Gizartea
Hezkuntza
Uda ikastaroa
TopaGune - Eskola Publikoa, ahaldunduz hobetu

TopaGune - Eskola Publikoa, ahaldunduz hobetu

Uzt. 11 - 13. Uzt, 2022 Kod. H16-22

Azalpena

Hezkuntzaren garrantzia ukaezina izanda, begibistakoa da azken boladan, orain arte izan ez duen presentzia mediatikoa bereganatu duela izan emaitzak tarteko, izan euskararen ezagutzarekin lotutakoak edota izan Hezkuntza Hitzarmena burutu nahiak sortutakoak. Hauek zein beste hainbatek ere Hezkuntza plazara ekarri du eta aspaldian ez bezala mintzagai eta aztergai bihurtu da gure gizartean.

Uda Ikastaro honekin  Euskal Eskola Publikoak bere alea jarri nahi du bilakaera honetan, bere bereak dituen esparru eta alorrei begiratuz, hots, Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztion erantzukizuna eta elkarrekin lan egitearen beharra eta nola ez ikastetxe publikoen lidergotza gauzatuko duten zuzendaritza taldeen izendapenetan emango diren aldaketak, zuzendaritza taldeen bilakaera profesionala eta zuzendaritzen ebaluazioa.   

Sinestuta gaude Euskal Eskola Publikoak asko duela esateko gaurko gizartearen baitan eta nola ez etorkizuneko gizartearen garapenean eta jakin badakigu lan hau askoren artean burutu beharko duguna dela. Euskal Eskola Publikoaren Legea 1993koa da eta gaur arte urte batzuk iragan dira. Eskola Publikoak bere bilakaera etengabean darrai eta ikastaro honetan Eskola Publikoaren ahalduntzearen garrantziaz jardungo dugu Hezkuntza Sistema bere osotasunean hobetu nahi bada.

Irakurri gehiago

Helburuak

Eskola Publikoaren bilakaera ezagutu. Nondik gatoz, zer bide egin dugu, zer dugu egiteko eta nola egingo dugu. 

Eskola Publikoaren garapen integralean kontuan hartu beharko genituzkeen GAI SISTEMIKOAK ezagutu. Duguna eta garena ezagutuz, proposamenak egin.

Zuzendaritza taldeak eta Lidergo pedagogikoa. Zuzendaritza taldeen formazioa, erantzukizuna, bilakaera profesionala,... aztergai jarri eta lan berezitu honen aldarria plazaratu.

1993tik 2022ra. Eskola Publikotik, Eskola Publikora. Izan ginena ezagutzea etorkizunari hobeto erantzuteko tresna bihurtu.  

Eskola Publikoa osatzen duten guztien ahalduntzea bideratzeko proposamena aurkeztu eta partekatu.   

Eskola Publikoa hobea lortzen joan gaitezen, lantzen, zaintzen, eraldatzen,...joan behar garen esparruei buruz jardun: lekuak, pertsonak, formazioa, ikerkuntzaren laguntza,... 

Irakurri gehiago

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Kolaboratzaileak

  • Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza Saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia

Programa

2022-07-11

09:00 - 09:15

Erregistroa

09:15 - 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

    Ikastaroaren helburuak eta egiteko moduak azaldu

    • Josu Etxaburu Osa | HEIZE - Koordinatzailea
    09:30 - 10:30

    “Eskola Publikoa eta GAI SISTEMIKOAK“

      Eskola Publikoarentzat errokoak diren gaien azalpena eta hausnarketa

      • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea
      10:30 - 11:30

      “Zuzendaritza berrien izendapena: DEKRETU INTEGRATZAILEA “

        Zuzendari berriak izendatzeko oinarri hartuko den dekretu berriaren azalpena

        • Begoña Pedrosa Lobato | Hezkuntza Saila - Sailburuordea
        11:30 - 11:45

        Atsedena

        11:45 - 13:15

        Bertaratuekin elkarrizketan: Zuzendaritza taldeen oraina eta geroa.

