Zuzenbidea
Gizartea
Doako jarduera
Uda ikastaroa
Demokraziaren berrikuntza: Zein izan daiteke gure ekarpena? Nazioarteko begirada eta kontrastea

Demokraziaren berrikuntza: Zein izan daiteke gure ekarpena? Nazioarteko begirada eta kontrastea

Eka. 25 - 25. Eka, 2025 Kod. G06-25

Demokraziak gero eta mehatxu gehiago jasotzen dituen unean, demokraziaren aldeko apustua egiteko gogo sendoa ere badago eta kultura demokratikoan sakontzekoa.

Azalpena

Mundu osoko demokrazia liberalak zalantzan jartzen dituen olatu autoritarioaren goraldia ikusten ari gara egun. Halaber, demokraziaren krisiaz hitz egiten da, hainbat modutan islatzen dena mendebaldeko herrialdeetan: demokraziaren oinarrizko baliabideekiko mesfidantza, nahigabe politikoa, herritarren egonezina eta desatxikimendua, jarrera totalitarioak eta indibidualisten goraldia, eta egungo baliabide eta egiturekin gizarte erronkei aurre egiteko erakunde publikoen gaitasun falta.

Testuinguru honetan, demokraziak gero eta mehatxu gehiago jasotzen dituen unean, demokraziaren aldeko apustua egiteko gogo sendoa ere badago eta kultura demokratikoan sakontzekoa. Batetik, gure herriko zenbait erakundetan demokrazian sakontzeko egiten den apustua argia da (eta garaiotan ezohikoa), eta aipagarriak dira, askotariko gizarte eragileen eskutik, berrikuntza politikoa eta gobernatzeko era berriak sustatzeko abian jarri diren estrategiak, bai gobernuan, bai alderdietan edota baita herri erakundetan ere. Euskal Herriko testuinguruak, gure tradizioak, erakundeen lidergoak eta apustuak, abian diren ikerketa lanek, gizarte eragile eta berrikuntza talde ezberdinek sustatutako egitasmoek, edota Arantzazulab bezalako berrikuntza zentroek, besteak beste, arreta pizten dute nazioartean. Bestalde, asko dira munduan demokrazian sakontzeko ikertzen eta erantzun berritzaileak emateko lanean ari diren pertsonak, taldeak, erakundeak, eta gobernu aurrerakoiak.

Horiek guztiak erakarri nahi ditu UPV/EHUko Uda Ikastaro honek, gure balio sistematik demokraziaren berrikuntzako eztabaida globaletan egin dezakegun ekarpena azaleratzeko, eta ekarpen hori balioan jartzeko. Horretarako, gainera, nazioarteko punta-puntako adituak izango dira hizlari eta solaskide, nazioarteko begirada honetatik alor honetan egin nahi den ekarpenaren kontrastea egiteko.

Finean, demokraziaren berrikuntzan eta eraldaketan jauzi kualitatiboak emateko gako batzuk eskaintzeko baliatu nahi da ikastaro hau.

Irakurri gehiago

Helburuak

Kultura demokratikoan eta komunitatearen eraikuntzan sakontzeko tokiko erakundeen zein eragileen estrategiak eta egitasmoak ezagutzea.

Demokraziaren berrikuntzako eztabaida globalei guretik eta Euskal Herriko balio sistematik egin diezaiekegun ekarpenean sakontzea, eta tokiko zein nazioarteko hainbat aditurekin kontrastatzea.

Demokrazian sakontzeko nazioarteko adituen ekarpenak jasotzea.

