Etxebizitza eta herri txikiak: erronkak, politikak eta esperientzia berritzaileak
Azalpena
Euskal Herriko udal txikiek azken urteetan erronka larriak dituzte etxebizitzaren arloan: eskaintza urria, etxebizitza hutsen kudeaketa konplexua, merkatuko presioa, gazteen emantzipazioaren atzerapena, landa-eremuen zailtasun propioak, ezaugarritze partikularra... Hala ere, tokiko instituzioek eta komunitateek zenbait esperientzia berritzaile garatzen ari dira, bai Euskal Herriko Hegoaldean bai Iparraldean eta baita nazioartean ere.
Testuinguru horretan, ikastaro honek etxebizitza-politikaren ikuspegi estrategikoa eta praktikoa uztartu nahi ditu. Helburua da udal txikiei eta eragileei beren eskala eta baliabideetara egokitutako politika eraginkorrak diseinatzeko tresnak eskaintzea. Jardunaldiak diziplina anitzeko ikuspegia izango du: ikuspegi akademikoa, teknikoa, komunitarioa eta instituzionala uztartuz.
Ikastaroa Miramar Jauregian antolatuko da, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Uda Ikastaroen baitan, gizarte-eragile, profesional, ikertzaile eta erakundeetako ordezkarien arteko topagune izanik.
Helburuak
Udal txikiek etxebizitzaren arloan dituzten erronkak eta aukerak aztertzea, ikuspegi estrategikotik eta praktikotik.
Euskal Herriko hego eta iparraldeko esperientziak konektatzea, lurralde ikuspegi bateratua indartuz.
Esperientzia berritzaileak partekatu eta sare-lana sustatzea, politika publikoak eta komunitate-ereduak lotuz.
Nazioarteko praktika egokiak ezagutzea, bereziki Kataluniako eredu komunitario eta kooperatiboak.
Tokiko politika eraginkorrak diseinatzeko marko praktiko bat eskaintzea, udal txikien eskura egokitua.
Jarduera nori zuzenduta
- Unibertsitateko ikaslea
- Profesionalak
- Udal txikietako ordezkari politikoak eta teknikariak
Programa
2026-09-02
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
Hizkuntza: euskara
- Elena Ramirez Boixaderas | Aztiker - Ikastaroko zuzendaria
- Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta | UPV/EHU - Ikastaroko zuzendaria
“Jaurlaritzaren etxebizitza-politika EAEko herri txikietan“
Hizkuntza: euskara
Aldibereko itzulpena: gaztelania
- Denis Itxaso González | Eusko Jaurlaritza - Etxebizitza Sailburua
“La política de vivienda de Nasuvinsa en los municipios pequeños de Navarra“
Hizkuntza: español
- Javier Buron | Nasuvinsa - Gerentea
Mahai ingurua
Hizkuntza: español
- Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta | UPV/EHU - Ikastaroko zuzendaria (Moderatzailea)
Etxebizitza-politika autonomikoak Hego Euskal Herriko herri txikietan
- Denis Itxaso González | Eusko Jaurlaritza - Etxebizitza Sailburua
- Javier Buron | Nasuvinsa - Gerentea
Atsedena
“Estrategias para la vivienda vacía en municipios rurales y de montaña de Catalunya“
Hizkuntza: español
- Helena Trías Prats | Celobert Cooperativa - Arkitektoa
“Etxebizitzaren arazoa Ipar Euskal Herriko herri txikietan“
Hizkuntza: euskara
- Daniel Olçomendy | Euskal Hirigune Elkargoa - Lehendakariordea
“Erabilera-lagapeneko etxe-kooperatibak herri txikietan“
Hizkuntza: euskara
Aldibereko itzulpena: gaztelania
- Koldo Telleria Andueza | UPV/EHU - Arkitektoa
Mahai ingurua: “Bertatik bertarako esperientziak: Herri txikietako etxebizitza-eredu berriak eta etxebizitza hutsen aktibazioa“