        13:15 - 14:15

        “Praktika ona 1: Zuzendaritza Proiektuaren garrantzia Hezkuntza Komunitatearen ahalduntzean“

          Begirada desberdinak helburu beraren mesedetan

          • Ainhoa Pujana Uriarte | Hezkuntza Saila - Ikuskaria
          • Idoia Pujana Uriarte | Botikazar BHI - Zuzendaria
          14:15 - 14:20

          Sintesia

          2022-07-12

          09:00 - 09:45

          “Eskola Publikoa: 1993tik 2022ra. Zer ginen eta zer gara“

            Eskola Publikoaren bilakaera. Ez gara ginena eta ez gaude ginenak.

            • Ana Eizagirre De Garate | EEPGB (Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar) - Koordinatzailea
            09:45 - 10:30

            “Familien partehartzea Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuan“

              Hezkuntza Komunitatea. Konpromisodun partehartzea bultzatzen

              • Lurdes Imaz Gorostidi | EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea) - Koordinatzailea
              10:30 - 10:45

              Atsedena

              10:45 - 11:45

              “EEPGB. Eskola Publikoa ahalduntzeko proposamena“

                Zein da euskal gizarteari Euskal Eskola Publikoak eskaintzen dion proposamena?

                • Xabier Mendizabal Picabea | EEPGB (Euskal Eskola Publikoa, gaur, bihar) - Koordinatzailea
                11:45 - 12:30

                “Praktika ona 2: Parte hartzearen garrantzia eta parte hartzearen bide berriak“

                  Parte hartzeak indartzen gaitu!

                  • Irantzu Gallastegui Carballal | Aranbizkarra Ikas Komunitatea - Zuzendaria
                  12:30 - 14:00

                  Bertaratuekin elkarrizketan: Hezkuntza Komunitatea eta konpromisodun parte hartzea.

                  14:00 - 14:10

                  Sintesia

                  2022-07-13

                  09:00 - 10:30

                  Bertaratuekin elkarrizketan: Euskal Eskola Publikoa eta Berrikuntza. Zer mantendu behar dugu, zer alboratu eta zer frogatu eta abian jarri?

                  10:30 - 10:45

                  Atsedena

                  10:45 - 11:45

                  “Praktika ona 3: Generotik hobekuntzara eta hobekuntzara, generotik “

                    Ikerketaren ondorioak partekatuko dira

                    • Beronika Azpillaga Larrea | EHU - Ikertzailea
                    11:45 - 12:30

                    “Praktika ona 4: Zuzendari berriei zer eskatu eta zer eskaini“

                      Zuzendarien formazioaren ezaugarri nagusiak

                      • Aitor Santxo Falcon | Hezkuntza Saila - Formazio arduraduna
                      12:30 - 13:15

                      “Praktika ona 5: Banaka baino elkarrekin, hobeto“

                        Motibazioaren garrantzia erronkak lortze bidean

                        • Saioa Landa Lazcano | Orokieta Herri Eskola - Zuzendaritzako kidea
                        13:15 - 14:00

                        “Praktika ona 6: Lekutik, sorlekura“

                          Espazio inspiratzaileak

                          • Josebe Azpiri Akarregi | Zaldupe Eskola - Zuzendaria
                          14:00 - 14:10

                          Itxiera

                            Sintesia eta esker oneko agurra

                            • Iñigo Salaberria Aliaga | HEIZE - Presidentea

                            Zuzendariak

                            Josu Etxaburu Osa

                            HEIZE, Zuzendari-ohia

                            JOSU ETXABURU OSA - Ondarroan jaioa 1961ean - Magisteritza ikasketak Filologia alorrean. - Euskal Filologia ikasketak egina. - Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa - Euskal Kulturan Graduondoa - Linguistikan Masterra IBILBIDE PROFESIONALA: - Irakaskuntza munduan ibilbide luzea: 32 urte - Ibilbide honetan, itunpeko ikastetxean, irakaskuntza kooperatiban eta Irakaskuntza Publikoan aritua - Azken 20 ikasturteak Elorrio Institutuan Euskara eta Teknologia irakasle gisa. - Urte betez Berritzegune Nagusian "Lidergoa eta Kalitatea ikastetxe publikoetan" lantaldeko arduraduna ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - 3 urte Lea-Artibai Teknik Ikastetxeko Ikasketaburua. - 16 urte Elorrio Institutuko zuzendari - DANTZERTIko (Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola) zuzendari BESTE ERANTZUKIZUN BATZUK: - 15urteetan BIHEko (Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Zuzendarien Elkartea) presidente. - 2 urteetan HEIZEko (Herri Ikastetxeetako Zuzendari/Zuzendaritza Taldeen Elkartea) presidente

