Komunikazioa
Gizartea
Hezkuntza
Iraunkortasuna
DSF
Uda ikastaroa
Escuela de Comunicación Ambiental 2025: Conversaciones Km0 para conectar con la ciudadanía

Escuela de Comunicación Ambiental 2025: Conversaciones Km0 para conectar con la ciudadanía

Ira. 11 - 11. Ira, 2025 Kod. I05-25

Ikastaroak lehen sektorearen, kontsumoaren eta komunikazioaren arteko lotura jorratuko du, baita kontsumoaren eta ingurumen inpaktuaren arteko harremana nolakoa den ere, ingurumen osasuntsurik gabe lehen sektorearentzat etorkizunik ez dagoela sinetsita.

Azalpena

Ingurumen Komunikazioko Eskola, hain zuzen, Ihobe - Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta APIA - Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak antolatu dute. Dagoeneko 6 edizio izan ditu, komunikazioaren eta ingurumenaren inguruko eztabaidarako foro gisa.

Eskolaren helburua da hausnarketarako gune bat sortzea eta ingurumen erronka handien komunikazioari buruzko gako batzuk ematea, hala nola krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, natura ingurunearen kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena eta garapen jasangarria, besteak beste.

Zazpigarren edizio honetan, Ingurumen Komunikazioko Eskola birmoldatu eta eboluzionatu egin da, sakoneko elkarrizketen formatuari bide emateko. Helburua da hainbat ikuspegitatik trantsizio energetiko eta klimatikoan aurrera egiten eta ingurumen kontuak gehiago eta hobeto komunikatzeko kontakizuna aldatzen laguntzen ari direnekin elkarrizketak izatea.

2025eko edizioan, kontsumoaren, gastronomiaren eta komunikazioaren arteko lotura jorratuko dute elkarrizketek, eta gure kontsumo ohituren eta sortzen duten ingurumen inpaktuaren arteko harremana nolakoa den azalduko da, bai eta kontsumitzaileek eta herritarrek, oro har, ingurumenari buruzko informazio egiazkoa eta zorrotza jasotzeko duten beharra zer-nolakoa den ere.

Elkarrizketa horiek esperientzia praktiko batekin osatuko dira, Eskolan parte hartzen duten pertsona guztientzat: aurrez aurre joaten diren pertsonentzako, bisita; eta, bide telematikoz parte hartzen dutenentzako, tailer bat.

Irakurri gehiago

Helburuak

Hausnarketarako gunea sortzea.

Ingurumen komunikazioa zabaltzeko eta hobetzeko gakoak eskaintzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Periodistas, profesionales de la Comunicación, profesionales de la Educación, profesionales del sector ambiental

Programa

2025-09-11

08:30 - 09:00

Registro

09:00 - 09:30

Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:

    Apertura institucional

    • Alexander Boto Bastegieta | Ihobe, sociedad pública de gestión ambiental. Gobierno Vasco - Director General
    • María García de la Fuente | APIA, Asociación de Periodistas de Información Ambiental - Presidenta
    09:30 - 10:45

    “Conversación inspiradora: cómo afecta a la ciudadanía la nueva normativa sobre greenwashing“

    • José María Fernández Alcalá | Ihobe, sociedad pública de gestión ambiental. Gobierno Vasco - Director de Economía Circular

    Dirige la conversación:

    • Miren Amaia Goikoetxea Marques | Decana y presidenta del Colegio y la Asociación Vasca de Periodistas - Amaia Goikoetxea
    10:45 - 11:15

    Atsedena

    11:15 - 12:15

    “Conversación inspiradora: Consumo como herramienta para la comunicación ambiental“

    • Jon Egaña | Cadena SER Euskadi - Jefe de Informativos (Dirige la conversación)
    • Laura Villadiego | Iniciativa Carro de Combate - Periodista
    12:30 - 13:50

    “Casos de éxito“

      “Cata de paisajes”, un recorrido por la naturaleza través de la gastronomía

      • Cesar Palacios Palomar | Periodista y escritor

      “Aver aves”, otra forma de comunicar sobre biodiversidad y hábitos sostenibles

      • Javier Rico Nieto | Periodista y educador ambiental

      Dirige la conversación:

      • Begoña Beristain García | Periodista y colaboradora en medios de comunicación
      13:50 - 14:00

      “Síntesis“

      • Luis Guijarro García | Miembro de la junta directiva de la Asociación de Periodistas de Información Ambiental (APIA),
      16:00 - 18:30

      Visita (para asistentes en modalidad presencial)

      16:00 - 17:30

      “Taller sobre etiquetas ecológicas: cuáles son y para qué sirven (para personas asistentes vía telemática)“

