Ekonomia eta Enpresa
Zientzia eta Teknologia
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Cambio climático y descarbonización: un nuevo modelo de economía sostenible

Cambio climático y descarbonización: un nuevo modelo de economía sostenible

Eka. 28 - 29. Eka, 2022 Kod. E08-22

Azalpena

2050ean neutraltasun klimatikora heltzeko, ezinbesteko baldintza da gure ekonomiaren deskarbonizazioa, CO2 emisioak neurri handi batean murriztuko dituen trantsizio energetiko baten bitartez. Horretarako, trantsizio ekologikoak eraldaketa sozial eta ekonomikoko prozesu bat izan behar du, ekonomia eredu jasangarri batean gauzatuko dena.

Klima larrialdiari aurre egiteko, Europako Itun Berdeak planteatzen du kontinentearen ekonomia modernizatuko duen eraldaketa bat, baliabideen erabileran eraginkorra eta lehiakorra izango den ekonomia bat lortzeko. Xede hori betetzeko, helburutzat hartzen ditu 2050erako emisio netorik ez izatea, baliabideen kontsumoa hazkunde ekonomikotik desakoplatzea eta atzean geldituko den pertsonarik edo lurralderik ez izatea.

Espainiako Gobernuak onartutako Epe Luzerako Deskarbonizazio Estrategiaren (ELP 2050) helburua da % 90 murriztea berotegi efektuko gasen emisioak 2050ean, eta gainerako % 10a karbono hustulekuek xurgatzea.

Ibilbide orri horren bidez, energia guztiz berriztagarriaren kontsumora heldu nahi da mendearen erdialdean, eta ekonomiaren lehiakortasuna areagotu, trantsizio horrek ekonomiaren eta enplegua sortzearen arloan eskaintzen dituen aukerak identifikatuta.

Horiek horrela, Gipuzkoa urrats sendoak egiten ari da, Gipuzkoa Klima 2050 estrategia onartuta, helburutzat duena lurraldearen neutraltasun klimatikora heltzea urte horretan, eta Energia Jasangarritasunerako Estrategia 2050 garatuta, urte horretarako kontsumitutako energiaren % 100 berriztagarria izatea ezartzen duena. Norabide horretan, hainbat egitasmo jarri dira martxan: hala nola komunitate energetikoak, eraikin publikoetarako efizientzia plan bat edo hidrogeno berdeko planta baten instalazioa.

Testuinguru horretan, Gipuzkoak aurre egin nahi dio industriaren eta gainerako sektore produktiboen deskarbonizazio prozesua bizkortzearen erronkari, eraldaketa horren bidez enpresen lehiakortasuna hobetzeko, enplegua sortzeko eta lurraldearen jasangarritasun helburuak indartzeko.

Ikastaro honek gogoeta eta eztabaida foro bat proposatzen du, alorrean adituak diren pertsonen gidaritzapean, gaiaren ardatz nagusiak jorratzeko: deskarbonizazioaren desafio garrantzitsuenak, erronkak aukera bihurtzeko estrategiak, eta prozesu hori gizartearentzat mesedegarri eta ongizate iturri izan dadin bete beharreko baldintzak. Gainera, Gipuzkoan abian jarri diren politiken berri emango da, baita etorkizun hurbilerako aurreikusi diren plan eta proiektuen berri ere.

Irakurri gehiago

Helburuak

Gogoeta egitea deskarbonizazioaren desafioei buruz.

Ikuspegi multidiziplinar batetik, sakonago ezagutzea krisi klimatikoari eta gizarteak datozen urteetan egin beharko duen trantsizio ekologikoari lotutako eraldaketa sozial eta ekonomikoak.

Deskarbonizazioak eta klima errespetatzeaz gainera enplegua eta aberastasuna sortuko dituen egitura ekonomiko eta teknologikoaren garapenak ematen dituzten aukerak aztertzea.

