
Desegiten Ikasi: Errealitate Inklusiboa Eraikitzeko, Sar Zaitez Lanbide Heziketa Egokituaren Gurpilean!
Hezkuntza inklusiboa zure eskuetan.
Azalpena
Eraiki al dezakegu hezkuntza sistema bat non pertsona oro bere gaitasunen eta erritmoaren arabera hezi eta garatu ahal den?
Eraiki al dezakegu gizarte bat non aniztasuna ez den oztopo eta aukera izan daitekeen?
Lanbide Heziketa Egokituak aukera paregabea eskaintzen die aniztasun funtzional kognitiboa duten pertsonei, bai hezkuntza bai lan esparru inklusiboagoak eraikitzeko. Proiektu honen helburua lanbide heziketako sisteman inklusio eredu bat garatzea eta hedatzea da, ikasle guztien behar eta gaitasunetara egokitutako ibilbide pedagogikoa eskainiz lan mundu egokitura salto egin ahal izateko. Sar zaitez Lanbide Heziketa Egokituaren Gurpilean! Gelditzen ez den gurpila, inklusioaren gurpila.
Gurpil honek Hasierako Lanbide Heziketako izaera du, lau ikasturteetara luza daitekeena; guztiz malgua eta norbanakoari egokitutakoa. Oinarrizko gaitasunez gain, lanbide kualifikazio aukera ezberdinak eskaintzen dira.
Bide egokiak diseinatzen badira pertsona bakoitzaren gaitasunak garatzeko, ikasleak heztea eta trebatzea posible da. Pertsona guztiok komunitatean ekarpenak egin ditzakegu, eta gainera, egin egin behar ditugu.
Uda Ikastaro honetan parte hartuz, hezkuntza aldaketarako pausoa emango duzu, eta inklusio ereduaren partaide izango zara.
"Gogoratu desgaitasun handiena ezjakintasuna dela".
Helburuak
Aniztasun funtzional kognitiboa duten ikasleei zuzendutako lanbide heziketako inklusio eredua aurkeztea.
Hezkuntza sistemaren eraldaketan parte hartzeko eztabaida sortzea, ikuspegi pedagogiko eta sozial berritzaile batetik.
Lanbide Heziketa Inklusiboaren erronka eta aukerak aztertzea, kasu praktikoen bidez.
Tokiko eta nazioarteko esperientziak eta aliantzak partekatzea, Marea Urdina elkartearekin elkarlanean garatutako eredua azpimarratuz.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Aniztasun funtzional kognitiboa duten ikasleak
Lankidetza
Programa
2025-07-09
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Jarrai dezagun etorkizuna eraikitzen ...
- Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
“Hitzaldiaren izenburua: "Desegiten Ikasi: Errealitate Inklusiboa Eraikitzeko. Sartu Zaitez Lanbide Heziketa Egokituaren Gurpilean!“
- Isabel Mendiguren Laca | Hezkuntza Saila - Ikaskuntza Berezien Zuzendaria
- Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
- Arantxa Larrañaga Maiz | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko idazkaria
- Mikel Sarriegi Etxeberria | ADEGI - Talendu eta Formakuntza Zuzendaria
- Aritz Orbegozo Etxenagusia | Marea Urdina - Marea Urdina Erakundeko Lehendakaria
“Lan eremu ezberdinetako kasu praktikoen aplikazioak 1“
- Aritz Orbegozo Etxenagusia | Mare Urdina - Marea Urdina erakundeko lehendakaria
Atsedena
“Lan eremu ezberdinetako kasu praktikoen aplikazioak 2“
- Miren Otero Errazu | Hezkuntza Saila - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
Itxiera
Mahai ingurua taldeka sailkatuta. Talde bakoitzean erakunde ezberdinetako kideren bat egotea aurreikusten da.
- Miren Otero Errazu | Izarraitz Lanbide Heziketa LHII - Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
Zuzendariak

Miren Otero Errazu
Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
Miren Otero Errazu HEZKUNTZA SAILA Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria
Hizlariak

Arantxa Larrañaga Maiz

Isabel Mendiguren Laca

Aritz Orbegozo Etxenagusia
Marea Urdina

Miren Otero Errazu
Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
Miren Otero Errazu HEZKUNTZA SAILA Izarraitz Lanbide Heziketa LHII-ko zuzendaria

Mikel Sarriegi Etxeberria
ADEGI
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Gaur egun ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkarteko Prestakuntza eta Talentu zuzendaria da. UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluko, Lanbide Heziketako Zentroetako Patronatuetako eta Gizarte Kontseiluetako eta Lanbideko Administrazio Kontseiluko kide da, besteak beste. Era berean, hamar urte baino gehiagoz Ekonomialarien Euskal Kontseiluko kide izan zen eta Gipuzkoako Ekonomialarien Euskal Elkargoko lehendakari izan zen.
Matrikula prezioak
Aurrez aurre | 2025-06-30 arte | 2025-07-09 arte |
---|---|---|
25,00 EUR | 29,00 EUR | |
- | 41,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | |
- | 29,00 EUR | |
- | 35,00 EUR | |
- | 35,00 EUR |
Kokalekua
Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
Altamira auzoa, z/g 20720 Azkoitia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Izarraitz Lanbide Heziketa LHII
Altamira auzoa, z/g 20720 Azkoitia, Gipuzkoa
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

4 - Kalitatezko hezkuntza
Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.
Informazio gehiago