Kultura eta Artea
Gizartea
Historia
Uda ikastaroa
Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak

Elkanoren oroitzapena: ondorioak eta galdera berriak

Uzt. 07 - 08. Uzt, 2022 Kod. G10-22

Azalpena

Juan Sebastian Elkano eta bere lehen mundubiraren kommemorazioa landu du hiru urtez Elkano Fundazioak eta bada garaia ibilbide honetan ikasitakoa eta bildutakoa gizarteratzeko. 2019tik hona ezagutza berri asko bildu da baita galdera berri asko. Horietako bat funtsezkoa da: zer oroitzen dugu, zergatik, nola, nortzuk, zertarako?

Galdera horien azterketa sakona egiteko antolatu nahi izan dugu Uda Ikastaro hau. Halaber, duela 500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzeko. Horrela, batetik bestelako begiradak eta kontaerak” deituriko hitzaldi eta solasaldi sortak deskolonizazioa eta mundializazioa izango ditu hizpide; bestetik, “itzuli berri bat munduari” izeneko blokeak egungo gizarteen erronkak errepasatuko ditu, hala nola gobernantza, justizia… Azkenik, laugarren blokean transmisioari eta oroitzapenei helduko diogu baina gerora begiratuz: zer nolako begiradak iraganari, zer transmititu?

Irakurri gehiago

Helburuak

Lehen mundubiraren kommemorazio honetan ikasitako eta gizarteratutakoaren inguruan galdera berriak sustatzea.

 

500 urte gertaturiko horiek gaurko gure munduarekin zein gizartearekin duten lotura aztertzea eta hausnarketa egitea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra

Kolaboratzaileak

  • Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Programa

2022-07-07

09:00 - 09:30

Erregistroa / Registro

09:30 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Ion Irurzun --- | Elkano 500 Fundazioa - Zuzendaria
09:45 - 11:15

Mahai ingurua: “Zer, nola, zertarako... oroitzapen egin?“

  • Igone Mariezkurrena Fernández | Antropologa eta kazetaria (Moderatzailea)
  • Agustín Arrieta Urtizberea Arrieta Urtizberea | UPV/EHU - Filosofian doktorea
  • Bernadette Borda | Idazlea
11:15 - 11:45

Atsedena

11:45 - 13:45

Mahai ingurua: “Bestelako begiradak eta kontaerak“

  • Igone Mariezkurrena Fernández | Antropologa eta kazetaria (Moderatzailea)
  • Sirio Canós Donnay | INCIPIT - Arqueóloga y antropóloga
  • Nelson Aguilera Águila | Universidad Austral de Chile - Antropologo
13:15 - 14:00

Ahozko komunikazioak

14:00 - 14:30

Itxiera / Cierre

2022-07-08

09:00 - 09:15

Hasiera eta egunaren aurkezpena

09:15 - 10:45

Mahai ingurua: “Itzuli berri bat munduari“

  • Ander Izaguirre Olaizola | idazlea eta kazetaria (Moderatzailea)
  • Álvaro Aragón Ruano | UPV/EHU - Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailean irakasle agregatua.
  • Agus Morales | Revista 5W - Director
10:45 - 11:15

Atsedena

11:15 - 12:45

Mahai ingurua: “Iraganetik gerora, zer transmititu?“

  • Ander Izaguirre Olaizola | Idazlea eta kazetaria (Moderatzailea)
  • Carlos Ciriza Mendívil | Universidad Pública de Navarra - Profesor ayudante doctor
  • Xabier Kerexeta Erro | Gipuzkoako Foru Aldundia - Gordailua - Goi mailako etnografoa
12:45 - 13:45

Ahozko komunikazioak

13:45 - 14:00

Diplomen banaketa eta itxiera

Zuzendariak

Ion Irurzun ---

ELKANO 500 Fundazioa

Hizlariak

Nelson Aguilera Águila

Álvaro Aragón Ruano

UPV/EHU

Alvaro Aragón Ruano (Oiartzun, 1969-11-09) 1992. urtean Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta 2000. urtean doktore titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, non Irakasle Agregatua da. Hasiera batean, bere ikerketa lana baso eta abeltzaintza historian kokatu bazuen ere, azken urteetan, lerro hori baztertu gabe, Euskal Herriko merkataritzaren historiarekin partekatu du. Eremu horretan nazioarteko zein Espainia mailako aldizkarietan argitaratu ditu bere ikerketak (Atlantic Studies, International Journal of Maritime History, Journal of European Economic History, Obradoiro de Historia Moderna, Studia Historica, e.a.), batik bat, euskal merkatarien presentzia, euskalduntasuna eta identitatea nazioarteko merkatuetan aztertuz. Honekin batera, egun, alde batetik, Espainiar zein Frantziar Estatuen barruan euskal foru lurraldeek garatutako muga eta identitate diskurtsoak ari da aztertzen, eta bestetik, merkataritza elite horien jatorri lehen mundu globalizazioaren kontestuan.

