Komunikazioa
Kultura eta Artea
Uda ikastaroa
Aupa Etxebestetik Maspalomasera: euskal zinemak 20 urte (2005-2025)

Aupa Etxebestetik Maspalomasera: euskal zinemak 20 urte (2005-2025)

Eka. 18 - 19. Eka, 2026 Kod. K03-26

Hamaika begirada euskarazko zinemaren azken hogei urteotako ibilbideari.

Azalpena

Uda Ikastaro honen helburu nagusia euskal zinemagintzak azken 20 urteetan (2005-2025) izandako ibilbidea aztertu eta, alor horretan lan egiten duten eragile nagusiak eta adituak elkartuz, hurrengo urteetako aukerei eta erronkei buruzko gogoeta partekatua egitea da. Eragile hauek sektoreko profesionalak (zinemagileak, ekoiztetxeak, zinema munduko langileak), instituzioak eta unibertsitatea dira.

1956tik aurrera euskarazko zenbait film estreinatu izan diren arren, euskal zinema, jarraikortasunez fruituak ematen dituen industria gisa ulertua, 2005ean sortu zela esan dezakegu (Martinez, 2022). 16 urtez euskarazko film luze profesional bakar bat ekoitzi gabe igaro ondotik, urte hartan, Aupa Etxebeste! estreinatu zen, eta geroztik, urtero euskarazko orotariko filmak iritsi dira pantailetara, ekoizpen jarraitu eta askotarikoa osatuz. 2005etik 2025era, 1.200 film baino gehiago ekoitzi dira, lan profesional eta amateur, fikzio, luze, labur eta dokumentalak kontaturik (Martinez eta Velte, 2026); zinemagile euskaldunen belaunaldi berriak sortu dira; estilo aniztasuna ugaldu da; film batzuek arrakasta eta nazioarteko prestigioa lortu dute; eta sektore profesionala egituratzeko bidean jarri da.

Horiek guztiak aintzat harturik, unea heldu da aurrera begira jarri eta gogoeta partekatua egiteko, hurrengo urteetan euskarazko zinemak beste jauzi bat eman dezan. Mundu osoan ikus-entzunezkoen arloan ematen ari diren joerek, mugaz gaindiko harremanek, eta lurraldeak eta euskarak egun dituzten aukera eta beharrizanek horretara bultzatzen gaituzte.

Ikastaro honetan, euskal zinemaren zentzu osatua aurkeztuko da, eta hura oinarri duen argitalpen kolektiboan jasotako ikerketak aurkeztuko dituzte arloko hainbat adituk, sektorean eztabaida eraikitzaileak sustatu asmoz. Argitalpen hau liburu formatuan argitaratuko da ordurako, EHUren eta Mikel Laboa Katedraren Bildumaren barruan, eta euskal zinemagintza garaikidearen argazki panoramikoa osatzea du helburu, zinegile zein zinemazaleentzat.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal zinemagintzak azken 20 urteotan izan duen ibilbidea aztertzea, ikuspegi ezberdinetatik: besteak beste, produkzioaren analisia, finantzazio ereduak, banaketa bide ezberdinak, kultura zinematografikoa, euskal gizartearekiko harremanak, genero ikuspegia eta egile ezberdinen proposamen estetikoak. 

Euskarazko zinemaren arloan zeresana duten eragileak elkartzea, gogoeta partekatua egiteko: profesionalak, administrazioa eta unibertsitatea.

Datozen urteetan euskarazko zinemagintza garatzeko dauden aukera eta erronkak aztertzea.

Sektoreko eragileen eta ikerlarien arteko elkarlan giroa sustatzea eta sortutako ezagutza zinezalea den publiko orokorrari helaraztea. 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Administrazioko kultur langile eta arduradunak

Metodologia

Aurkezpenen formatua aski tradizionala den arren, espero izatekoa da hizlariek ikus-entzunezko material dezente aurkeztuko dutela, bai analisi filmikoen berri ematen dutenean, eta baita ikerketa kuantitatiboagoak aurkezterakoan.