      • Gorane Ibarra González | Ihobe - Gobierno Vasco - Responsable de Etiqueta Ecológica Europea

      Zuzendariak

      Yolanda D. Rodríguez Couso

      Ihobe, Komunikazio zuzendaria

      Licenciada en Ciencias de la Información, rama Periodismo, por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU). Máster en Estrategias, Agentes y Políticas de Cooperación para el Desarrollo (UPV/EHU). Máster en Comunicación Corporativa y Dirección de Comunicación (Universidad Católica de Ávila). Desde 2010, trabaja en el área de Comunicación de Ihobe, la Sociedad Pública de Gestión Ambiental del Gobierno Vasco, actualmente desempeñando la coordinación de la comunicación estratégica e internacional. De 2015 a 2018 trabajó en la Oficina de Comunicación de la Diputación Foral de Bizkaia, en el Departamento de Administración Pública y Relaciones Institucionales. Anteriormente, trabajó durante más de 12 años para UNICEF (1998-2010); primero en la oficina del Fondo de Naciones Unidas para la Infancia en La Habana, Cuba, en el área de Comunicación y Educación; y posteriormente en Bilbao, como Responsable de Comunicación para UNICEF País Vasco.

      María García de la Fuente

      Licenciada en Periodismo por la Universidad Complutense de Madrid y Licenciada en Historia por la UNED. Ejerce el periodismo ambiental desde hace 20 años, cuando empezó en la agencia de noticias Europa Press. Después de 8 años, pasó al formar parte del equipo fundacional del diario Público, en la sección de Ciencias. Ha trabajado en el Gabinete de prensa del Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino, y actualmente es la presidenta de la Asociación de Periodistas de Información Ambiental (APIA).

      Hizlariak

      Begoña Beristain García

      Periodista Onda Vasca y feminista. Periodista especializada en radio donde lleva cerca de treinta años trabajando tanto en servicios informativos como en programas. A día de hoy ejerce en la emisora Onda Vasca en la que presenta el programa de fin de semana, espacio con un marcado carácter social y feminista. Colaboradora habitual como tertuliana en programas de televisión y autora del blog "Veterana B", premiado con el Premio Blog Revelación que otorga el Grupo Noticias y el Premio Ur otorgado por GetxoBlog. Además ha sido reconocida con el Premio Periodista Digital que concede el Colegio de Periodistas Vascos y con el Premio a la Comunicación Social de Fekoor.

      Jon Egaña

      Jon Egaña Loroño (Bilbao, 1985) es licenciado en Humanidades con especialidad en Comunicación por la Universidad de Deusto, centro en el que también ha sido profesor del Instituto de Ocio. Es Máster en Técnicas de Investigación Social por la Facultad de Ciencias de la Información de EHU. Ha desarrollado toda su trayectoria profesional en Radio Bilbao-Cadena SER, desde 2018 como Jefe de Redacción. 

      José María Fernández Alcalá

      Ekonomia Zirkularreko zuzendaria IHOBEn eta Basque Ecodesign Centerren arduraduna. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzaren beraren eta Euskal Autonomia Erkidegoan berezko produktua duten 8 industria-enpresa garrantzitsuenen arteko lankidetza publiko-pribatuko ekimena da, industria-jardueran ekodiseinua sustatzeko eta bizi-zikloaren analisia integratzeko. Industria Ingeniaria Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan, 15 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du enpresa pribatuan eta administrazioan. 10 urte baino gehiago aktiboki parte hartzen Europar Batasunak Bruselan dituen batzorde teknikoetan eta produktuen normalizazioaren arloko estatuko eta nazioarteko batzordeetan (UNE eta ISO batzordeak). Latinoamerikarako eta Kariberako ekodiseinuan, bizi-zikloaren azterketan eta eraikuntza arloan Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (UNEP) aditu bezala izendatua.

      Miren Amaia Goikoetxea Marques

      Decana y presidenta del Colegio y la Asociación Vasca de Periodistas

      Periodista y Licenciada en Ciencias Políticas por la UPV/EHU. He trabajado en la Cadena SER, Radio Euskadi, ETB y desde 1984 trabajo como periodista en el Gobierno Vasco. En distintas legislaturas sido jefa de prensa de Emakunde, EUSTAT, Departamento de Economía y Trabajo, Justicia y Educación. En la actualidad soy técnica de difusión en la Dirección de Patrimonio Cultural (Departamento de Cultura del Gobierno Vasco).

      Luis Guijarro García

      Periodista ambiental. Doctorando en Periodismo. Secretario General en la Junta Directiva de APIA, la Asociación de Periodistas de Información Ambiental. Actualmente, es director de proyectos de sostenibilidad de la Agencia Nodos.