Agustín Arrieta Urtizberea Arrieta Urtizberea

Agustin Arrieta Urtizberea Errenteria, 1962 Ik. https://eu.wikipedia.org/wiki/Agustin_Arrieta_Urtizberea Filosofian lizentziatua eta doktorea. Informatikan lizentziatua. Azken urteotan, bere argitalpenak pluralismoari, objektibismoari eta erlatibismoari buruzko eztabaiden inguruan kokatu dira, hainbat arlotan: bereziki, moralaren, estetikaren eta zientziaren esparruan. Halaber, David Hume filosofoaren pentsamenduari buruzko lan batzuk argitaratu ditu. Zenbait liburu argitaratu ditu: Literatura • Istripuak. Irun: Alberdania, 2008. • Irlak eta beste kontakizun batzuk. Donostia: Erein, 2015. Filosofia • Gaueko eztabaidak. Donostia: Erein, 2022. • Gogoeta-bide irekiak. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2019. • Zientziaren argi-itzalak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), 2017. • Filosofiarako sarrera bat. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua, 2016. • Arimak eta balioak. Donostia: Jakin Irakurgaiak, 2013 • Sinesmenak eta usteak. Irun: Alberdania, 2010. • Filosofiaren historia (beste egile batzuekin batera). Donostia: Elkar, 2008. • David Hume: ekintzak, sentimenduak eta balioak. Donostia: Jakin irakurgaiak, 2006. • Zertaz dihardu filosofiak? Donostia: Jakin irakurgaiak, 2002. • Egia Motak. Bilbo: EHU, 2001.

Bernadette Borda

Itxaro Borda (1959, Baiona) idazlea da, poeta eta kronika egilea ere bai, hainbat euskal hedabideetan. Ipar ala hego Euskal Herriko kantari askorentzat letrak izkiriatu ditu. Herria astekarian hasi zen publikatzen duela kasik mende erdia. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta ordutik hona Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdanian plazaratu ditu nobelak, olerki bildumak eta saioak. Amaia Ezpeldoi detektibe pertsonaiarekiko hainbat nobela beltz sortu ditu. Susmaezinak eleberria publikatu zuen 2019an Alberdanian eta 2020an Abaro poema bilduma, Balea Zuria etxean.

Sirio Canós Donnay

Carlos Ciriza Mendívil

Ander Izaguirre Olaizola

Xabier Kerexeta Erro

Gordailua

Geografia eta Historian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea). Kultur ondare historiko eta etnografikoaren balioa agerrarazteko lan askotarikoak egin ditu: ikerketak, zabalpena, kudeaketa, erakusketak, webguneak, eta abar: ondare etnografikoaren tratamendu instituzionalerako jarraibideen azterketa Eusko Jaurlaritzarentzat, Balea-Irla euskal baleazaleen ondareari buruzko weberako edukiak, Gipuzkoako museo birtuala, Badiaren Bidea material didaktikoen eta seinaletikaren edukiak Bidasoa-Txingudi Partzuergoarentzat… Lan horiek egin ditu hainbat museotan (Zumalakarregi, San Telmo, Baionako Euskal Museoa...) eta enpresatan (K6 Kultur Gesioa, luberri commuinic.actiom, autonomo gisa Kalegoi izenez). 2017az geroztik Foru Aldundiaren Etnografiako Goi-Teknikaria da Gordailuan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.

Igone Mariezkurrena Fernández

Agus Morales

Es escribidor, o sea, mal escritor, y director de 5W. Le gusta contar historias africanas, árabes y orientales. Lo hizo para la Agencia EFE como corresponsal en la India y Pakistán y luego para Médicos Sin Fronteras dando vueltas por África. Ahora es periodista independiente. Se doctoró en Lengua y Literatura con una tesis sobre la poesía última y la pintura de Rabindranath Tagore, tema de extraordinario interés público. Ha escrito sobre la muerte de Osama bin Laden, la epidemia de ébola en África Occidental y la población refugiada.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2022-07-07 arte
0 EUR0 EUR

Kokalekua

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa

43.308668030337024,-2.011519968509674

Carlos Santamaría Zentroa

Elhuyar plaza 2, 20018 - Donostia

Gipuzkoa