Gipuzkoan egoera zertan den aztertzea, Gipuzkoa Klima 2050 estrategia klimatikoko (GK2050) agenteen ikuspegiaren bidez, haien proiektuak eta esperientziak ezagutzeko.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Diputación Foral de Gipuzkoa, Medio Ambiente

Programa

2022-06-28

09:00 - 09:15

Registro

09:15 - 09:25

Inaugurazio instituzionala

  • José Ignacio Asensio Bazterra | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputado de Medio Ambiente
  • Itziar Alkorta Idiakez | Fundación Cursos de Verano de la UPV/EHU - Directora académica
09:30 - 10:00

“Descarbonización y desarrollo sostenible“

  • José Ignacio Asensio Bazterra | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputado de Medio AMbiente
10:00 - 11:00

“Descarbonización, economía y bienestar: la Estrategia de Descarbonización a Largo Plazo“

  • Eduardo González Fernández | MITECO (Zoom bidez parte hartuko du)
11:00 - 11:30

Pausa café

11:30 - 12:30

“Una hoja de ruta para la descarbonización del sector energético“

  • Gonzalo Saenz de Miera | Iberdrola - Director de cambio climático (Zoom bidez parte hartuko du)
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Transición energética en Euskadi con GHK, Petronor, Iberdrola y Cidetec“

  • Patxi Arratibel Suquia (Moderatzailea)
  • José Ignacio Asensio Bazterra | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diptado de Medio Ambiente
  • Gonzalo Saenz de Miera | Iberdrola - Director de cambio climático (Zoom bidez parte hartuko du)
  • Javier Rodríquez Parra | Cidetec
  • Elías Unzueta Etxeita | Repsol - Gerente de Innovación

2022-06-29

09:00 - 10:00

“Hacia una empresa verde y digital en Gipuzkoa“

  • Mónica Pedreira Lanchas | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Directora de Medio Ambiente
10:00 - 11:00

Mahai ingurua: “Mesa redonda: Movilidad sostenible, liderando la descarbonización con DFG, Tecnalia, CAF, GHK“

  • Patxi Arratibel Suquia (Moderatzailea)
  • Rafaela Romero Pozo | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputada Foral de Movilidad y Ordenación del Territorio
  • Javier Coleto Fiaño | Tecnalia
  • Cesar Gimeno Sandig | GHK
  • Nora Irastorza | CAF
11:00 - 11:30

Pausa café

11:30 - 12:30

“La carrera hacia el CERO Emisiones: Las 10 claves del éxito“

  • Victor Viñuales | Ecodes
12:30 - 13:30

Mahai ingurua: “Transición ecológica, descarbonización y contrato social . Urberoa, TEK Orexa y TEK Zumarraga “

  • Patxi Arratibel Suquia (Moderatzailea)
  • José Ignacio Asensio Bazterra | Gipuzkoako Foru Aldundia / Diputación Foral de Gipuzkoa - Diputado de Medio AMbiente
  • Mikel Serrano Aperribay
  • Mertxe Eizmendi | Ur beroa

Zuzendariak

Patxi Arratibel Suquia

Gipuzkoako Foru Aldundia/Diputación Foral de Gipuzkoa

Socio-Director de Signos de Identidad, empresa especializada en consultoría estratégica de comunicación. En el período 2009-2013 Director de Estrategia y Relaciones Externas de EITB; ha representando al grupo de comunicación en el Consejo Asesor del Euskera, el Patronato del Museo de Bellas Artes de Bilbao o Eiken, cluster de del sector audiovisual de Euskadi. Técnico Superior en excedencia del Gobierno Vasco. Ha colaborado con la Diputación Foral de Gipuzkoa en los procesos de información pública del Plan integral de Gestión de Residuos Urbanos (PIGRUG). En los Cursos de Verano de la UPV-EHU ha dirigido “El residuo como recurso” (2014); “Prevención y reciclaje, fuente de riqueza y empleo” (2016) y “Cambio climático y gestión de residuos” (2017). Ha colaborado profesionalmente, entre otros, con el Gobierno Vasco, Diputación Foral de Bizkaia, Juntas Generales de Gipuzkoa, Corporación Mondragón, LABEIN, IKUSI, Transportes PESA, Klasikoak, Generalitat Valenciana y Fundación BBVA.