                            Hizlariak

                            Beronika Azpillaga Larrea

                            UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO

                            Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Sailean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Aholkulari publikoa eta bigarren eta lehen hezkuntzako sare publikoko hainbat zentrotan. Unibertsitate arloan, eskolak ematen ditu, Orientazio Psikopedagogikoarekin eta Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Pedagogiarekin lotutako edukiekin. Jorratzen dituen ikerketa lerroak honako hauek dira: "genero sozializazioa hezkuntza testuinguruetan", "Komunikazio interakzioaren ikerketa" eta "Eraginkortasuna eta eskola hobekuntza". Ikerketa proiektu askotan parte hartu du, guztiak deialdi publikoetan eta aitortutako deialdietan emandako diru laguntzekin hornituak. Gaur egun I + G + B GESKOLA edo Eskola Hobekuntza genero ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoan (PGC2018-) proiektuan ikertzaile nagusia da. 094124-B-100, MCIU / AEI / FEDER, EB). Argitalpen ugari eta egonaldiak egin ditu AEBetan, Mexikon edo Italian bezalako herrialdeetako Unibertsitateetan; Gaur egun, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzako Euskara eta Kulturako zuzendaria

                            Josebe Azpiri Akarregi

                            Ondarroan jaio nintzen 1976an. Donostiako irakasle eskolan ikasi nuen magisteritza, atzerriko hizkuntza espezialitatean. 98an ikasketak bukatu eta urte berean hasi nintzen lanean irakaskuntzan. Alde batetik bestera, hamaika eskola eta errealitate ezagutuz. Esanguratsuak guztiak baina betirako markatuko nautenak Zarauzko Orokieta herri eskolan pasatako 10 urteak, azken zortziak zuzendari moduan. Bitartean, Pedagogia Sistemikoko masterra egin nuen, bizitzari eta era berean eskolari beste begirada bat eskaintzeko ahaleginean. Aurten 4. ikasturtea da Ondarroako Zaldupe eskolan hasi nintzela lanean, hemen ere zuzendari.

                            Ana Eizagirre De Garate

                            Irantzu Gallastegui Carballal

                            CEIP Aranbizkarra Ikas Komunitatea HLHI, zuzendaria

                            Pertsonala: Izena: Irantzu Gallastegui Carballal 1975ean Bilbon jaio arren, 1984ean Gasteizen bizitzen hasia Titulazioa: Pedagogian Lizentziatua (EHU 2003) Irakasle Eskolan Diplomatua (EHU2006) (Heziketa Behar Berezien berezitasunean) Lan ibilbidea: Hasierak, aisialdian eta hizkuntzen irakaskuntzan Eskola munduan lehen pausuak, heziketa behar berezien esparruan, LHn eta DBHn Egun: Aranbizkarra Ikas Komunitatean, musikako lanpostua izanik, zuzendaritza taldeko partaide naiz 2013-2014. ikasturtetik. eta 2018-2019. ikarturtetik Eskolaz harago, HEIZE elkarteko kidea eta Arabako koordinatzailea 2016-2017. ikasturtetik

                            Lurdes Imaz Gorostidi

                            EHIGE

                            Saioa Landa Lazcano

                            OROKIETA HERRI ESKOLA, IDAZKARIA

                            Zarautzen jaio nintzen 1976.urtean . 1994.urtean erizain laguntzaile titulua atera nuen eta eta 1995.urtean Donostiako irakasle eskolan hasi nintzen magisteritza ikasten, hezkuntza bereziko espezialitatean. 1998an ikasketak bukatu eta hilabete batzuk Pagoetako Parke Naturalean aritu nintzen ikasleei bisita gidatuak egiten.1996an hasi nintzen irakaskuntzan, Nafarroan hasieran eta Gipuzkoan ondoren. 2008.urtetik aurrera Orokieta herri eskolan egon naiz lanean eta 2011.urtetik honaino zuzendaritza taldean egon naiz ikasketa buru moduan eta azken proiektualdi honetan idazkari moduan.

