Zuzenbidea
Gizartea
Historia
Uda ikastaroa
Euskal Botere Judiziala irudikatzen

Euskal Botere Judiziala irudikatzen

Ira. 15 - 15. Ira, 2025 Kod. D17-25

Uda Ikastaro honetan, alor honetako egungo gabezien eta aukeren inguruan hausnartuko da.

Azalpena

Jardunaldi hauetan Euskal Herrian berezko botere judiziala izateko aukerak aztertu nahi dira. Horretarako, lehenik eta behin, begirada historiko bat eskainiko da, foruen deuseztapenaren aurretiko egoera aztertuz, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta baita Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere. Gainera, eredu deszentralizatu konparatuak aztertuko dira Europan zein mundu anglofonoan, eta baita koofizialtasunari emaniko irtenbideak ere. Azkenik, eta mahai-inguru bidez, Euskal Herriaren etorkizunaren aukeren inguruan egingo da gogoeta.

Irakurri gehiago

Helburuak

Euskal Herrirako status juridiko berri posible batean, botere judizialaren antolaketaren inguruan gogoeta egitea da.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Irakasleak
  • Profesionalak

Antolakuntza

  • TMeLab Telesforo Monzon Euskal herrigintza laborategia
  • IISL- OÑATIKO LEGE-SOZIOLOGIAKO NAZIOARTEKO ERAKUNDEA

Lankidetza

  • Gipuzkoako Aldundia

Programa

2025-09-15

09:15 - 09:30

Erregistroa / Registro

09:30 - 10:30

“Euskal botere jurisdikzionalaren hastapenak. Foru-sistema historikoa / Principios del poder jurisdiccional vasco. El sistema histórico foral“

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa / Araba, Bizkaia y Gipuzkoa

    • Emilio Olabarria

    Nafarroako Erreinua / Reino de Navarra

    • Roldán Jimeno Aranguren | Universidad de Navarra
    10:30 - 11:00

    Atsedena / Pausa café

    11:00 - 13:00

    “Botere judiziala eta jurisdikzio konstituzionala Estatu konposatuetan. Eredu baten bila / El poder judicial y la jurisdicción constitucional en los Estados compuestos. En busca de un modelo“

      Justizia Estatu federaletan: Eskozia, Alemania, Suiza, Canada... / La Justicia en los Estados federales: Escocia, Alemania, Suiza, Canadá...

      • Elisenda Casanas Adam | Universitat d'Edimburg - Directora associada del Edinburgh Centre for Constitutional Law

      Hizkuntzen trataera estatu konposatuetako botere judizialetan / El tratamiento de las lenguas en la Justicia de estados compuestos

      • Mireia Grau Creus | Universitat Autònoma de Barcelona

      Justizia Estatu autonomikoan: mugak eta aukerak / La Justicia en el Estado autonómico: límites y posibilidades

      • Joan Ridao Martín | Universitat Autònoma de Barcelona

      Jurisdikzio Konstituzionala Espainiako Estatuan. Balantzea / Jurisdicción Constitucional en el Estado español. Balance

      • Xabier Arzoz Santisteban | UNED
      15:30 - 17:00

      Mahai ingurua: “Botere judiziala Euskal Herrian. Egungo egoeraren diagnostikoa: Gaurko erronkak eta biharko proposamenak / El poder judicial en el País Vasco. Diagnóstico de la situación actual: Retos para hoy y propuestas para mañana “

      • Urko Aiartza Azurtza | TMeLab (Moderatzailea)
      • Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta | UPV/EHU
      • Nekane San Miguel
      • Iñigo Urrutia Libarona | UPV/EHU