Programa

2026-06-18

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:30

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Josu Martinez Martinez | NOR ikerketa taldea, EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
  • Samara Velte Moran | NOR ikerketa taldea, EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
09:30 - 10:30

“Euskal zinema 2005-2025. Ibilbide orokorra eta joera nagusiak zenbakitan.“

  • Josu Martinez Martinez | NOR ikerketa taldea, EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
  • Samara Velte Moran | NOR ikerketa taldea, EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
10:30 - 11:30

“Euskal zinemaren oinarri ekonomikoak: euskarazko filmen finantzaketa iturri nagusien azterketa“

  • Patxi Azpillaga Goenaga | NOR ikerketa taldea, EHU - IkerlariaHizkuntza: euskara
11:30 - 12:00

Kafe atsedena

12:00 - 13:00

“Genealogiak euskarazko zinemagintzan Emakume ekoizle exekutiboak “

  • Gentzane Martinez de Osaba Ruiz | Marmoka Films / EHU - Ekoizlea eta irakasleaHizkuntza: euskara
13:00 - 14:00

“Korrontera batu nahian: euskal zinemaren erronkak streaming transnazionalaren garaian“

  • Katixa Agirre Agirre Miguelez | NOR ikerketa taldea, EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
14:00 - 15:30

Atsedena

15:30 - 17:00

Mahai ingurua: “Aktore euskaldun izatea: bizipenak, ajeak, erronkak“

  • Ramon Agirre Hizkuntza: euskara
  • Eneko Sagardoy Hizkuntza: euskara
  • Edurne Azkarate Sobrino Hizkuntza: euskara

2026-06-19

09:00 - 09:30

Erregistroa

09:30 - 10:30

“Euskal zinema Ipar Euskal Herrian (2005-2025)“

  • Graxi Irigaray --- | IkerlariaHizkuntza: euskara
10:30 - 11:30

“2005-2025: (Euskal) dokumentalgintzaren ontze urteak“

  • Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien | EHU - IkerlariaHizkuntza: euskara
11:30 - 12:00

Kafe atsedena

12:00 - 13:00

“Mitoaren paisaiak: natura eta euskal iruditeria tradizionala "Amama", "Atarrabi eta mikelats" eta "Irati" filmetan“

  • Magdalena Gajewska Hizkuntza: euskara
13:00 - 14:00

“Gurea, baina unibertsala. Moriartiren sormen unibertsoa.“

  • Nekane Zubiaur Gorozika | EHU - Ikerlari eta irakasleaHizkuntza: euskara
14:00 - 15:30

Atsedena

15:00 - 17:30

Mahai ingurua: “Euskaraz ekoiztea: hiru begirada euskal zinemaren produkzioari“

  • Katti Pochelu Hiriart | Gastibeltza FilmakHizkuntza: euskara
  • Ander Barinaga-Rementeria Arano | Irusoin / GalapanHizkuntza: euskara
  • Miren Berasategi | Lotura FilmsHizkuntza: euskara

Zuzendariak

Josu Martinez Martinez

UPV/EHU

(Bilbo, 1986), EHUko Ikus-entzunezko eta publizitate saileko irakaslea, NOR ikerketa taldeko kidea. Euskal zinemaren historia, eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko sistemak ditu ikerlerro nagusi. Zinemagile gisa ere ezaguna, 9 film dokumental luze, fikziozko film luze bat eta dozena erdi fikzio labur zuzendu ditu. Sei liburu idatzi ditu zinema eta memoria arloei buruz, azkenak "Irudiz eta euskaraz: gure zinemaren hizkuntza, gure hizkuntzaren zinema" (2022) eta "Joseba Sarrionandiaren zinema paperak" (2025) dira.

Samara Velte Moran

Euskal Herriko Unibertsitatea, Doktoreaurreko ikerlaria

(Zarautz, 1991). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea Saileko irakaslea. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da eta Diskurtso Ikasketen, analisi narratiboaren eta Kultur Ikasketen artean kokatzen dira bere ikerketak. Akademian jardun aurretik, 2010etik 2018ra Berria egunkarian aritu zen kazetari gisara, nagusiki nazioarteko politikako gaiak eta generokoak landuz. 'Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua' (Elkar-Txalaparta, 2019) eta 'Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak' (UEU-EHU, 2025) liburuen egilea.

Hizlariak

Katixa Agirre Agirre Miguelez

UPV/EHU

Euskal idazlea eta EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea. Bi ipuin-liburu argitaratu ditu: Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009), baita haur eta gazteentzako zenbait istorio ere, Amaia Lapitzen abentura-saga nabarmentzen delarik. 2015ean bere lehen nobela argitaratu zuen, Atertu arte Itxaron, hainbat hizkuntzatara itzulia eta irakurleek emandako 111 Akademia saria jaso zuena. 2018an argitaratu zen Amek ez dute, dagoeneko 12 hizkuntzatan argitaratua eta Mar Coll zinemagileak zinemara egokitua. 2022an Berriz zentauro argitaratu zen, etorkizuneko Paris batean kokatutako fikzio espekulatiboa. Ipuin-antologia eta zinemari buruzko saiakeretan parte hartu du, eta Eneagrama elkarrizketa kulturalen bideopodcasta zuzentzen eta aurkezten du. Bere laugarren nobela argitaratu berri du, Barne zerbitzuak, gerra zibilaren osteko espioitza-istorio bat.

