eDIGCOMP Konpetentzia Digitala Irakasleentzat eta Ikasleentzat

eDIGCOMP Konpetentzia Digitala Irakasleentzat eta Ikasleentzat

Ots. 07 - 13. Mar, 2017 Kod. @2-17
Ikastaro guztiak

Azalpena

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika  eta Kultura Saileko Baliozkotzea (16668170032 Kodea).

Programa

2017-02-07 / 2017-02-13

Konpetentzia Digitalaren MARKO ezberdinak ezagutu: Open Education, Europear DIGCOMP Markoa, eta Heziberri 2020ren eredu pedagogikoa.

2017-02-14 / 2017-02-20

IRAKASLEEN tresnak IKASTEKO eta IRAKASTEKO: Nork bere PLEa, Erakundeen OLEa eta Ikastetxetan erabiltzen diren Ingurune Birtualak

2017-02-21 / 2017-03-06

Ikasleen eta Irakasleen Konpetentzia Digitala PRAKTIKAN

2017-03-07 / 2017-03-13

Irakasleen eta Ikastetxeen PRAKTIKA ONAK

Zuzendariak

Josi Sierra Orrantia

Conocity, IKT aholkularia

Maixua XX. gizaldia eta Ikusentzunezko Komunikalaria XXI.ean. IKT aholkularia Bilboko Berritzegune Nagusian. Konpetentzia Digitala garatzeko ahaleginak eginez, irakasleon formakuntza beharrezkoa dela konturatu naiz; azken finean ikasleen #KDigitala bermatzeko klaseetan eta ikastetxeetan ere landu beharko dutelako. Horretarako ikusi eta ikasi egiten dut, eta ikusentzunezkoak ekoiztu, ikasitakoa aprtekatzeko, Euskaraz http://zortzigarrenlurraldea.eus/ blogean batipat; gaztelaniaz http://conocity.eu/ blogean ere.

Xabier Mujika Mujika

Berritzegune Nagusia, IKT programa-koordinatzailea

Magisteritza eta Pedagogia ikasketak (EHU-UPV, UNED).1984an hasi nintzen eskolak ematen Alacant-eko lurraldeetan (País Valencià). 1995etik aurrera Zarauzko Orokieta Herri Eskolan irakasle eta 1999tik-2008ra zuzendari aritu nintzen. Geroztik Berritzegune Nagusiko kolaboratzaile lanetan dihardut hainbat IKT-proiektu koordinatuz: Eskola 2.0, Sare_hezkuntza Gela eta eskolen arteko lankidetza proiektuetan. HEZIBERRI-ren curriculum garapenerako taldean aritu nintzen eta "Oinarrizko zehar-konpetentziak eskuratzeko prozeduren eta jarreren Artxiboa"-aren egilekide naiz (2016). INTEF-en autonomia erkidegoen Konpetentzia Digitalaren lantaldean kolaboratzen dut, MCCD (2017) "Irakasleen Konpetentzia Digitalen Markoa"-ren garapenean parte hartzaile izan nintzen.

Irakasleak

Amaia Arroyo Sagasta

HUHEZI - Mondragon Unibertsitatea, Irakaslea eta ikerlaria

Hezkuntza Bereziko Magisteritzan diplomatua (2004), IKTak formazioan aplikatuta masterduna (2006), Komunikazio eta Hezkuntza Sarean masterduna (2012), eta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea (2017): Konpetentzia Digitala, Norbere Ikas-Alorra (NIA) eta Erakundearen Ikas-Alorra (EIA) dira bere ikerlerroak. Hainbat zereginetan ibili izan da: irakasle, aholkulari, editore, ikasmaterial-egile... baina teknologia digitalaren ikuspegi pedagogikoa da bere interesgunea, eta zeregin guztietan ardatz horri eusten saiatzen da. Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, KoLaborategiko kidea. Gainera, UEUk eta EHUk eskaintzen duten HEZikt graduondokoan irakaslea, koordinatzailea eta Batzorde Akademikoko kidea da.

Matrikula prezioak

Matrikula2017-02-09 arte
80,00 EUR