      Zuzendariak

      Iñigo Urrutia Libarona

      UPV/EHU, Administrazio Zuzenbideko irakasle osoa

      Administrazio Zuzenbideko irakasle osoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2017tik UPV/EHUko Unibertsitate Defendatzaile (Aldezle) gisa dihardu. Bere lan akademiko eta profesionala oinarrizko eskubideetan, Administrazio Zuzenbidean, hizkuntzen araubide juridikoan, administrazio-jardunaren legezkotasunean eta diskrezionalitatearen kontrolean oinarritu da. Ehun ikerketa-lan baino gehiago egin ditu, eta bioteknologia, ingurumen-zuzenbidea eta EBko zerbitzu-merkatua bezalako gaiak jorratu ditu. Txostengile gisa parte hartu du nazioarteko hamaika kongresutan, eta Europako eta Ipar Amerikako unibertsitate eta ikerketa-institutu ospetsuek gonbidatu dute. 2018an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Estatutu Politiko berriaren aurreproiektua idazteko ardura duten bost adituetako bat izendatu zuen.

      Mario Zubiaga Garate

      UPV/EHU, Irakasle agregatua

      Mario Zubiaga Garate (Tolosa, 1963) Zuzenbidean lizentziatua da (UPV/EHU, 1986) eta Zientzia Politikoetan doktorea (UPV/EHU, 2008). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia Politiko eta Administrazio Sailean irakasle agregatua da, eta Parte Hartuz ikerketa-taldeko kidea. Gaur egun, Senataria da Madrilen. Bere ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: gobernantza demokratikoa, herritarren parte-hartzea, lurralde-garapena eta subiranotasun-prozesuak. Azken gai honen inguruan hainbat lan argitaratu du, hala nola: 1999an, “La autodeterminación como cambio político” artikulua; 2002an, “Hacia una consulta popular soberanista” lana; edo 2022an, “Un modelo pre-westfaliano de soberanía confederal.

      Hizlariak

      Urko Aiartza Azurtza

      TMeLab

      Urko Aiartza Azurtza Telesforo Monzón (TM eLab) ideia-laborategitako zuzendaria da bai eta Olaso Dorrea Fundaziokoa. Madrilen senatari izan zen (2011-2015) eta Senatuko Justizia, Kanpo Arazoetako, Iberoamerikako eta Batzorde Iraunkorreko bozeramaile izan zen. 2017az geroztik, Europako Bakearen Institutuko (EIP) aholkulari seniorra da Bruselan, baita nazioarteko hainbat erakundetako kontseilaria ere. Zuzenbidean lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Conflictology masterra du Universitat Oberta de Catalunya-n (UOC). Gaur egun, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko kidea da, eta abokatu-bulegoa du Donostian.

      Xabier Arzoz Santisteban

      UNED, Administrazio Zuzenbideko katedraduna

      Administrazio-zuzenbideko katedraduna da UNEDen 2020z geroztik. Halaber, Integration through EU Fundamental Rights Jean Monnet katedraren titularra (2022-2024). Konstituzio Auzitegiaren letratu ohia (2011-2020) eta Espainiako Herri-Defendatzaileak Elizaren barruko abusu sexualei buruz ikertzeko sortutako Aholku Batzordearen kide ohia (2022-2023). Halaber, Basque Visiting Fellow Oxford Unibertsitateko St Antony’s College-an (2004-2005) eta UPV/EHUko irakasle titularra (2001-2020) eta irakasle laguna (1993-2001) izandakoa. Honako gai hauetan aditua da: justizia konstituzionala, oinarrizko eskubideak, Europar Batasuneko zuzenbidea, administrazio-zuzenbidea, autonomia eta federalismoa eta hizkuntza-eskubideak. Hamar libururen eta ehun eta berrogei baino gehiago argitalpenen egilea da. Ikerkuntza sari ugari jaso du: besteak beste, CEF (konstituzio eta administrazio gaietan, 2010), Lorenzo Martín-Retortillo (oinarrizko eskubideei buruz, 2014) eta Eduardo García de Enterría (europar ikasketei buruz, 2021).

      Elisenda Casanas Adam

      Zuzenbide Publiko eta Giza Eskubideen irakaslea da, eta Edinburgoko Zuzenbide Konstituzionaleko Zentroko zuzendari elkartua. Hauexek dira bere ikerketa-interes nagusiak: zuzenbide publikoaren analisi konparatua, bereziki konstituzionalismo plurinazionala, erreferendumak eta autodeterminazioa, deszentralizazioa eta federalismoa. Maila anitzeko sistemetan epaileen berrikuspena eta giza eskubideen babesa jorratu ditu. Interes berezia du Eskoziako eta Erresuma Batuko zuzenbide publikoan, baita Kataluniako eta Espainiakoan ere.