Hizkuntza: español
- Elena Ramirez Boixaderas | Aztiker - Ikastaroko zuzendaria (Moderatzailea)
- Helena Trías Prats | Celobert Cooperativa - Arkitektoa
- Daniel Olçomendy | Euskal Hirigune Elkargoa - Lehendakariordea
- Koldo Telleria Andueza | UPV/EHU - Arkitektoa
Mahai ingurua: “Etxebizitza politika ezbaian herri txikien ikuspegitik: erronkak eta aukerak“
- Asier Etxenike Ugarte | Aztiker - Soziologoa (Moderatzailea)Hizkuntza: español
- Nagore Alkorta Elorza | Azpeitiako Udala - AlkateaHizkuntza: euskara
- Unai Larreategi Azurmendi | Soraluzeko Udala - AlkateaHizkuntza: euskara
Itxiera
Hizkuntza: euskara
- Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta | UPV/EHU - Ikastaroko zuzendaria
- Elena Ramirez Boixaderas | Aztiker - Ikastaroko zuzendaria
Zuzendariak
Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta
UPV/EHU
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta (Gasteiz, 1977) arkitekto doktorea eta EHUko Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko irakasle agregatua da. EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariordea (2013-2017) eta EH Bilduko politikaria izan da: legebiltzarkidea (2020-2023) eta Gasteizko zinegotzia (2023-2024). GARA egunkarian eta NAIZ Irratian kolaboratzen du. Bost liburu argitaratu ditu: "Tamaño, proporción y escala" (COAVN, 2012), "Hiri gara" (Astero, 2014), "Hirigintzaren oinarriak" (UEU & EHU, 2014), "Lur gara" (Astero, 2018) eta "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU, 2025).
Elena Ramirez Boixaderas
AZTIKER
Gizarte eta Kultura Antropologian graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Antropologia eta Etnografia Masterra ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Bertan, etxebizitza-merkatuaren dinamikek hiri-periferietako gizarte-kohesioan eta tokiko identitatean duten eragina ikertu zuen. 2020tik, Aztiker Soziologia Ikerguneko ikerketa-teknikaria da eta ikerketa sozial aplikatuaren esparruan lan egiten du. Testuinguru honetan, Euskal Herriko hainbat udalerritan tokiko etxebizitza politikei, biztanleriaren etxebizitza-espektatibei eta gazteen emantzipazioari lotutako diagnostikoetan parte hartu du.
Hizlariak
Nagore Alkorta Elorza
Nagore Alkorta Elorza (Azpeitia, 1978) abokatua da. 2023ko ekainaren 17an Azpeitia udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. Urnietako Udaleko idazkaria izan zen, 2006tik 2017ra, 11 urtez. Ondoren, Azpeitiko Udalean jardun zuen lanean administrazio orokorreko teknikari eta giza baliabideen arduradun gisa, 2017tik 2019ra arte, alkate izendatu arte. Hauxe du bere bigarren legegintzaldia.
Javier Buron
Licenciado en Derecho por la Universidad de Deusto, Máster en Asesoría Fiscal por este mismo centro y Master Business Administration por el Instituto de Economía Aplicada a la Empresa de la Euskal Herriko Unibertsitatea. Es el director gerente de NASUVINSA, empresa pública de suelo industrial, vivienda y cohesión territorial del Gobierno de Navarra. Ha sido viceconsejero de Vivienda del Gobierno Vasco y gerente de Vivienda en el Ayuntamiento de Barcelona. Entre numeras publicaciones académicas y divulgativas, ha publicado recientemente "El problema de la vivienda" (Arpa, 2025).