Hizlariak

José Ignacio Asensio Bazterra

Diputación Foral de Gipuzkoa

1966an jaio nintzen. Tolosarra eta euskalduna naiz. Ekonomia Zientziak eta Enpresaritza ikasketak egin nituen, eta master bat daukat enpresa eta finantza publikoen kudeaketan. Patxi Lopez lehendakariaren agintaldian, Eusko Trenbideetako zuzendari nagusi izan nintzen. Orobat, irakasle izan naiz Zaragozako Unibertsitatean, baina lan esperientzia ia osoa enpresa pribatuan izan dut. 2011tik zinegotzia naiz Tolosan Alderdi Sozialistarekin. Jarduera horrek aukera ematen dit nire herriaren egunerakoarekin harremana izateko. Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatua naiz.

Javier Coleto Fiaño

Doctor en Ciencia e Ingeniería Metalúrgica y de los Materiales. Con una trayectoria profesional en el mundo de la Investigación y Desarrollo Tecnológico de 27 años, ha desarrollado el grueso de su actividad en el Centro Tecnológico Tecnalia, donde ha desempeñado diferentes cargos de responsabilidad, con un perfil investigador y en labores de Gestión Tecnológica y de Mercado. Ha ejercido responsabilidades de dirección en la antigua Unidad de Transporte y, posteriormente, como Director de Mercado de la División de Industria y Transporte. Actualmente compagina la responsabilidad de la Dirección en la definición y despliegue de la estrategia de Tecnalia en el ámbito de actuación de la Movilidad Sostenible e Inteligente con responsabilidades de Estrategia de Mercado.

Mertxe Eizmendi

Cesar Gimeno Sandig

GHK SAU

Eduardo González Fernández

Nora Irastorza

Mónica Pedreira Lanchas

Diputación Foral de Gipuzkoa

Javier Rodríquez Parra

Rafaela Romero Pozo

PSE-EE PSOE, Secretaría Ciudadanía y Libertades Públicas PSE-EE-PSOE

En Linkedin, podéis comprobar la mayoría de datos del mismo

Elías Unzueta Etxeita

Victor Viñuales

ECODES

Soziologoa, Ekologia eta Garapena Fundazioaren (ECODES) sortzaileetako bat eta zuzendaria. Mundu Itunaren Espainiako Sareko presidenteordea, Inditexeko Kontseilu Sozialeko eta Sol Meliáko iraunkortasun adituen paneleko kidea. Ie Business Schooleko Erantzukizun Korporatiboko Zuzendaritzako Goi Programako irakasle elkartua 2007tik. Biodiversidad Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Triodos Bank Españaren Aholku Batzordeko kidea, Creas Fondo Social Aholku Batzordeko kidea; Espainiako Gobernuaren Ur eta Saneamendurako Lankidetza Funtsaren Aholku Batzordeko kidea, eta Hazloposible Fundazioaren Aholku Batzordeko kidea. Espainiako Greenpeaceko Kontseiluko kidea da. Finantza Arduratsu eta Jasangarrien Zentroko Adituen Kontseiluko kidea eta Espainiako Garapen Iraunkorreko Kontseiluko kidea. Caja de herramientas para los constructores del cambio (2008) liburuaren egilea da, eta "Sabores Próximos" Nekazaritza ekologikoko enpresaren sortzaileetako bat.

Gonzalo Saenz de Miera

Iberdrola, Director de Cambio Climático

Gonzalo Sáenz de Miera Ekonomia Aplikatuan doktorea da UAMen - Iberdrolako Klima Aldaketaren eta Aliantzen zuzendaria da, Energiaren Ekonomiako Espainiako Elkarteko lehendakariordea - Hazkunde Berdeko Espainiako Taldeko presidenteordea - Energy Businesseko MBAko zuzendaria Enercluben - Energiaren, ekonomiaren eta klima-aldaketaren eta ingurumenaren arloetan aditua da.

Mikel Serrano Aperribay

ZUMARRAGAKO UDALA

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-06-28 arte
0 EUR
Online zuzenean2022-06-28 arte
0 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa