Hezkuntza
Uda ikastaroa
Emozioak eta barne-elkarrizketa ikasgelan: nola eragiten digute?

Emozioak eta barne-elkarrizketa ikasgelan: nola eragiten digute?

Eka. 26 - 27. Eka, 2023 Kod. H04-23

Azalpena

Emozioek funtsezko zeregina dute ikaskuntza-testuinguruetan. Ikasleek zein irakasleek horiek identifikatzea eta era eraginkorrean erregulatzea are beharrezkoago bilakatzen da, une soziohistoriko aldakor eta iragarrezin honetan. Hori horrela, ikastaroaren helburu nagusia  adimen emozionalean sakontzea da. Horretarako, batetik, emozioei loturiko teoriak jorratuko dira, horiek ikasgelan izan dezaketen eraginaz ohartarazteko. Bestetik, emozioen identifikazioan eta kudeaketan giltzarri den fenomenoa ere landuko da, barne-elkarrizketa (self-talk), hain zuzen ere. Bizitzan ez ezik, emozioek eta self-talk- ak ikasgelan duten presentzia ikusaraziko da, horien inguruan lanketarako ideiak ere eskainiaz.

Irakurri gehiago

Helburuak

Emozioen identifikazioa lantzea eta ikasgelan duten presentziari buruz hausnartzea.

Emozioen sailkapen nagusietara hurbiltzea.

Emozioei buruz dugun kontzientziaz ohartaraztea.

Emozioak EAEko orain arteko esparru curricularrean kokatzea.

Adimen emozionala erregulatzeko eta kudeatzeko barne elkarrizketa fenomenora hurbiltzea.

Barne elkarrizketak gure bizitzan daukan inpaktuaz ohartaraztea.

Barne elkarrizketak testuinguru akademikoan izan dezakeen erabilgarritasuna aztertzea.

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak

Metodologia

Uda Ikastaro honetan parte hartzaileak diren dinamikak erabiliko dira bertaratutako guztion ekarpenak eta hausnarketak eragin asmoz.

Lankidetza

Programa

2023-06-26

08:45 - 09:00

Erregistroa

09:00 - 09:45

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Nerea Larruzea Urkixo | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
09:45 - 10:15

“Taldeak martxan jarriz: mini-erronkaren aurkezpena“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | ISEI-IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
10:15 - 11:45

“Zer dira emozioak? Nola eragiten digute? Hurbilketa kontzeptuala“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
11:45 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

“Adimen emozionala esparru kurrikularrean kokatuz: nondik gatoz eta nora goaz?“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
13:00 - 14:00

Mini-erronkara so! Hausnarketarako tartea

14:00 - 14:30

Sintesia

2023-06-27

09:00 - 09:30

Bigarren egunaren aurkezpena

09:30 - 10:30

“Barne-elkarrizketa, emozioen erregulaziorako giltza“

  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Nerea Larruzea Urkixo | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
10:30 - 11:30

“Barne-elkarrizketa ikasgelan“

  • Nerea Larruzea Urkixo | ISEI/IVEI eta UPV/EHU - Teknikari espezialista eta UPV/EHUko irakaslea
  • Amaia de la Fuente Gaztañaga | UPV/EHU - UPV/EHUko irakaslea
11:30 - 12:00

Atsedena

12:00 - 13:00

Elkarlanerako tartea: Landutakoa mini-erronkan txertatuz

13:00 - 14:00

Partaideen hitza: mini-erronken aurkezpen laburrak

14:00 - 14:30

Ikastaroaren balorazioa eta itxiera

Zuzendariak

Nerea Larruzea Urkixo

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Didaktika Espezifikoetan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Egun, unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuko irakaslea da, eta baita Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean (ISEI-IVEI) teknikaria ere. Bere ikerketa-ildoak autoelkarrizketan, erregulazio emozionalean eta ikaskuntza autoerregulatuan oinarritzen dira, baita generoak aldagai horietan duen eraginean ere. Arlo horretako formakuntzak diseinatu eta aurrera eraman ditu, hezkuntza-etapa desberdinetako irakasleei zuzenduak izan direlarik.

Hizlariak

Amaia de la Fuente Gaztañaga

Euskal Herriko Unibertsitatea

Psikodidaktika: Hezkuntzaren psikologia eta Didaktika Espezifikoetan doktorea, eta Gizarte Hezkuntzan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaur egun, irakasle da unibertsitate bereko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologiako Departamentuan, Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako Graduan eskolak ematen dituelarik. Batez ere trebetasun sozioemozionalekin eta horiek ikasleen osasunean duten eraginarekin lotutako artikulu zientifikoak argitaratu ditu, generoak horietan duen eraginean ere zentratu izan da. Nazioarteko eta nazioko kongresuetan ere parte hartu du. Lanean ari diren irakasleentzako hainbat prestakuntza-ikastaro diseinatu ditu, eskola-testuinguruan trebetasun sozioemozionalak lantzeko.

Matrikula prezioak

Aurrez aurre2023-05-31 arte2023-06-26 arte
25,00 EUR59,00 EUR
- 84,00 EUR
- 71,00 EUR
- 59,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR
- 71,00 EUR

Kokalekua

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

43.3148927,-1.9985911999999644

Miramar Jauregia

Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

Gipuzkoa

Sustainable development goals

2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

Garapen jasangarrirako helburuak

4 - Kalitatezko hezkuntza

Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

Informazio gehiago
4 - Kalitatezko hezkuntza

5 - Genero berdintasuna

Genero berdintasuna lortzea eta emakume eta neska guztiak ahalduntzea. Gai gakoak: diskriminazio eta indarkeria mota guztiak amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzea, erantzukizun partekatua, aukera berdintasuna, parte hartze erabateko eta eraginkorra, ugalketa eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide berdintasuna, lurra, beste ondasun batzuk eta jabetza eskuratzea.

Informazio gehiago
5 - Genero berdintasuna