 

Kultura demokratikoan sakontzeko beharra euskal gizartean aldarrikatzea, gaia eztabaida publikora eramatea eta erakunde sistema elkarrizketa hauetara erakartzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • Arantzazulab

Lankidetza

  • Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Zuzendariak

Naiara Goia Imaz

Arantzazulab, Zuzendari Nagusia

Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko Zuzendari Nagusia da gaur egun. Arantzazulab demokraziaren berrikuntzarako laborategia da, eta lankidetzazko gobernantzako erreferentziazko zentroa Euskadin; laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko urritik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka gurean eta nazioarte mailan proiektu publiko-pribatu estrategiko konplexuen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan lan egin zuen hainbat urtez, berrikuntza teknologiko eta sozialeko estrategiak bultzatzen, kooperatiba-sarean enpresen eraldaketara bideratutako hainbat ekimen gidatu zituelarik. Demokraziaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta gobernantzaren eraldaketa sistemikorako estrategien eraikuntza dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du baita ere, hizlari eta irakasle gisa. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta enpresen zuzendaritza eta kudeaketako MBA baten jabe da. Modu osagarrian, formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, edo Berrikuntzan, batzuk aipatzearren.

Ione Ardaiz Osacar

Arantzazulab

Profesionalki, hainbat herrialde eta erakundetan garatu du bere esperientzia: Italia, Belgika, Alemania, Australia eta Espainian, besteak beste. The Australian Centre for Social Innovation-en, zerbitzuak eta politika publikoak ko-sortu zituen gobernu-erakundeekin eta GKEekin. Gero, Agirre Lehendakaria Center-en, zentroak garatutako Euskadiko gizarte-eraldaketaren esperientzian oinarritutako o metodologia sistemikoa aplikatu zuen. Gaur egun, Arantzazulab-eko proiektu arduraduna da, eta berrikuntza demokratikoko ekimenak diseinatzen eta koordinatzen ditu. Bere lanaren ardatzak dira sistema-eraldaketa, berrikuntza-ekosistemak, Lankidetzazko Gobernantza eta demokrazia deliberatiboa. Hainbat unibertsitatetan irakasle eta hizlari gisa ere aritzen da. Mondragon Unibertsitatean Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen, eta Milango Eskola Politeknikoan Produktu Diseinuko Masterra egin zuen.

Hizlariak

Maria Ajuria Hernandez

Farapi koop. elkartea

Maria Ajuria Hernandez Farapi kooperatibako langile bazkidea da. Farapik 20 urtetik gorako esperientzia du ikerketa aplikatua eta partaidetzaren bitartez gizarte erronka konplexuei erantzuteko estrategiak garatzen. Arantzazulabek sustatutako Ko-sorkuntza ekosistemaren sorreran egon zen, eta bertako Esperimentazio lantaldean aktiboki parte hartzen du. Maria Ajuria Hernandez Ekonomian lizentziatua (EHU) eta Gizarte Antropologian lizentziatua (EHU) da, eta Ikerketa Feministak eta Generokoak masterra (EHU) egin du. Talde dinamizazioan eta fazilitazioan ere formatuta dago.

Asier Aranbarri Urzelai

Eusko Jaurlaritza

Asier Aranbarri Urzelai Lehendakaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria da Eusko Jaurlaritzan, eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Zuzenbidean lizentziaduna eta Europako Batasunean integrazio politiko eta ekonomikoari buruzko masterra egina EHU-UPVn, ibilbide sendoa du politika publikoen, gobernantza eta nazioarteko proiekzio instituzionalaren arloan. Bere ibilbide profesionalean hainbat arduradun postu bete ditu Eusko Jaurlaritzan, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko aholkulari gisa, Kanpo Ekintzan eta Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusian. 2003tik 2011ra Azkoitiko alkatea izan zen, eta tokiko mailatik abiatuta, berrikuntza eta eraldaketa soziala bultzatzeko konpromisoa sendotu zuen esperientzia horretan.