Ramon Agirre

Filmografia (besteak beste): Aupa Etxebeste (2005), Arriya (2011), Handia (2017), Oreina (2018), Agur Etxebeste (2019), Zeru ahoak (2025).

Edurne Azkarate Sobrino

Filmografia (besteak beste): Irati (2023), Azken erromantikoak (2024), Bidean (2024), Bariazioak (2025), Aro Berria (2025),

Patxi Azpillaga Goenaga

UPV/EHU

Ekonomia Zientzietan lizentziaduna. EHUn irakasle 1987tik hona, Gizarte eta Komunikazio Zizentzien Fakultatean. Kultur industrien eta ikus-entzunezko sistemen egituran espezializatua. NOR ikerketa talde kontsolidatuko kide da, eta, besteak beste, Euskal Hedabideen Behategiaren sustatzaileetako bat izan da. Kulturgintza, hedabideak, ikus-entzunezkoak eta euskara eta hizkuntza gutxituen arteko harremanaren gainekoak izan dira bere azken ikerketa lanak. Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izan da, eta ikus-entzunezko proiektuak ebaluatzeko hainbat batzordetan parte hartu izan du, bai ICAArentzat eta baita Eusko Jaurlaritzarentzat ere. Filmen ekoizpenean ere ibilia da eta, besteak beste, Beti bezperako koplak, Areka, Miraila, Ehiza eta Hirian ibiltzeko jarraibideak film laburren ekoizle exekutiboa izan da.

Ander Barinaga-Rementeria Arano

Filmografia (besteak beste): Regina (2019), Hemen gaur berriz (2020), Berak baleki (2021), Kinka (2021), Irrits (2022), Betiko gaua (2023), Azken erromantikoak (2024), Maspalomas (2025), Gaua (2025), Geratzen den hori (2025)

Miren Berasategi

Filmografia (besteak beste): Nur eta herensugearen tenplua (2017), Lur eta amets (2020), Orkestra lurtarra (2022), Black is beltza II: Ainhoa (2023).

Magdalena Gajewska

Magdalena Anna Gajewska Literaturan doktorea da Varsoviako Unibertsitatean, ahozko euskal literaturaren berrinterpretazio zinematografikoei buruzko tesi batekin. Iberiar Filologian masterra du eta Gizarte eta Kultura Antropologian eta Iberiar Ikasketetan graduatua da unibertsitate berean. (Otra)Iberia unibertsitate arteko ikerketa-taldeko kide da, eta iberiar hizkuntza eta kultura gutxituak aztertzen ditu. Ikerketa eta artea barne hartzen dituzten kultur proiektuetan parte hartu du, eta 2022tik 2023ra bitartean Alter Iberia Elkartearen buru izan zen, Iberiar penintsulako hizkuntza eta kultura periferikoak Polonian zabaltzeko.

Graxi Irigaray ---

UPV/EHU

Historia lizentziaduna da, eta Kultura, Artea eta Gizartea masterra du egina, biak Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Zientzia Politikoetan eta ikus-entzunezkoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bordeleko Unibertsitatean: 2023an Hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezkoak Frantzian. Euskal zinemaren garapena eta haren aldeko lurralde politika publiko baten genesia Ipar Euskal Herrian (2015-2023) doktorego tesia defendatu zuen, Iparraldeko zinemaren egoeraren analisia bat ekarriz, eta euskal zinemaren garapenaren alde lan eginez. Gaur egun, zientzia bitartekari bezala lanean ari da, Bidarteko Biharamunen Lantegia kooperatiban.

Gentzane Martinez de Osaba Ruiz

Marmoka Films

2020. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean, eta 2025ean amaitu du genero‑ikuspegitik egindako ekoizpen exekutiboari buruzko bere tesia. 2011n ekoizpen‑ibilbidea hasi zuenetik, dozenatik gora zinema‑dokumentaletan eta RTVE, Canal+, TVC eta ETB bezalako kateentzako hainbat telebista‑proiektutan aritu da ekoizle gisa. Espainiako Zinemaren Arte eta Zientzien Akademiako kide izateaz gain, Estatu Espainoleko Ekoizle Elkartearen (EGEDA) eta Euskal Ekoizle Elkartearen (EPE‑IBAIA) kidea da. 2025ean Europako nazioarteko ekoizpenean prestakuntza eta garapen profesionalerako EAVE Producers programa ospetsuan partaide gisa hautatua izan zen.

Josu Martinez Martinez

UPV/EHU

(Bilbo, 1986), EHUko Ikus-entzunezko eta publizitate saileko irakaslea, NOR ikerketa taldeko kidea. Euskal zinemaren historia, eta hizkuntza gutxituen ikus-entzunezko sistemak ditu ikerlerro nagusi. Zinemagile gisa ere ezaguna, 9 film dokumental luze, fikziozko film luze bat eta dozena erdi fikzio labur zuzendu ditu. Sei liburu idatzi ditu zinema eta memoria arloei buruz, azkenak "Irudiz eta euskaraz: gure zinemaren hizkuntza, gure hizkuntzaren zinema" (2022) eta "Joseba Sarrionandiaren zinema paperak" (2025) dira.

Xabier Ortiz de Urbina Arandigoien

Filosofian doktore La Comedia Documental: un estudio sobre la presencia y ausencia de comicidad en el cine-documental tesiarekin (UAB, 2020) eta Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziadun (Mondragon Unibertsitatea, 2012), egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean. Estetika eta Arteen Teoriaren esparrutik hainbat artikulu argitaratu ditu umorea, argazkigintza edota irudi-dokumentalaren etika eta estetikari buruz, eta baita kongresu espezializatuetan hitzaldiak eman. Ikus-entzunezko sortzaile gisa ¿Cómo que cómo como? (2013), La vida al frontó (2014), Irudi-Bertsoa (2014), Artea eta Kultura (2017) eta Suargi (2017) film laburrak zuzendu ditu.

Katti Pochelu Hiriart

Gastibeltza Filmak

Filmografia (besteak beste): Gure oroitzapenak (2018), Nire eguneroko maitea (2020) Karpeta urdinak (2022), Muga (2022), Bizkarsoro (2023), Mirande, film bat egiteko zirriborroa (2023), Ximinoa (2024)

Eneko Sagardoy

Filmografia (besteak beste): Handia (2017), Errementari (2017), Soinujolearen semea (2019), Hil kanpaiak (2020), Irati (2022), Karmele (2025)

Samara Velte Moran

Euskal Herriko Unibertsitatea, Doktoreaurreko ikerlaria

(Zarautz, 1991). EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea Saileko irakaslea. Gizartea, Politika eta Kulturan doktorea da eta Diskurtso Ikasketen, analisi narratiboaren eta Kultur Ikasketen artean kokatzen dira bere ikerketak. Akademian jardun aurretik, 2010etik 2018ra Berria egunkarian aritu zen kazetari gisara, nagusiki nazioarteko politikako gaiak eta generokoak landuz. 'Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua' (Elkar-Txalaparta, 2019) eta 'Diskurtsoaren Analisia Gizarte Zientzietan: oinarrizko kontzeptu eta tresnak' (UEU-EHU, 2025) liburuen egilea.

Nekane Zubiaur Gorozika

UPV/EHU

Nekane E. Zubiaur Gorozikak (Bilbo, 1979) Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lortu zuen Ikus-entzunezko Komunikazioan doktoretza, eta irakasle agregatua da bertako Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailean. Euskal zinema eta zinema espainiarra ditu aztergai nagusi historiografiaren eta analisi filmikoaren ikuspegietatik. Zenbait artikulu argitaratu ditu Signa, Fotocinema, Jakin, Uztaro, Zer edo Arte, individuo y sociedad aldizkari zientifikoetan, besteak beste, baita kapituluak ere Euskadiko Filmategiak, Filmoteca Españolak, Cátedrak edo Institut Valencià de Culturak kaleratutako liburu kolektiboetan ere. Horrez gain, honako liburuen egile da: Anatomía de un cineasta pasional. El cine de Manuel Mur Oti (Shangrila, 2013), Peter Weir (Cátedra, 2013) eta Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco (Comunicación social, 2014, Ainhoa Fernández de Arroyabe eta Iñaki Lazkanorekin batera).

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2026-06-18 arte
25,00 EUR
25,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna

9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea, eta berrikuntza bultzatzea. Gai gakoak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, erresilienteak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusibo eta jasangarria, modernizazioa, teknologia eta prozesu industrial garbiak eta ingurumenaren aldetik arrazionalak, ikerketa zientifikoa eta gaitasun teknologikoaren hobekuntza, IKTetarako sarbide unibertsala.

Informazio gehiago
9 - Industria, berrikuntza eta azpiegitura