Asier Etxenike Ugarte
Aztiker
Soziologoa, 15 urtetik gorako esperientziarekin ikerketa sozial aplikatuan, bereziki udal eta eskualde mailako azterketa sozioekonomikoetan, etxebizitza beharren analisian eta lurralde-plangintzan. Ikuspegi sozioekonomiko eta demografikoa integratzen du. Aztiker Soziologia Ikergunean ikerketa eta berrikuntza arduradun izan da, datu kuantitatiboen analisia eta politika publikoetarako tresnen diseinuan eskarmentua lortuz. ESPERIENTZIA PROFESIONALA Aztiker Soziologia Ikergunea • Ikerketa eta berrikuntza arduraduna • Talde koordinazioa eta proiektu estrategikoak • Ikerketa kuantitatiboen diseinua eta exekuzioa ETXEBIZITZA ETA LURRALDEAREKIN LOTUTAKO AZKEN URTEETAKO LAN NABARMENAK • Ispaster (2026): bilakaera sozioekonomikoa eta landa-eremuko etxebizitza erronkak • Oiartzun (2025): gune tentsionatuaren diagnostikoa eta etxebizitza merkatuaren analisia • Oiartzun (2024): azterketa sozioekonomikoa • GAINDEGIA (2024): adierazle sozioekonomikoen sistema • HAPO prozesu parte-hartzaileak (Ataun, 2023) • GFAko zerbitzuen ikuspegi komunitarioaren diagnostikoa (2023-2024) UDA IKASTAROETARAKO EKARPENA Tokiko etxebizitza arazoen analisia, ikuspegi sozioekonomiko, demografiko eta lurraldekoa uztartuz, bereziki gune tentsionatuen diagnostikoan eta
Unai Fernandez de Betoño Sáenz de Lacuesta
UPV/EHU
Unai Fernandez de Betoño Saenz de Lacuesta (Gasteiz, 1977) arkitekto doktorea eta EHUko Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko irakasle agregatua da. EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendariordea (2013-2017) eta EH Bilduko politikaria izan da: legebiltzarkidea (2020-2023) eta Gasteizko zinegotzia (2023-2024). GARA egunkarian eta NAIZ Irratian kolaboratzen du. Bost liburu argitaratu ditu: "Tamaño, proporción y escala" (COAVN, 2012), "Hiri gara" (Astero, 2014), "Hirigintzaren oinarriak" (UEU & EHU, 2014), "Lur gara" (Astero, 2018) eta "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU, 2025).
Denis Itxaso González
Actualmente Consejero de Vivienda y Agenda Urbana, en el Gobierno Vasco. Ha sido Delegado del Gobierno, y anteriormente Primer Teniente de Diputado General de Gipuzkoa y Diputado Foral de Cultura, Turismo, Juventud, Deportes y Cooperación. Licenciado en Ciencias Políticas y de la Administración (UPV, 1998). Master en Gestión y Dirección de Empresas (MBA Executive por la UPV-EHU 2013). Autor, en 2002, junto a la Exconsejera de Trabajo y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco, Gemma Zabaleta, del libro CON MANO IZQUIERDA, Una propuesta frente al colapso vasco. Autor asimismo del libro recopilatorio de artículos publicados en prensa CRÓNICAS EN LA FRONTERA. Participó habitualmente en diferentes foros y tertulias políticas del Grupo EiTB
Unai Larreategi Azurmendi
Unai Larreategi Azurmendi (Soraluze, 1979) ingeniaritza industrialean lizentziaduna da, musikaria eta Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea. 2023ko maiatzeko hauteskundeen ondotik Soraluze udalerriko alkate bilakatu zen, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz. Aurretik, 2011 eta 2015 bitarteko agintaldian Soraluzeko udalaren aholkularia izan zen eta HAPOaren berrikuspenaren lehen faseetako udal-koordinatzailea.
Daniel Olçomendy
Daniel Olzomendi (Izura-Azme, 1974) Biologia eta geologia irakaslea da Baionan. EHBai-ko kidea da, Izurako auzapeza 2008tik eta Euskal Hirigune Elkargoko laugarren lehendakariordea eta Turismo Iraunkorreko arduraduna. Udalbiltzako Lehendakariorde izan zen 2013 eta 2015 bitartean.