      Mireia Grau Creus

      Kataluniako Generalitateko Autogobernu Ikasketen Institutuko (IEA) Ikerketa Arloko burua da. 2005-2016 aldian, Autonomia Ikasketen Institutuko ikerketa-arduraduna izan zen. Politika eta Administrazio Zientzietako irakasle aritu da Murziako Unibertsitatean, eta bisitari-irakasle izan zen Belgikako KU Leuven Unibertsitatean, non "Politika Publiko Konparatua" irakasgaia eman zuen politika europarrei buruzko master batean. Zientzia Politiko eta Sozialetan doktorea da Florentziako European University Institute delakoan, eta politika-ikasketetako diploma du Pierre Mendès Unibertsitateko Grenobleko Institut d’Études Politiques-en.

      Roldán Jimeno Aranguren

      Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiako katedraduna da, eta gaur egun, Unibertsitate horretako Idazkari Nagusia. Zuzenbidean lizentziaduna da UNEDen, eta Historian lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, sari berezia eta Ikasketen Amaierako Hirugarren Sari Nazionala lortu zituela. Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, Filosofia eta Hezkuntzaren Zientzietan doktorea EHUn, eta Zuzenbide doktorea Deustuko Unibertsitatean. NUPen irakasten hasi aurretik, Nafarroako Unibertsitateko irakasle izan zen (1996-2001) eta Pau eta Adourreko Herrialdeetako Unibertsitatekoa (2001-2003). Ikerketa-egonaldi ugari egin ditu Ameriketako Estatu Batuetako, Italiako, Frantziako eta Irlandako unibertsitate-zentroetan. Hogeita bat libururen egilea da, eta ehunetik gora artikulu idatzi ditu aldizkari zientifikoetan eta lan kolektiboetan parte hartu du. Halaber, José María Jimeno Jurío. Obrak osoak bildumaren zuzendaria da, eta 50 liburu baino gehiago argitaratu dira dagoeneko. Príncipe de Viana aldizkariaren zuzendaria da, Nafarroako Gobernuak argitaratua. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibileko Aholku Kontseiluko kidea da.

      Emilio Olabarria

      Eusko legebiltzarkidea hirugarren agintaldian. Diputatuen Kongresuko diputatua 1986tik, III, IV eta V legealdietatik. Batzorde ugaritako presidentea (Konstituzio Batzordea, Justizia Batzordea, Gizarte Gaiak, Enplegua, Herri Administrazioa, Klima Aldaketa Batzordea, Bide Segurtasun Batzordea). 1996an Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide hautatu zuten. Deustuko Unibertsitateko irakaslea ere bada 1981az gero, Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean lanean, eta Europako, kooperatiba eta langileen sozietatean hainbat graduondoko eta masterrak ere eman ditu. Bordeleko Unibertsitateko irakasle bisitaria da. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko aholkularia da.

      Joan Ridao Martín

      Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta Zuzenbidean lizentziaduna eta Zuzenbidean masterra egina du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Justizia Konstituzionaleko Hobekuntzan diplomatua, Pisako Unibertsitatean. Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle agregatua da Bartzelonako Unibertsitatean, ad honorem irakaslea Rovira i Virgili Unibertsitatean eta Kataluniako Parlamentuko letradua eszedentzian. Kataluniako Estatutua Bermatzeko Kontseiluko kontseilari, Kataluniako Parlamentuko letradu nagusi, Generalitatearen eta Estatuaren arteko Bitariko Batzordeko kide, Estatuaren eta Generalitatearen arteko Transferentzien Batzorde Mistoko kide eta Estatutuaren Garapena Bultzatzeko eta Jarraitzeko Kontseiluko kide izan da. Kataluniako Estatutuaren erreforma idatzi zuen Legebiltzarreko txostengileko kide izan zen.

      Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta

      1985 eta 1995 artean abokatutzan aritu zen Bilbon, bai eta irakaskuntzan ere Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolan. 1995etik Zuzenbide Penaleko irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006ko otsailean Arartekoko Bulegora pasatu zen, Justizia, Kultura eta Espetxeko Pertsonen arloetako koordinatzaile gisa. 2019ko abuztuan, Nafarroako Gobernuko Justizia zuzendari nagusi izendatu zuten, non besteak beste birgizarteratzeko eta gatazka handiko egoeran dauden familientzako justizia terapeutikorako zigor-exekuzioa bultzatu zuen, bai eta Elizan sexu-abusuen biktimak aitortzeko lege aitzindariak ere(2022) eta Justizia leheneratzailea, Bitartekaritza eta leheneratze-praktika komunitarioak (2023) 2023ko irailean EHUra itzulita, Europako Kontseiluko aditu independente gisa ere jardun du, sexu-erasoen biktima diren adingabeei laguntzeko eredu integrala ezartzeko, horren inguruan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sortutako lan taldearen kide gisa arituz. 2024ko apirilean Peñaforteko San Raimundo Ordenako lehen mailako Gurutzea eman zion Justizia Ministerioak.

      Nekane San Miguel

      Epaile erretiratua. 1976 urtean, Zuzenbidean Lizentziatura lortu ondoren, abokatu lanetan hasi eta 1991 arte jardun zuen, Gipuzkoa eta Bizkaiko Abokatu Elkargotan kolegiatuta. 1991-ko maiatzean epaile lanetan hasi zen, lehen destinoa (1992 urte osoa) Cangas de Morrazo (Pontevedra) n izan zuelarik. 1993 urtean Tolosako Instrukzio eta Lehen Instantziako Epaile zela, lehen sententziak eman zituen euskaraz. 1994 urtean Jueces para la Democracia Elkartearen izenean Euskadiko Erkide Autonomoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Aretoko kide izan zen. 1997 urtean Magistratu kategoria emandakoan Bilboko 7. Instrukzio epaitegian aritu zen 2000 arte. 2000-2021 artean, Bizkaiko Entzutegi Probintzialeko Zigor Arloko 4. Aretoko Magistratu izan zen. Bizkaiko Abokatuen Elkargoan Praktika Juridiko Eskolak eman zituen, euskaraz, hogei urtez. Bere ibilbide profesionalean, Nekane San Miguelek Justizia Administrazioaren euskalduntzea sustatu du bere lan ibilbide osoan. Epaiak euskaraz ematen aitzindari izan da.

      Iñigo Urrutia Libarona

      UPV/EHU, Administrazio Zuzenbideko irakasle osoa

      Administrazio Zuzenbideko irakasle osoa da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2017tik UPV/EHUko Unibertsitate Defendatzaile (Aldezle) gisa dihardu. Bere lan akademiko eta profesionala oinarrizko eskubideetan, Administrazio Zuzenbidean, hizkuntzen araubide juridikoan, administrazio-jardunaren legezkotasunean eta diskrezionalitatearen kontrolean oinarritu da. Ehun ikerketa-lan baino gehiago egin ditu, eta bioteknologia, ingurumen-zuzenbidea eta EBko zerbitzu-merkatua bezalako gaiak jorratu ditu. Txostengile gisa parte hartu du nazioarteko hamaika kongresutan, eta Europako eta Ipar Amerikako unibertsitate eta ikerketa-institutu ospetsuek gonbidatu dute. 2018an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Estatutu Politiko berriaren aurreproiektua idazteko ardura duten bost adituetako bat izendatu zuen.

      Matrikula prezioak

      Aurrez aurre2025-06-30 arte2025-09-15 arte
      25,00 EUR34,00 EUR
      - 48,00 EUR
      - 41,00 EUR
      - 34,00 EUR
      - 41,00 EUR
      - 41,00 EUR

      Kokalekua

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa

      43.3148927,-1.9985911999999644

      Miramar Jauregia

      Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia

      Gipuzkoa