Ione Ardaiz Osacar

Arantzazulab

Profesionalki, hainbat herrialde eta erakundetan garatu du bere esperientzia: Italia, Belgika, Alemania, Australia eta Espainian, besteak beste. The Australian Centre for Social Innovation-en, zerbitzuak eta politika publikoak ko-sortu zituen gobernu-erakundeekin eta GKEekin. Gero, Agirre Lehendakaria Center-en, zentroak garatutako Euskadiko gizarte-eraldaketaren esperientzian oinarritutako o metodologia sistemikoa aplikatu zuen. Gaur egun, Arantzazulab-eko proiektu arduraduna da, eta berrikuntza demokratikoko ekimenak diseinatzen eta koordinatzen ditu. Bere lanaren ardatzak dira sistema-eraldaketa, berrikuntza-ekosistemak, Lankidetzazko Gobernantza eta demokrazia deliberatiboa. Hainbat unibertsitatetan irakasle eta hizlari gisa ere aritzen da. Mondragon Unibertsitatean Diseinu Industrialeko Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen, eta Milango Eskola Politeknikoan Produktu Diseinuko Masterra egin zuen.

Yosu Arraiz Aramburu

Gipuzkoako Foru Aldundia

Ainhoa Arrona Etxaniz

Orkestra

Ainhoa Arrona Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzailea da. Gizarte Zientzietan doktorea da Deustuko Unibertsitatean, eta bere ikerketa-arloko foku nagusiak dira: lurralde-estrategiak eta eskualde-garapeneko politikak, gobernantza kolaboratiboa eta eraldaketa erakunde publikoetan, eta ikerketaren eta politika publikoen arteko elkarreragina, eta ikerketa-ekintza. Bere lana, batez ere, politika publikoen eta gobernantza-prozesuen eraikuntzaren arloan garatutako ikerketa proiektuetan zentratu du, lurraldeko erakundeekin lankidetzan. Giza Zientzietan eta Enpresan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea) eta Iraunkortasun eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboko masterra du (UJI-UNED). Ikerketan aritu aurretik, sektore pribatuan eta garapenerako nazioarteko lankidetzan lan egin zuen.

Beatriz Belmonte

Andoni Eizagirre Eizagirre

Mondragon Unibertsitatea, Irakasle Titularra

Mondragon Unibertsitateko Irakaslea. Filosofian Doktorea. Gaur egunean “Herrigintzaren Berrikuntzan” egitasmoaren zuzendaria. Bere argitalpen batzuk hemen daude ikusgai: https://www.researchgate.net/profile/Andoni-Eizagirre

Naiara Goia Imaz

Arantzazulab, Zuzendari Nagusia

Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko Zuzendari Nagusia da gaur egun. Arantzazulab demokraziaren berrikuntzarako laborategia da, eta lankidetzazko gobernantzako erreferentziazko zentroa Euskadin; laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko urritik. Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka gurean eta nazioarte mailan proiektu publiko-pribatu estrategiko konplexuen zuzendaritzan. Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan lan egin zuen hainbat urtez, berrikuntza teknologiko eta sozialeko estrategiak bultzatzen, kooperatiba-sarean enpresen eraldaketara bideratutako hainbat ekimen gidatu zituelarik. Demokraziaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta gobernantzaren eraldaketa sistemikorako estrategien eraikuntza dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du baita ere, hizlari eta irakasle gisa. Naiarak Telekomunikazio Ingeniaritzan goi-mailako titulua du (UPV/EHU – ENST Bretagne) eta enpresen zuzendaritza eta kudeaketako MBA baten jabe da. Modu osagarrian, formakuntza ezberdinak jaso ditu, Gobernantza ireki eta kolaboratiboan (UNED), Lidergoan, Komunikazio publikoan, edo Berrikuntzan, batzuk aipatzearren.

Hélène Landemore

Hélène Landemore Yale Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea da, teoria politikoan espezializatua. Bere ikerketa eta irakaskuntza arlo nagusiak honako hauek dira: teoria demokratikoa, epistemologia politikoa eta adimen artifizialaren etika eta politika. Oxfordeko Unibertsitateko Ethics in AI Institute-ko kidea da, eta OpenAI-ko Democratic Inputs to AI programako aholkularia. Frantziako Herritarren Batzar Nazionalaren azken edizioko Gobernantza Batzordean aritu zen, eta gaur egun Schmidt Futures-ek babestutako lana garatzen ari da AI2050 programaren barruan.

