la Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU (2009- Patronato de Ikerbasque, Fundación Vasca para la Ciencia (2013-2016) Comité Científico del ISEI-IVEI (2014-), presidente (2014-) Consejo Científico y Tecnológico de la FECyT (2015-2020). Comité Asesor de The Conversation España (2018-), presidente (2021-).

Xabier Peritz Mendizabal

Jon Sarasua Maritxalar

Garabide elkartea. Huhezi fakultatea, irakaslea eta kulturgilea

Komunikazio Zientzietan Doktorea da. Kazetaritza eta Soziologia ikasketetan ibilia. Bertsolaritzaren munduan oso gazte hasi zen eta urte askotan bertsolari gisa aritu ondoren, 2000 urtean utzi zion bertsolaritza publikoari. Mondragon Unibertsitatean aritu da hogei urtez, arlo sozioekonomikoan eta kultura arloan. Herrigintzako hainbat alorretan taldeak sustatzen jardun du, Lanki, Garabide, Sorguneak eta Bagara bezalako egitasmoen sorreran. Autoeraketa, gizarte ekonomia eta hizkuntza arloak landu ditu egitasmo horietan, eta berauei lotutako nazioarteko zubiak. Hainbat liburu eta argitalpen egina da hizkuntza nahiz kultura arloan eta gai sozio-ekonomikoetan. http://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/jon-sarasua

Mireia Zarate Aguirre

EAJ.PNV

1986an jaioa Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna Kontuen Ikuskaritza masterduna Legebiltzarkide ohia EBBren idazkaria Sabino Arana Fundazioaren Presidentea

Aitor Sorreluz

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2024-05-31 arte2024-07-22 arte
25,00 EUR50,00 EUR
- 71,00 EUR
- 61,00 EUR
- 50,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR
- 61,00 EUR

Kokalekua

Oñati

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

16 - Bakea, justizia eta instituzio sendoak

Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztientzako justiziarako sarbidea erraztea eta maila guztietan kontuak ematen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak eraikitzea. Gai gakoak: indarkeria, tratu txarrak eta esplotazioa txikitzea, zuzenbide estatua, justizia eskuratzeko berdintasuna, ustelkeria eta eroskeria murriztea, erakunde eraginkorrak eta gardenak, parte-hartzea, informazioa eskuratzea, oinarrizko askatasunak babestea.

Informazio gehiago
16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak

17 - Helburuak lortzeko aliantza

Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza ezartzeko eta biziberritzeko bitartekoak indartzea. Gai gakoak: baliabideen mobilizazioa, BPGren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialerako, kanpo zorra, finantzak, teknologia eta berrikuntza arloko lankidetza, ekologikoki arrazionalak diren teknologiak, gaitasunak sortzea, alde anitzeko merkataritza sistema unibertsala, arau eta erakunde koherentzia, datuen eskuragarritasuna, zaintza, adierazleak eta kontu ematea.

Informazio gehiago
17 - Helburuak betetzeko aliantzak