Elena Ramirez Boixaderas
AZTIKER
Gizarte eta Kultura Antropologian graduatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Antropologia eta Etnografia Masterra ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. Bertan, etxebizitza-merkatuaren dinamikek hiri-periferietako gizarte-kohesioan eta tokiko identitatean duten eragina ikertu zuen. 2020tik, Aztiker Soziologia Ikerguneko ikerketa-teknikaria da eta ikerketa sozial aplikatuaren esparruan lan egiten du. Testuinguru honetan, Euskal Herriko hainbat udalerritan tokiko etxebizitza politikei, biztanleriaren etxebizitza-espektatibei eta gazteen emantzipazioari lotutako diagnostikoetan parte hartu du.
Koldo Telleria Andueza
UPV/EHU
Koldo Telleria Andueza (Segura, 1972) arkitekturan lizentziatua da EHUn, Hirigintzan diplomatua ere bada eta Sevillako UPOn eta Antropologian Master bat dauka. Hiri Kolektiboa sortu zuen 2002an eta hirigintzarako parte-hartze prozesu ezberdinak diseinatu, zuzendu nahiz gauzatu ditu Euskal Herriko testuinguru ezberdinetan. Saharan, Mozambiken eta Pakistanen aritua da kooperazio lanetan. EHUko arkitektura eskolan irakaslea da. Gaur egun, hirigintza eta lurralde antolamenduan gizartearekin elkar lanean eta ikerketan dihardu.
Helena Trías Prats
Arkitektoa Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAB, UPC) eta graduondokoa Etxebizitza Politiketan (2019, COAC). Celobert Arquitectura, Enginyeria i Urbanisme lan-kooperatibako bazkidea da, eta 2023tik Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan (ETSAB, UPC) Hirigintza, Lurralde eta Paisaia Saileko irakaslea da. Celobert 2010ean sortutako lan-kooperatiba bat da, diziplinarteko talde batek osatzen du eta bere lana etxebizitza-eskubidearen eta trantsizio ekologikoaren inguruan zentratzen da. Celobert-ek hirigintza-plangintzan, hiri-berroneratzean eta etxebizitzaren plangintza estrategikoan lan egiten du lurralde osoan, tokiko mailan zein udalaz gaindi. 2024. urtetik Kataluniako Landa Etxebizitzaren Lurralde Mahian parte hartzen du, landa-administrazio eta -eragileekin batera. Bertan, Landa eta mendiko udalerrietako etxebizitza hutsen gida argitaratu du, hutsik dauden etxebizitzak identifikatu eta mobilizatzeko.
Matrikula prezioak
| Aurrez aurre | 2026-09-02 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
| Online zuzenean | 2026-09-02 arte |
|---|---|
| 48,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 34,00 EUR | |
| 25,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR | |
| 41,00 EUR |
Kokalekua
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Miramar Jauregia
Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia
Gipuzkoa
Sustainable development goals
2030 Agenda da nazioarteko garapenerako agenda berria. Nazio Batuen Erakundeak onartu zuen 2015eko irailean eta giza garapen jasangarriaren aldeko tresna eraginkorra izan nahi du planeta osoan. Haren zutabe nagusiak dira pobrezia errotik desagerraraztea, zaurgarritasunak eta desberdintasunak urritzea, eta jasangarritasuna bultzatzea. Aukera paregabea eskaintzen du mundua 2030. urtea baino lehen aldatzeko eta pertsona guztien giza eskubideak bermatzeko.

10 - Desberdintasunak murriztea
Herrialdeetako eta haien arteko desberdintasunak murriztea. Gai gakoak: pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa sustatzea, aukera berdintasuna, zergen, soldaten eta berdintasunerako gizarte babesaren politikak, migrazioa eta migrazio politikak, garapenerako laguntza ofiziala, munduko erakunde eta merkatuak arautzea eta zaintzea.
Informazio gehiago
11 - Hiri eta komunitate jasangarriak
Hiriak eta giza asentamenduak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea. Gai gakoak: sarbidea etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egoki, seguru eta irisgarrietara, garraio sistema egokiak eta jasangarriak, hirigintza inklusiboa, plangintza eta kudeaketa parte hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri inguruen eta landa inguruneen arteko loturak.
Informazio gehiago