                            Xabier Mendizabal Picabea

                            EEPH

                            Begoña Pedrosa Lobato

                            Begoña Pedrosa (Areatza, 1975). Licenciada en Filología Inglesa (Universidad de Deusto, 1997) Máster en Lingüística (Master of Arts, University of Illinois, EEUU, 1999). Doctora en Lingüística Aplicada (Universidad del País Vasco, 2011). MBA Executive en Mondragon Unibertsitatea (2017). Experiencia en Mondragon Unibertsitatea desde 2002 hasta la actualidad: • Trayectoria de docencia en Grado en Educación Primaria y Educación Infantil, Trayectoria en Lengua Extranjera y Grado Audiovisual. Ha creado y coordinado diferentes grupos en el ámbito de la innovación. • Ha desarrollado su trayectoria investigadora en el grupo de investigación BAHI-IALE en las siguientes líneas de investigación: desarrollo de la competencia plurilingüe en contextos de lenguas minoritarias, estrategias pedagógicas en contextos CLIL y actitudes del alumnado respecto al aprendizaje de lenguas. • Trayectoria de gestión: decana de Humanidades y Ciencias de la Educación desde 2014.

                            Ainhoa Pujana Uriarte

                            Berritzegune nagusia

                            Idoia Pujana Uriarte

                            Botikazar BHI

                            Idoia Pujana Uriarte- Usansolon jaioa 1971ean –Farmazia Fakultatean ikasketak (Gasteiz, EHU) Elikagaien Zientzia eta Teknologia alorrean. – Doktoretza ikasketak Medikuntza Fakultatean (Leioa, EHU)- 2002an Tesia irakurrita- Egonaldian “Institute of Biotechnology” (Helsinki, Finland), “Institut Pateur” (Paris, Frantzia) IBILBIDE PROFESIONALA: - Hogeita bi urte irakaskuntza munduan. Ibilbide honetan, Lanbide Heziketako irakaslea , EHUko Irakasle Elkartua (Medikuntza eta Zientzia Fakultatetan) eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea. ZUZENDARITZAN IBILIBIDEA: - Hamabi urte Botikazar BHIko Zuzendaritza Taldeko kidea (Idazkaria eta Nazioarteko Proiektuen Arduraduna). Azkeneko bi urtetan Botikazar BHIko Zuzendaria.

                            Iñigo Salaberria Aliaga

                            Heize, euskal eskola publiko ikastetxeen elkartea, Presidentea

                            Musika ikasketekin batera EHUn Magisteritza eskolako Musika espezialista formakuntza jaso ondoren disziplina anitzetan jardun izan da. Lezo Herri Eskolako zuzendaritza ardurak izan ondoren EAEko ikastetxe publikoen Heize elkarteko sorreratik koordinazio taldeko kidea.

                            Aitor Santxo Falcon

                            Ikasbide Ikastola

                            Laburpena

                            Uda Ikastaroaren zuzendaritzak bidalitako ondorioak

                            Sustainable development goals

                            2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

                            Garapen jasangarrirako helburuak

                            4 - Kalitatezko hezkuntza

                            Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea eta pertsona guztientzako etengabeko ikaskuntzarako aukerak sustatzea. Gai gakoak: doako irakaskuntza, bidezkoa eta kalitatezkoa, goi mailako prestakuntzarako berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasuna duten pertsonentzako hezkuntza instalazio egokiak, ikaskuntza ingurune seguruak, ez-bortitzak, inklusiboak eta eraginkorrak.

                            Informazio gehiago
                            4 - Kalitatezko hezkuntza