Arantxa Mendiharat

Deliberativa

Deliberativa elkartearen sortzaileetako bat da, eta zozketa zibikoaren bidez aukeratutako herritarrak inplikatzen dituzten deliberazio-prozesuak diseinatzen, martxan jartzen eta ikertzen ditu. La democracia es posible. Sorteo cívico y deliberación para rescatar el poder de la ciudadanía liburuaren egilekidea da Ernesto Ganuzarekin batera (2020, Consonni argitaletxea). Web gune hauen ko-sortzailea da: Más alla del voto, Democracia por sorteo eta mecambio.net. FIDE (Federation for Innovation Democracy - Europe), Democracy R&D eta ELGAko Innovative Citizen Participation Network sareetako kide da. Aurreko bizitza batean, arteak eta beste ekoizpen-eremu batzuk gurutzatzeari ekin zion. Oraindik ere gertutik jarraitzen du Idoia Zabaleta eta Ixiar Rozasekin Zirriborroak eta gero sortu zuen proiektua. Politika Zientzietan lizentziaduna Bordeleko (Frantzia) Ikasketa Politikoen Institutuan. Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitateko Arteen Kudeaketako Master baten titularra. Senperen sortua, Bilbon bizi da.

Julen Mendoza Perez

Ko-garri Gizarte Berrikuntzako enpresaren sortzailea. 2020. urtetik gizarte berrikuntza eremu ezberdinetan txertatzen aritua, bai lurraldeen garapenean – gobernantza eredu berrien artikularizioaren bitartez -, eta baita erakundeen eraldaketa prozesuetan ere. Zuzenbidean lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Nazioarteko Harremanetan espezializatua eta ibilbide profesionalaren hasieran giza eskubideen alorrean aritua nazioarteko erakundeetan. Gerora, tokiko erakundeetan aritua 16 urtez (2020. urterarte), abokatu, teknikari eta azkenik Errenteriako alkate gisa. Rafael Echeverríaren Newfield Consulting eskolako Coach Ontologico Senior ziurtagiria lortu zuen. Egindako lanen artean, azpimarratzekoa da Goierrin (Goierri BarNETik) gobernantza eredu berri bat eratzeko prozesuan emandako bidelaguntza, edo/eta Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat erakunderi emandako bidelaguntza ere (Galdakao G2030, Pasaia Klima-Orratz, Mundaka Amestuz, etab.)

Xabier Otxandiano

Michael Saward

Michael Saward Politika eta Nazioarteko Ikasketetako irakaslea da Warwick-eko Unibertsitatean. Tasmanian sortua, Australian National University-n lortu zuen ohorezko gradua, eta Essex-eko Unibertsitatean doktoratu zen. 2012an Warwick-en hasi aurretik, Open University-n (bi aldiz Sailburu izan zen) eta Royal Holloway-n irakatsi zuen. Bere ikerketak teoria demokratiko garaikidean eta ordezkaritzaren kontzeptuan oinarritzen dira. The Representative Claim (OUP, 2010) liburuak APSAren George H. Hallett saria jaso zuen 2020an; Democratic Design (OUP, 2021) lana, Leverhulme Trust-en beka batekin garatua, PSAren W.J.M. Mackenzie Book Prize sariarekin saritu zuten 2023an. Enacting European Citizenship (CUP, 2013), The Oxford Handbook of Politics and Performance (2021) eta 2024ko bi liburu berri editatu ditu. Egonaldiak egin ditu Mexikon, Brasilen eta Australian. Gaur egun, ideiek, garapenak eta ordezkaritzak demokrazian duten eragina aztertzen jarraitzen du.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2025-06-25 arte
0 EUR

Kokalekua

Arantzazulab, Gandiaga Topagunea

Arantzazu Auz., 1, 20567 Oñati

Gipuzkoa

42.98012660097132,-2.401492345456002

Arantzazulab, Gandiaga Topagunea

Arantzazu Auz., 1, 20567 Oñati

Gipuzkoa