      Gorane Ibarra González

      Ihobe, Área técncia

      Kimika Zientzietan lizentziatua, Industria espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean. IHOBEn, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan, lan egiten du 1999tik. IHOBEn sartu zenetik, erosketa berdearen, ekodiseinuaren, ingurumen-etiketen eta ingurumen-informazioaren arloko lana egin du, proiektuen arduradun gisa. Gaur egun, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren arduraduna da. Gainera, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoaren kudeaketa teknikoa egiten du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren organo eskudunaren bidez. Basque Ecodesign Center-i laguntzeko lanak ere egiten ditu, batez ere hornidura-katearen trakzio-lerroan eta erosketa pribatu berdea kideen artean hedatzeko.

      Cesar Palacios Palomar

      Geografia eta Historian lizentziatua, Artearen Historian doktorea, ingurumen-kazetaria, gida turistikoa, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioko masterra, Doñanako Estazio Biologikoko (EDB-CSIC) doktoretza ondoko bekaduna eta Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioko komunikazio-zuzendaria. TVEko La2 kateko ‘El Señor de los Bosques’ telesailaren aurkezlea, ‘Músicas a Vuelapluma’ zuzendu eta aurkeztuko du Radio Clásica irratian. Naturari eta jasangarritasunari buruzko 20 liburu baino gehiago idatzi ditu, azken biak ‘De pícnic por España’ (Geoplaneta, 2023) eta ‘Cata de paisajes por España’ (Anaya Touring, 2024).

      Javier Rico Nieto

      Ingurumenean espezializatutako kazetari gisa ia 37 urte daramatzat gai honi buruzko artikuluak argitaratzen, baita landa-garapenari buruzkoak ere. 6.000 artikulutik gora idatzi ditut 180 hedabidetan. Ingurumen-hezitzaile gisa, 2012an, María Luisa Pinedo lankidearekin batera, Aver Aves proiektua hasi nuen, gure ikastetxe, etxe eta lantokietatik gertuen dugun biodibertsitatea ezagutarazteko, hegaztiak protagonista nagusi zirela.

      Laura Villadiego

      Kazetaritzan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua. Parisen ikasi eta Espainian eta Bruselan lan egin ondoren, lehenik Kanputxeara eta gero Thailandiara joan zen bizitzera, eta handik hamarkada batez Asiako hego-ekialdea estali zuen hedabide nazionaletarako (hala nola EFE edo Público) eta nazioartekoetarako (hala nola South China Morning Post, The Guardian edo AlJazeera). Gaur egun Espainian du oinarria, eta bertatik ekoizpen-kateetan eta haien gizarte- eta ingurumen-arazoetan zentratzen jarraitzen du.

      Matrikula prezioak

      Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-09-11 arte
      25,00 EUR28,00 EUR
      - 40,00 EUR
      - 30,00 EUR
      - 28,00 EUR
      - 30,00 EUR
      - 30,00 EUR
      Online zuzenean2025-06-30 arte2025-09-11 arte
      25,00 EUR28,00 EUR
      - 40,00 EUR
      - 30,00 EUR
      - 28,00 EUR
      - 30,00 EUR
      - 30,00 EUR

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      Sustainable development goals

      2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

      Garapen jasangarrirako helburuak

      3 - Osasuna eta ongizatea

      Bizitza osasuntsua bermatzea eta pertsona guztien ongizatea sustatzea, adin guztietan. Gai gakoak: osasun estaldura unibertsala, sexu eta ugalketa osasuna, trafikoagatik, poluzioagatik eta produktu kimikoengatik istripua izan duten pertsona kopurua txikitzea, amen eta jaioberrien heriotza tasa murriztea, HIESa bezalako epidemien amaiera, hepatitisari eta urak transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

      Informazio gehiago
      3 - Osasuna eta ongizatea

      11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

      Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.

      Informazio gehiago
      11 - Hiri eta komunitate jasangarriak

      12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

      Kontsumo eta ekoizpen eredu jasangarriak bermatzea. Gai gakoak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, uretara eta lurzorura askatutako partikula kimikoak murriztea, hondakinak gutxitzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta murriztea, jardunbide jasangarriak, erosketa publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilei ematen zaizkien laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea.

      Informazio gehiago
      12 - Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

      13 - Klimaren aldeko ekintza

      Klima aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko premiazko neurriak hartzea. Gai gakoak: mitigazioa, erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna, plangintza, estrategiak eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, efektuen murrizketa eta alerta goiztiarra, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa betetzea.

      Informazio gehiago
      13 - Klimaren aldeko ekintza

      Beste ikastaro interesgarriak...